KIROL INSTALAZIOAK ZUZEN ERABILTZEKO ARAUAK ARAU OROKORRAK Abonatua bazara, ekarri beti txartela. 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira. Gune bakoitzerako ezarritako adina errespetatu. Debekatuta dago erretzea. Erabili gaikako zakarrontziak, garbi mantendu dezagun gure instalazioa denon artean. Ezin da bizarrik egin edo depilatu. Erabili takilak aldagelatan leku librea izateko beti. Aldageletan ezinbestekoa da txankletak erabiltzea umeei dutxatzen laguntzeko. Arduradunak esandakoari kasu egin beti. FITNESS GELA ETA GIMNASIOAK Materiala erabili eta gero, bere lekuan laga. Toalla erabili beti. UR GUNEA Umeen igeriketa ikastaroetan umea saioan utzi eta bere bila bueltatu saioa amaitutakoan. Barruko igerilekuan ezin da kaleko arropaz egon, nahiz eta txankletak izan. 2-4 urteko umeentzako ikastaroetan, umea nagusi batekin sartu behar da uretan. Debekatuta dago ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita. Mila esker gure kirol instalazioak gune polit bat bihurtzen laguntzeagatik. Intxaurtxueta auzoa, z/g . 20540 Eskoriatza . Gipuzkoa . Tel: 943 71 53 28 kiroldegia@eskoriatza.eus . www.eskoriatza.eus