La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra"— Transcripción de la presentación:

1 Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Osasuna Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra

2 1.Ondo lo egin Oso garrantzitsua da zortzi orduko loaldia izatea, aurreko eguneko tentsioa eta nekealdia murrizteko. Alde batetik, kontuan hartu behar dugu, ezin direla lo egin gabeko orduak errekuperatu eta hobeto deskantzatzeko ona dela eskuin-alboaren gainean lo egitea zirkulazioa erraztu egiten delako eta bihotza zapaltzen ez delako. Bestetik, loak hartzeko, ez duzu pentsatzen egon behar lo egin behar duzula, baizik eta erlaxatzen saiatu behar zara.

3 2. Sano jan Denetarik jan behar da, eta eguneroko dietak orekatua izan behar du. Gainera, egunean zehar jan behar duguna bost alditan banatu beharra dago, eta ez hiru aldiz jan eta gainera pila bat. Janari freskoek, lehentasuna dute, hala nola, furtek, barazkiek... Janari goxoak, ez dira zergatik sahiestu behar, baina hala ere ez da haietaz abusatu behar.

4 3. Egin ariketa Oso garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea, ez soilik lodi ez egoteko, baizik eta zure gorputza ondo sentitzeko eta funtzionatzeko. “Mens sana in corpore sano”. Hala ere, ez da ariketa fisikoaz abusatu behar, eta modu orekatuan eta erregularrean praktikatu behar da.

5 4. Ura edan Gorputz bolumenaren %62 urez osatuta dago, eta kopuru hori mantentzeko oso garrantzitsua da ur asko edatea.Urak digestio lanean laguntzen du eta egunero 2 litro edatea gomendatzen da.

6 5. Pisua mantendu Pertsona bakoitzaren pisua orekan mantendu behar da gorabeherarik gabe. Gaur egun obesitatea, oso arazo garrantzitsua da gure kulturan McDonal´s eta Burger King delakoen ondorioz.

7 6. Erlaxatzen ikasi Estresa pertsona gehienek sufritzen duten arazo bat da, eta kontrolatzen jakin behar dugu, hori lortu ezean kaltegarria izan daitekelako gure osasunarentzat. Hala ere, estres puntu bat positiboa izan daiteke maila bateraino, baina maila hori gainditu eta gero, kontuz ibili behar gara.

8 7. Arnasa ongi hartu Txorakeria hutsa badirudi ere, arnasa ongi hartzen ikastea oso gauza garrantzitsua da. Egunero guztiok egin beharko genukeen ariketatzat hartu beharko genuke, zeren eta gure gorputzaren funtzionamenduan laguntzen du.

9 8. Eguzkitik babestu Eguzkiaren energiak eta izpiak oso garrantzitsuak dira gure osasunarentzat. Horiei esker gure gorputzak D bitamina eta kaltzio hartzen du. Baina gauza guztiak bezala, neurri egokian hartu behar da, zeren eguzki izpiek minbizia eta desidratazioa sorrarazten dute. Horregatik eguerdian eguzkia ez hartzea komeni da, eta hartzekotan protekzio handiko kremarekin.

10 9. Zoriontsua izan Munduko gauzarik garrantzitsuena da. Bakoitza bere gorputzarekin eta buruarekin ondo sentitu behar da, horrek zoriontsu izaten lagunduko baitio.


Descargar ppt "Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra"

Presentaciones similares


Anuncios Google