ENDOZITOSIA ETA EXOZITOSIA
Endozitosian eta exozitosian, garraioa mintz plasmatikoz inguraturiko xixkuen bidez. Horien barnean zelulara sartu edo irten behar diren substantziak daude.
EXOZITOSIA Makromolekula edo partikula bat zelularen barnetik kanpora pasatzean gertatzen da eta sortzen diren xixkuei xixku jariatzaileak deritze. Bi exozitosi mota daude: Estimulu baten beharra dutenak. Estimuluren beharrik ez.
Estimuluen beharrik ez Xixkuak zelulan modu erregularrean sortu eta beraien edukia kanporantz isuri inolako estimuluren beharrik gabe. Estimulu baten beharra Xixkuak sortu eta edukia kanpora isurtzeko estimulu baten laguntzaren beharra.
ENDOZITOSIA Substantziak zelulara sartzeko prozesua da. Substantzia horiek sakonune txikietan bildu, inbaginazioa gertatu eta xixkua eratu. Bi mota: fagozitosia eta pinozitosia.
Fagozitosia: xixkuak tamaina handikoak badira, substantzia solidoak eramaten dituztelako. Pinozitosia: xixkuak txikiagoak direnean, partikula oso txikiak edo fluidoak garraiatzen dituztelako.
Kolesterol-xurgapenaren kasu berezia: Endozitosi bidez sartzen da kolesterola zeluletan eta prozesu hau molekula errezeptoreen bidez gertatzen da.