La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Datuak antolatzen.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Datuak antolatzen."— Transcripción de la presentación:

1 Datuak antolatzen

2 Datuak antolatzen Haurrak eztabaida bizian ari dira patioan:
-Hamar, hamar, hamar, hamaika, hamaika, hamar, hamar, hamaika, bederatzi, zortzi, hamar, hamaika, zortzi, hamaika… -Nik esan bezala da! Gutxiago gara hamaika urte dugunok! -Ez. Ez horixe… gehienek hamar baino gehiago duzue… -Bai, zera. Hamar urte dugunok gutxiago gara.

3 Datuak antolatzen Andereñoa agertu da, eztabaida bideratzeko, gehiegi berotu baino lehen. -Zer da eztabaida hau, umeok? -Ene, andereño, ez dugu ados jartzea lortzen. -Futbolean jokatzeko taldeak antolatu nahi ditugu, baina, adinen arabera antolatzerik ba ote dugun jakin nahi genuke. -Eta horiek diote zortzi urteko talde bakarra antolatzeko asko garela! Tranpa egin nahi digute, berek irabazteko!

4 Datuak antolatzen -Oihuka aritzeak ez du gauzak argitzen lagunduko.
Egizue ilara bat hemen hamaika urte duzuen guztiok. Eta hemen beste bat, hamar urte duzuen guztiok. Alboan, bederatzi urte duzuen guztion ilara… Horrela, argi eta garbi ikusiko dugu zein ilaratan dagoen haur gehiago, non gutxiago edo talde guztiak kopuru berdinekoak diren.

5 Datuak antolatzen Haurrek ilarak egin dituzte, andereñoak esan bezalaxe. Orduan, andereñoak zirkulu bat marraztu du arbelean, ilara bakoitzeko haur bakoitzagatik: 11 urte urte urte 8 urte

6 Datuak antolatzen - Orain, ulertzen da! Burua nekatu beharko dugu, taldeak nola osatu jakiteko. Zuzendaria patiora etorri da horrenbeste haur batera zertan dabilen jakiteko, eta grafikoa ikusi duenean, esan du: -Bai interesgarria! Beraz, badakizue informazioa grafiko batean adierazten. Ikastetxe osoan adin bakoitzeko zenbat neska eta zenbat mutil diren jakiteko laguntzea behar dut. Egingo al didazue mesede hori?

7 Datuak antolatzen - Nola ez duzue jakingo, bada? Ez al dugu urtero, ikasturtea hastean, paper mordo bat betetzen? -Jakina, baina, gauza bat da datuak edukitzea eta beste bat era grafikoan antolatuta ikustea… Bulegoa beteta daukat zuen izenak, adinak eta hainbat datu dauzkaten paperez. Eta informazio hori errazago ulertzeko moduan ikusi nahi dut, zuen andereñoak egin duen grafikoan bezala.

8 Datuak antolatzen Ordubete geroago, haurrak lanean ari dira, paperak idazmahaien gainean jarrita. - Ea… haur bakoitzeko zirkulu bana egiten badugu, andereñoak bezala, ez dugu izango horren grafiko handia jartzeko lekurik. -Badakit zer egin! Erabil dezagun zirkulu bat hamar ikasle bakoitzeko. Grafikoa txikiagoa izango da, baina, berdin ulertuko da. 50 40 30 20 10 11 urte urte urte 8 urte

9 Datuak antolatzen - Zuzendariak esan digu bereizirik behar dituela neskak eta mutilak… bi grafiko egin beharko dugu. -Ez da behar- aurreratu zen andereñoa. -Grafiko bera erabil dezakegu, neskentzat beste kolore bateko zutabea erantsita. 50 40 30 20 10 11 urte 10 urte 9 urte 8 urte

10 Datuak antolatzen -Egia esan, andereño, egunkarietan ikusten diren grafikoak ekartzen dizkit honek gogora. Lehen ez nekien zer esan nahi zuten; baina, ikusten dut ez dela horren zaila… Mutilak Neskak 70 60 50 40 30 20 10 11 urte 10 urte 9 urte 8 urte

11 Datuak antolatzen Grafiko hau ikusita, eskolan adin bakoitzeko zenbat neska eta zenbat mutil dagoen jakin al dezakezue? 80 70 60 50 40 30 20 10 Mutilak Neskak 11 urte 10 urte 9 urte 8 urte

12 Datuak antolatzen Irudiak:


Descargar ppt "Datuak antolatzen."

Presentaciones similares


Anuncios Google