Askatasuna eta Gaitza arazoa

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Gogamena edo Pentsamendua
Advertisements

Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Egiaren Testiguaren aurrean
SALMOAREKIN OTOITZEAN
BAKEA erein nahian.....
Immanuel Kant: Etikari dagokion problema
FEDEA ETA ARRAZOIAREN ARTEKO ERLAZIOA
SOFISTAK ETA SOKRATES.
ERREALITATEARI DAGOKION PROBLEMA:
Aurkezpena:B.Areskurrinaga HC Euskaraz: D. Amundarain
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
POLITIKA.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
NATURALEZA.
NATURA.
Paula, Maider eta Maialen
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
ZENTRAL NUKLEARRAK.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
La Salle 30 esmaltetan!.
Fenomenoen gaineko ikerketa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Montserrateko Beneditar alabak.
HURBILKETA OROKORRA XX.MENDEKO FILOSOFOEI
Immanuel Kant: Testuinguru historikoa
erabilera oker edo badaezpadakoak
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Higidura, Ibilbidea eta Desplazamendua
PLATON: FILOSOFIA PRAKTIKOA ETIKA ETA POLITIKA.
FRIEDRICH WILHEILM NIETZSCHE
Benet Casablanques-en “Epigramek” maitatzera gonbidatzen gaituzte
Montserrateko Beneditar alabak.
Komunikazioaren elementuak
TESTUINGURU HISTORIKOA XVIII mendea
PLATON: EGITASMO FILOSOFIKOA.
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
MARX: EGITASMO FILOSOFIKOA
ZATOZ ESPIRITU SANTUA zatoz zatoz.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
FISIKA.
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
“Humek amets dogmatikotik esnatu ninduen”
Egileak: Julen, Borja eta
KAIXO EUSKADI MUNDUKO IZEN ARRAROENA Euskadiko albiste bitxienak
ARISTOTELES TESTINGURU FILOSOFIKOA
Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
PERSPEKTIBISMOA ( ).
METAFISIKA.
ZENTRAL NUKLEARRAK.
FILOSOFIAren HISTORIA
FRIEDRICH WILHEILM NIETZSCHE
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Bolumena ala edukiera?.
TOMAS AQUINOKOA: FILOSOFIA PRAKTIKOA.
Zer da epaiketako bitartekotza?
Transcripción de la presentación:

Askatasuna eta Gaitza arazoa ANTROPOLOGIA Askatasuna eta Gaitza arazoa

Gizakia, arimaz eta gorputzaz osatua Agustinen pentsamenduan platonismoaren eragina handia da baina bera kristaua da eta hemen bereziki kristau ikuspuntua nabarmentzen da Agustinen ustez Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia (kreazioaren gailurra)

Arimaren hilezkortasunaren froga (argudioa) Agustinen ustez hilezkorra den giza arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Arimaren materia-gabetasuna eta bere substantzia izaerak hilezkortasunaren froga da Platonek erabiltzen duen argumentu berberaz baliatzen da, apur bat aldatuta: Platonek dio arima bizitza-printzipioa dela, eta bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez, arima ezin daitekeela hil. Agustinek dio arima Bizitzaren parte dela, eta bere esentzia Bizitza den Printzipiotik hartzen duela, eta, ondorioz, hilezkorra dela

Arimaren sorrera Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua: Platonek, arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan aurrez existitzen zela dio Agustinek kreazionismoa onartzen du, hau da, Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak. Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. Arimari esker bihurtzen da materia bizidun eta eratu. Arima hilezkorra da; gorputza, ordea, hilkorra, munduaren amaieran berpiztuko bada ere

Jainkoaren nahia edo borondatea Jainkoak bere nahia edo borondatea bi eratara adierazten die gizakiei: Errebelazioaren bidez, Gesu Kristo eta Profetek esandakoa Liburu Sakratuan, Biblian, hain zuzen ere Pertsona bakoitzari bere kontzientzian azaltzen dio zer den bide zuzena eta zer galbidea baina Jainkoaren Grazia behar du gizakiaren nahimena, borondatea indartzeko eta bide ona hartzeko Hemen ere Sokratesen moralarekiko desberdintasuna nabaria da, Sokratesentzat gaitz morala ezjakintasunaren ondorioa da, Agustinentzat borondatearen ahuleziaren ondorioa

Askatasun-kontzeptua Gure askatasun-kontzeptua eta Agustinena desberdinak dira: Agustinen kontzeptua teologikoa da, gizakiak, Jainkoak sortuak, Harenganako (Jainkoarenganako) joera dute eta berarekin bakarrik dira libre Guretzat askatasunak eskubideak izatearekin eta gauza desberdinak aukeratzearekin zerikusia du

Askatasuna eta jatorrizko bekatua Gizakia nahiz eta Jainkoaren hitza ezagutu, jatorrizko bekatuarengatik, bekatuan erortzeko joera du: Jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima menperatzen du Horrela Jainkoarengandik eta askatasunetik aldentzen da Gorputzari (alde fisikoari) kateatzen bada zorigaizto eta esklabo bihurtzen da

Askatasuna eta Jainkoaren Grazia Gizakia ezin da bere kabuz bekatuetatik altxatu eta bere arima askatu Jainkoarengana hurbiltzeko Gizakiak arima salbatzeko eta libre izateko (bekatuarengatik libratzeko eta Ongia egiteko) beharrezkoa du Jainkoaren laguntza, Grazia, hain zuzen ere Jainkoaren Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du

Askatasuna eta Gaitzaren Agustinengan Askatasunaren definizioa manikeismoaren eta pelagianismoaren aurkako sintesia da eta guztiz lotuta dago gaitzaren arazoarekin: Manikeoen aurka hauxe esango du gaitzaren sorrera ez dagoela jainko gaizkilearengan (Gaitzaren printzipioan), gizakiaren askatasunean baizik Pelagianoen aurkako idazlanetan, berriz, esango du onaren sorrera ez dagoela giza askatasunean, Gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren Grazia behar du

Gaitzaren arazoa Agustin bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen, gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait delako Jainkoa ahalguztiduna bada eta berak mundua sortu badu, nola da posible munduan gaitzerik egotea? Jainkoa da beste gauza guztiekin batera gaitza sortu duenik? Agustin manikeoa izan zen garai batean, eta, manikeismoaren ustez, munduan dagoen on guztia Ongiaren printzipiotik (Ormuzd) dator; munduko gaitz guztia, aldiz, Gaitzaren printzipiotik (Ahriman). Horrela konpontzen zuten baina Agustin kristauak ez du hau onartzen eta beste azalpen bat ematen digu:

Gaitza motak Gaitzaren sorrera aztertzen, bi gaitz mota desberdindu zituen: Gaitz fisikoak (lurrikarak, ekaitzak, lehorteak, gaizotsunak…) Gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua, gerrateak, adimen-ahultasunak, depresioak, bakardadea, larritasuna, beldurrak…)

Gaitz fisikoak Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun ikuspegitik ikusten du. Ustelgarritasuna ez da gaitz bat bere baitan; gauza ustelkorrak onak dira (Jainkoak sortu duen oro ona da). Gauzak ustelkorrak dira, zeren halakoak izango ez balira, Jainkoa izango bailirateke. Onak izango ez balira, ez lirateke existituko. Beraz, existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki (guztiz) onak Jainkoa izaki betea da, ongi absolutu eta aldaezina. Sorkariak, izaki sortuak, giza natura, ordea, izatea duten neurrian dira onak. Hala, izatearen proportzioan dago ongia; beraz, gaitz fisikoa ezin har dezakegu ongiaren kontrakotzat . Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da

Gaitz morala Gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa Aukeramena ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua daramalako; hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Ongi gorena maitatu. Ongi gorenak, Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean, zuzen jokatzen du Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu eta gaitz morala sortzen du