La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

1. aurkezpena: Oinarrizko kontzeptuak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "1. aurkezpena: Oinarrizko kontzeptuak"— Transcripción de la presentación:

1 1. aurkezpena: Oinarrizko kontzeptuak
PAK proiektua: askotariko hezkuntza-premiak dituzten ikasleak gelan bertan artatzeko programa didaktiko inklusiboa. Ikerketa ebaluatzailea. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (Erreferentzia: SEJ /EDUC) TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO IK/KI PROGRAMA («Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi») 1. aurkezpena: Oinarrizko kontzeptuak Lantaldea: Pere Pujolàs eta José Ramón Lago (koord.), Mila Naranjo, Olga Pedragosa, Gemma Riera, Jesús Soldevila, Glòria Olmos, Alba Torner eta Carles Rodrigo Psikopedagogia laborategia ( )

2 Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa:
Sarrera Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: 1 Ikastetxe eta gela inklusibo batek mundu guztia hartzen du barne, ez du inor baztertzen: guztiek dute bertara joateko eskubidea, urritasunak, jatorri kulturala eta beste edozein desberdintasun alde batera utzita, beren ikaskideekin eta beren ikaskideengandik ikasi ahal izateko. Ikasgela inklusiboak ahalbidetzeko eta bertan elkarren artean oso desberdinak diren ikasleak biltzeko modu bakarra, ikasgela horietan ikasketa modu kooperatiboan egituratzea da. Psikopedagogia laborategia ( )

3 Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa:
Sarrera Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: 2 Kooperatzea laguntzea baino gehiago da: kooperazioaren atzean funtsezko balioak daude; esaterako, elkartasuna eta desberdintasunengatiko errespetua. Ezin da kooperaziorik egon –gela batean– (hau da, kooperazioaren atzean dauden balioak ezin dira irakatsi), aldez aurretik «desberdinak» zirenak baztertu egin badira, gela ez bada inklusiboa. Psikopedagogia laborategia ( )

4 Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa:
Sarrera Funtsezko hiru ideia abiapuntu gisa: 3 Zenbait komunikazio gaitasun: pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak adieraztea, arrazoitzea eta interpretatzea; besteen ideiak entzutea; kritika konstruktiboak onartzea eta egitea; besteen lekuan jartzea enpatiaz jokatuz; gure iritziekin bat ez datozenak errespetatzea sentikortasunez eta espiritu kritikoz… Zenbait gaitasun sozial: elkarrizketa eta negoziazioa baliatzea gatazkak konpontzeko; taldean lan egitea eta bakoitzak dakiena eskaintzea besteek dakitenari batuta arazo komunak guztien artean konpontzeko... Gaitasun horiek eta beste batzuk nekez praktikatu eta ikasi daitezke ikasleek ez badute elkarrekin lan egiteko aukerarik, taldean, ikasgelaren barruan eta jarraian. Psikopedagogia laborategia ( )

5 Aniztasuna artatzeko hiru lan ildo
Sarrera Aniztasuna artatzeko hiru lan ildo Ikasketaren egituraketa kooperatiboa (ikasleek elkarri ikasten laguntzea) Irakaskuntza pertsonalizatua (ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokiturikoa) Ikasleen autonomia (ahalik eta modu autonomoenean ikasten jakin dezatela) Elkarren artean desberdinak diren ikasleak batera artatzea ahalbidetzen duen egitura pedagogiko konplexu baten hiru zutabeak dira (PAK PROIEKTUA) Psikopedagogia laborategia ( )

6 PAK PROIEKTUA ETA IK/KI programa
Sarrera PAK PROIEKTUA ETA IK/KI programa PAK proiektua (1): Askotariko hezkuntza-premiak dituzten ikasleak gelan bertan artatzeko programa didaktiko inklusiboa. Ikerketa ebaluatzailea. (Erreferentzia: SEJ /EDUC) IK/KI programa («Ikasteko kooperatu / Kooperatzen ikasi»): Taldean ikasten irakasteko jarduera multzoa. PAK proiektua (2): PAK proiektuko hezkuntza-laguntza inklusiboen programaren garapenari eta aholkularitza prozesuari buruzko kasu-azterketa (Erreferentzia: EDU ) Psikopedagogia laborategia ( )

7 1. «Homogeneotasunaren logika»tik «heterogeneotasunaren logika»ra.
Homogeneotasuna, oro har, helburu positiboa izan ohi da eta, lortu ezin badugu ere, hurbiltzen saiatu behar dugu. «Heterogeneotasunaren logika»ra Eskolan –komunitatearen ingurune heterogeneoetan parte hartzeko– desberdintasunak dituzten pertsonek bertako kide diren guztiekin ahalik eta gehien elkarreragiteko aukera izan behar dute. Taldekapen homogeneoak Ikastetxe eta gela espezifikoak Taldekapen heterogeneoak Ikastetxe eta gela inklusiboak Psikopedagogia laborategia ( )

8 Gela bateko inklusio mailari buruzko ezaugarri erabakigarriak
2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Gela bateko inklusio mailari buruzko ezaugarri erabakigarriak Ikasleen taldekapena 1 Batez ere lehenengo bi ezaugarriak landu dira … Curriculumaren izaera 2 Jardueraren egitura 3 …eta askoz ere gutxiago, ordea, hirugarren elementua… Ikastetxe gehienetan ez da aldatu –edo, behintzat, ez da errotik aldatu– jardueraren egitura ikasgela gehienetan; hortaz, ohikoena egitura indibiduala edo lehiakorra da. Gure helburua jardueraren egituraren gainean lan egitea da Psikopedagogia laborategia ( )

9 Psikopedagogia laborategia (2010-2011)
2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Gure ikuspegiaren arabera jardueraren egitura jarduera gauzatzerakoan bata bestearen atzetik gertatzen diren elementuak eta eragiketak dira; horiek elkarren artean konbinatzen ditugun moduaren arabera eta lortu nahi dugun helburuaren arabera, «eragin» jakin bat sortuko dute bertan parte hartzen dutenen artean: - indibidualismoa - lehiakortasuna - edo kooperazioa Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera lehiakorraren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura Psikopedagogia laborategia ( )

10 Psikopedagogia laborategia (2010-2011)
Ariketa praktikoa: Hiru zatitan banaturiko orri batean: Banaka, erantzun galdera honi esaldi bakar batekin: Zer da zuen ustez ikasketa kooperatiboa? Orain, jar zaitezte binaka (saiatu bikote bereko kideak ikastetxe, etapa edo ziklo ezberdinetakoak izaten, edo alor desberdinetakoak), eta banakako bi erantzunetatik sortu erantzun bakarra. Azkenik, elkartu zaitezte bi bikote, eta, biek emandako bi erantzunetatik, zehaztu zer den zuentzat (taldea osatzen duzuen lau pertsonentzat) ikasketa kooperatiboa. Psikopedagogia laborategia ( )

11 Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura
2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera lehiakorraren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura Ikasle bakoitzak bakarrik lan egingo du, besteek egiten dutenari erreparatu gabe Ikasle bakoitzak bakarrik lan egingo du, beste ikaskideekiko lehian sartuta Ikasleek lantalde txikiak osatuko dituzte, elkar laguntzeko eta animatzeko ikasteko orduan Harengandik espero dugu irakasleak irakasten duena ikastea Irakasleak irakatsitakoa besteek baino gehiago edo besteek baino lehen ikastea espero dugu harengandik Ikasle bakoitzarengandik espero dugu irakasten diotena ikastea eta bere ikaskideek ere ikas dezaten laguntzea Lor ezazu helburu hori besteek lortzen duten ala ez aintzat hartu gabe (EZ DAGO helburuen arteko interdependentziarik) Lor ezazu helburu hori besteek lortzen EZ badute bakarrik (helburuen arteko interdependentzia NEGATIBOA) Lor ezazu helburu hori besteek ere lortzen BADUTE bakarrik (helburuen arteko interdependentzia POSITIBOA) Psikopedagogia laborategia ( )

12 Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura
2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera lehiakorraren egitura Jarduera kooperatiboaren egitura IRAKASLEEN ETA IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA BAKARKAKO LANA IRAKASLEEN ETA IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA + IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA BAKARKAKO LANA TALDEKO LANA EGITURAREN FUNTSEZKO EZAUGARRIAK Psikopedagogia laborategia ( )

13 Psikopedagogia laborategia (2010-2011)
2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrekintza Bakarkako lana Ikasleen arteko elkarrekintza Talde-lana Psikopedagogia laborategia ( )

14 2. Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora
Zer gertatzen da ikasteko arazoak dituzten ikasleekin honako gela batean egonez gero? ? Jardueraren egitura indibidualista duen gela Jardueraren egitura lehiakorra duen gela Jardueraren egitura kooperatiboa duen gela Ikasteko arazoak dituzten ikasleek, gainera, ikaskideen laguntza dute Ikasteko arazoak dituzten ikasleek gelako irakaslearengana edo laguntzako irakaslearengana jo behar dute. Agian ikaskideren baten laguntza izan dezakete… Ikasteko arazoak dituzten ikasleek gelako irakaslearengana edo laguntzako irakaslearengana jo behar dute. Nekez izango dute ikaskideen laguntza… Psikopedagogia laborategia ( )

15 3. Jardueraren egiturak (kooperatiboak), Spencer Kagan-en arabera
Jardueraren egitura kooperatiboak berekin dakar jarduera edo zeregin bat gauzatzerakoan ikasleek bete beharreko urratsak modu jakin batean antolatzea eta horrekin Spencer Kaganen hitzetan (1999) parte-hartze ekitatiboa eta aldibereko elkarrekintza ahalik eta gehien ziurtatzea. Aldibereko elkarrekintza: Talde bateko ikasle guztiek izan behar dute beren ikuspuntua adierazteko aukera eta «betebeharra» eta besteekin eztabaidatzekoa eta hitz egitekoa akordio batera iritsi arte Parte-hartze ekitatiboa: Ikasle guztiek izan behar dute jardueran parte hartzeko aukera eta «betebehar» bera Psikopedagogia laborategia ( )

16 4. Jardueraren egitura kooperatibo motak
Adibidez: egitura Jarduera kooperatiboaren egitura sinplea + Alor jakin bateko edukiak = Ikasketa jarduera Adibidez: Proiektuka lan egitea Jarduera kooperatiboaren egitura konplexua (lankidetza teknika) + Alor jakin bateko edukiak = Ikasteko (makro)jarduera Psikopedagogia laborategia ( )

17 5. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa?
Ikasketa kooperatiboaren helburua ikasle gutxirekin osaturiko taldeak helburu didaktikoekin baliatzea da, jardueraren egituraren bitartez honakoak lortzeko… ...parte-hartze ekitatiboa ahalik eta gehien bermatzea (taldeko kide guztiek parte hartzeko aukera berak izan ditzaten)... …haien arteko aldibereko elkarrekintzari ahalik eta etekin handiena ateratzea… …talde bateko kide guztiek eskolako edukiak ikas ditzaten, bakoitzak ahal duen neurrian eta, gainera, taldean lan egiten ikas dezaten. Psikopedagogia laborategia ( )

18 5. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa?
Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: Irakasleak irakasten diena ikastea Eta taldeko kideek ere ikas dezaten laguntzea. Eta ikasketa kooperatiboko taldeek helburu bikoitza dute: Eskolako edukiak ikastea Eta taldean lan egiten ikastea, eskolako beste eduki bat izango balitz bezalaxe. Hau da, ikasteko kooperatzea eta kooperatzen ikastea… Ez da gauza bera, inondik ere, ikasleek noizean behin lantxoren bat «taldean egitea» eta ikasgela gutxi gorabehera modu iraunkorrean «lan taldetan» egituratuta izatea, ikasleek elkarri ikasten laguntzeko eta animatzeko... Psikopedagogia laborategia ( )

19 5. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa?
Nola lortu ikasleek elkarri laguntzea eta elkarren artean kooperatzea? Nahitaezko eskolaldian ez dirudi egokia denik talde bateko kideen artean laguntza eta kooperazioa bultzatzeko «sariaren egitura» erabiltzea: taldeko kide bakoitzaren kalifikazioa «onerako» eta «txarrerako» taldeko gainerako kideek jasotako kalifikazioaren mende dago. «Ikasketa kooperatiboa» (eta hari loturiko balioak, esaterako elkartasuna eta desbertintasunekiko errespetua) ikasleek ikasi beharreko beste eduki bat (gaitasun bat) da. Taldean lan egin behar dute taldean modu kooperatiboan lan egiten ikasi behar dutelako, eskolako gainerako edukiak (gaitasunak) ikasi behar dituzten bezalaxe. Taldeko gainerako kideek eduki hori ikastea edo ez ez da erabakigarria izango eduki (gaitasun) hori taldeko kide jakin bat ebaluatzeko orduan. Psikopedagogia laborategia ( )

20 5. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa?
Kolaboratzea versus kooperatzea Adibidez:Lehen mailako ekuazioak askatzen dakienak eta apenas batuketak eta kenketak egiten dakienak: elkarrekin lan egin al dezakete? Kooperatzea eta kolaboratzea ez dira gauza bera. Kooperazioak elkartasun, elkarrekiko laguntza eta eskuzabaltasun plus bat eransten dio laguntzari eta, ondorioz, hasieran eraginkorragoak izateko elkarri lagundu besterik egiten ez ziotenek, azkenean, lotura afektibo sakonagoak eraikitzen dituzte… Elkarren ondoan lan egiteak, elkarri laguntzeak eta helburu bera lortzeko (bakoitzak bere ikasketan aurrera egitea) elkar animatzeak elkartasun handiagoa sortzen lagun dezake… Psikopedagogia laborategia ( )

21 5. Zeri deitzen diogu ikasketa kooperatiboa?
Kolaboratzea versus kooperatzea Co-laborare Laboro –is = lana, esfortzua «Norbaitekin batera lan egitea» Co-operari Opera –ae = lana, zerbitzua, interesa, laguntza, babesa «Elkarrekiko interesa erakustea» «Elkarri laguntzea edo babesa eskaintzea» Kolaboratzeko antzeko gaitasun maila izan behar da: ez berdina eta ez oso desberdina ere, antzekoa, eta ez da beharrezkoa lagunak izatea… Kooperatzeko gaitasun mailak ez dio axola, baina oso garrantzitsua da lagunak izatea… Psikopedagogia laborategia ( )

22 6. Klaseko saio baten egitura: jarduera segmentuak
60’ AP segmentua = Batez ere irakasleak dira «protagonista» 15’ TM segmentua = «Hutsarteen» segmentua 5’ AA segmentua = Batez ere ikasleak dira «protagonista» 15’ 10’ 15’ Psikopedagogia laborategia ( )

23 6. Klaseko saio baten egitura: jarduera segmentuak
AA segmentu motak AA segmentua Ikasleen jarduera indibidualista Ikasleen jarduera lehiakorra Ikasleen jarduera kooperatiboa Ikasleek bakarka egingo dute lan, bakoitzak bere mahaian, gainerako ikaskideekin lehian sartu gabe. Ikasleek bakarka egingo dute lan eta beraien artean lehian ibiliko dira. Ikasleen jarduera talde txikitan egingo da eta elkarren arteko laguntza eta kooperazioa izango dira ardatz. Psikopedagogia laborategia ( )

24 7. Jardueraren egituraren eta klaseko talde baten lanaren azterketa mailak
Ikasgela bateko taldea zenbateraino den «kooperatzailea» jakiteko, lehenengo gauza talde bateko ikasleek zenbat denboraz egiten duten lan taldean jakitea da (AA segmentuen batuketa), baita zenbat denboraz egiten duten lan modu indibidualean ere, lehian aritu gabe (edo AA segmentuen batuketa). Analisi maila kuantitatiboa 1 Taldean lan egitea beharrezko baldintza da, baina ez nahikoa, ikasgela bateko talde bat «kooperatiboa» izango dela bermatzeko. Ez da gauza bera taldean lan egiten emandako denbora kantitatea eta taldeko lan horren kalitatea. Analisi maila kualitatiboa 2 Psikopedagogia laborategia ( )

25 8. Lankidetza maila eta kalitate indizea
Talde bat –ikasgelako talde guztiak– zenbateraino diren kooperatiboak adieraziko digu: zer neurritan duen kooperatibitatearen kalitatea; hau da, zer neurritan biltzen dituen taldeak eta ikasgela osoak kooperatiboa dela esateko moduko ezaugarriak. Lankidetza maila Ikasleek egiten duten talde-lanaren kalitatea. Kalitate indizea Taldean lan egiten duten denbora (lankidetzako AA segmentuen ehunekoa) Psikopedagogia laborategia ( )

26 Psikopedagogia laborategia (2010-2011)
Ariketa praktikoa: «Hiru minutuko geldialdia» Lehenagoko talde beretan banatuta. Hiru minutuz, gutxi gorabehera, pentsatu egin nahi dituzuen bi edo hiru galdera (argi geratu ez diren alderdiak, sortutako zalantzak, egin nahi dituzuen oharrak…) Talde bakoitzak ordezkari bat izendatuko du taldearen galdera horiek besteei azaltzeko. Hiru minutuak igaro ostean, talde bakoitzeko ordezkariak, txandaka, galdera bat egingo du eta hizlariak erantzun egingo dio. Galdera bat edo gai bat dagoeneko beste talde batean azaldu bada, ez da berriz planteatuko. Psikopedagogia laborategia ( )

27 Psikopedagogia laborategia (2010-2011)
IK/KI programa: Gelako ikasketa modu kooperatiboan egituratzeko esku-hartze eremuak IK/KI programa («Ikasteko kooperatu / Kooperatzen ikasi»): Taldean ikasten irakasteko jarduera multzoa, hiru esku-hartze eremu osagarri jorratzen dituenak: A esku-hartze eremua: Ikasgelako taldea kohesionatzera, taldean lan egiteko prestatzera, kooperaziorako jarrera hartzera eta pixkanaka ikasketa komunitate txiki bat bilakatzera bideraturiko jarduerak. B esku-hartze eremua: Taldeko lana irakasteko eta ikasteko erabiltzera bideraturiko jarduerak (taldeko lana baliabide gisa) C esku-hartze eremua: Taldean lan egiten irakastera bideraturiko jarduerak (taldeko lana eduki gisa) Psikopedagogia laborategia ( )

28 IK/KI programaren edukiak
1. Taldearen kohesioa A) esku-hartze eremua Taldeko dinamikak, estrategiak eta jarduerak: Erabakiak hartzeko unean adostasuna bultzatzeko Ikasleen arteko harremana eta haiek elkar ezagutzea bultzatzeko Ikasleek urritasuna duen kideren baten inklusioan parte har dezaten errazteko eta elkar ezagutzea bultzatzeko Taldeko lanaren garrantzia eta eraginkortasuna erakusteko Ikasleak modu kooperatiboan lan egiteko prestatzeko eta sentsibilizatzeko 2. Taldeko lana irakasteko baliabide gisa: taldeko lana txertatzea eta bultzatzea (B esku-hartze eremua) Lankidetza (jardueraren) egitura sinpleak Lankidetza (jardueraren) egitura konplexuak (= Kooperazio teknikak) 3. Taldeko lana irakatsi beharreko eduki gisa: taldean lan egiten ikastea (C esku-hartze eremua) Taldeen barneko antolaketa bultzatzeko baliabide didaktikoak (taldearen koadernoa eta taldearen planak) eta taldean lan egiten irakasteko. Psikopedagogia laborategia ( )


Descargar ppt "1. aurkezpena: Oinarrizko kontzeptuak"

Presentaciones similares


Anuncios Google