La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Hauspeatze erreakzioak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Hauspeatze erreakzioak"— Transcripción de la presentación:

1 Hauspeatze erreakzioak

2 Oreka heterogeneoak: Hauspeatze erreakzioak
Gatz bat uretan disolbatzerakoan katioi eta anioien arteko loturaren haustura edo disoziazioa gertatzen da, ioi positiboa eta negatiboa emanez. Adibidez KCl KCl (s) K+ (aq) + Cl- (aq) Tenperatura konkretu batean, disolbatzaileak solutuaren kontzentrazio maximo bat onartzen du. Disoluzio batek solutu-kantitate gehiagorik disolba ezin dezakeenean asea edo saturatua dagoela esaten da. K+ Cl- Disoluzio aseetan, disolbatutako substantzia oreka dinamikoan dago disolbatu gabeko solutuarekin KCl (s) K+ (aq) + Cl- (aq) K+ (aq) + Cl- (aq)  KCl (s) Solutuaren kantitate maximo bat disolbatuta dago eta beste kantitate bat disolbatu gabe solido egoeran, oreka heterogeneo bat sortuz. KCl (s)  K+ (aq) + Cl- (aq)

3 Oreka heterogeneoak: Hauspeatze erreakzioak
Disolbagarritasuna (s) Tenperatura jakin batean disoluzio aseak duen SOLUTUAREN kontzentrazioa da. Tenperaturarekin aldatzen da. Oro har, solutu solidoen disolbagarritasuna tenperaturarekin handitzen da. Disolbagarritasuna modu desberdinetan adieraz daiteke: mol/L; g/L; edo solutu portzentajetan. Disolbagarriak (s > 0,02M) Gatzak honela sailka daitezke Arinki disolbagarriak (s ≈ 0,02M) Disolbaezinak (s < 0,02M) Bi disoluzio nahastean, bakoitzak gatz disolbaezinaren ioi bat badu gatzaren hauspeatzea gertatzen da normalean.

4 Oreka heterogeneoak: Hauspeatze erreakzioak
NaCl Na+(aq) +Cl-(aq) + NaCl disoluzioa prestatzen dugu AgNO3(aq)  Ag+(aq) + NO3- (aq) AgNO3(aq) gehitu AgCl bario klorurozko disoluzio bati potasio sulfatozko disoluzio bat botatzen zaio BaCl2 (aq) Ba2+ (aq) + 2Cl-(aq) K2SO4(aq)  2 K+ (aq) + SO42-(aq) Bario sulfatozko hauspeatu zuria eratzen da, Ba2+ (aq) + SO42-(aq)  BaSO4(s) Disoluzioa asea da

5 Disolbagarritasun biderkadura
BaSO4-ren disoluzio akuoso ase batean, fase solidotik disoluziora pasatzen diren ioien kopurua: BaSO4(s)  Ba2+ (aq) + SO42-(aq) Ba2+ (aq) + SO42-(aq)  BaSO4(s) Hau da, disoluzioan dauden gatzaren ioien artean eta disolbatu gabeko gatzaren (hauspeakina) artean oreka dago. Disoluzioa BaSO4 (s) Ba2+ (aq) + SO42- (aq) Kristalizazioa Oreka hau oreka heterogeneoa da. K = [Ba2+ ] [BaSO4] [SO4 2-] Ks = [Ba2+][SO42-] Oreka konstante honi disolbagarritasun-biderkaduraren konstantea edo disolbagarritasun konstantea Ks edo Kps deitzen zaio

6 Ks-aren esanahia Biderkadura ionikoa Q
disoluzio batean presente dauden ioien kontzentrazio molarraren biderkadura da, kontzentrazio bakoitza dagokion koefiziente estekiometriko berretuta Qs = [Ba2+][SO42-] Oharra: biderkadura ionikoaren kontzentrazioak ez dira orekakoak izan behar Qs <Ks Disoluzioa asegabe egongo da, disolbagarritasun-orekaren eskuineranzko desplazamenduari laguntzen zaio. Ez da hauspeatzerik gertatuko, ez dago orekarik Qs =Ks Disoluzio ase egongo da; sistema oreka egongo da Qs > Ks Disolbagarritasun-orekaren ezkerreranzko desplazamenduari laguntzen zaio Hauspeatzea gertatuko da, Qs =Ks izan arte


Descargar ppt "Hauspeatze erreakzioak"

Presentaciones similares


Anuncios Google