Ipuinlari ona izateko trebatzen

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Munduko erlijioak Kristautasuna (Monoteista) Islamismoa (Monoteista)
Advertisements

Gabonak dira! ¡Es Navidad! >HASI SAIOA >INICIO.
Jon Nieto Ortiz de Urbina 6.D Euskaraz eginda.
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
XABI ETA OTSOA.
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
Suziriak jaurtiz ospatu zuten beren futbol-taldearen garaipena.
Txokolate-fabrika 1.
BAKEA erein nahian.....
Lau kandelak.
Jainkoarekin bazkaldu ...
ARTO LAPURRA ISPASTERKO ESKOLA Ipuin hau gure herrian jaso dugu.
AZUKREA.
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
Charles Dickens Janik eta Kebir 2.B.
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
NATURALEZA.
NATURA.
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
ELEMENTU GUZTIEN INDARRA OPA DIZUT
ASTE BETE HABIAN ORAIN DELA ASPALDI, BAZEN OILO BAT, OSO TRISTERIK ZEGOENA GAIXOA, EZIN ZUELAKO ARRAULTZARIK JARRI. BAINA, EGUN BATEAN, IDEIA BAT IZAN.
Osasuntsu hasi Kaixo, gu María, Silvia, Jon eta Gorka gara, eta osasuntsu egoteko zer gosaldu behar dugun, zer hamaiketako hartu behar dugun, zer.
La Salle 30 esmaltetan!.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
(Hartuko dugu kafe bat?)
BITARTEKARITZA.
Montserrateko Beneditar alabak.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Ebazteko kasu bat.
Sufí maixuaren parabola
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
IRAULTZAK , GERRAK ETA ALDAKETAK
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
KLONAZIOA.
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
URTEKO 20. Igandea A Zikloa
Montserrateko Beneditar alabak.
LAUKITXO LAUKITXO Jérôme Ruillier Jérôme Ruillier Editorial Juventud
Komunikazioaren elementuak
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
16. IGANDEA B Zikloa URTEKO
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
Zer egin behar da gazte mantentzeko?
6. Igandea B zikloa URTEKO
2004 EKAINA G-3 EREMU MAGNETIKOA
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
KAIXO EUSKADI MUNDUKO IZEN ARRAROENA Euskadiko albiste bitxienak
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
SALMOAREKIN OTOITZEAN
ETA ORAIN BERA ERE GALDURIK DABIL
ZEIN DIRA ONE PIECE PROGRAMAREN PERTSONAI ONENAK?
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Bolumena ala edukiera?.
Zer da epaiketako bitartekotza?
Transcripción de la presentación:

Ipuinlari ona izateko trebatzen

Buruan dauzkazun betiko usteak ahaztu. Ipuina ezustea da.

Eta gozoa. Ona bada, oso goxoa.

Ipuinlari onak izateko, gauza berriak sortu behar.

Umorea eta ironia beti eduki aldamenean.

Ipuina ez da soilik umeen kontua.

Ipuinak baditu bere legeak (eta gordetzekoak dira).

Ipuinaren legeak errespetatu ezean, ahoa bete hortz uzten ahal duzue entzulea, baina behin baino gehiagotan galduko zaizue.

Zuek kontatzen hasi baino lehen, entzulea ipuina ulertzen hasten da : “Behin batean bazen damatxo galant bat” esan bezain pronto, entzuleak ipuina ezagutzen duela uste du.  

Ipuinak errepikakorrak dira (behin eta berriro errepikatzen dira tokiak, pertsonaiak, objektuak..) eta entzuleari errepikapenak gustatzen zaizkio.

Ipuinean berrikuntza onak sartuz gero, lapurtu egingo dizkizuete, eta zuen izena galduko da. Ez dago hori baino sari handiagorik.                        

Noizik behin, entzuleari zuzen-zuzenean zer edo zer galdetu, edo deiadar bat egin : “Badakizue nor zetorren …” Bestela, haria galdu eta lokartzen ahal da.

Ez dira gauza bera kontatzeko ipuina eta irakurtzeko ipuina Ez dira gauza bera kontatzeko ipuina eta irakurtzeko ipuina. Bakoitzak bere estiloa dauka. Baina zubi asko dira erreka hori pasatzeko.

Ipuina ideologiaren arabera molda daiteke Ipuina ideologiaren arabera molda daiteke. Italiako Erregimen Faszistak Txanogorritxo konkistatzailea sortu zuen: Cappuccetto Rosso nell’ Africa Orientale.

Gai askotako ipuinak egiten ahal dituzue baina, noizean behin, maitagarrien gaineko ipuin bat tartekatu behar duzue.

Esan bezala, gauza asko errepikatzen dira ipuinetan Esan bezala, gauza asko errepikatzen dira ipuinetan. Pertsonaiak, objektuak, tokiak, egintzak. Funtsean, badira hogeita hamaika hari ipuinaren testua josteko. Horiei Propp-en funtzioak deitzen zaie.

Ipuinak oso moldakorrak dira     Ipuinak oso moldakorrak dira. Beti da posible zure hitzekin, beste modu batez, kontatzea.

Pertsonaiak, tokiak, objektuak nolakoak ote diren esateko, aski da hitz batekin azaltzea. Printzea urdina baldin bada, nahikoa esan dugu.

Formulak erabili. Erregearen alabak beti hiru dira, eta ezkontzeko daude.

Denboraren eta espazioaren legeek jai daukate ipuinetan Denboraren eta espazioaren legeek jai daukate ipuinetan. Ez dakigu ez zein herritan gauden, ez zein urtetan.

Ipuinetan, etxeko gauzekin batera, magia azaltzea oso gauza arrunta da.

Gaiak ere, nahiz eta latzak izan, guriturik azaltzen zaizkigu Gaiak ere, nahiz eta latzak izan, guriturik azaltzen zaizkigu. Aita-amek seme-alabak oihanean abandonaturik uztea delitua da gure gizartean. Ipuinetan ez da hain larria.

Ipuinetan gertakizun miresgarriak eta harrigarriak onartu egiten dira azalpenik eskatu eta eman gabe. Azalpenak emanez gero, gertakizunak beldurgarri bihurtzen dira, eta beste genero batez ari gara orduan.

Horrexegatik haurrak dira entzulerik hoberenak Horrexegatik haurrak dira entzulerik hoberenak. Normalak iruditzen zaizkie hiru buruko sugetzarrak. Helduek indarraldi txiki bat egin behar dute ipuinak behar diren bezala entzun ahal izateko.

 Tolkienek, Eraztunen Jauna liburua idatzi zuenak, dio istripu historiko batengatik ipuinak haurrentzako gauzak direla. Inprentak eta ikastetxeek badute zer esan istripu historiko horretaz.

Eltze berekoak dira herri ipuinak, legendak, alegiak, mitoak-eta.

Ipuinak nekazarien giroan sortu ziren Ipuinak nekazarien giroan sortu ziren. Nekazarien kexak eta beldurrak dira nagusi. Gero, XVII. mendetik aurrera, idatziko dira jauntxoen festak animatzeko.

Zientziak misterio asko argitu arte, orduko gizonek eta emakumeek sinesten zuten munduan bazirela sorginak, jentilak...

XVII. mendeak ere beste berrikuntza bat ekarri zuen: haurtzaroa XVII. mendeak ere beste berrikuntza bat ekarri zuen: haurtzaroa. Eta orduz geroztik ipuinak haurrei irakurtzen zaizkie.

  Ez ibili presaka, baina lasterka ibiltzeko gogoa baldin baduzu, lasterka ibili.

Idatzi baino lehen, papera zirriborratu nahi baduzu, zirriborratu Idatzi baino lehen, papera zirriborratu nahi baduzu, zirriborratu. Pertsonaiak marraztu eta bakoitzari eman ezaugarri berezi bat. Txanogorritxoren ipuina ez da hain bizia beste batzuekin konparatuz gero, baina txano gorri horrek ukitu berezi bat eman zion istorioari.

Utzi gramatika-kontuak bukaerarako.

Irakur iezaiezu ipuina zure gurasoei, gero anaia-arrebei, adiskideei, autobus-gidariari, okinari... Esaten dizutenari kasu egin. Zure irakaslea bukaerarako utzi.

Berridatzi ipuina behin eta berriz Berridatzi ipuina behin eta berriz. Ipuina bere inguruarekin batera aldatuko da.

Zure interesak sartu ipuinean Zure interesak sartu ipuinean. Beldur bazara zure gurasoek zu bakar-bakarrik etxean ez ote zaituzten utziko, edo zure adiskideek ez ote zaituzten baztertuko, gai horiek ipuinean sartu.

Ipuina narrazio testua da, hau da, eleberria, kondaira, biografia, albistegia, telegrama, buruketa bezalakoa. Baina badu ezaugarri bitxi bat: oso egokia da kontalariaren esanetara makurtzeko, kontalariaren interesetara, alegia.

Egunak etorri, egunak joan, den-dena aldatzen da Egunak etorri, egunak joan, den-dena aldatzen da. Ipuina aldatuko da, baina funtsean tximeletaren ametsa eta Matrix filma gauza bera dira.

Ez du bukaerarik... Bazen behin,Kinder arrautza bat. Karmentxuk arrautza ireki zuen, eta eskuan arrautza bat zeukan mutiko bat atera zitzaion. Ireki zuen arrautza, eta arrautzatik eskuan beste arrautza bat zeukan beste mutiko bat atera zitzaion...