BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA BAITA ELIZKIDEAK ERE
Joan Bataiatzaileak Jesus Jordan ibaian bataiatzen zuen bitartean ... Zerutik mintzo bat entzun zen: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!»
Eta zerura igo aurretik esan zien Jesusek ikasleei: “Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei. Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da”
Bere ikasleak mundu guztian zehar hedatu ziren Jesusek esandako eta eginiko guztia azaltzen zuten ... Eta ikasle izan nahi zutenak bataiatzen zituzten
ETA NOLA OSPATZEN DA BATAIOA ? Seme-alaba baten jaiotza pozgarria da familietan BATAIOAREN bidez ELIZAREN SENIDE bihurtzen gara; Jainkoaren seme-alaba eta Jesusen anai-arreba bihurtzen. ETA NOLA OSPATZEN DA BATAIOA ?
Familiak eta lagunek umea elizara eramaten dute. Apaizak poz handiz onartzen du bera Elizaren izenean. Ikusten duzuen kandela hau PAZKO-ZUZIA deitzen da. Jesus piztua, gizon eta Jainkoa, adierazi nahi du.
Elkarrekin entzuten dugu Jainkoaren Hitza. Apaizak Jesusen bataioaren kontakizuna irakurtzen du ebanjelioan Aita-ama pontekoek aurkeztuko dute umea.
Buru gainera botatzen dio ura Buru gainera botatzen dio ura. Sinbolo bat da, bekatutik garbi geratuko dela esan nahi du. Horrela Jainkoaren seme-alaba bihurtzen da Jesusen antzera, Jordanen bataiatua izan zenean.
Apaizak gurutzearen seinalea egiten dio kopetan sagaratutako olioaz (Gotzainak ostegun Santuan sagaratutako olioaz) Keinu honek Espiritu Santuaren indarra adierazi nahi du.
Soineko txuri bat jartzen diote, zera adierazi nahian, bataiatua izan dena bizi berri baten jabe izango dela Jesusen ondoan
PAZKO-ZUZIAN aita-ama pontekoek kandela berri bat pizten dute umeak Jesusen argia izango duela adieraziz.
BATAIORA joan direnak eta apaizak poz-pozik irteten dira tenplutik ongi dakitelako ELIZAREN partaide, elizkide, berri bat dutela.