“Historia euskal curriculumean: aukera, arazo eta erronkak” Historialari euskaldunen IV. Topaketak UEU, Gasteiz, 2007-04-26 “Historia euskal curriculumean: aukera, arazo eta erronkak” Jurgi Kintana Goiriena (historialaria, UEUko eta EHUko kidea)
1. Abiapuntua “Historia euskal curriculumean” zer da? Munduko historia euskal ikuspegitik? Euskal Herriaren historia? Gauza biak? Nola uztartu mundukoa eta Euskal Herrikoa? Zein proportzio eman bakoitzari?
1. Abiapuntua Tradizionalki eskoletan historiak oso funtzio zehatza bete du. Frankismo garaiko eskola liburu batek ilustra dezake (Historia de España, Edelvives, 1941): Eskolan historia nazioaren alde aritu ziren heroien txandatze gisa aurkezten zen...
Baina hau ez da historia, mitologia nazionalista baizik 1. Abiapuntua Vercingetorix Antso III Nagusia Ikuspegi hura biribiltzeko bandera pertsonai haien eskuetan agertzea baino ez zen falta... Izatez mota honetako historia eskolarrak ohikoak izan dira Europa osoan... Euskal historia ere ildo berean plantea liteke... El Cid Baina hau ez da historia, mitologia nazionalista baizik Errege katolikoak
1. Abiapuntua Historia nola eraikitzen da? Historiak ez du ezein proiektu nazional “frogatzen”. Nazioen oinarria ez da antzinatiko existentzia historiko bat, nazioak (guztiak) aski berriak baitira. Beraz, euskal historia ez dago “hor”, berez, (eta gauza bera espainiar historia, frantsesena, txinatarrena, emakumeena, Europakoa, etab.) Historia historiagileek eraikitzen dute gaur egunetik, atzera begiratu eta iraganeko milioika gertaeren artean batzuk hautatu eta horiek aztertzean
1. Abiapuntua Euskal historia landu liteke? Euskal historia aztertzea zilegia da (beste edozein historia ikertzea den bezainbeste), egungo eskari sozial bati erantzuten diolako. Baina (ganora gabeko) edozein euskal istoriok ez du balio. Historia ahalik eta objektiboen aztertu behar da (berdin euskal historia, Espainiakoa edo beste edozein), tesi jakinak frogatzeko erabili gabe.
1. Abiapuntua Euskal historia zertan oinarritu? “Euskal”hitzak, euskara, euskaldunak eta Euskal Herria ukitzen ditu, eta konbentzioz euskal historiak hiru horiek azter ditzake. Euskal Herria kontsentsu sozial zabala bil dezakeen marko territorial gisa har liteke, euskara guztion ondare baita, eta beraz baita bere lurraldea. Euskal Herri kontzeptua, zazpi probintzien multzo gisa, Euskaltzaindiak bermatzen du eta lotsa gabe erabili behar da, argiro enuntziatuz bere eremua.
2. Euskal Herriaren historia eta transposizio didaktikoa 2. 1. Historialarien lanak Euskal historiak aztertuko duen eremu geografikoa zehaztuta, lurralde horretan zer jazo zen jakiteko adituen ikerketetak hartu behar dira abiapuntu. Nolakoak dira historialari profesionalen lanak? Non geratzen da Euskal Herriaren historia? Gernika 1937 Barakaldoko industriaren sorrera Gasteizko Andra Mari katedralaren indusketa Emakumeak Mauleko espartinen industrian (1846-1915) Tuterako musulmanen zerga sistema XII. mendean Gatazka laboralak Tolosan (II. Errepublika) Zumalakarregiren biografia Zuia 1724an Nafar gorteko kultura XIVan Sintesi lanetan Izturizko suharrien tipologia Arabar apaizak Mexiko kolonialean
2. 2. Sintesi lanak: EHaren hª Agirreazkuenaga (1995) Rivera (1998) Goihenetxe (1998-2003)
2. 3. Transposizio didaktikoa Beraz beharrezkoa da egokitze bat egitea Baina eskoletan beste mota bateko materiala behar da... Sintesi lanak aski zabalak dira... Hau da transposizioa didaktikoa
2. 3. Transposizio didaktikoa Transposizio didaktikoan: Eduki historikoak klasean lantzeko moldatu behar dira Edukiak hautatuz eta laburtuz Ikasleen gaitasun kognitibora egokituz Ariketak prestatuz... Beraz transposizio didaktikoa zaila izaten da Historialari, irakasle eta didaktikan adituen koordinazioa eskatzen du Baina ondo eginik ere, arazo legalak egon daitezke euskal historia eskoletan aplikatzeko...
3. Arazo legalak EAEn, Nafarroan eta Iparraldean hezkuntza sistema eta autonomia maila desberdinak daude. Lurralde bakoitzean euskal curriculumak sostengu sozio-politiko desberdinak ditu. Euskal curriculuma nola ezarri beraz? a) Lurralde bakoitzeko legedira egokituz. b) Proposamena irakasleen esku utziz.
4. Orain arte egindakoa 4. 1. Egin dena: Ikastolek hasitakoa Eusko Jaurlaritzaren lana EAEko Eskola publikoetakoa 1996 2004 2006 2007 2006
4. 2. Gabeziak historia arloan Ikastolen euskal curriculum proiektua izan da orain arte egin denik onena. Hala ere: 2004ko eta 2006ko historia arloko proposamenen artean segida falta da. 2006ko proposamena gaztelaniaz idatzi zen. 2006ko proposamena xehegia (tematikoki) eta orokorregia zen (adinka nola banatu argitu gabe). Lan-talde txikiegiak parte hartu zuen elaborazioan.
5. Ondorioak: Zer egin? Auzia gehiago landu behar da Nola? Aditu gehiago inplikatu eta koordinatu: Lurralde eta sare desberdinetako irakasleak Didaktikan adituak Historialariak Lan-talde horiek funtzionatzeko bitartekoak jarri (diru zein liberazio)
Bibliografia: EHko historiari buruzko sintesi lan on batzuk: Agirreazkuenaga, Joseba (zuz.) (1995): Gran Atlas Histórico de Euskal Herria, Lur, Bilbo. --------------------- (zuz.) (1997): Euskal Herriko atlas historikoa, Lur Entziklopedia Tematikoa, Bilbo. (Aurrekoaren itzulpena). Goihenetxe, Manex (1998-2003): Historie générale du Pays Basque, Elkarlanean, Donostia, 5 tomo. --------------------- (1999tik): Historia general del País Vasco, Ttarttalo, Donostia, 4 tomo. (Aurrekoaren itzulpena). Rivera, Antonio (zuz.) (1998): Euskal Herriaren historia, Lur Entziklopedia Tematikoa, Bilbo.
Euskal curriculumari buruzko proposamenak: Garagorri, Xabier (zuz.) (2004): Euskal curriculuma: Kultur ibilbidea. Adituen ekarpena, Ikastolen Elkartea – Eusko Jaurlaritza, Donostia. ZZEE (2006): Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma. Euskal curriculuma baloratzeko eta hobetzeko proposamenak, Eusko Jaurlaritza – Ikastolen Elkartea – Sortzen-Ikasbatuaz – Kristau Eskola. (pdf-an jaisteko klikatu) ZZEE (2006): Ideas básicas del curriculum para el País Vasco. Propuestas para su debate, Sarean, BIHIE – EHIGE . ZZEE (2007): Euskal curriculuma. Herritarren ekarpena, Udalbiltza.
Euskal curriculuma historia arloan aplikatzeko proposamenak: Atutxa, Jon Andoni – Gómez, Francisco (2006): “Gizarte zientziak”, in ZZEE, Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma. Euskal curriculuma baloratzeko eta hobetzeko proposamenak, Eusko Jaurlaritza – Ikastolen Elkartea – Sortzen-Ikasbatuaz – Kristau Eskola, 258-285. (pdf-an jaisteko klikatu) Goihenetxe, Manex (2004): “Historia”, X. Garagorri (zuz.) Euskal curriculuma: Kultur ibilbidea. Adituen ekarpena, Ikastolen Elkartea – Eusko Jaurlaritza, Donostia, 549-563. Horien kritika: Asenjo, Iban – Urkidi, Pello (2007): “Dos propuestas novedosas para la elaboración de un nuevo curriculo vasco”, in R. M. Ávila - R. López Atxurra – E. Fdez. de Larrea (eds.), Las competencias profesionales para la enseñanza-aprendizaje de las Ciencias Sociales ante el reto europeo y la globalización, Asoc. Universit. de Profesores de Didáctica de las CCSS, Bilbo,175-183. Kintana, Jurgi (2004): “Historia arloko euskal curriculumaren kritika”, Kondaira, 2, 1-36. (pdf-an jaisteko klikatu)
Mila esker