-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Advertisements

Gogamena edo Pentsamendua
Jon Nieto Ortiz de Urbina 6.D Euskaraz eginda.
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
Baldintzazko perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
Datuak antolatzen.
KLONAZIOA.
dagokionez, dagokionean
EHULKU (galderak nola egin)
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
PUNTUAZIOA.
Charles Dickens Janik eta Kebir 2.B.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Paula, Maider eta Maialen
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
ZER DA PERPAUSA.
Perpaus Motak Maite Goñi
Kalkulu egokiak eginez, erraz zehaztu daiteke partikularen posizioa.
BEHE - NAFARROA Euskal Herria.
Auto berean joaten dira lantokira Ane eta Peru
Osasuntsu hasi Kaixo, gu María, Silvia, Jon eta Gorka gara, eta osasuntsu egoteko zer gosaldu behar dugun, zer hamaiketako hartu behar dugun, zer.
(Hartuko dugu kafe bat?)
Datuak antolatzen.
Montserrateko Beneditar alabak.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
DESKRIPZIOA.
Patinak.
IZEN SINTAGMA 2019/01/17.
Aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik.
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko.
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
Euskara Zerbitzua Gure aitonen denboran… EHULKUren aholkuak
EHULKUren aholkua behar izan
Gero, ijitoarengana biratu zen. Hura dardarka zegoen. [bi perpaus]
Mahaia neurtu eta pisatu behar dugu.
Denek maite dute, hain da jatorra.
perpendikular, paralelo…
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
Dolarra jaitsi egin da yenarekiko eta euroarekiko.
Montserrateko Beneditar alabak.
Arozgoan arituz egiten gara arotz
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AIMAR ATUTXA AINARA ARANA IRAIA AGUILERA
balioetsi, balioztatu…
Komunikazioaren elementuak
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
Josuk nire/zure liburua aurkitu du.
Honezkero bidean da Miren. Dagoeneko bidean da Miren.
ADITZA.
Urriaren 25an hasi, eta azaroaren 11an amaitu zen ikastaroa.
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
Lourdes Oñederra, Fonetika eta fonologia hitzez hitz, 2004
ZER DA DEKALOGOA? “Dekalogo” hitzak bi sustrai greko ditu: deka (hamar) eta logos (hitza). Beraz, edozein ekinbide garatzeko oinarrizko hamar arau, gomendio.
2004 EKAINA G-3 EREMU MAGNETIKOA
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Antzeman atzeman EHULKUren aholkua antzeman, atzeman.
Adiskidea eta ardoa, zenbat eta zaharrago, hobe.
(Kalko okerrak: ‘bitartean’)
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
FILOSOFIAren HISTORIA
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
ZEIN DIRA ONE PIECE PROGRAMAREN PERTSONAI ONENAK?
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
Lantxo hau hasi baino lehen, ondorengo alderdiak ezagutzea komeni zaizu: KOMIKIA BINETA BUNBUILOAK ONOMATOPEIAK METAFORA IKUR ZINETIKOAK.
Ikerkuntz deialdia zabaldu da UPV-EHUko hezkuntz sistema aztertzeko.
Transcripción de la presentación:

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Etxean sartzean, lurrera erori zen. EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Non erori zen: kanpoan, atean ala barruan? EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Etxean sartzean, lurrera erori zen. -TZEAN moldeko perpaus jokatugabeak modu zabal batean markatzen du aldiberekotasuna, eta horregatik zalantza esaldi batzuetan. -TZEAN forma hautatu da nominalizazio horren aldaera guztiak adierazteko: eraTZEAN, esaTEAN. EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Denborazko perpaus jokatuek, aldiz, zehazkiago bereizten dituzte hiru aldaera: Etxean sartzera zihoanean, lurrera erori zen. Etxean sartzen (ari) zenean, lurrera erori zen. Etxean sartu zenean, lurrera erori zen. EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN -TZERA zihoanean -TZEN (ari) zenean -TU zenean } -TZEAN Baina bada jokatugabeetan ere, hizkera batzuetan, hiru adierak bereizteko molderik. Hona: EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZERA zihoanean > -TZERAKOAN -TZEN (ari) zenean > -TZEAN -TU zenean > -TUTAKOAN -TUTAKOAN forma hautatu da ‘partizipioa + -TAKOAN’ egituraren aldaera guztiak adierazteko: harTUTAKOAN, beteTAKOAN, edanDAKOAN. EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

Etxean sartzerakoan, lurrera erori zen. sartzerakoan: sartzera zihoanean Etxean sartzerakoan, lurrera erori zen. sartzean: sartzen (ari) zenean Etxean sartzean, lurrera erori zen. sartutakoan: sartu zenean Etxean sartutakoan, lurrera erori zen. EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Beraz: -TZEAN jokatugabeak modu zabalean adierazten du aldiberekotasuna. Euskalki guztietan erabiltzen da. Horixe da molde orokorra. Halere, hizkera batzuetan, honako aldaera markatu hauek ere erabiltzen dira: -TZERAKOAN eta -TUTAKOAN. Banan-banan ikus ditzagun adibideak: EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Mendeko perpauseko gertakaria eta perpaus nagusikoa denbora berean gertatzen dira adibideotan: …mahaian iartzean etzarela lehenik iarriko, etxean sartzean etzarela aitzinean sarthuko, edatean eztuzula lehenik edanen. Axular, Gero, 1643 Entropioian, hau da, betazalak barrurantz tolestean, betileek lesioak eragin ditzakete kornean. JIMÉNEZ, Antonio: Miaketa-gida. Bilbo: EHU, 2008 (euskaratzailea: Nahikari Gabilondo) EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Perpaus nagusiko gertakariaren aurretxoko unea markatzeko erabili ohi da -TZERAKOAN moldea: Ardiak, ilhuntzerakoan, fitetzago iaten du. Zisneak, hiltzerakoan, bere kantua erredoblatzen du. Axular, Gero, 1643 Bolonian sartzerakoan, erori zan orobat ustekabean likistegi edo istingai zikin batera. Jose Ignazio Arana, San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua, 1872 Hiltzerakoan bakarrik aithortu zion hori bere semeari. Jean Barbier, Supazter xokoan, 1924 EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Perpaus nagusiko gertakariaren ondorengo unea markatzeko erabiltzen da: Atertutakoan, ziztuan abiatuko gara etxera. Zer atsegiña izaten gendun zakura sartutakuan [garia]. «Uztapide», Sasoia joan da gero, 1976 Kaleru aiek Somorrostrotik burni-meatzaz beterik etorrita, ustutakoan, ondarra artzen zuten. Agustin Anabitarte, Donostia, 1932 EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Ez da egokia -TZERAKOAN erabiltzea forma orokortzat, hots, bere esanahi zehatz horretatik kanpo. Ama etortzean hasiko gara bazkaltzen. *Ama etortzerakoan hasiko gara bazkaltzen. Txiletik itzultzean, albiste onak ekarri zituen. *Txiletik itzultzerakoan, albiste onak ekarri zituen. Jendaurrean hitz egitean, ozen eta garbi ahoskatu behar dira hitzak. *Jendaurrean hitz egiterakoan, ozen eta garbi ahoskatu behar dira hitzak. EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Hasieratik esan dugun moduan, -TZEAN da forma orokorra. Beraz, -TZEAN erabil daiteke -TZERAKOAN erabiltzen den guztietan: Zisneak, hiltzerakoan, bere kantua erredoblatzen du. Zisneak, hiltzean… Baina, adi!: -TZEAN guztiak ezin dira -TZERAKOAN moldean eman: Hiltzean, akabo niretzat mundua! *Hiltzerakoan, akabo niretzat mundua! Hildakoan, akabo niretzat mundua! EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN

-TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN Gehiago jakiteko: Euskaltzaindiaren Gramatika batzordea: Euskal Gramatika Lehen Urratsak-VII, Euskaltzaindia (prestatze-lanetan). MUJIKA, Jose Antonio: “-tzean/-tzerakoan (egitean/egiterakoan, jaikitzean/jaikitzerakoan)”, Jagonet (Galde-erantzunen datu-basea). PETRIRENA, Patxi: Hamaika zalantza eta hamalau argibide morfosintaxiaren inguruan. EIMA (argitaratzear). EHULKUren aholkua -TZEAN, -TZERAKOAN, -TUTAKOAN