La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

PAZKOKO IV. Igandea 2015eko apirilaren 26a

Presentaciones similares


Presentación del tema: "PAZKOKO IV. Igandea 2015eko apirilaren 26a"— Transcripción de la presentación:

1 PAZKOKO IV. Igandea 2015eko apirilaren 26a
Doinua: “Agnus Dei” gregorianoa B Zikloa PAZKOKO IV. Igandea 2015eko apirilaren 26a Argazkia: Erosten Harresia

2 Argazkien jarraitzen dute Erosten Harresitik hasitako ibilbidea Sanedrineraino, Pedro atxiloturik aurkitzen den tokia, hain zuen ere. Han kokatzen da Pedroen hitzaldia. Joan den igandean Pedrok elbarria sendatzeagatik zegoen bertan atxiloturik. Tenpluaren maketa Ez klikatu

3 ARTZAIN ONAK BIZIA EMAN DIGU
1. irakur.: Espirituak ematen dio Pedrori honakoa esateko ausardia: “Jesus hauxe da zuek, etxegileok, mespretxaturiko harria, giltzarri gertatu dena. Honengan bakarrik dugu salbamena” 117. salmoa: Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da. 2. irakur.: Honela diosku Joanek: Begira zer-nolako maitasuna izan digun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu Ebanjelioa: “Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien alde” dio Jesusek.

4 eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik».
Honengan bakarrik dugu salbamena Eg 4, 8-12 Egun haietan, Pedrok, Espiritu Santuaz beterik, honela esan zuen: «Herriko agintari eta zaharrok, gaur, gaixo bati egin zaion mesedea dela eta, noren eskuz sendatu den galdetzen zaigu. Bego argi, bada, zuentzat eta Israel herri osoarentzat, zuek gurutziltzatu eta Jainkoak hildakoen artetik piztu zuen Jesu Kristo Nazaretarraren ahalmenaz daukazuela gizon hau zeuen aurrean sendaturik. Jesus hauxe da zuek, etxegileok, mespretxaturiko harria, giltzarri gertatu dena. Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik».

5 117. salmoak, Pedrok gogoratuko diguna bere sendaketaren bidez, “etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu zaigu”: Jesusek salbatzen gaituela, alegia. - Hobe da Jaunarengan babestea gizakiez eta handikiez fidatzea baino . Eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari Berak erantzun digulako, gure begien harrigarri . Gorets dezagun Jauna, bere maitasuna betikoa baita.

6 117. Salmoa Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.
Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita. Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino. handikiez fidatzea baino.

7 Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.
Eskerrak zuri, Jauna, erantzun didazulako, nire salbatzaile izan zarelako. Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri.

8 Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.
Bedeinkatua Jaunaren izenean sartzen dena! Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaitugu. Zu nire Jainko, eskerrak zuri! Ene Jainko, gora zu! Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.

9 Jainkoaren seme-alabak gara
1Jn 3, 1-2 Senide maiteok, Begira zer-nolako maitasuna izan digun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu, eta izan ere hala gara. Horregatik, mundukoek ez gaituzte ezagutzen, Aita ere ez baitute ezagutu. Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena. Badakigu, izango garen hori agertuko denean, Jainkoaren antzeko izango garela, den bezalakoa ikusiko baitugu hura. “HIRUTASUN SANTUA”.

10 «Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek.» Jn 10,14
Jerusalem. Josafat harana. Zedron aldea

11 Jn 10,11-18 Absalonen hilobia, Jerusalem
Aldi hartan, Jesusek honela esan zien farisearrei: «Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien alde. Morroiak, otsoa etortzen ikusi orduko, ardiak utzi eta ihes egiten du, ez baita artzaina eta ardiak ere ez baititu bereak. Orduan, otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu. Izan ere, morroiari lansaria zaio axola eta ez ardiak. «Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek, Aitak ni ezagutzen eta nik ere bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde. Baditut artegian ez dauden beste ardi batzuk ere; haiek ere erakarri egin behar ditut; nire ahotsa entzungo dute eta artalde bakarra izango dira, artzain bakarraren gidaritzapean. «Horregatik maite nau Aitak, neure bizia ematen dudalako eta horrela eskuratzen berriro. Ez dit bizia inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea, eta neure esku berriro hartzea. Hori da neure Aitarengandik hartu dudan agindua».

12 “Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu,
askapen-kantaz inguratzen.” Salm 31,7

13 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "PAZKOKO IV. Igandea 2015eko apirilaren 26a"

Presentaciones similares


Anuncios Google