La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

PT Mintegia 2013/2014 ikasturtea.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "PT Mintegia 2013/2014 ikasturtea."— Transcripción de la presentación:

1 PT Mintegia 2013/2014 ikasturtea

2 GAURKO GAI-ORDENA MINTEGIAREN AURKEZPENA CNE-AK W67 APLIKAZIOA
IK/KI MINTEGIRAKO SARRERA

3 PT MINTEGIAREN EGUTEGIA
Iraila Urria Azaroa urtarrila Otsaila Martxoa Maiatza 24 29 26 28 25 27 NOIZ? HILEKO AZKEN ASTEARTETAN ORDUA 9:30-12:30

4 2013/2014 PROPOSAMENA URRIAK 29 Urtarrilak 28 IK/KI MINTEGI BEREZIAK
Martxoak 25

5 AZAROAK 28 OTSAILAK OSASUN MENTALA MAITZAK 27

6 CNEak

7 CURRICULUMAREN EGOKITZAPEN MOTA
4 Curriculumaren egokitzapenak CURRICULUMAREN EGOKITZAPEN MOTA JARDUTEKO PROZEDURA Curriculumera sartzeko Talde Multiprofesionalak berrikusi eta txostena egiten du/ Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Burutzak hartu behar du baliabideei buruzko erabakia. Ez dira ikuskaritzatik pasa behar 2. Curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria (arlokoak, edo globalak) Talde Multiprofesionalak berrikusi eta txostena egiten du/ Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Burutzak onartu eta jakinaraziko dio ikastetxeari, ikuskariaren aldeko txostena jaso ondoren. 3. Curriculumaren norbanako egokitzapena neurriz gain dohatuta dauden ikasleentzat (curriculuma zabaltzeko edota eskolatze-aldia murrizteko). Ikastetxeak Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Burutzari aurkezten dio eskaera eta honek Talde Multiprofesionalaren eta Hezkuntza Ikuskaritzaren txostenak eskatuko ditu, CNEa TRAMITATU BEHAR DA? = ARGITU

8 2.- Ikaslearen egoera bereziaren larritasunarengatik nahiko ez izatea
Curriculumaren norbanako egokitzapen batek nabaria izateko bete behar dituen baldintzak. Ir a 11 1.- Ezgaitasun bati lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak izatea. 2.- Ikaslearen egoera bereziaren larritasunarengatik nahiko ez izatea curriculuma egokitzeko hartu diren neurri arruntak, edo hartu ahal direnak nahiko izango ez direla pentsatzea: arlo edo irakasgaiaren programazioa, hezkuntza-errefortzua, kurtso edo ziklo batean urtebete gehiago egotea, etab… 3.- Curriculum-distantzia nabaria izatea (ziklo batekoa Haur eta Lehen Hezkuntzan, aurreko etapa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, etapa bera Batxilerren eta Lanbide Heziketan). 4.- Neurria apartekoa izatea eta, ondorioz, ikastetxearen beraren autonomia eta eskuduntzetatik haratago joatea. 5

9 Curriculumaren norbanako egokitzapen NABARI GLOBALAK
Curriculumaren norbanako egokitzapen nabari bat arlokoa edo globala kontsideratzeko irizpideak Curriculumaren norbanako egokitzapen NABARI GLOBALAK 1.– Zikloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak (orokorrak / globalak) dira curriculum-arloetan oinarrizko eta funtsezkotzat jotzen diren helburu eta edukin orokorrak deuseztatzen (ezabatzen) dituztenak. Horren ondorioz, funtsean aldatzen dira helburu orokorrak eta ebaluatzeko irizpideak. Curriculumaren norbanako egokitzapen NABARI ARLOKOAK. 2.– Arloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak dira helburuak, edukinak eta irizpideak arlo batean edo hainbat arlo jakinetan aldatzen dituztenak, bide batez etaparen helburu berdinak mantenduz. Horien helburua da ikasleek etapa amaitzean dagokien titulazioa lor dezaten. 6

10 14 7ra

11 15 8ra

12 8ra 16

13 8ra 17

14 9ra 18

15 19

16 20

17 IKASKETA KOOPERATIBOA:
PT MINTEGIAN 1.- Ikasi kooperatzen 2.- Kooperatuz ikasi IK/KI

18 ANIZTASUNAREN TRATAERA
Aniztasunari erantzun nahian sortzen den proiektua da. Klaustro osora zabaltzen da, ez Orientazio Mintegira soilik. Zergatik? ESKOLA INKLUSIBOAREN OINARRIAK SENDOTU NAHI DIRELAKO.

19 IKASKETA KOOPERATIBOA
3 IDEIA NAGUSI: Eskola eta gela inklusiboa ikasle guztiak onartzen dituena da, hau da, inor baztertzen ez duena. Kooperazioa kolaborazioa baino pauso bat aurreragoadoa. Konpetentzia komunikatiboa eta soziala lantzeko, besteak beste.

20 Oinarriak: Elkarren arteko mendekotasun positiboa helburuetan.
Elkarren arteko mendekotasun positiboa roletan. Elkarren arteko mendekotasun positiboa zereginetan. Aldibereko elkarreragina. Oinarrizko gizarte-trebeziak menderatzea. Norbanako lana eta taldeko lana. Partaidetza ekitatiboa.

21 PROGRAMAREN EREMUAK: A C B Talde-kohesioa Talde-lana Talde-lana
Ikaskuntzarako baliabidea C Talde-lana edukia

22 IKASGELA KOOPERATIBOA (TALDE HETEROGENEOAK)
Talde heterogeneoz osatutako gela heterogeneoa. Ikasle guztiak gelan dira. Taldeak bi helburu ditu: 1.- Eginbeharrekoa DENEK egitea, ikasi beharrekoa DENEK ikastea eta 2.- Talde lanean gero eta hobeto aritzea.

23

24 Ekintza indibidualista baten egituratik,
ekintza kooperatiboaren egiturara. Ekintza indibidualistaren egitura Ikasle bakoitzak bakarrik lan egiten du, besteek zer egiten dute erreparatu gabe. Ikasle bakoitzak bakarka egiten du lan gelakideekin lehiatuz. Ekintza lehiakorraren egitura Ikasleek lan talde txikiak osatzen dituzte ikasten duten bitartean elkarri laguntzeko eta animatzeko. Ekintza kooperatiboaren egitura. Berarengan espero dugu irakasleak erakutsitakoa ikastea. Ikaslearengan besteek baino gehiago ikastea espero da. Ikasleengan espero da erakusten zaiena ikastea eta bere kideen ikaskuntzan laguntzea. Beste ikasleek edozer lortuta ere, ikasleak bere helburua lortuko du (ez dago elkarren arteko mendekotasunik). Helburuak lortuko ditu soilik besteek lortzen ez badituzte. Helburua lortuko dute baldin eta taldeak lortzen badu.

25 Zer gertatzen da laguntza gehiago behar duten ikasleekin?
Ekintza indibidualistaren estruktura. Ikasteko ziltasunak dituzten ikasleak irakasle edo PTarengana joko dute laguntza eske. Gelakideren baten laguntza lor dezakete. Ikasteko ziltasunak dituzten ikasleak irakasle edo PTarengana joko dute laguntza eske. Gelakideen laguntzarik ez dute izango. Ekintza konpetitiboaren estruktura. Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak ikasteko, bere gelakideen laguntza izango dute. Ekintza kooperatiboaren estruktura.

26 3 minutuko geldialdia

27 4 estrategia orokor egokitzapenerako
Parte-hartzerako prestatzen. Parte-hartzean laguntzen. Laguntza modelatzen. Laguntzan laguntzen.

28 PROGRAMAREN EREMUAK: A Talde-kohesioa PILOTA MALETA

29 PILOTA Kurtso hasierako egunetan ikasleen izenak ezagutzeko balio du.
Borobilean esertzen dira. Borobilaren erdian ikasle bat baloi batekin jartzen da, bere izena esaten du eta jarraian pelota pasako dion pertsonaren izena esaten du. “Kaixo Ander naiz eta Loreari pasatzen diot pilota. Hurrengoak gauza bera egingo du…

30 PILOTA egokitua Parte-hartzerako prestatzen: ikasleen argazkiak euskarri izanik, bere izena esaten du eta argazkia begira pilota nori pasako dion esaten du. Parte-hartzean laguntzen: Esaiozu nola deitzen zaren …..nori pasa nahi diozu pilota? “Entzun duzu Eider, bihar zuk lagunduko diozu” Laguntza modelatzen: gaur zuk egingo duzu. Laguntzan laguntzen: ikusten duzu zer egin duen zure laguntzaz?

31 MALETA: Irakasleak maleta bat eramaten du gelara bearentzako garrantzitsuak diren objektuekin eta ikasleei erakusten dizkie. Noizbehinka, irakasleak ikasleak gonbidatzen ditu maleta bat ekartzeko objektuekin. Beste ikasleak hauen inguruan galderak egin ditzazkete. Horrela, ikasle guztiek objektuak eramatera ahalbidetuko du.

32 MALETA egokitua Parte-hartzerako prestatzen: ikaslearekin hitz egiten dugu eta zer ekarri dezakeen adosten dugu. Parte-hartzean laguntzen: erabakitzen duenean zer ekarri, aurkezpena egiten laguntzen zaio. Laguntza modelatzen: beste ikasleek ekarritako objetuekin atxikimendua izatea adosten dugu irakasleekin. Laguntzan laguntzen: beste ikasleak motibatzen dira ikasle honek ekarritako objektuekin binkuloa egitea.

33 IRAKURKETA PARTEKATUA
HITZEN JOLASA ARKATZAK ERDIRA B Talde-lana Ikaskuntzarako baliabidea 3’ GERAUNEA FOLIO BIRAKARIA IRAKURKETA PARTEKATUA 1,2,4 1,2,4 1,2,4 1,2

34 IRAKURKETA PARTEKATUA
Taldekide batek lehendabiziko paragrafoa irakurriko du. Gainerakoek oso adi egon beharko dute; izan ere, hurrengoak (erloju-orratzen noranzkoari jarraituta, adibidez) aurreko kideak irakurritakoa azaldu edo horren laburpena egin beharko du, eta beste bik zuzena edo okerra den esan beharko dute, edo bigarrenak esandakoarekin ados dauden edo ez. 2. ikasleak pragrafoa irakurriko du, 3.ak laburpena, 4.ak eta 1.ak: adostasuna ala ez. Honela, bata bestearen segidan, testu osoa irakurri arte. Testuan inork ulertzen ez duen esamolderik edo hitzik agertzen bada, hiztegian kontsulta egingo dute; horren ostean ere ulertzen ez badute, taldeko bozeramaileak irakaslea jakinaren gainean jarriko du. Hala, irakasleak gainerako taldeei galdetuko die ea hitza ezagutzen duten eta ea lagun dezaketen, gainerakoak ere testu bera irakurtzen arituko baitira. Hala baldin bada, ozen azalduko du; gainera, hitz edo esamolde horren zentzua nola aurkitu duten argituko du

35 IRAKURKETA PARTEKATUA EGOKITUA
Parte-hartzerako prestatzen: bakarkako laguntzan gelan landuko den testua prestatzen da. Irakurri behar duen testua egokitzen da (motzagoa…). Parte-hartzean laguntzen: ikasteko zailtasun gehiago duen ikasleak zein ordenetan parte hartuko duen adierazten da taldean. Laguntza modelatzen: lan espezifiko bat adosten da azken txandan, adibidez, galdera bat erantzutea. Laguntzan laguntzen:irakaslea talde honetan lan egiteko ereduak emango ditu eta taldearen jarraipena gertutik egingo du. r

36 ARKATZAK ERDIRA Ikasle bakoitza galdera edo ariketa batez arduratuko da: Ozen irakurriko du eta galderari erantzuteko eta ariketa egiteko moduari buruzko iritzia ematen lehena izango da. Jarraian, taldeko kide guztiei beren iritzia galdetuko die; ordena zehatza jarraituko du (erloju-orratzen noranzkoa, adibidez) eta kide guztiek informazioa eta iritzia ematen dutela bermatuko du. Adierazitako iritzi guztiak oinarri hartuta eta guztien artean erabakiko dute zein den erantzun egokia. Azkenik, egiaztatuko dugu erantzuna edo ariketa denen artean erabaki duten bezala ulertzen dutela guztiek, bai eta koadernoetan apuntatzen dutela ere. Ariketen ordena zehaztuko da. Ikasle batek «bere» galdera edo ariketa ozen irakurtzen duenean, bakoitzak bere iritzia ematen duen bitartean, eta denen artean ariketa nola egiten den eta emaitza zuzena erabakitzen duten bitartean, arkatzak edo boligrafoak mahai erdian jarriko dituzte; une horietan hitz egin eta entzun bakarrik egin daiteke. Denek argi dutenean ariketan zer egin behar den edo nola erantzun behar den, arkatza hartu eta ariketa egingo dute koadernoan. Une horretan ezin da hitz egin, idatzi baino ez.

37 3 minutuko geldialdia

38 Arkatzak erdira egokitua:
Parte-hartzerako prestatzen: Parte-hartzean laguntzen: Laguntza modelatzen: Laguntzan laguntzen:

39 1,2,4 Irakasleak galdera edo gai bat proposatuko dio talde osoari, eman berri duen azalpena zenbateraino ulertu duten egiaztatzeko edo azaldu berri duen zerbait praktikan jartzeko, esate baterako. Irakasleak txantiloi bana banatuko die parte-hartzaileei. Txantiloi horrek hiru lauki izango ditu (bat «1. egoerarako», beste bat «2. egoerarako» eta beste bat «4. egoerarako»). Bertan, erantzunak apuntatuko dituzte. Oinarri-taldearen barruan, irakasleak egindako galderaren erantzun zuzena pentsatu eta lehenengo laukian idatziko dute («1. egoera»). Gero, binaka jarriko dira. Bakoitzaren erantzunak partekatu eta horiei buruz hitz egingo dute, eta, bi erantzunekin bat egin ostean, bakoitzak bere bigarren laukian idatziko du («2. egoera»). Azkenik, talde osoak, taldeko bi «bikoteek» emandako erantzunak erakutsi ondoren, erantzun egokia osatuko du («4. egoera»).

40 Noizbehinka, irakasleak azalpena eten eta hiru minutuko geldialdia egingo du (edo egoki iruditzen zaion denborakoa). Hala, oinarri-talde bakoitzak ordura arte azaldutakori buruz pentsatu eta hausnartuko du. Horrez gain, jorratzen ari diren gaiaren inguruko bizpahiru galdera edo zalantza egingo dituzte, edota argi gelditu ez zaizkien bizpahiru alderdi pentsatuko dituzte. Horiek aurrerago planteatuko dituzte. Hiru minutu horiek igaro ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak galdera edo zalantza bat botako du (pentsatu dituzten hiruretatik). Txanda bakoitzean bana botako du talde bakoitzak. Antzeko galderaren bat aurretik beste norbaitek bota badu, ez dute esango. Galdera guztiak egin ondoren, irakasleak azalpenari helduko dio berriro, hiru minutuko beste geldialdi bat egin arte. 3’ GERAUNEA

41 Hezitzaileak lan bat emango die oinarri-taldeei (hitz-zerrenda bat; kontakizun bat idaztea; zer dakiten gai jakin bati buruz, aldez aurreko ideiak ezagutze aldera; irakurri berri duten testuaren edo ikasten ari den gaiaren ideia nagusia laburtzen duen esaldia...), eta taldekideetako bat bere zatia edo ekarpena idazten hasiko da folio birakarian. Jarraian, erlojuaren orratzen norabideari jarraituta, ondoan duen kideari pasatuko dio. Horrek bere zatia idatziko du folioan; hala, bata bestearen segidan, taldeko kide guztiek parte hartu arte. FOLIO BIRAKARIA

42 HITZEN JOLASA Irakasleak lantzen ari diren edo amaitu berri duten gaiari buruzko zenbait gako-hitz eskainiko ditu. Talde bakoitzean, ikasle bakoitzak gako-hitz bat hartuko du oinarri eta esaldi bat idatziko du, bestela, hitz horren «atzean» dagoen ideia azalduko du. Ondoren, ordena jakin bati jarraiki, ikasle bakoitzak idatzi duen esaldia erakutsiko die gainerakoei. Horiek esaldia zuzendu, zehaztu edo osatu egingo dute. Nolabait, «bere egingo dute», eta esaldi kolektibo bihurtuko da: talde guztiaren esaldia izango da, ez idatzi duenarena bakarrik. Lau gako-hitz baino gehiago baldin badaude, behar adina txanda egingo dira prozedura berari jarraiki Ondoren, mahai gainean ordenatuko dituzte ordena logiko bati jarraiki. Irakasleak ikasleek zehaztutako ordenari baiezkoa ematen dionean, zenbatu egingo dituzte; hala, binaka garbira pasatu (batean bikote bat eta beste batean bestea) eta taldekide bakoitzarentzako kopia bana egingo dute.

43 3 eremu (mintegitik gelara)
A eremua B eremua Hizkuntza: -irakurmena, -ulermena, -mintzamena, -idazmena C eremua


Descargar ppt "PT Mintegia 2013/2014 ikasturtea."

Presentaciones similares


Anuncios Google