La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Jainkoaren gure ezagutza jaio da !

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Jainkoaren gure ezagutza jaio da !"— Transcripción de la presentación:

1 Jainkoaren gure ezagutza jaio da !
Jaunaren Jaiotza Joan 1,

2 Jn 1 1 Hasieran bazen Hitza.
Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. 2 Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. 3 Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin. Kreatzailea da Jainkoaren Hitza, Jesusengan dago, haragi/gizon egin den Hitzean... Hitza garrantzizkoa da eta esanguratsua. Zein dira hitzik ohikoenak nire bizitzan: dirua, boterea, itxura, kontsumoa, ontasuna, besteri emana izatea, zuzentasuna, maitasuna....?

3 4 Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen;
5 argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu. Hitz horrengan agertu den Jainkoa ARGIA eta BIZIA da. Aitaren bizia agertu digu Jesusek. Bizia ematea esan nahi duen oro da Jesusen jarraitzaileei dagokiena.

4 6 Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena.
7 Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, haren mezuaren bidez sinets zezaten. 8 Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. 9 Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena.10 Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, mundukoek ez zuten onartu. . Ezin izan da inor bizi izan ez duenaren lekuko. Jaunagana daraman bidea gainerakoei argitzeko beharrezkoa den argitasuna hartzen eta onartzen du lekukoak. Jesusen biziak argitzen du gure bizitza, ilun eta itzal guztiak baino biziagoa da hura.

5 baina bereek ez zuten onartu. 12 Onartu zuten guztiei, ordea,
11 Bere etxera etorri zen, baina bereek ez zuten onartu. 12 Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien.13 Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoagandik jaioak baizik. Batzuetan hain beteak egon ohi gara gauzez eta ardurez, non ez baitiogu txokorik uzten Jainkoari geure bizitzan. Eguberriak ospatzeak geure bizi-egitarauan Jainkoaren maitasunari lekutxo bat irekitzea esan nahi du. Jainkoa jaio/jaiotzen da, bizia desberdina izan dadin, desberdina baita BIZIA

6 14 Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen
14 Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren jainkozko aintza, Aitagandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza.15 Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».16 Izan ere, guztiok hartu dugu haren betearen betetik, eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.17 Legea Moisesen bidez eman zen; maitasuna eta egia, berriz, Jesus Mesiasen bidez. Ez dira gauza bera “kanpatzea” eta kokatzea, etxekotzea, finkatzea. Kanpatzen denak ez du jabetza-eskubiderik, ez du izaten ate blindaturik babesteko. Gauza galkorra da kanpadenda, kasik lurra zauritu gabe ezartzen da. Gure artean horrela bizitzera etorri da norbait, ez dio inori ezer ezarriko. Esaten entzun diogu: “nahi baduzu”, “atean nauzu deika”. Ez du oihu egingo, ez ezer ezarriko, baina harriturik eta esker onez esanaraziko digu: “Zuk bakarrik dituzu betiko bizirako hitzak”.

7 18 Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren baitan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak eman digu haren berri. Jesus ikusiz ezagutzen dugu Jainkoa. Sendagile da Jainkoa, ze sendatzeari emanik bizi izan baitzen Jesus. Errukitsua da, ze Jesus hunkibera dela ikusi baitugu. Jainkoa zer-nolako Epaile den ikusi dugu, ze ikusi baitugu nola jarri duen arriskuan bere bizia Jesusek barkatu ahal izateko. Jainkoa zer eta nolakoa den jakiteko, Jesusi begiratzea beste biderik ez dugu. “Ez dizuet eskatzen begira iezaiozuen baizik” (Santa Teresa)

8 KONTENPLATU Haurrari begira jarri eta gelditu. Ikusi Hura hazten, jolasean, Tenpluan galdua. Ikusi Hura predikuan, Nazareten zapuztua, sendatzen, irakasten, pertsegitua, hiltzen... Sentitu egundoko poza Jesus ezagutu izanaz. Horra bizitzan gertatu zaigun gauzarik hoberena. Eskerrak eman, Haurrari begira, pozik negarrez, imajinaezineko Opari horren aurrean. Begira gelditu. Ari daitezela begiak, irudimena, sentimenduak. Sentitu esker ona, sentitu segurtasuna, sentitu, gehiegi pentsatzen baitugu eskuarki. Utzi bil-bil zaitzan Jainko Askatzaile bat badelako segurtasunak José Enrique Ruiz de Galarreta.


Descargar ppt "Jainkoaren gure ezagutza jaio da !"

Presentaciones similares


Anuncios Google