OINARRIZKO TREBETASUN ETA ABILEZIEK GAITASUN MOTORRETAN DUTEN ERAGINA MAITANE ROUSSE NAIARA TELLETXEA LORENA GALLEGO
ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA Mugimenduaren bidez pertsonaren arlo fisiko, psikiko eta soziala garatzen dira. -Norbera ezagutzea eta onartzea -Portaera egokitzea -Norbere automia garatzea Horregaitik psikomotrizitate heziketari ekiteko era bat da, mugimendutik eta ekintztik hobetuz pertsonaren gaitasunak ( adimena, komunikazioa, afektibitatea, ikaskuntza, …) garatu nahi dituena.
SARRERA Haur hezkuntza oso etapa garrantzitsua da motrizitatea bultzatzeko, trebetasun eta abilezien bitartez gaitasun motoreak garatzen direlako.
NORBERAREKIKO PERTZEPZIOARI BURUZKO FUNTZIONALA IZAN DAITEKEENA
GELDI EGOTEKO SENTSAZIOA Borondatez agertzen den egoera. Oso zaila da kontrolpean izatea. Sentsazio hau garatzeko lasaitasuna menperatu behar da.
MUGIMENDU-SENTSAZIOA Haur guztiek duten sentsazioa da. Egunerokotasunean agertzen da. Umearen garapen motorrerako guztiz beharrezkoa.
TRANTSIZIO-SENTSAZIOA Mugimenduan egotea eta bat-batean gelditzearen sentsazioa. Koordinazioa eta oreka beharrezkoa da.
GORPUTZAREN KONTZIENTZIA Gorputzak dituen atal ezberdinen kontzientzia hartzen du. Esplorazioaren bidez agertzen da
NORBERAREKIKO MUGIMENDUARI BURUZKOA
MUGIMENDUAN PARTE HARTZEN DUTEN GORPUTZ-ADARRAK Zenbait mugimendu egiterakoan besoak eta hankak erabiltzen ditugu. Hainbat jolasetan gorputz-adarren koordinazio beharrezkoa da.
MUGIMENDUEN SEKUENTZIAK ETA HAIEN INTEGRAZIOA Mugimenduen errepikapenagatik gure bizitzan integratzen ditugu. Sekuentzien bidez mugimenduak hobeto gogoratuko ditu.
MUGIMENDUAREN IRAUPENA Mugimendu bakoitzak bere denbora behar du, baina aldi berean pertsonak mugimendu hori egiteko iraupen ezberdina behar dute.
MUGIMENDUAREN ERREPIKAPEN ZIKLOA Gauza bera egiteko modu ezberdinak egon daitezke: antzekoak edo ezberdinak. Mugimendu laburren errepikapenaren bidez ziklo hau agertzen da.
MUGIMENDUAREN SIMETRIA EDO ASIMETRIA Ezkerreko irudian mugimendu asimetrikoa agertzen da, bere gorputzeko atalak modu ezberdin batean kokaturik dauzkalako. Eskumakoa, berriz, mugimendu simetrikoa da, gorputzeko atalak berdin kokaturik dauzkalako.
MUGIMENDUEN ABIADURA Luzea edo laburra izan ahal da. Pertsonaren (esperientzia eta gaitasun) araberakoa izaten da.
MUGIMENDUAN GORPUTZAK DUEN PARTE-HARTZEA Pertsona bakoitzak era ezberdinetan jokatzen du bere gorputzarekin.
INGURUAREKIKO PERTZEPZIOA
KANPOKO ERREFERENTZIA BATEN ARABERA NORBERAREN KOKAPENA EDO ORIENTAZIOA Kanpoko faktoreen bidez orientazioa berenganatzen dugu. Pertsona bakoitzak orientazio maila ezberdina du.
AILEGATZEA, KONTAKTATZEA, KOMUNIKATZEA, … Ingurua oso garrantzitsua da ezaugarri hauek aurrera eraman ahal izateko. Pertsonen gaitasunen araberakoa izaten dira.
NORBAIT HARRAPATU, GELDITU, …. Beharrezkoa: -koordinazioa -Orientazioa -Abiadura -Oreka - …
ZERBAIT HARTU, SOSTENGATU, … Beharrezkoa: -Koordinazioa -Heltze gaitasuna -Oreka - …
DISTANTZIAK ETA KOKAPENAK MANTENTZEA Espazioaren pertzepzioa izan behar da. Pertsona bakoitzak distantzia mantentzean mugak ditu.
ZEREGIN MOTORRA HASTEKO MOMENTUA Beharrezkoak -Erreakzioa -Indarra -Abiadura gaitasuna -Koordinazioa - …
GAUZEN PARTEAK EZAGUTZEA Aurreko-atzeko partea, barrukoa, kanpokoa, goikoa, behekoa, alde bat edo bestea.
NORBERAREN KOKAPENA GAUZEN EDO PERTSONEN ARABERA Espazioaren gaitasuna izan behar da. Lateralitatea beharrezkoa da. Urruti, gertu, aurrean, atzean, goian, behean, barruan, …
OBJEKTUAK ETA PERTSONAK ABIAN ETA NORBERA GELDIRIK Erreferentzia puntu batetik bere ingurukoek posizio ezberdin bat izango dute. Haraino, handik, barrurantz, kanporantz, inguruan, aurrean, …
ESPAZIOA ETA DENBORAREKIN ZERIKUSIA DUTEN KONTZEPTUAK
GERTAERA BAKOITZAREN IRAUPENA Mugimenduak iraupen ezberdina dute eta pertsonen araberakoa izaten dira.
GERTAEREN ORDENA Ekintza bat burutzerakoan pausu batzuk jarraitzea beharrezkoa da. Pausu horiek errepikapenaren bidez berenganatzen ditugu.
GERTAERAK ERREPIKATZEN DIRENEAN Denbora tarte bat igarotzen da errepikapena burutzen denerako.
MUGIKARIEN LEKUZ ALDATZEKO ABIADURA Objektu bat distantzia tarte bat mugitzerakoan agertzen da. Hau burutzeko ezinbestekoa da abiadura izatea.
MUGIKARIEN AZELERAZIOA Honako ezaugarri hauek izan ditzake: -Konstantea -Positiboa -Negatiboa - …