UROLAKO ESKOLA KIROLA 2015-16 Kirol aniztasuna
UROLAKO ESKOLA KIROLA (UEK) Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxe eta udalek osatzen dute UEK kontseilua. PARTE HARTZAILEAK Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxeetako 8tik 12 urte bitarteko (LH 3tik 6ra) ikasleak izango dira. ZER DA ESKOLA KIROLA Eskola kirolaren funtsezko izaera hezitzailea eta prestatzailea izan behar da. Heziketa-betekizun hori, bi zentzutan ulertu behar da: Eskola kirola, heziketa integrala lortzeko bitarteko gisa, gizakiaren alderdi guztiak modu harmoniatsuan eta orekatuan garatuz, bai alderdi psikologikoei (intelektual, emozional edota afektiboak, baloreak …) bai fisikoei dagokionez, betiere gizarteratzean lagunduko dien moduan. Eskola kirola epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa ulertu behar da. Kirol ezberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko etapa gisa. Betiere jarduera fisikoa eta kirola egitearen joera guztiak haintzat hartuta. HELBURUAK 1.- Gure ikasleei harremanak egiteko erraztasunak eman eta guztien partaidetza sustatu. 2.- Ikasleei aisiarako eta jolaserako jarduerak eskaini, jolasean ikas dezaten. 3.- Bizi ohitura osasungarriak sustatu. 4.- Talde lana bultzatu. 5.- Norberaren gaitasun bereziak sustatu. 6.-Mugimenduen eta trebetasunen koordinazioa hobetu. 7.- Euskararen erabilera. 8.- Kirol espezialitate bakoitzaren oinarrizko arauak erakutsi. 9.- Norberarekiko, taldearekiko, epailearekiko, aurkariarekiko, joko arauekiko errespetua sustatu. 10.- Osasun eta higiene ohiturak bereganatu. IZEN EMATEA IZEN EMATEA IZEN EMATEA Ikasle bakoitzak bere ikastetxean emango du izena. Ikaslearen izen ematearekin: Eskola kirol kontseiluak eskeiniko duen kirol egutegiko ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen da. ZER DA ESKOLA KIROLA OHARRAK Asegurua: Eskola Kiroleko egitarauko edozein jardueratan parte hartuko duten 8 urtetik gorako ikasleek poliza aseguruaren onuradun izango dira. Aseguru poliza horrek kirola egiteak dakartzan arriskuen erantzukizuna bermatuko du ondoko kasuetan: Erantzukizun zibiletan, gorputz atalen galerengatiko kalteordainak, elbarritasun eta heriotza. Aseguru horrek ez du inola ere osasun zerbitzua bere gain hartuko, hau familiako aseguruaren esku dago. Informazio gehiago: Urola bailarako eskola kirolaren inguruko informazioa eskuragarri ondorengo web orrian: http://eskolakirola.weebly.com/ PARTE HARTZAILEAK
UROLAKO ESKOLA KIROLA DEKALOGOAK KIROLARI ONAREN DEKALOGOA HEZITZAILE ONAREN DEKALOGOA IKUSLE ONAREN DEKALOGOA Kirola aisia da. Denok gara garrantzitsuak. Arauak bete egin behar dira. Entrenatzaileak errespetatu behar ditut. Nire aurkariak errespetatu behar ditut. Epailearen irudia errespetatu behar dut. Animoak eman ditzaket, inoiz ez iraindu. Nire familiak eredu izan behar du. Galtzen bai, baina baita irabazten ere jakin behar dut. Nire goiburua garbi jokatzea da. Gogoratu, kirola aisia dela. Umeak jolastu, ondo pasa eta ikasi egin behar dutela. Umeek jarrera desegokiak baldin badituzte, saiatu bideratzen edo zuzentzen. Emaitzak ez dira garrantzitsuenak; baloratu eta azpimarratu talde lana, zenbat ikasi duten, zenbat hobetu diren.... Modu egokian hitz egin, ez iraindu,keinu zatarrak saihestu. Animatu!!! Errespetatu epaileak, aurkariak eta jokalariak. Umeentzat eredu zara. Joko garbia erakutsi eta bultzatu. Umeei galtzen erakutsi baina baita ere irabazten. Ez ezazu sekula indarkeria justifikatu. Arazoen aurrean norbera saiatu bideratzen eta ezin bada koordinatzailearengana zuzendu. Ez zara entrenatzailea, talde bakoitzak bere arduraduna du eta bere funtzioa errespetatu. Errespetu guztiz jokatu. Ez iraindu, ez errietarik egin. Denak berdin animatu!!! Utzi libreki disfruta dezaten. Jolasten eta ongi pasatzen ari dira. Emaitza ez da garrantzitsuena. Zure seme-alabentzako eredu izan. Errespetatu ezazu epailea. Ez ezazu sekula indarkeria justifikatu. Zure goiburua “joko garbia” da.
UROLAKO ESKOLA KIROLA ANTOLATZAILEAK GOGORATU !!!! Azpeitiko udala: Nerea Lopetegi Azkoitiko udala: Lia Ariño Azpeitiko Ikastola Ikasberri Koop: Alaitz Badiola Karmelo Etxegarai Ikastola: Maixol Rezola Iraurgi Ikastetxea: Joseba Lizarralde Floreaga Ikastetxea: Oskar Aranbarri Xabier Munibe: Sara Ariño Errezilgo Herri Eskola: Izaro Zinkunegi/Naroa Aiertza GOGORATU !!!! Ikaslearen izen ematearekin: Eskola kirol kontseiluak eskeiniko duen kirol egutegiko ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen da. LH3ko ikasleen taldeak mixtoak izango dira kirol modalitate guztietan. LH4koen kasuan, iazko ikasturtean bezala izango da saskibaloi eta futboleko topaketetan taldeak sexuzka banaturik izango dira. Maila hauetako ikasleek ez dute finalik izango. LH 5 eta 6ko ikasleek kirol egutegi zabalagoa izango dute kirol modalitate ezberdinak landuko dituztelarik eta beste urteetan bezala saskibaloi eta futbolean finalak izango dituzte txapelketari amaiera emateko EMAN IZENA ESKOLA KIROLEAN Izen abizenak: __________________________________________ Maila: _______________ Oharra: Zuen seme-alabak parte hartu nahi badu, arren eskatzen zaizu konfirmatu dezazun. Parte hartuko du eskola kirolean Gurasoaren sinadura
Iraila Urria Azaroa Urtarrila 16 23 30 19 7 14 21 12 3 17 24 19 26 28 UROLAKO ESKOLA KIROLA 2015-16 EGUTEGIA Benjamina (LH-3 eta 4) Iraila Urria Azaroa Abendua Urtarrila 16 23 30 19 7 14 21 12 3 17 24 19 26 28 31 Otsaila 13 20 27 Atletismoa Futbola Herri Kirolak Igeriketa Saskibaloia Txirrindularitza Eskupilota Mendia Martxoa 12 19 Apirila 9 16 23 30 Maiatza 7 14 Ikasturtean zehar, egutegian aldaketak egon daitezke. Aukerako zenbait ekintza ikasturtean zehar zehaztuko dira (3x3, Ikaskirol Krosa, Sanjuandegiko Krosa, Urrestillako Krosa,…)
Azaroa Iraila Urria Urtarrila 7 14 21 12 16 19 3 17 24 19 23 30 26 28 UROLAKO ESKOLA KIROLA 2015-16 EGUTEGIA Alebina (LH-5 eta 6) Azaroa Iraila Urria Abendua Urtarrila 7 14 21 12 16 19 3 17 24 19 23 30 26 28 31 Otsaila Martxoa Apirila 9 16 23 30 Maiatza 7 14 Atletismoa Futbola 13 12 Herri Kirolak 20 19 Igeriketa 27 Saskibaloia Mendia Ikasturtean zehar, egutegian aldaketak egon daitezke. Aukerako zenbait ekintza ikasturtean zehar zehaztuko dira (3x3, Ikaskirol Krosa, Sanjuandegiko Krosa, Urrestillako Krosa,…)