ANTZAR JOLAS KOOPERATIBOA 5. MAILAKO UNITATE DIDAKTIKOA
HISTORIA Antzara-jolas kooperatiboa 5. mailako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat egina dago. Antzara jokoaren sorrera zehatza inork ez daki. Hainbat hipotesi daude historian kokatu nahian, baina zergatik, noiz eta zertarako sortu zen bere horretan galtzen da. Hipotesi horietako batek XII. mendeko tenplarioengan jartzen du sorrera: Dona Jakueren Bidean oinarrituta; eta berez hori da. Antzara jokoa bide bat da, bidaia batera gonbidatzen gaituena. Jokoaren egitura bitxia ikusten badugu: kiribildua baita, azken finean, erdian dagoen laukira iritsi behar dira; hau da, erdian dago helmuga, eta gainera kontaketa zehatzarekin iritsi behar dira. Horrek guztiak zer pentsa ematen digu: zergatik dauka jolas honek tenplarioek beraien elizetan diseinatzen zuten egitura bera? Tenplarioen kasuan eliza horietan sartzeko bide berezia jarraitzen bazenuen, azkenean, erdigunera iritsita “argitasunera” ailegatzen zinen;“argia” lortzen zenuen; hau da, “jakinduria”. Aintzinakoentzat, hain zuzen ere, antzara zen jakinduriaren ikurra. Antzara-jolasarekin berdina gerta daiteke, bidean agertzen diren erronkak eta zailtasunak gainditzen badituzte, eta azken laukira une egokienean iristen badira, “jakinduria” hori lortuko dute. Baina gure kasuan , “jakinduria” hori berezia dela esan dezakegu: denek lortzen baitute, zailtasunak eta erronkak gainditzeko era bakarra hori delako: LANKIDETZA, denen arteko KOOPERAZIOA.
ARAUTEGIA HELBURU OROKORRA: Antzara jokoan agertzen diren jolas eta erronka guztiak lankidetzan edo kooperazioan gainditzea denen artean. JOKOA HASI AURRETIKO LANA: Autobiografia: Jokoa hasi aurretik taldekide bakoitzak etxetik autobiografia txiki bat idatzita ekarriko du. Inork ezingo du besteen autobiografia jakin. Saio bakoitzean, jokoan zehar autobiografia bat edo bi irakurriko ditugu, norena den jakin gabe. Autobiografia hori idatzi duenak parte har dezake galderak egiten, baina besteak konturatu gabe berea dela; besteak norena den asmatzen saiatu behar dira. Asmatzen duen autobiografiagatik, komodin bat lortuko dute, gero jokoan erabili ahal izateko. Ezkutuko lagunaren gutuna: Irakasleak ikasle guztien izenak poltsa batean sartuko ditu. Hauek banan-banan paper bat aterako dute inork jakin gabe norena den. Bakoitzak etxean egokitu zaion ikasleari gutuna idatziko dio (alderdi positiboak nabarmenduz). Hurrengo saioan irakasleari eman eta honek denak iarakurri ondoren, antzar jokoan zehar erabiliko ditu. ARAUTEGIA: 1.Banan-banan denek jaurtiko dute dadoa. 2.Jokoaren hasieran fitxa lehen laukian egongo da. Aurkezpen-jolas batekin hasiko da eta ondoren, dadoa jaurtiko da. 3.Antzara laukian erorita, atzeko antzara laukira joango da fitxa eta berriz ere jaurti beharko dute dadoa. 4.Zubiak: Fitxa lehen zubian erortzen bada, atzeko antzarara joango da, eta dadoa jaurti behar dute berriro. Bigarren zubian erortzen bada,lehen zubira joango da, eta berriz ere jaurtiko dute. 5.Dadoak: Dadoan erortzen bada fitxa, berriz ere jaurti dadoa, ateratzen duten zenbakia atzeraka egin beharko dute. Dado lauki berean bigarren aldiz erorita, desafio berezia edukiko dute dadoa jaurtitzeko (Izaren desafioa). 6.Desafioa egina duten laukian erortzen bada berriz ere, lauki bat aurreratzen dute. 7.Lauki berezietan erortzen bada (putzua, benta, kartzela, laberintoa, heriotza), desafio berezi bat edo bi desafio gainditu beharko dituzte aurrera egiteko. 8.Bukaerako laukira (antzararen lorategira) kontaketa justuarekin iritsi behar da. Hala ez bada gertatzen, atzeraka egin beharko dute, eta lauki horretako desafioa egin. Desafioa egina badago, hurrengo laukira pasatuko dira. 9.Dadoarekin hiru 6koa jarraian ateratzen badute, lehenengo bi 6ekin aurrera egingo dute, baina hirugarrena atzeraka egin beharko dute. 10.“Heriotza” laukian erortzen bada, aurretik egin gabe gelditu diren 3 erronkak egin beharko dituzte.
ARAUTEGIA
1 PARATXUTA HELBURUA AZALPENA Giro alaian, eta elkarlanean, norberaren ezagutza jakinarazi eta besteen izenak gogoratu. MATERIALA: Paratxuta edo jausgailua. AZALPENA Paratxuta lurrean zabalduta egongo da eta bere inguru guztian ikasleak zabalduko dira eta paratxuta helduko dute gerriraino altxatuz. Ados jartzen direnean denek goraka egingo dute besoekin eta paratxuta altxatuko dute. Tarte horretan bat azpitik paratxutaren erdira joango da eta zulotik burua aterako du bere izena eta gustuko zerbait esanez. Ondoren beste baten izena esango du eta bigarren horrek gauza bera egingo du. Horrela denek egin arte.
1 GLOBOA ORBITAN HELBURUA AZALPENA Elkarlanean arituta besteen izenak gogoratu eta erronka burutzearen sentsazioa bizitzea taldean. MATERIALA: Puxika AZALPENA Ikasle guztiek tente borobil handi bat osatuko dute. Batek puxika bat edukiko du eta erdira irtenda gora jaurtiko du bere izena esanez eta ondoren beste baten izena. Beste honek kolpe bat emanez puxika airean mantendu beharko du beste baten izena esaten duen bitartean. Horrela denek bere kolpea eman arte eta puxikak lurra ukitu gabe. Kolpatu dutenak lurrean bere hasierako tokian eseriko dira.
2 AZKURA DAUKAT HELBURUA AZALPENA OHARRA Giro positibo batean, lagunen izenak ikastea. Sormena piztea. Keinuen bidezko lengoaia bultzatzea. AZALPENA Ikasle guztiak, zutik, borobil handi batean kokatuko dira. Irakaslea ere beraien artean kokatuko da, eta jokoari hasiera emango dio honako hau esanez; “Nire izena Ibon da, hemen azkura daukat (adib. buruan hatz eginez), eta lo egitea gustuko dut (lurrean etzanda keinua egin)”. Borobilean hurrengo kideak, Ibonek bukatzean, honakoa esango du; “Bere izena Ibon da, hemen azkura dauka (buruan hatz egingo dio), eta lo egitea gustuko du (lurrean etzanda keinua egingo du)” eta “nire izena berriz Nekane da, hemen azkura daukat (adib. sorbaldan hatz eginez), eta irakurtzea gustuko dut (keinua egin)”. Horrela jarraituko dute taldeko guztiek, aurreko lagunen izenak, azkura duten lekua eta gustuko duten aktibitatearen keinua egiten duten arte. OHARRA Taldea kopurutsua denean, jokoa astuna eta luzea gerta daiteke, beraz, aurreko lau lagunen izenak eta keinuak besterik ez egitea proposatzen da.
3 METROA HELBURUA AZALPENA OHARRA ALDAERA Giro positibo batean arreta mantentzea eta besteen izenak gogoratzea. MATERIALA: Bi baloi AZALPENA Ikasle guztiek borobil handi bat egingo dute tente. Batek baloi bat edukiko du eta berak nahi duenari jaurtiko dio haren izena esanda (Baloia jaurtitzen duena eseri egingo da, jaurti duela jakinarazteko). Jasotzen duenak beste bati pasatuko dio haren izena esaten duen bitartean eta eseri egingo da. Horrela denek pasatu eta jaso arte. Baloiak bere “metroko ibilbidea” egingo du eta haurrek gogoratu behar dute. Ibilbide hori errepikatu beharko dute, nahastu gabe. OHARRA Nahasten badira, beste bi aukera eman ibilbidea ondo egiteko. ALDAERA “Metroko ibilbide” berean beste baloi bat sartu.
4 BI IBILBIDEKO METROA HELBURUA AZALPENA OHARRA Giro positibo batean arreta mantentzea eta besteen izenak gogoratzea. MATERIALA:Bi baloi AZALPENA Ikasle guztiek borobil handi bat egingo dute tente. Batek baloi bat edukiko du eta berak nahi duenari jaurtiko dio haren izena esanda (Baloia jaurtitzen duena eseri egingo da, jaurti duela jakinarazteko). Jasotzen duenak beste bati pasatuko dio haren izena esaten duen bitartean eta eseri egingo da. Horrela denek pasatu eta jaso arte. Baloiak bere “metroko ibilbidea” egingo du eta haurrek gogoratu egin behar dute. Ondoren beste ibilbide bat egin beharko dute. Bi ibilbideak bukatzen dutenean, bi ibilbideak batera egiten saiatu beharko dira. OHARRA Nahasten badira, beste lau aukera eman ibilbideak ondo egiteko.
5 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
6 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
7 LAGUNA AURKITU HELBURUA AZALPENA BALORAZIOA Elkar hobeto ezagutzea. Beste gelakideen ezaugarriez ohartzea. Gelakide guztiak taldeko partaide sentiaraztea. MATERIALA: Ikasle guztientzat boligrafo eta pegatina handi bana. AZALPENA Irakasleak ikasle bakoitzari pegatina handi bat banatuko dio (orri erdia). Pegatina honetan, ikasle bakoitzak lau ertzetan, goitik behera eta ezkerretik eskuinera, honako hau idatzi beharko du: igande arratsaldetan egiten duena, zaletasunik gogokoena, lagunen izaerako alderdirik gustukoena, amesten duten desio bat... Ikasle guztiek pegatinan idatzi ondoren, irakasleak orriak jaso, nahastu eta ausaz banatuko ditu berriro ikasleen artean, bakoitzari berea ez den beste pegatina bat emanez. Jarraian, ikasle bakoitzak pegatinaren jabea aurkitu beharko du, baina pegatina ezingo dio inori erakutsi. Zalantzak baditu, idatzita dagoenari buruzko galderak egin ditzake eta, jabea aurkitzen duenean, pegatinaren erdian haren izena letra handiz idatzi eta bularrean itsatsiko dio. BALORAZIOA Nola sentitu zarete? Galderak erantzutea kosta egin al zaizue?
8 IZARRA HELBURUA AZALPENA BALORAZIOA Taldeko konfiantza, kooperazioa eta kohesioa sustatzea. Oreka-zentzumena estimulatzea. AZALPENA Ikasle guztiek, elkarri eskua emanda, hankak apur bat zabalduta eta besoak luzaturik, biribil handi bat osatuko dute. Hurrenkeran 1 ala 2 zenbakia egokituko zaio ikasle bakoitzari. 1 zenbakia dutenek, pixkanaka (oso mantso), aurrerantz botako dute gorputza, eta 2 zenbakia dutenek berriz atzerantz, guztien artean izar bat osatzen duten arte. Ondoren, 1 zenbakia dutenek atzerantz botako dute gorputza eta 2 zenbakia dutenek aurrerantz. BALORAZIOA Zer zailtasun aurkitu ditugu ? Bizitzan, talde batean konfiantza izateko eta elkar kooperatzeko, zer arazo sortzen dira?
8 TALDEAN ALTXATU HELBURUA AZALPENA OHARRAK Sormena piztea. Taldekideen mugimenduak koordinatzea. AZALPENA Ikasleen artean bikoteak egingo ditugu. Eskuetatik edo besoetatik helduta biak lurretik batera zutik jartzen saiatuko dira. Lortzen badute hirukoteak osatuko dituzte. Lortzen badute laukoteak… Horrela denen artean zutik jartzea lortu arte. OHARRAK Azpimarratu taldekide guztiak batera zutik jarri behar direla. Ez badute lortzen talde txikietan lortu dutena baloratu. “Taldean altxatu” (Iker): Jolasa errezegi egiten badute gehitu daiteke beste jolas hau: Denak borobilean soka bati helduta, eta soka guztiak lotuta soka handi bat osatuta. Batera eseri beharko dira soka askatu gabe; eta ondoren batera altxatu.
9 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
10 BARKUA KONPONTZERA HELBURUA AZALPENA OHARRA BALORAZIOA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. AZALPENA Ikasle guztiek, batek izan ezik, ilara bat egingo dute lurrean etzanda, ahoz behera eta gerriak elkarren artean ukituz. Ilarakoak, kontrako zentzuan etzango dira, hau da, ikasle batek bere hankak ilararen eskuinean kokatuko ditu eta hurrengoak ezkerrean. Errenkadak, barkua itsasotik ateratzeko egurrezko bidea irudikatuko du. Borondatezko ikaslea barkua izango da, eta perpendikularki, ilararen gainean etzango da eta ez da mugituko. Lurrean errenkadan etzanda daudenak, ipurdia eta gerria mugituz, barkua alde batetik bestera eramaten saiatu beharko dira. Barkua beste aldera iristen denean, azkena jarriko da ilaran eta errenkadako lehenak errepikatuko du dinamika. Horrela jarraituko dute guztiek jolasa burutu arte. OHARRA Goian borondatezko ikaslea joango da; inor behartu gabe. BALORAZIOA Nola sentitu zarete? Zaila izan al da barkua mugitzea?
11 SUDUR PUNTAK HELBURUA AZALPENA ALDAERA BALORAZIOA Taldeko komunikazioa sustatzea. Konfiantza garatzea. Elkar ukitzen ohitzea eta sexu estereotipoak baztertzea. Entzumenaren bidez gidatzen ikastea. MATERIALA: Begiak estaltzeko zapiak. AZALPENA Ikasleak binaka, bata bestearen aurrean metro batera kokatuko dira. Bikote bakoitzeko kide batek begiak estaliko ditu zapi batez; bestea, berriz, zapirik gabe arituko da. Begiak estaliak dituen kidea pixkanaka eta oso mantso bere lagunarengana hurbildu eta sudur-puntarekin lagunaren sudur-punta ukitzen saiatuko da. Begiak estali gabe dituen lagunak ezingo du hitz egin, ezta mugitu ere; baina bikotekideari bere posizioa non dagoen adierazteko haizea emeki emango dio, putz eginez. Ondoren kontrakoa egingo dute, edota, nahi izanez gero, biek begiak estalita. ALDAERA Bikotekide batek estaliko ditu begiak eta metro bateko distantziara kokatuko da bestearengandik; baina oraingoan eremu jakin batean mugituko dira. Begiak estali gabe dituenak, lagunaren izena behin eta berriz errepikatuko du eta finkaturiko espazioan barrena mugituko da. Itsuak jarraituko dio, besteekin talka egin gabe 5 minututan espazioan barrena ibiliaz. Edota itsua ukuilu batera eraman arte. Proba daiteke ere itsuek hizki edo zenbaki bat eramanda ordenan jar araztea. BALORAZIOA Zer sentsazio eduki dituzue? Nolako hausnarketak sortu dira? Jolasa egiterakoan erresistentziarik izan al da? Orientatzeko zailtasunak izan al dituzue?
12 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
13 TXIO-TXIOKA HELBURUA AZALPENA Taldeko distentsioa, konfiantza eta batasuna sustatzea. MATERIALA: Ikasle guztientzat, begiak estaltzeko zapi bana. AZALPENA Ikasle guztiek begiak estaliko dituzte, eta, estali bezain pronto, irakasleak ikasle bati esango dio oilo-amarena egitea egokitu zaiola eta ezingo duela txintik ere esan. Beste guztiek, eremu mugatu batean, taldekideen esku bila ibiliko dira noraezean. Norbaitekin topo egiten dutenean, haren eskuari heldu eta belarrira “Txio-txio?” galdetu behar dio. Besteak ere“Txio-txio?” galdetzen badu, eskuak askatu eta bilaka segituko dute. Baina, txio-txio galdetzean erantzunik jasotzen ez badu, oilo-ama aurkitu duenaren seinale izango da, eta berarekin geratuko da, eskua emanda eta isilik. Jolasak aurrera egingo du, harik eta guztiak oilo-amarekin elkartu eta eskua emanda geratu arte.
14 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
15 DRAKULA HELBURUA AZALPENA BALORAZIOA Distentsio giroa sortzea. Taldeko konfiantza sustatzea. MATERIALA: Ikasle guztientzat, begiak estaltzeko zapi bana. AZALPENA Ikasle guztiak eremu mugatu batean mugituko dira begiak estalita. Irakaslea ikasle baten –edo biren– ondora gerturatuko da eta belarrira “Drakula” esango dio. Ikasleek elkarrekin topo egiten dutenean, “Drakula zara?” galdetu beharko dute. Drakula ez badira, bere izena esango diote elkarri eta ibiltzen jarraituko dute. Baina inork Drakularekin topo egiten badu, Drakulak oihu bat botako du eta lepoan hozka egingo dio (txantxetan, noski). Momentu horretan, hozkatutako laguna Drakula bihurtuko da. Eta bi Drakula ibiliko dira. Jolasa aurrera ibili ahala, gero eta Drakula gehiago izango da. Azkenean ikasle guztiak Drakula izango dira. BALORAZIOA Nola sentitu zarete? Beldurra pasa duzue edota konfiantzaz jokatu duzue? Nola erantzun duzue?
16 ELEFANTEAK HELBURUA Distentsio giroa sortzea. Taldeko konfiantza sustatzea. MATERIALA: Ikasle batek soinua egiteko objektu bat eta beste guztiek begiak estaltzeko zapi bana. AZALPENA Gelako elefante guztien gidaria izango den gelakide bat aukeratzen da lehenik. Kide honek ahoz aginduak emango ditu. Gelako beste guztiak elefanteak izango dira, begiak estaliko dituzte eta eskuak elkarri emanda mugituko dira. Elefanteek, aginduei jarraituz ibilbide bat osatu beharko dute. Poliki joan beharko dute eta gidariaren aginduei kasu egingo diete. Tarteka, kanpoko norbait (irakaslea, adibidez) saiatuko da taldeak bere helburua lortu ez dezan. Horretarako, taldea apurtzera joango da, edota beste soinu batzuk egingo ditu nahastearren. ALDAERA “Elkarrekin heldu”: Taldekide guztiek batek izan ezik begiak estali beharko dituzte. Begiak estalita dituztenak, patioan zehar banatuko dira (banaketa irakaslearen laguntzarekin egingo dute). Begiak estalita ez dituenak (zuzendariak) ahoz aginduak ematen hasiko da eta taldekide guztiak beregana heldu beharko dira eskuak aurrean dituztela. Heldutakoan, zapia kendu eta besteak iristeko zain egon beharko dira. EBALUAZIOA Nola sentitu zarete? Beldurra pasa duzue edota konfiantzaz jokatu duzue? Nola erantzun diezue kanpoko erasoei?
17 ESPIRALA HELBURUA Ikasleen baieztapen fisikoa indartzea. Elkar ukitzen ohitzea. Taldeko sentimendua sortzea. Mugimenduak koordinatzea. AZALPENA Ikasle guztiek, eskutik helduta, kate luze bat osatuko dute. Katearen muturreko bi ikasleek, kontrako zentzuan eta beren buruari bira emanez lasai hasiko dira biraka. Mugimendu lasaiak egingo dira, eta pixkanaka talde osoa, elkar estutuz, besarkada handi batean bilduko da. Lortzen dutenean, muturreko ikasleak aldatu egingo dira. EBALUAZIOA Bai jolasean, bai taldean nola sentitu diren azalduko dute. Espiralean gertatutakoaz ere hausnartuko dute: leku falta, erabakiak nola hartu diren, etab.
17 HARILA HELBURUA Taldeko partaide sentiaraztea. Lagunen harrera beroa. Taldea kohesionatzea. Besteen baieztapena erraztea. MATERIALA: Hari lodi edota artilezko haril luze bat. AZALPENA Ikasle guztiek biribil handi bat eginez eseriko dira. Irakaslea, beraien tartean, harila eskuetan duela, muturreko hariari helduko dio, eta aukeratzen duen ikasle bati botako dio haril osoa. Harila jaurtitzen duen momentuan, ikasle horri buruzko gauza positibo bat esan beharko du. Horren ondoren, harila jaso duenak berdina egingo du: beste lagun bati harila jaurti eta gauza positibo bat esango dio. Denek harila jasotzen dutenean, aurkako bidea hartu beharko du desegin arte. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Gauza positiboak esatea erraza izan al da? Nola sentitu zara zure gauza positiboak entzutean? Bat egiten duzu esandakoarekin?
18 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
19 AUTOMOBIL GARBIKETA HELBURUA Ikasleen baieztapen fisikoa indartzea. Taldean maitatua eta jasoa sentitzea. AZALPENA Taldea bitan banatuko da eta bi errenkadak bata bestearen parean jarriko dira aurrez aurre. Autoa garbitzeko makinaren bi aldeak izango dira bi errenkada horiek. Jolasa hasten denean, ikasle bat garbitzeko makinaren mutur batean sartuko da eta pixkanaka (poliki) beste alderaino joango da. Bidean, autoen modura, gelakideek laztandu, igurtzi eta zapladak emango dizkiote, xuabe, leun. Ikasle guztiak “garbituak” izan diren arte jarraituko du jolasak. Bi aldiz errepikatuz gero, ikasle bakoitzak leunki edota gogorrago igurztea aukera dezake. ALDAERA Taldea bitan banatu beharrean biribilean talde bakarra osatuko dute, eta “garbitua” izango den ikaslea, guztien hanka azpitik pasa beharko du, laztanak jasoz, bere lekura iritsi arte. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Bi egoeretan nola sentitu zarete (garbitzen eta garbituak izanik)? Kontaktu fisikoa gustatu al zaizue?
19 DUTXA HELBURUA Konfiantza sustatzea. Elkar ukitzen ohitzea. AZALPENA Ikasleak launaka taldekatuko dira. Ikasle bat erdian jarriko da (dutxa jaso behar duena) eta beste hirurek biribilean inguratuko dute. Jolasa hasten denean, biribilean daudenak dutxa bat izango balira, erdian dagoenaren gorputzari masajea emango diote. Burutik hasi eta oinetaraino hiru alditan; ura, xaboia eta berriro ura eman beharko diote. Gero rolak aldatuko dituzte hirurek masajea jaso duten arte. ALDAERA Lauko taldea egin beharrean hirukoa egin daiteke. Erdikoa, gerritik makurtuta, besoak erortzen utziko ditu. Beste bi kideek, bakoitzak hanka bat hartuta, oinaren puntatik gerriraino, masajea emango diete. OHARRA Jolas hau egiteko taldeak konfiantza handia behar du izan. Ukitua izatea gaizki eramaten duenak ur gutxiko dutxa eska dezake (masaje leuna). EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola sentitu zarete? Elkar ukitzea nola joan da?
20 BESARKADA MUSIKALA HELBURUA Taldeko partaide sentiaraztea. Guztien harrera beroa jasotzea. MATERIALA: Musika aparatoa. AZALPENA Irakasleak dantzagarria den musika bat ipiniko du, eta ikasle guztiek, eremu mugatu batetan libreki arituko dira dantzan. Irakasleak musika gelditzen duenean, ikasle bakoitzak beste ikasle bat besarkatu beharko du. Gero, irakasleak musika berriro jarriko du eta berriro dantzan arituko dira. Baina, musika berriro gelditzen denean, hirunaka besarkatuko dute elkar. Horrela, elkar besarkatu beharreko taldea, pausoz pauso, handituz joango da, guztiak besarkada handi batean biltzen diren arte. Besarkada bakoitzean, ezin da inor besarkadarik gabe gelditu. EBALUAZIOA Jolasa nola bizitzen duten eta nola sentitu diren azalduko dute.
URTETBETETZE ERRENKADA 21 URTETBETETZE ERRENKADA HELBURUA Hitzekoak ez diren beste gorputz-adierazpenak ulertzen eta interpretatzen jakitea. Gorputz adierazpena lantzea. Arreta estimulatzea. AZALPENA Ikasleek, beraien urtebetetze-eguna kontuan hartuta, urtarriletik abendura arteko ilara ordenatu bat egin beharko dute (urtebetetze-eguna ere gogoan hartuz). Baina ezingo dute hitzik esan; beraz, elkarren artean moldatu beharko dira errenkada osatzeko. Ilara zuzena izateak edo ez izateak ez du garrantzirik; bai, ordea, nola lan egin duten eta nola komunikatu diren. OHARRA Jolas hau horma-barretan edo bulderran ere egin daiteke. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Zer arazo sortu dira? Zerk erraztu du komunikazioa?
22 URA, BASOZ BASO HELBURUA Ura erori ez dadin, elkarren arteko kooperazio eta koordinazio eraginkorra lortzea. MATERIALA: Ikasle bakoitzarentzako plastikozko baso bana. Ura. Yogur poteak eta soka mehea. AZALPENA Ikasleak biribilean zutik kokatuko dira, bakoitzak plastikozko baso bat ahoan. Ikasle batek bere edalontzia urez beteko du, eta, basoari ahoarekin helduta, ura edalontzira botako dio eskuineko lagunari, ahalik eta ur gutxien galduz. Eskuak ezingo dira erabili. Ondoren, ura jaso duen lagunak bere eskuinekoari berdina egingo dio, guztiek ura ondoko lagunari pasatu arte. OHARRA Bukaeran ikusiko da zenbat ur garraiatzea lortu duten. ALDAERA Era horretan ura pasatuta ontzi batbetetzea. Ura edalontziarekin ahotik ahora pasatu beharrean, edalontziek zuloak eginda soka pasatu zuloetatik eta batetik bestera pasatzea edalontzia ukitu gabe.
23 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
24 POXPOLO KAXA SUDURREZ HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Desinhibitzea. MATERIALA: Poxpolo kaxa. AZALPENA Ikasleak biribilean zutik kokatuko dira, eta poxpolo kaxa bat pasatu beharko diote elkarri lurrera erori gabe. Poxpolo kaxa sudurrarekin bakarrik pasa daiteke. Beraz, ikasle batek kaxaren alde batean sudurra sartuko du eta eskuineko hurrengo ikasleak kaxaren beste aldean kokatuko du sudurra. Ezingo dira eskuak erabili. Guztiek jolastu beharko dute. ALDAERA Poxpolo kaxa izan beharrean, sagar bat, edo teniseko pilota bat izan daiteke, eta eramateko modua, lepoa eta kokotsaren artean. Era berean erretzeko papera pasatzea sudurretik sudurrera. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola sentitu zarete? Ondokoaren sudurra gertu edukitzeak sentimenduren bat eragin al digu?
25 UZTAIA BIRAKA HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Desinhibitzea. MATERIALA: uztaiak. AZALPENA Ikasleak biribilean zutik eta eskuak elkarri emanda kokatuko dira. Bi lagunen esku tartean uztai bat zintzilikatuko du irakasleak. Uztaia biribilean zehar mugitzen eta bira oso bat ematen saiatu beharko dute ikasleek, eskuak askatu gabe. Horretarako, burua eta hankak uztai barruan sartu beharko dituzte eta, jarraian, ondokoari uztaia pasa. Baina ez diegu nola egin behar den esango, beraiek asmatu beharko dute modua. Bira bat ematen dutenean, berriro uztai gehiagorekin errepika daiteke jolasa. Edota bi uztai aldi berean baina norabide ezberdinetan. ALDAERA 1 Berdina izango da jolasa, baina biribilean, elkarren artean eskua modu berezian emango diote elkarri; hankak zabalik, guztiek eskuinerantz begiratuko dute. Makurtuta, eskuineko eskua hanka azpitik pasako dute (atzekoari eskua emango diote), eta ezkerreko eskuarekin aurrekoaren eskuari helduko diote. Jarrera berezi honetan mugitu beharko dute uztaia. ALDAERA 2 Hiru edo lauko taldeetan elkartuko dira ikasleak, eta talde bakoitzean uztai bat izango dute. Hirukotea uztaiaren barruan zutik kokatu da, besoak ondokoaren sorbaldan jarrita. Eskuak erabili gabe, uztaia gorantz igotzen saiatu beharko dute, azkenean uztaia buruan kokatu arte. ALDAERA 3 Azalpenean bezala uztai batekin, baina bira osoa ematen duenean, toki horretatik eskuak sakatu eta hilera bat osatu. Uztaia daukanak jaurti beharko du kono baten sartu ahal izateko. Ondoren, berriz ere borobila osatu eta beste uztai batekin errepikatuko dute dena, baina ziurtatu behar da zenek egiten dutela jaurtiketa. EBALUAZIOA Taldeko elkarlanaz hausnar daiteke.
IZAREN ERRONKA (DADOA) 26 IZAREN ERRONKA (DADOA) HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Objektuen jaurtiketak eta harrerak lantzea. MATERIALA: 4 izara, edo txandalak, dado handia. AZALPENA Ikasleak lau taldetan banatuko ditugu eta talde bakoitzak izara bat izango du. Taldekide bakoitzak izara albo batetik helduta edukiko du eta talde guztiak ilaran jarriko dira, bata bestearengandik 3 edo 4 pausoko tartearekin. Lehen taldeak bere izaran dadoa edukiko du, eta saiatuko da beste taldekoari pasatzen izaren bitartez jaurtita. Bigarren taldeak hirugarrenari eta azkenak dadoa jaurtiko du eta ateratzen den zenbakiak balioko du. Bidean dadoa lurrera erortzen bada berriz ere hasierara eramango dute. 5 bat saiakera eman erronka gainditu ahal izateko. ALDAERA Berdina izango da jolasa, baina izaren ordez txandal txaketak erabilita, eta dado handiaren ordez txikia. EBALUAZIOA Taldeko elkarlanaz hausnar daiteke.
27 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
28 BANKUAN ORDENATU HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Elkarrengana gerturatzea eta ahalbidetzea elkar ukitzea. MATERIALA: Banku suediar luze bat edo eserleku luze bat. AZALPENA Talde osoak banku luze baten gainera igo beharko du. Bertatik erori gabe, irakasleak esandako ordenan jarriko dira. Adibidez: adinaren arabera, jaiotze dataren arabera, altueraren arabera, etab. ALDAERA Bankuen ordez, horma-barrak erabiltzea. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa: Nola lortu duzue mugitzea? Nola sentitu zarete beste lagunak ukitzean? Arazorik egon da?
29 KORAPILOA HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. MATERIALA: sokak. AZALPENA Ikasle guztiak biribilean eta begiak itxita kokatuko dira. Irakasleak esandakoan, poliki eta besoak gorantz luzaturik, aurrerantz joango dira. Norbaitekin topo egiten dutenean, berarekin korapilatu eta eskuak emango dizkiote elkarri, biribileko guztiek elkarren artean eskuak eman arte. Guztiek korapilo handi bat burutu dutenean, begiak ireki, eta eskuak askatu gabe sortutako korapiloa askatzen saiatuko dira. ALDAERA 1 Begiak irekiak dituztela burutu daiteke jolasa. Oraingoan, bi pertsona biribiletik at geratuko dira. Taldeak korapiloa egin duenean, kanpoko bi pertsonak taldekoei nola mugitu behar diren esango diote eta korapiloa askatzen saiatuko dira. ALDAERA 2 Ikasle bakoitzak soka bat dauka. Denak borobilean daudenean, ikasle bakoitzak bere soka helduko du punta batetik eta beste eskuarekin beste baten sokaren punta, baina ezin dira bere aldamenean daudenak izan. Inork soka askatu gabe, korapiloa desegin behar dute. EBALUAZIOA Korapiloa askatzeko nola moldatu zarete? Zaila izan da? Elkarren arteko kooperazioa nolakoa izan da?
30 TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Gorputz oreka garatzea. Ikaskideei laguntzeko joera garatzea. MATERIALA: Buruan jartzeko edozein objektu: poltsatxoak, konoak, plastikozko adreiluak, zapatilak, etab. AZALPENA Ikasle guztiek buru gainean objektu irregular bat jarriko dute. Hasitakoan, eremu mugatu batean, alde batetik bestera mugituko dira. Materiala lurrera erortzen bada, ikaslea “izoztua” geratuko da, hau da, mugitu ezinik. Ondotik pasatzen den lagun batek lurrera eroritako objektua berriro buruan jartzea lortzen badu, berriro ere mugitzen eta jolasten jarraituko du. Denbora jakin bat pasatu ondoren, buru gainean daramatena toki batetik bestera eramateko esango zaie eta han pilatzeko. Iristen denak ezingo du atzera egin. ALDAERA Jolasa berdina izango da baina irakasleak mugitzeko hainbat eratan egoteko proposatuko die: adibidez, txingoka, lasterka, lau hanketan, eskuak atzean, etab. EBALUAZIOA Bukaeran, kidea zenbat alditan lagundu duten galdetuko zaie, eta hortik abiatuta, laguntzearen balioaz hausnar daiteke.
31 IGLUA HELBURUA Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Jausgailuaren oinarrizko mugimendua ikastea. Gozatzea. Denen artean sormena lantzea. MATERIALA: jausgailu bat. AZALPENA Ikasleek berriro ere puztu egingo dute jausgailua. Oraingoan, puztuta dagoela, guztiek pauso bat emango dute aurrera, besoak gora ondo luzaturik. Jausgailua jaisten hasten denean, bizkarraldetik jaitsiko dute eta haren izkinan eseriko dira. Horrela, guztien artean “iglu” bat osatuko dute. Jausgailua hustu ez dadin, iglua oso ondo estali behar dute ipurdi eta eskuekin. Behin barruan daudela, taldeka bizkarra atzera eta aurrera eramango dute, kulunkatzeko mugimendua sortzeko. Izkinan lasai etzatea ere badaukate. Gero denon artean beldurrezko ipuin bat ere asmatu dezakete. OHARRA Argi gutxirekin burutzea oso dibertigarria gertatzen da jolasa. Barruan, ipuinak kontatzeko ere oso aproposa da. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola sentitu zarete? Iglua egitea zaila izan al da?
31 ASMATUTAKO IPUINA HELBURUA Gelako guztiek parte har dezaten sustatzea. Sormena lantzea. Entzuten ikastea. Hitz txanda errespetatzen ikastea. MATERIALA: Mikrofonoa izango den objektu bat, arkatza adibidez. AZALPENA Irakasleak, mikrofonoa eskuan duela, ipuin bati hasiera emango dio. Ondoren, mikrofonoa beste ikasle bati pasa eta ipuinari segida emango dio, nahi duen eran. Bitartean, beste kideek ezingo dute hitz egin, mikrofonoa duenak soilik hitz egin dezake. Jarraian, mikrofonoa beste lagun bati pasatu eta ipuinaren segida ematen ahaleginduko da bera ere. Ipuina bukatuko balitz, beste ipuin bati hasiera emango diote, denek hitz egiteko aukera izan dezaten. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Mikrofonoa emandakoan hitz egitea kosta egin zaizu? Mikrofonorik ez zenutenean, nola bizi izan duzue hitzik esan gabe egotea?
32 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
33 UZTAI MUSIKALAK HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. MATERIALA: Psikomotrizitateko uztaiak. Musika aparatua. AZALPENA Ikasleak, binaka zutik kokatuko dira psikomotrizitateko uztai handi baten barruan. Uztaiari eskuekin helduko diote, eta, musikarekin batera dantza eginez, eremu mugatu batean mugituko dira. Musika gelditzen denean, uztaia duen beste bikote bat aurkitu beharko dute; bi uztaiak elkartu eta bi uztaien barruan sartuko dira bi bikoteak, eta berriro ere musikaren doinuan dantza egingo dute. Gero, musika gelditzen denean lauko beste talde batekin elkartu beharko dira. Jolasak horrela jarraituko du, harik eta uztaien barruan ahal den kide gehien sartu arte. ALDAERA Jolas berdina, baina uztaiak lurrean utzita. Ikasleak uztai kanpoan dantzan arituko dira, eta, musika gelditzen denean, barruan sartu beharko dira. Musika gelditzen den bakoitzean, irakasleak uztai bat kenduko du. Ikasleek elkarri lagundu beharko diote, ikasle guztien gorputz-atal bat gutxienez uztaiaren barruan izan dadin.
34 DORTOKAREN LAGUNTZA HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Ikaskideei laguntzeko joera bultzatzea. MATERIALA: koltxonetak. AZALPENA Bosteko taldeak egingo dira. Lau dortoka kume izango dira. Bosgarren laguna, laguntza behar duen animalia. Dortokek igerian ez dakien animalia bati ibaia zeharkatzen lagundu beharko diote. Horretarako, lau dortokek lau hanketan jarri eta koltxoneta bat ipiniko dute haien bizkar gainean. Igerian ez dakien animalia koltxonetan etzango da, eta dortokek, mugimenduak bateratuz, ibaiaren beste aldera eramango dute. Ibaiaren beste aldera iristen direnean, dortoketako bat izango da igerian ez dakien animalia, eta jolasa errepikatuko da. Erronka 5 ikasle eramatea izango da. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola sentitu zarete igerian ez dakien animalia laguntzean? Zaila gertatu al da guztiak batera mugitzea?
35 UHOLDEA HELBURUA Kooperazioa bultzatzea. Sormena sustatzea. Elkarren artean konponbideak bilatzeko gaitasuna garatzea. MATERIALA: Plastikozko adreiluak edota egunkariak. AZALPENA Ikasle guztiei herri bateko biztanleak direla azalduko zaie. Herri hartan uholde handi bat jasan dutela esango zaie, eta herrian isolaturik daudela. Herritik ateratzeko zubia suntsitua geratu da. Ibaia zeharkatzeko, herritik ateratzeko eta laguntza bila joateko, harriak emango zaizkie. Plastikozko adreiluak edota egunkari zatiak (orri erdia) izango dira harriak, eta zortzi ikasleko zazpi harri emango zaizkie. Harriekin zubi bat eraiki beharko dute herri guztia ibaiaren beste aldera pasa ahal izateko. Adostu beharko dute nola eraiki. Harriaren gainean soilik bermatu daiteke oina, ibaiaren korrontea oso handia baita, eta ibaia ukituz gero, korronteak eramango ditu. EBALUAZIOA Nola jarri zarete ados? Zaila izan al da irtenbide bat aurkitzea? Nola sentitu zarete guztien artean lortu duzuela ikustean?
36 TREN LUZEA HELBURUA Mugimenduak azkar koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Komunikazio azkarra sustatzea. MATERIALA: Begiak estaltzeko zapiak. AZALPENA Ikasleek, lauko edo bosteko taldeetan, ilaran eta aurrekoaren sorbaldaren gainean bi eskuak jarrita, tren txiki bat osatuko dute. Treneko guztiek, azkenekoak izan ezik, begiak itxita izango dituzte. Azkenekoa gidaria izango da eta honako mezu hauek emanez gidatuko du trena; a) sorbaldan ukitu bat egin eta ukitutako aldera joango da, b) bizkarrean ukitu bat egin eta aurrera egingo du, c) aurreko bi aginduei bi ukitu emanez gero, mugimendu handiagoa egin beharko da, d) buruan ukitu bat egiten badira, ilarako lehenengoak besoak luzatu eta aurrean duen trena harrapatzen saiatuko da, e) belaunarekin ipurdian ukitu eta gelditzeko seinalea da. Jolasaren helburua da guztien artean tren luze bat osatzea. Horretarako, ilaran dauden lagunek, azkar batean eta atzetik aurrera, trenaren aurrean dagoenari bidali beharko diote gidariak igorritako mezua. Beste tren bat hartzen badu, beste treneko gidariak ere begiak itxi beharko ditu. Jolasa lehiakor bihur ez dadin saiatu behar dute, arriskua baitago jolasaren norakoa aldatu eta jendea harrapatua izan ez dadin lehia bilakatzeko. EBALUAZIOA Mezuak ulertzea erraza izan al da? Tren desberdinen artean nola moldatu zarete? Zer arazo sortu dira?
37 ZAPATILAK JANTZI HELBURUA Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Sormena lantzea. MATERIALA: Ikasleen zapatilak. AZALPENA Saio-amaiera baterako pentsatua dago jolasa. Gela batean zapatilarik gabe aritu ondoren, zapatilak janzteko modu dibertigarri bat izango da. Aurretik, zapatilak kendu behar dutenean, ikasleei eskatuko zaie zapatilak izkina batean uzteko, tontor handi batean pilatuta eta nahasirik. Saioa bukatzean, zapatilen tontorretik ikasle bakoitzak bereak ez diren bi zapatila hartuko ditu. Eskuineko eskuarekin zapatila bat hartuko du eta ezkerrekoarekin bestea; ahal dela, lokarritik, errazena baita. Gero, biribil handi bat egingo dute, ondokoari eskua emanda. Biribila puskatu gabe eta txandaka, zapatilak elkarren artean trukatu beharko dituzte, guztiek beren zapatila parea lortu arte. OHARRA Haur gaztetxoekin ere egin daiteke, baina oinetako bakarrekin: bata jantzita edukiko dute eta bestea trukatu beharko dute.
38 SILABAK HELBURUA Kooperazioa eta sormena garatzea. Gorputz-adierazpena bultzatzea. AZALPENA Ikasle guztiak biribilean eseriko dira. Lau talde osatuko dituzte. Talde bat gelatik kanpora aterako da. Barruko taldeek hiru silabako hitz bat asmatu beharko dute (adibidez, laranja). Gero, talde bakoitzak silaba bat hartuko du: Batzuek “la” silaba irudikatu beharko dute, beste batzuek “ran” silaba eta besteek “ja” silaba. Lurrean etzanda eta elkarren laguntzaz, suertatutako silabak irudikatu beharko dituzte gorputzak elkartuz. Silabak ez dute zertan jarraian egon behar. Talde guztiek bere silaba irudikatu dutenean, kanpoan dagoena gelara sarrarazi eta lagunek gorputzez idatzitako hitza asmatzen saiatuko da. Txandaka talde guztiak kanpora aterako dira; eta erronka lau hitzak asmatzea izango da.
BALOIAREN KONTRA MUGITU 39 BALOIAREN KONTRA MUGITU HELBURUA Koordinazioz eta kooperazioz elkarlanean aritzea. MATERIALA: Baloi bigun bat. AZALPENA Ikasle guztiek erdirantz begiratzen duten bi biribil zentrokide osatuko dituzte. Erdian, borondatezko ikasle bat (A) jarriko da baloia eskuan duela. Erdiko ikasleak (A), barruko biribileko edozein kideri botako dio baloia (B-ri, esaterako). Jarraian B-k lasterka, kanpoko borobileko beste pertsona baten atzean kokatuko da (C´- ren atzean). Eta C´-k arin erdira joan beharko du. Bitartean baloia jaso zuenak (B), bere atzekoari (B´-ri) pasatuko dio baloia, eta hark (B´) erdikoari (C´-ri). C´-k jolasari berriro hasiera emango dio beste lagun bati baloia jaurtiz. Guztiek parte hartu arte ezingo zaio amaierarik eman jolasari. Bira osoa eman ondoren barrukoak kanpora aterako dira.
40 SASKIRATZEA HELBURUA Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Kohesioa sustatzea. Tarte dibertigarri bat pasatzea. MATERIALA: Jausgailu bat. Pilotak: handiak eta pisutsuak. AZALPENA Ikasleak ordenan jarrita, batetik hirura zenbatuko ditu irakasleak. Ikasleek gerriaren parean jarriko dute jausgailua. Irakasleak talde baten zenbakia esaten duenean (adibidez, 3), zenbaki horren taldekideak lekua utzi, eta atzean duten saski batera joango dira. Saskian pilotak izango dituzte. Banan-banan saski ondotik pilotak jausgailura jaurtikiko dituzte eta erdiko zuloan sartzen saiatuko dira. Sartzea lortzen ez badute, jausgailuari heltzen dioten ikasleek, leunki mugituz, pilota erdian sartzen saiatuko dira. Pilota guztiak zulotik sartzen dituztenean, bakoitzak bere pilotak jasoko ditu. Jolasean segituko dute, harik eta talde guztiek parte hartzen duten arte. Erronka: 4 pilotatik 3 sartzea; edo aurretik esan zer kopuru sartu behar duten. EBALUAZIOA Nola sentitu zarete guztiak helburua lortu duzuenean? Nola sentitu zarete talde guztiaren babesa jasotzean?
41 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
TELEGRAMA (Paratxuta iglua eginda) 42 TELEGRAMA (Paratxuta iglua eginda) HELBURUA Elkar ukitzen ohitzea. Gorputzaren bidez, era dibertigarria batean elkar komunikatzen ikastea. AZALPENA Ikasleak, biribilean eta elkarri eskua emanda eseriko dira. Borondatezko ikasle batek emango dio hasiera jolasari eta bere eskuineko lagunari eskua estutuz mezu bat igorriko dio (adibidez, bi esku-estutze gogor, etenaldia eta beste esku-estutze leun bat). Guztiek mezu bera bidaliko diote eskuineko ikaskideari, hasierako ikaslearengana mezua iritsi arte. Honek, mezua ondo iritsi zaion adierazkiko du, eta horrela ez bada, hasierako mezua zein zen argituko du. Ondoren, borondatezko beste ikasle batek, beste mezu berri bat igorriko du. Norabide berean joan behar da mezua, eta hasiera eman diotenak belauniko jarri jakiteko egin dutela. ALDAERA Biribilaren erdian ikasle bat (polizia) kokatuko da. Oraingoan, sekretuan eta poliziak ikusi gabe, urrun dagoen lagun bati igorri beharko dio mezua, baina esku-estutze soil bat eginez. Poliziak, mezua nork igortzen duen ikusten badu, ikusitakoa erdian eseri eta polizia bihurtuko da. Baina mezua lagunarengana iritsiko balitz, hark “mezua iritsi da” esan eta mezu berri bat bidaliko dio beste lagun bati. Guztiek mezua jaso edo igortzeko aukera izan behar dute.
43 LEKUZ ALDATU HELBURUA Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Jausgailuaren oinarrizko mugimendua ikastea. Kohesioa sustatzea. Gozatzea. MATERIALA: Jausgailu bat. AZALPENA Ordenan jarrita, zenbaki bana banatuko die ikasleei irakasleak (1etik 4ra). Ikasleek berriro ere puztuko dute jausgailua. Puztuta dagoenean, irakasleak zenbaki bat esango du. Orduan, zenbaki hori daukaten ikasleek bere lekua utzi eta libre dagoen beste leku batera mugitu beharko dira, azkar. Besteek, bitartean, besoak luzatuak izango dituzte, jausgailua pixkanaka jaits dadin. Kontuz, erdian elkarrekin talka egin gabe. ALDAERA Irakasleak, zenbakiak esan beharrean, lekuz aldatzeko erak alda ditzake, adibidez, ilea horia dutenak, erlojua dutenak, begi urdinak dituztenak, kamiseta zuria dutenak, etab.
BALOIAK ERDIRA (2. aldaera) 44 BALOIAK ERDIRA (2. aldaera) HELBURUA Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Taldeko kohesioa sustatzea. Tarte dibertigarri bat pasatzea. MATERIALA: Jausgailu bat. Hondartzako baloia eta teniseko pilota. AZALPENA Ikasleek jausgailua gerri parean jarriko dute. Irakasleak hondartzako baloi bat jausgailuaren gainean jarriko du. Baloia lurrera erori gabe alde batetik bestera eramatea izango da jolasaren helburua. Horretarako, mugimenduak ongi koordinatu beharko dituzte: batzuek jausgailua apur bat igo beharko dute eta besteek, aldiz, jaitsi. ALDAERA 1 Irakasleak hondartzako baloia sartu beharrean, teniseko pilota bat edota baloi txiki bat jarriko du jausgailuaren gainean. Oraingoan, pilota erdiko zulotik sartzen saiatuko dira, erori gabe. ALDAERA 2 Irakasleak baloi txiki bat baino gehiago ipiniko ditu jausgailuaren gainean, eta erdiko zuloan ahalik eta baloi gehien sartzen ahaleginduko dira, beste baloiak lurrera bota gabe. EBALUAZIOA Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola sentitu zarete guztiek helburua lortu duzuenean? Elkarrekin kooperatzea erraza izan al da?
45 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
46 GAZTA, OGIA ETA TOMATEA HELBURUA Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Jausgailuaren oinarrizko mugimendua ikastea. Kohesioa sustatzea. Tarte dibertigarri bat pasatzea. MATERIALA: Jausgailu bat. AZALPENA Ikasleek jausgailua gerriaren parean dutela, gazta, ogia edo tomatea izena emango die ikasleei, ordena horretan. Hala, denak izango dira gazta, ogia edo tomatea. Irakasleak talde baten izena esaten duenean, adibidez, gazta, gazta izena duten guztiek eskuinerantz lasterka hasiko dira jausgailuaren inguruan. Hasierako lekura iristen direnean, jausgailuari heltzen ari diren lagunek jausgailua puztuko dute. Gazta taldeko guztiek momentu hori baliatuko dute jausgailuaren barruan sartzeko, elkar besarkatzeko, eta guztiek batera “gazta” oihukatzeko (jausgailuari heltzen dioten kideek besoak luzatuta izango dituzte). Beste taldeen parte-hartzearekin jarraituko du jolasak (ogia eta tomatea).
47 ESKUEN DANTZA HELBURUA Distentsioa sustatzea. Elkar ukitzen ohitzea. Era interesgarri batean arreta mantentzea. AZALPENA Ikasle guztiak, biribilean, lurrean ahoz behera etzanda jarriko dira. Burua erdirantz begira, bi besoak luzatuko dituzte, baina ondoko lagunaren besoekin gurutzaturik, hau da, eskuinean dagoen lagunaren ezkerreko besoaren gainetik eskuineko besoa luzaturik, eta ezkerrean dagoen lagunaren eskuineko besoaren azpitik ezkerreko besoa ipinita. Egoera horretan, esku guztiek biribil bat osatuko dute erdian. Jolasaren helburua, eskuen ordenari jarraituz, eskuekin mezu bat pasatzea da; adibidez, lurraren aurka talka egitea. Orduan, borondatezko ikasle batek esku batez talka bat ematen badu, ondoko eskuak talka errepikatu beharko du. Baina, norbaitek bi talka emango balitu, zentzua aldatuko litzateke, eta mezua ezkerrerantz pasatu beharko lukete. ALDAERA Eserita hankekin ere egin daiteke. OHARRA Efektu optikoaren eraginez, mezua pasatutakoan nahastea erraza da, eskuarekin talka dagokigunean baino lehenago eginaz.
48 INDIAKAK HELBURUA Koordinazio ikus-motorra lantzea. Taldeak era koordinatuan jokatzea helburua lortzeko. MATERIALA: Indiakak. AZALPENA Guztien artean, baina talde txikietan, eta denek parte hartuta, indiaka bat airean mantentzea tokeak emanda. Bakoitzak toke bat. Aukera batzuk eman helburua lortzeko. Erronka. Indiaka airean mantentzea lurra ukitu gabe, toke kopuru bat lortu arte. OHARRA Beraiek antolatu behar dira: ordena eta kolpatzeko era.
49 GARRAIOAK GARA! HELBURUA Sormena piztea. Taldean koordinatzea helburua lortzeko. Oreka objektuekin lantzea. MATERIALA: Baloi erraldoia, edo hondartzako baloiak. AZALPENA Eskuak erabili gabe eta lurra ukitu barik, guztien artean baloi erraldoi bat garraiatzera toki zehatz batera, eta han lagatzea. ALDAERA 1 Ez badaukagu baloi erraldoi bat, edo haur kopurua handiegia baldin bada denek baloi ukitu eta eraman ahal izateko, hondartzako baloi ezberdinak erabili talde txikietan eramateko. Egin behar duten lan horri denbora muga bat ere jar daiteke. ALDAERA 2 Baloia mugitzen joango da, baina baloia ukitzen dagoen ikaslea ezin da mugitu.
50 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
51 GLOBOA SALTOKA HELBURUA Koordinazio ikus-motorra lantzea. Taldeko mugimenduak koordinatzea. MATERIALA: Puxikak, pikak. AZALPENA Haur kopuruaren arabera talde txikiak egingo ditugu; adibidez, 20 haur baditugu, 10eko bi talde. Beraz talde bakoitzak borobil bat osatuko du. Haurrak eskua eman beharrean pika bat helduko du, eta biren artean pika eutsiko dute. Pikekin kolpatuz puxika bat airean mantendu behar dute. Pika berarekin ezin da bi aldiz jarraian kolpatu, ezta inork pika askatu ere. Erronka: 20 kolpe ematea lurra ukitu gabe puxikak. Bi taldeek lortzea. Lortzen badute taldeak nahastu.
HANKAK LOTUTA (Kartzela) 52 HANKAK LOTUTA (Kartzela) HELBURUA Taldekideen artean mugimenduak koordinatzen ikastea helburua lortzeko. Desplazamendu ez ohikoak lantzea. Sormena piztea. MATERIALA: Soka txikiak. Pilotak edo eramateko material ezberdina AZALPENA Ikasle guztiak lerroan jarriko dira harresi bat osatzen bezala. Baten ezkerreko hanka bestearen eskuineko hankarekin lotuko ditugu sokekin. Berdin, baten eskubiko hanka bestearen ezkerreko hankarekin. Erronka: Gimnasioko alde batetik bestera joatea soka askatu gabe eta erori gabe. ALDAERA Talde txikietan proba daiteke ez bazaie ateratzen. Era horretan material bat eramatea toki batetik bestera beraiek eta materiala erori gabe bidean. OHARRA Hankak lotzeko soka ez da estuegi lotu behar minik egin gabe; baian ezta nasaiegi ere askatu gabe. 52 HANKAK LOTUTA (Kartzela) HELBURUA Taldekideen artean mugimenduak koordinatzen ikastea helburua lortzeko. Desplazamendu ez ohikoak lantzea. Sormena piztea. MATERIALA: Soka txikiak. Pilotak edo eramateko material ezberdina AZALPENA Ikasle guztiak lerroan jarriko dira harresi bat osatzen bezala. Baten ezkerreko hanka bestearen eskuineko hankarekin lotuko ditugu sokekin. Berdin, baten eskubiko hanka bestearen ezkerreko hankarekin. Erronka: Gimnasioko alde batetik bestera joatea soka askatu gabe eta erori gabe. ALDAERA Talde txikietan proba daiteke ez bazaie ateratzen. Era horretan material bat eramatea toki batetik bestera beraiek eta materiala erori gabe bidean. OHARRA Hankak lotzeko soka ez da estuegi lotu behar minik egin gabe; baian ezta nasaiegi ere askatu gabe.
BARKUA HONDORATZEN ARI DA 52 BARKUA HONDORATZEN ARI DA MATERIALA: Ikasle bakoitzeko orri eta arkatz bana. HELBURUA Talde txikitan eta adostasunez, erabakiak hartzen ikastea. Norbanakoaren eta beste kideen lehentasunak eta baloreak zeren arabera hartzen diren aztertzen eta baloratzen ikastea. AZALPENA Irakasleak honako hau esango die ikasle guztiei; “Zuek, hondoratzen ari den barku txiki baten kapitainak zarete. Barkua bost minutuanhondoratuko da. Barkuan hamabi pertsona zaudete. Salbamendujaka guztiak hondatuak daude eta salbamendutxalupa bakarra dago. Txalupa horretan bost pertsona bakarrik sar daitezke. Nortzuk salbatuko dituzu? Hauek dira barkuan doazen pertsonak: kapitaina, 85 urteko amona bat, ama bat eta bere semea, rock abeslari famatu bat, ikasle bat, elbarri bat, droga menpekotasuna duen gizon bat, langile bat, zientzialari bat, enpresari bat eta apaiz bat.” Ikasleak aukeratu dituenen zerrenda idatzi eta gero, hiruko taldeetan bilduko dira. Talde txikian, lagunen azalpenak entzun ondoren, erabaki bat adostu beharko dute, eta guztien artean salbatu behar diren bost pertsona aukeratu beharko dituzte. Bozketaren bidez ezingo dira erabakiak hartu. Guztiek onartzen duten zerrenda izan beharko da (nahiz eta denen gustukoa ez izan). Ondoren, seiko taldetan jarriko dira, eta berdina egin beharko dute: erabakia adostu. Orain, gainera, ordezkari bat aukeratu beharko dute. Norbaitek taldearen erabakia erabat baztertzen badu, lehenengo bi minutuan taldez alda daiteke (beranduago ez). Azkenik, aukeratutako ordezkari guztiak biribilean eseriko dira, eta ordezkari bakoitzaren taldea beraien atzean kokatuko da. Hemen ere adostasuna bilatu beharko dute, baina ordezkariak soilik hitz egin dezake. Kanpoan dauden taldekideek eztabaida arretaz jarraituko dute (haien rolak, adostasunerako zailtasunak...) eta, nahi izanez gero, ordezkariari idatzizko mezuen bidez ideia berriak planteatzeko aukera izango dute. EBALUAZIOA: Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola sentitu zarete? Gelakide guztiak onartzen duzue hartutako erabakia? Ondo ordezkatuak sentitu zarete? Zer nolako dinamikak izan dira? Zerk erraztu edota zaildu du adostasun batera iristea?
53 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
54 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
55 PIRAMIDEA HELBURUA Akrosporten bidez gorputz orekan trebatzea. Taldeko lanean bakoitzak bere rola onartzea. MATERIALA: Akrosporteko fitxak. Koltxonetak. AZALPENA Hiru edo lau talde osatuko ditugu haur kopuruaren arabera. Talde bakoitzak piramide bat osatu beharko du (ondo daude 7ko taldeak). Oso ondo adostu behar dituzte bakoitzaren rolak. Erronka: Denek lortzea. ALDAERA Launaka “Mahai ibiltariak” egitea: Lau ikasleen artean. Elkarren ondoan belauniko jarri eta eskuak lurrean tinkatuta eta hankak bestearen bizkar gainean kokatu. OHARRA Rolen banaketa egokia dela ziurtatu.
56 DISKOAREN BIDAIA HELBURUA Talde lana koordinatzea helburua lortzeko. Sormena piztea. MATERIALA: Txanpona, baloia, diska hegalaria, hockeyko pastilla. AZALPENA Ikasleak lurrean etzanda jarriko dira gorantz begira, bata besteari itsatsita, ilara bat osatuz. Lehengoari txanpon bat jarriko zaio sabelaren gainean, eta batak besteari pasatuta, eskuekin ukitu gabe, azkenengana iritsi behar da txanpona. Beraiekin adostu zenbat aukera. OHARRA Beste material bat erabilita ere saiatu: baloia, diska hegalaria, hockeyko diska.
57 ANIMALIA BIHURTZEN HELBURUA Gorputz adierazpena lantzea. Sormena piztea. Bakoitzak bere rolak onartzea taldearen onerako. MATERIALA: Papertxoak, arkatza eta ezabagoma. AZALPENA Bi talde egingo ditugu eta bakoitzari paper bat emango diegu, eta bertan gorputzekin adierazi behar duten animalia baten izena. Baina ez dute animaliaren izena idatzi behar gorputzekin, animalia horren irudia baizik.Talde batek ezin du jakin beste taldeari zein animalia tokatu zaion. Lehendabizi talde batek egingo du eta gero besteak. Erronka: Bi animaliak zein diren asmatzea. ALDAERA Talde bakoitzari denbora eta ahal bada beste eremu bat utzi animaliaren irudikapena antolatzeko eta burutzeko.
58 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
59 HELBURUA AZALPENA ALDAERA
60 IZARREN BILA HELBURUA Koordinazio dinamiko orokorra lantzea (desplazamenduak). Taldean koordinatzea helburua lortzeko. MATERIALA: Kono kopuru handia, txapak (aukeran teniseko pilotak…) AZALPENA Gimnasioko alde batean kono guztiak egongo dira sakabanatuta beherantz begira, eta batzuen barruan txapak ipiniko ditugu, kanpoko ez ikusteko moduan. Gimnasioko beste aldean ikasle guztiak egongo dira. Hasieran hiru ikasle aterako dira eta bakoitzak kono bat altxatzeko aukera izango du. Txapa aurkitzen badu taldera eramango du konoa ondo jarri ondoren eta txanda emango dio beste bati. Ez badu aurkitzen berdin, konoa ondo jarri eta itzuliko da taldera txanda ematera. Banan-banan atera behar dira eta erronka: txapa guztiak jasotzea izango da denbora jakin bat pasatu baino lehenago. OHARRA Ateratzen denari, beste guztiek ahoz lagundu dezakete; ustez txapak non dauden esanda.
61 SOKA HANDIA PASATZEN HELBURUA Denbora pertzepzioa lantzea. Taldekideen mugimenduak koordinatzea. MATERIALA: Soka handiak. AZALPENA Bi ikasle soka handia goitik ematen hasiko dira. Beste ikasle guztiak soka aurrez aurre edukiko dute eta sokaren azpitik pasatu behar dira sokak ukitu gabe, eta kolpe bateko tartearekin ikasleen artean. Erronka: denak pasatzea, sokak ukitu gabe esandako tartearekin. ALDAERA Binaka, hirunaka… pasatzea. Soka kontra ematen dagoela pasatzea. OHARRA Soka ematen dauden ikasleak aldatu.
62 SPAGETITIK SPAGETIRA HELBURUA Taldekideen arteko koordinazioa helburua lortzeko. Objetuak orekan mantentzea. MATERIALA: Spageti edo taillarin paketea. Plastikozko eraztunak. AZALPENA Ikasleek borobil bat egingo dute tente. Bakoitzak spageti edo taillarin bat edukiko du ahoan. Batek lurrean dagoen plastikozko eraztuna taillarinarekin jasoko du, eskuekin ukitu gabe. Honek alboan daukan baten taillarinera pasatu behar dio eraztuna eskuekin ukitu gabe. Eta honek hurrengoari… Erronka: Eraztunak taillarin batetik bestera pasatuta bira osoa ematea. ALDAERA Eraztun bat baino gehiago aldi berean bueltaka.
63. LAUKITXOA HELBURUA AZALPENA ALDAERA
16 ELKARREKIN HELDU HELBURUA AZALPENA ALDAERA Espazioan gidatzea entzumenari esker. Taldekideen mugimenduak koordinatzea helburua lortzeko. Beldurrak uxatzea taldeko partaide sentituta. AZALPENA Ikasle guztiek batek izan ezik begiak estalita edukiko dituzte. Hauek kantxan zehar ibiliko dira talde txikiak osatuta. Begiak estali gabe duena kantxako toki batean jarriko da eta soinua ateratzen hasiko da. Ikalseak soinua entzuten duten tokirantz abiatu behar dira besoak edo beso bat luzatuta segurtasun neurri bezala. Iristen direnean soinua jotzen dagoenak eskua jarriko die buru gainean bukatu dutela jakiteko, eta zapia kentzen dutenean isilik honen atzean kokatuko dira besteei oztopatu gabe. Horrela denak iritsi arte. ALDAERA