La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

uztailaren 25a Musika: Albinoni. 8 kontzertua

Presentaciones similares


Presentación del tema: "uztailaren 25a Musika: Albinoni. 8 kontzertua"— Transcripción de la presentación:

1 uztailaren 25a Musika: Albinoni. 8 kontzertua
Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC; Testua: D. Amundarain

2 Zebedeoren semea da, Joanen anaia
Zebedeoren semea da, Joanen anaia. Jesusek maiteenak zituen hiru ikasleetako bat. Bi anaiei, Santiagori eta Joani, Boanerges ezizena eman zaie: trumoikumeak.

3 Gainera, Handia esaten zaio Santiagori, beste Santiagogandik bereizteko:
Txikia, Jesusen anaia, Eginak liburuaren arabera Elizaren fundatzaileetako bat den harengandik bereizteko.

4 Santiago Handia Agripa erregeak hilarazi zuen Kristo ondoko 41 eta 44 urte bitartean.
Jesusek berak esan zion, gai izango zela, Joan anaia bezala, bere kaliza bera edateko.

5 Oso beranduko tradizio batek Galiziako Konpostelako Santiagorekin erlazionatzen du gure Santiago hau. Jakina denez, santutegi oso jendetsua bihurtu da Konpostela.

6 Santiago, arrantzale xumea, bere lagun
bihurtu zuen Jesusek, bere bizitzaren eta bere Ebanjelioaren lekuko leial izan zedin. Horixe da, hain zuzen, apostolu guztien eta Jesusen ikasle guztien egitekoa.

7 Santiagok bere-bere egin zuen Jesusen konsigna hau: Honetan antzemango diote guztiek nire ikasle zaretela: batak bestea maite izatean. Jesus eta gizadia maite zituelako, Santiago gai izan zen bere bizitza eskaintzeko, Jesusek berak bezala.

8 Santiagok ez zien kasurik egin gurutzearen mezua zorakeriatzat ematen zutenei.
Ulertu zuen, guztiz bestela, askatasunaren bidea zela eta dela mezu hori. Jakinduriaren bidea dela, Jainkoaren jakinduriaren bidea. Jainkoaren Semea gizon egin baitzen, esklabo, gurutzean bizia emateraino.

9 Hain zuzen, Korintoarrei egindako Lehen Gutunean Paulok esaten digun bezala, Jainkoaren zorakeria gizon-emakumeak baino jakintsuagoa da, eta Jainkoaren ahuldadea gizon-emakumeak baino indartsuagoa.

10 Izatez, bere lehen ikasle izango zirenak aukeratzean, Jesus ez zen joan gizakien arabera jakintsu zirenen bila, ez zen joan boteretsuen bila. Gizarteko jenderik xumeena aukeratu zuen.

11 Santiagok, piztueraren testigu izan zenean, ongi ulertu zituen gurutzean hil aurretik Jesusek bi anaiei esan zizkien hitzak: Martiri izateko gai izango zarete, nik neuk bezala sufrituko duzue, heriotza bortitza izango duzue, horrela izango zarete nire nekaldiaren partaide.

12 Jesus, gurutzean hil zuten hura alegia, bizi zela, piztu zela sumatu orduko, Santiagok, bere berezko garrak, esperientzia berriaz handitua izan zenak eraginda, beste inork ez bezala ekin zion Jesusen testigantza egiteari. Apostoluen arteko lehen martiri izatea ekarri zion horrek.

13 Santiago apostolua, Jesus bizi zenean jada, behin eta berriz agertu zenuen bihotz sutsua.
Oso zuzena ez zen sugar hura erabat zuzendu zenuen geroago, Jesusen heriotzaren eta piztueraren lekuko izan zinenean. Erregutu ezazu zure eta gure Jaunaren Espirituak sugar hori bera ezar dezan 21. mendeko Elizan.

14 SANTIAGO HAUNDIA APOSTOLUA
1.-Zebedeoren semea da, Joanen anaia. Jesusek maiteenak zituen hiru ikasleetako bat. Bi anaiei, Santiagori eta Joani, Boanerges ezizena eman zaie: trumoikumeak. 2.-Gainera, Handia esaten zaio Santiagori, beste Santiagogandik bereizteko: Txikia, Jesusen anaia, Eginak liburuaren arabera Elizaren fundatzaileetako bat den harengandik bereizteko. 3.-Santiago Handia Agripa erregeak hilarazi zuen Kristo ondoko 41 eta 44 urte bitartean. Jesusek berak esan zion, gai izango zela, Joan anaia bezala, bere kaliza bera edateko. 4.-Oso beranduko tradizio batek Galiziako Konpostelako Santiagorekin erlazionatzen du gure Santiago hau. Jakina denez, santutegi oso jendetsua bihurtu da Konpostela. 5.-Santiago, arrantzale xumea, bere lagun bihurtu zuen Jesusek, bere bizitzaren eta bere Ebanjelioaren lekuko leial izan zedin. Horixe da, hain zuzen, apostolu guztien eta Jesusen ikasle guztien egitekoa. 6.-Santiagok bere-bere egin zuen Jesusen konsigna hau: Honetan antzemango diote guztiek nire ikasle zaretela: batak bestea maite izatean. Jesus eta gizadia maite zituelako, Santiago gai izan zen bere bizitza eskaintzeko, Jesusek berak bezala. 7.-Santiagok ez zien kasurik egin gurutzearen mezua zorakeriatzat ematen zutenei. Ulertu zuen, guztiz bestela, askatasunaren bidea zela eta dela mezu hori. Jakinduriaren bidea dela, Jainkoaren jakinduriaren bidea. Jainkoaren Semea gizon egin baitzen, esklabo, gurutzean bizia emateraino. 8.-Hain zuzen, Korintoarrei egindako Lehen Gutunean Paulok esaten digun bezala, Jainkoaren zorakeria gizon-emakumeak baino jakintsuagoa da, eta Jainkoaren ahuldadea gizon-emakumeak baino indartsuagoa. 9.-Izatez, bere lehen ikasle izango zirenak aukeratzean, Jesus ez zen joan gizakien arabera jakintsu zirenen bila, ez zen joan boteretsuen bila. Gizarteko jenderik xumeena aukeratu zuen. 10.-Santiagok, piztueraren testigu izan zenean, ongi ulertu zituen gurutzean hil aurretik Jesusek bi anaiei esan zizkien hitzak: Martiri izateko gai izango zarete, nik neuk bezala sufrituko duzue, heriotza bortitza izango duzue, horrela izango zarete nire nekaldiaren partaide. 11.-Jesus, gurutzean hil zuten hura alegia, bizi zela, piztu zela sumatu orduko, Santiagok, bere berezko garrak, esperientzia berriaz handitua izan zenak eraginda, beste inork ez bezala ekin zion Jesusen testigantza egiteari. Apostoluen arteko lehen martiri izatea ekarri zion horrek. 12.-Santiago apostolua, Jesus bizi zenean jada, behin eta berriz agertu zenuen bihotz sutsua. Oso zuzena ez zen sugar hura erabat zuzendu zenuen geroago, Jesusen heriotzaren eta piztueraren lekuko izan zinenean. Erregutu ezazu zure eta gure Jaunaren Espirituak sugar hori bera ezar dezan 21. mendeko Elizan. Dionisio Amundarain

15 SANTIAGO el MAYOR APÓSTOL (24 de julio)
1.-Es hijo de Zebedeo, hermano de Juan. Es uno de los tres discípulos preferidos de Jesús. A los dos hermanos, Santiago y Juan, se les ha llamado Boanerges, hijos del trueno. 2.-A Santiago se le llama también Mayor, para diferenciarlo del otro Santiago, el Menor, el hermano de Jesús, uno de los fundadores de la Iglesia según Hechos. 3.-A Santiago el Mayor lo hizo matar el rey Agripa entre los años 41 y 44 después de Cristo. Jesús mismo le había asegurado que sería capaz de beber su cáliz, lo mismo que su hermano Juan. 4.-Una tradición muy tardía ha relacionado a Santiago con Santiago de Compostela. Como es sabido, Compostela se ha convertido en un santuario muy concurrido. 5.-A Santiago, un sencillo pescador, Jesús lo convirtió en compañero suyo, para que fuera un fiel testigo de su vida y de su evangelio. Tal es la tarea de todo apóstol, de todo discípulo de Jesús. 6.-Santiago hizo suya la consigna de Jesús: En esto conocerán todos que sois mis discípulos: en que os amáis unos a otros. Por amor a Jesús y a la humanidad, Santiago fue capaz de dar su vida, como el propio Jesús. 7.-Santiago se desentendió de quienes consideraban necedad el mensaje de la cruz. Comprendió que, al contrario, era y es camino de la libertad. Que es señal de la sabiduría, de la sabiduría de Dios. Cuyo Hijo se hizo hombre, se hizo esclavo, hasta morir en la cruz. 8.-Efectivamente, como nos dice Pablo en la Primera a los Corintios, lo necio de Dios es más sabio que los hombres; y lo débil de Dios es más fuerte que los hombres y las mujeres. 9.-De hecho, Jesús, al escoger a quienes iban a ser sus primeros discípulos, no fue en busca de los sabios según los humanos, ni de los poderosos. Escogió a los más sencillos de la sociedad. 10.-Santiago comprendió bien, al ser testigo de la resurrección de Jesús, las palabras que éste les dirigió antes de morir en la cruz: Seréis dignos del martirio y sufriréis lo mismo que yo, vuestra vida acabará con una muerte violenta, así seréis partícipes de mi pasión. 11.-Nada más percibir que Jesús, el crucificado, seguía vivo, que había resucitado, Santiago llevado por su ardor congénito, agrandado por la nueva experiencia, se volcó como nadie a dar testimonio de Jesús. Ello le valió para ser el primer mártir de entre los apóstoles. 12.-Santiago apóstol, ya en vida de Jesús, una y otra vez, mostraste un corazón ardiente. Aquel ardor no demasiado correcto, lo enderezaste más tarde, al llegar a ser testigo de la muerte y de la resurrección de Jesús. Ruega para que el Espíritu de tu y nuestro Señor envuelva con ese mismo ardor a la Iglesia de siglo 21. Dionisio Amundarain


Descargar ppt "uztailaren 25a Musika: Albinoni. 8 kontzertua"

Presentaciones similares


Anuncios Google