Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean.

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
2 Natura Zientziak - DBH 1 Lurraren geruzak eta baliabideak Lurra Hauetan banatuta dago: Geruzak Hauek dira: GeosferaBiosferaHidrosferaAtmosfera Geruza.
Advertisements

ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Gogamena edo Pentsamendua
Gabonak dira! ¡Es Navidad! >HASI SAIOA >INICIO.
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
AURKIBIDEA KLIMA BEROAK………………..2.diap. BASAMORTUA………………….3.-4.diap
DISOLUZIOAK.
PAZ GARCIA TXINGUDI BHI
EHULKU (galderak nola egin)
HIGIDURA.
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
CERN: PARTIKULEN FISIKA IKERTZEKO ZENTROA
Beroaren transmisiorako mekanismoak
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Zirkunferentziaren diametroa 5 zm da.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Erradiazio termikoa ariketak.
Paula, Maider eta Maialen
DISOLUZIOAK.
Harreman juridikoa eta eskubideak
MEKANIKA KLASIKOAREN OINARRIAK
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
NEURRIAK ETA MAGNITUDEAK
HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA (HZU)
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
MUNDUKO ARRAZAK OIKIAKO ESKOLA.
ZENTRAL NUKLEARRAK.
(Hartuko dugu kafe bat?)
BITARTEKARITZA.
LAUKIZUZENAK ETA KARRATUAK
Patinak.
Ebazteko kasu bat.
Leire Zallo eta Edurne Zallo.
Beritzegune Nagusia / Arloak
Bakterio-mota batzuetan ageri diren beste zenbait egitura
Hauspeatze erreakzioak
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
MATERIA Unitatearen Eskema Helburuak Gogoratu beharreko kontzeptuak.
LUR PLANETA edo UR PLANETA?... Azalaren %71 ura
KLOROPLASTOAK.
KLONAZIOA.
Mahaia neurtu eta pisatu behar dugu.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
TERMODINAMIKA I: KONTZEPTU OROKORRAK LEHEN PRINTZIPIOA
Zer da Euskalbar?.
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
David Beckhamek € kobratuko du eguneko.
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
A r r a i n a k.
Komunikazioaren elementuak
Zenbaki erromatarrak.
ZINETIKA KIMIKOA.
ESPAINIAKO LURRALDEA ETA BIZTANLERIA
Angeluen neurria.
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Edukiera-unitateak.
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
GALAXIAK.
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
Harreman juridikoa eta eskubideak
ZENTRAL NUKLEARRAK.
FILOSOFIAren HISTORIA
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
Energia Nuklearra ITSASO MENDIKUTE.
Bolumena ala edukiera?.
Transcripción de la presentación:

Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean. Natura Zientziak ikasteko eta ulertzeko, beharrezkoa da nolabaiteko laborategi-lana egitea. Lan hori egiteko, zenbait laborategi-material behar dira. Aurkezpen honetan, ikusiko dugu zein den eta nola erabiltzen den laborategirako ezinbesteko materiala. Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean. 1 Zenbait neurketa egiteko tresnak 3 Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala Kalibrea Zinta metrikoa Erregela graduatua Laborategiko balantza Erlenmeyer matrazea Prezipitatu-ontzia Matraze aforatua Flaskoak 2 Bolumena neurtzeko tresnak 4 Zenbait erabileratako materiala Probeta Pipeta Bureta Saio-hodiak, erloju-beira, pintzak, saretxoa, euskarria, etab. Ikusi denak

Zenbait neurketa egiteko tresnak Kalibrea Kalibrea luzerak, barne- eta kanpo-diametroak, sakonerak eta lodierak neurtzeko tresna da. Erregela nagusi bat du, eta haren gainean, beste erregela bat, noniusa deritzona. 0,05 mm-ko sentikortasuna du. Irudietan, kalibrea erabiliz luzera, barne-diametroa eta erliebe baten sakonera nola neurtzen diren ikusten da.

Zenbait neurketa egiteko tresnak Zinta metrikoa Zentimetrotan graduatuta egoten da, eta zenbait metrotako luzerak neurtzeko erabiltzen da.

Zenbait neurketa egiteko tresnak Erregela graduatua Milimetrotan graduatuta dago, eta egokia da zentimetro gutxi batzuetako luzerak neurtzeko.

Zenbait neurketa egiteko tresnak Laborategiko balantza Gorputz baten masa neurtzeko erabiltzen da. Gehienez, zentigramoak neur ditzake.

Bolumena neurtzeko tresnak Probeta Ontzi zilindrikoa da eta cm3-tan edo ml-tan graduatuta dago. Zehaztasun gutxiko tresna da. Beirazkoak edo plastikozkoak izan daitezke, eta zenbait edukieratako modeloak daude, 25 ml-tik 5 l-ra bitartekoak.

Bolumena neurtzeko tresnak Pipeta Beirazko hodi graduatua da eta bolumenak zehaztasun handiz neurtzeko balio du. Pipetatze- ponpa edo -udare batekin batera erabiltzen da, bolumena neurtu nahi diogun likidoa xurgatzeko.

Bolumena neurtzeko tresnak Bureta Beirazko hodi bat da, cm3-tan graduatua, eta beste edukiontzi batean isuritako likidoaren bolumena neurtzeko balio du. Behealdean, giltza bat du, beste edukiontzi batera gehitu nahi dugun bolumena zehaztasunez kontrolatzeko.

Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala Erlenmeyer matrazea Beirazko ontzi bat da, kono- formakoa, hondo laukoa eta lepo estukoa. Edukiontzi gisa erabiltzen da, zenbait erreakzio kimiko egiteko edo likidoak nahasteko.

Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala Matraze aforatua Beirazko ontzia da, hondo laukoa eta lepo luzanga eta estukoa. Neurgune bat du, enrasea non egin behar den adierazten duena. Kontzentrazio jakin eta zehatz bateko bolumen jakin bat prestatzeko balio du.

Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala Prezipitatu-ontzia Beirazko ontzi bat da, eta edukiera desberdinetakoak daude. Disoluzioak edukitzeko erabiltzen da, edo zenbait erreakzio kimiko bertan egiteko.

Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala Flaskoak Likidoak edukitzeko erabiltzen da. Gomazko tapoi bat izaten dute edo, batzuetan, beira esmerilatuzkoa. Tapoiak ontzia hermetikoki ixten du; hori dela eta, aukera dago gasak gordetzeko (oro har, denbora gutxian gorde ohi dira).

Zenbait erabileratarako materiala Saio-hodiak Beirazko hodi txikiak dira, eta kopuru txikiko erreakzioak egiteko erabiltzen dira. Tentegailu batean jartzen dira.

Zenbait erabileratarako materiala Erloju-beira Oro har, beirazkoak izaten dira. Solido kantitate txikiak pisatzeko erabiltzen da.

Zenbait erabileratarako materiala Portzelanazko kapsula Substantziak tenperatura altuetara berotzeko erabiltzen da.

Zenbait erabileratarako materiala Metalezko pintza Zenbait materialen euskarri gisa erabiltzen da; esaterako, matrazeei eusteko. Giltzaur- pintza batez eutsita daude euskarridun barra bati.

Zenbait erabileratarako materiala Giltzaur-pintza Zenbait materialen euskarri gisa erabiltzen da; batez ere, berotu behar diren beirazko matrazeei eusteko.

Zenbait erabileratarako materiala Amiantozko saretxoa Metalezko uztai batera aklopatuta egoten da, eta berotu nahi dugun likidoa duten hondo biribileko matrazeei eusteko erabiltzen da. Saretxoa tripode baten gainean jartzen da.

Zenbait erabileratarako materiala Metalezko aroa Saretxo eta tripode batekin batera erabiltzen da, berotu behar den likidoa duen beirazko materialari eusteko.

Zenbait erabileratarako materiala Koilaratxo-espatula Solido kantitate txikiak hartzeko erabiltzen da.

Zenbait erabileratarako materiala Almaiza Solidoak oso partikula txikitan birrintzeko erabiltzen da.

Zenbait erabileratarako materiala Pipetatze-udarea Likidoak xurgatzeko pipeta bati aklopatuta erabiltzen da.

Zenbait erabileratarako materiala Pipetatze-ponpa Pipeta bati akoplatutako mekanismoa da eta likidoak xurgatzeko erabiltzen da.

Zenbait erabileratarako materiala Inbutua Beirazkoa edo plastikozkoa da. Iragazte-prozesuan erabiltzen da, edo likidoak ontzi batetik bestera aldatzeko.

Zenbait erabileratarako materiala Flasko ikuzlea Prozesuren batean behar genezakeen ur destilatua edukitzeko ontzia.

Zenbait erabileratarako materiala Euskarria Zenbait laborategi-materiali eusteko pintzen euskarri den gailua.

Zenbait erabileratarako materiala Dekantazio-inbutua Ontzi obalatua da. Mutur batean, aho estu bat du, tapoi batez itxia, eta bestean, berriz, ixteko giltza bat, nahi denean irekitzeko edo ixteko. Elkarrekin nahasi ezin diren likidoak bereizteko erabiltzen da.