La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Golgi-ren aparatua.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Golgi-ren aparatua."— Transcripción de la presentación:

1 Golgi-ren aparatua

2 Edukiak Sarrera. Golgi-ren aparatuaren egitura.
Golgi-ren aparatuaren funtzioak. Irudiak.

3 EGITURA Golgi-ren aparatua erretikulu endoplasmatikotik etorririko molekulak(proteina zein lipidoak)eraldatu,paketatu eta beren garraioa zuzentzeaz arduratzen den organulu mintzakara da. Organulu hau zelula eukariotiko guztietan dago eta bereziki garaturik aktibitate jariatzailea daukatenetan. Camillo Golgi fisikari italiarrak identifikatu zuen lehen aldiz 1898an, eta haren omenez du izena.

4  Disko itxurako egitura lauez eta elkarturiko besikulez osatuta dago.
Zaku formako xixkuz osatua dago.Xixku horie zisterna ere esaten zaie,eta horien barnean Golgi-ren aparatuko lumena deritzon gunea dago.

5 Zisternak lautik seira bitarteko multzotan biltzen dira diktiosoma bat eratuz.
Diktiosomen inguruan xixku txiki mordoa dago;zisternetan eratu eta ondoren,askatu egiten dira horietatik.

6 Ongi bereizitako 2 aurpegi dituzte diktiosomek:
Zis aldea, erretikulu endoplasmatikorantz begira.Honi esker organulu honetatik datozen materialak zisternetan sartzen dira. Trans aldea,aurrekoaren aurkakoa.

7 Aurpegi honetatik xixku jariatzaileak askatzen dira (xixkuetan Golgi-ren aparatuak ekoizturiko gaiak daudelarik) eta mintz plasmatikoa edo lisosometara abiatzen dira.

8 FUNTZIOAK Golgi-ren aparatuan erretikulu endoplasmatikotik datozen substantzien metaketa eta transformazioa gertatzen da. Transformazioak sekuentzia gisa gauzatzen dira,substantziak diktiosomen zis aldetik trans aldera doazela.

9 Proteinak eta lipidoak erretikulutik irteten dira xixkuetan bilduta
Proteinak eta lipidoak erretikulutik irteten dira xixkuetan bilduta.Ondoren,hauek zitoplasmatik desplazatzen dira Golgi-ren aparaturantz. Zis aldean txertatzen dira eta tranformazioak hasten dituzte.Trans aldera igaro bitartean ere transformatuz doaz.

10 Behin glikosilazio-prozesua amaitu ondoren,glikolipidoak eta glikoproteinak trans aldeko zisternetan sailkatu eta zenbait xixkutan txertatzen dira helburuaren arabera. Zelularen kanpoaldera zuzentzen diren substantziak exozitosi bidez irteten dira zelulatik.Gero,hainbat funtziotan parte hartzen dute.Hala nola,guruin-epitelioen jariakinen osagai dira.

11 Lisosometara zuzentzen diren substantziak erretikuluan sintetizatuko entzimak dira,transformaziorik jasan gabe Golgi-ren aparatuan pilatu direnak

12 Irudiak

13


Descargar ppt "Golgi-ren aparatua."

Presentaciones similares


Anuncios Google