La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

GOLGI-REN APARATUA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "GOLGI-REN APARATUA."— Transcripción de la presentación:

1 GOLGI-REN APARATUA

2 Golgiren aparatua zelula eukariotiko guztietan agertzen da, globulu gorrietan izan ezik, eta bereziki garaturik aktibitate jariatzailea daukatenetan.

3 Egitura Zaku formako xixkuz osatuta dago. Xixku horiei zisterna ere esaten zaie, eta horien barnean Golgi-ren aparatuko lumena deritzon gunea dago. Zisternak lautik seira bitarteko multzoetan biltzen dira diktiosoma bat eratuz

4

5 Diktiosomen inguruan xixku txiki mordoa dago; zisternetan eratu eta ondoren, askatu egiten dira horietatik. Ongi bereizitako bi aurpegi dituzte diktiosomek:

6 Zis aldea Erretikulu endoplasmatikorantz begira. Honi esker organulu honetatik datozen materialak zisternetan sartzen dira.

7 Trans aldea Trans aldea, aurrekoaren aurkakoa. Aurpegi honetatik xixku jariatzaileak askatzen dira- xixkuetan Golgi-ren aparatuak ekoiztutako gaiak daudelarik- eta mintz plasmatikora edo lisosometara abiatzen dira.

8

9 Funtzioak Golgiren aparatuan erretikulu endoplasmatikotik datozen substantzien metaketa eta transformazioa gertatzen da. Eraldaketa horiek honetan dautza gehienbat: erretikuluan sintetizatutako proteinak eta lipidoak gluzido-kateekin elkartzen dira glikoproteinak eta glikolipidoak lortzearren.

10

11 Proteinak eta lipidoak erretikulutik irteten dira xixkuetan bilduta, eta xixkuak zitoplasmatik desplazatzen dira Golgiren aparaturantz Diktiosomen zis aldean txertatzen dira eta transformazioak hasten dituzte. Erdiko zisternetara eta trans aldeetaraigaro bitartean ere transformatuz diraute Behin glikosilazio-prozesua amaitu ondoren, glikolipidoak eta glikoproteinak trans aldeko zisternetan sailkatu eta zenbait xixkutan txertatzen dira helburuaren arabera.

12 Zelularen kanpoaldera zuzentzen diren substantziak exozitosi bidez irteten dira zelulatik eta hainbat funtziotan hartzen dute parte. Horrela adibidez, matrize estrazelularreko edo guruin-epitelioen jariakinen osagai dira

13 Lisosometara zuzentzen diren substantziak erretikuluan sintetizatutako entzimak dira, inolako transformaziorik jasan gabe Golgiren aparatuan pilatu direnak.Entzima horiek nahitaezkoak dira organulu horien aktibitate hidrolitikoa burutzeko.


Descargar ppt "GOLGI-REN APARATUA."

Presentaciones similares


Anuncios Google