DESKRIPZIOA
ZER DA? Errealitatea hitzez islatzea da.
URRATSAK Deskribatu nahi dugun objektuaren behaketa egin behar da eta xehetasunak aukeratu. Ondoren, ordenatu egin behar dira. Hori egin eta gero, idazten has gintezke.
DESKRIPZIO MOTAK Objektuaren arabera: lekuak, pertsonak, sentimenduak, sentsazioak, prozesuak, giroak deskriba daitezke. Egituraren arabera: orokorrenetik zehatzenera, zehatzenetik orokorrenera, urrutitik hurbilera, hurbiletik urrunera, goitik behera, behetik gora, …
GAUZAK DESKRIBATZEN Zerez egina dagoen, kolorea, itxura, forma, tamaina, ukia. Osaera: zenbat zati dituen. Funtzioa: zertarako balio duen edo balio duten bere zatiek.
PERTSONAK DESKRIBATZEN Ezaugarri fisikoak: garaiera, gorpuzkera, aurpegiaren itxura, kopeta, sudurra, begiak, itxura orokorra, janzkera. Ezaugarri psikologikoak: pentsaera, portaera, hizkera, gustuak, ohiturak. Ezaugarri hauek guztiak konbinatu egiten dira eta beraien arteko harremanak ezartzen dira.
ERRETRATOA EGITEKO Hiztegi egokia erabili behar da. Konparazioak, metaforak, adjektiboak erabili behar dira.
Eta gainera… Deskripzioa subjektiboa edo objektiboa izan daiteke. Erreala edo asmatua
GIROA, PAISAIA DESKRIBATZEN Bi deskripzio mota: Piktorikoa: deskribatzailea eta deskribatu beharrekoa estatikoak dira. Ez dira mugitzen. Topografikoa: deskribatzailea mugitzen ari da. Denbora igaro ahala deskribatu beharrekoa aldatzen ari da une oro.