JOLASHEZI Eskola Kirolean 6-8 urte bitarteko haurren garapen motor/kognitibo/afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa.

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
AURREMATRIKULAZIOA ERNIOBEA BHI Villabona HEZKUNTZ SISTEMAREN ORGANIGRAMA ORGANIGRAMA DEL SISTEMA EDUCATIVO LAN MUNDUA GOI MAILAKO ZIKLOA (LH) ERDI MAILAKO.
Advertisements

HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
Gogamena edo Pentsamendua
IKKI IKASKETA KOOPERATIBOA IKASTEKO KOOPERATU KOOPERATZEN IKASI
Aholkulariaren eta Orientatzailearen funtzioak
BAKEA erein nahian.....
HIGIDURA.
PROFESIONAL ESPEZIALISTEN LANA GELA ARRUNTETAN
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
POLITIKA.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
La Salle Berrikuntza Programak
BIDE BATEN HISTORIA.
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
ikasle batengan arazoak edo zailtasunak detektatzen ditugunean
AKROSPORT.
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
ZUZENBIDE ZIBILA:SARRERA
III. PROBABILITATEA PROBABILITATEAREN DEFINIZIOAK
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
JOLASHEZI Eskola Kirolean 6-8 urte bitarteko haurren garapen motor/kognitibo/afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa.
IKASKETA KOOPERATIBOA
NORBANAKO EGOKITZAPEN CURRICULARRAK
La Salle 30 esmaltetan!.
BITARTEKARITZA.
META! Kultura finantzatzeko eta kulturan parte hartzeko bide berria.
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
PISA Euskadin: 2012ko aplikazioaren ezaugarriak
Beritzegune Nagusia / Arloak
Bakterio-mota batzuetan ageri diren beste zenbait egitura
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
IRALE.
Elkarrekin Bizitzen Ikasi
Egileak: Maialen Agirre eta Anne Arrien.
PLATON: FILOSOFIA PRAKTIKOA ETIKA ETA POLITIKA.
Liburuak eta ilustratzaileak aukeratzeko hauteskunde literarioak
ERRIBOSOMAK Paul Isasi.
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
EnREDados Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektua da.
Razionalismoa Enpirismoa
Komunikazioaren elementuak
JUAN BAUTISTA ZABALA ESKOLA
TESTUINGURU HISTORIKOA XVIII mendea
ELKARBIZITZARAKO, BAKERAKO
BH zuzendarien mintegia 2010ko urtarrilean
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
ZELAIETA HERRI ESKOLAREN BEHAKETA ETA AZTERKETA
PSIKOMOTRIZITATEA Naiara Gurtubai Nerea Rementeria Naroa Gaztañaga.
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA SAIAKUNTZA ALDIA
GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Denak barne hartzen dituen eskola. Eskola Inklusiboa
PROGRAMAZIOA (3. MAILA) DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA T X I N G U D
Urtarrila Urria Urria Azaroa Iraila
PERSPEKTIBISMOA ( ).
JOLASHEZI Programa dirigido a niños y niñas de 6-8 años con el objeto de construir las bases del desarrollo motor, cognitivo y socio-afectivo.
MATERIALISMO DIALEKTIKO ETA HISTORIKOA
MATERIALISMO DIALEKTIKO EDO HISTORIKOA
Kolaboratzeko estrategiak
LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEN DUTEN ENTITATEAK
ikasturteko HEZIKETA PREMIA BEREZIKO AHOLKULARIAK
FILOSOFIAren HISTORIA
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Ondoren ebaluazio irizpideak proposatzen dira eta hauekin gaitasunek duten erlazioa proposatzen da. Irakasgaian proposatzen diren gaitasunak lortzeko ondorengo.
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: faseak
Zer da epaiketako bitartekotza?
Zuek zarete Elizaren motorra; maitasuna gauzatzen duena…
Transcripción de la presentación:

JOLASHEZI Eskola Kirolean 6-8 urte bitarteko haurren garapen motor/kognitibo/afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa

Idazkaritza teknikoa:

I. Helburuak Gizartearen garapena (generoa, parte-hartzea, iritzi kritikoa…) bultzatuko duten etorkizuneko biztanleen hezkuntzan eragitea. Haurraren heziketa integrala bultzatzea: garapen kognitiboa, motorra, afektiboa eta soziala. Balioen hezkuntza: aniztasunari erantzutea (kulturartekotasuna, parekidetasuna, aniztasun funtzionala). Euskararen normalkuntzarako tresna bat gehiago izatea. Eskola kiroleko hurrengo etapetarako ikaslea prestatzea.

II. Bereizgarriak Lehia egoerak daude baina ez dago lehiaketarik. Jolasa izango da oinarria. Euskal kulturaren ezaugarritzea. Jarduera fisikoarekiko atxikimenduan indarra jarri (motibazioa). Balio hezkuntzaren oinarriak jartzea. Nesken garapen motorra ahalduntzea.

Konfiantzaren pedagogia Euskal kulturaren transmisioa III. Proiektuaren Markoa Paradigma hezitzaile parte-hartzailea Eskola kirola 6-8 urte Balio Hezkuntza Hezkidetza Praxiologia motorra Konfiantzaren pedagogia Euskal kulturaren transmisioa Haurraren garapena

IV. Marko Juridikoa 14/98 legea, V. titulua, I. titulua, Eskola Kirola 55. art. Eskola kirola programaren helburua da “ikasleen osotasuneko eskola-heziketa osatzea”. 125/2008 legea Aintzin-sarreran erreferentzia egiten dio 4/2005 legeari, hots, Emakume eta Gizonen Berdintasun legeari. 2. art. Eskola Kirola programak eskoletako Hezkuntza Proiektuetan txertatu behar dira.

V. Marko Pedagogikoa Paradigma Hezitzaile parte-hartzailean oinarrituta. Eskola kirola paradigma honen baitan ulertzen dugu: Ikaskuntza irakaskuntza prozesu jarraia eta etengabea da. Irizpide nagusia emaitzetan baino prozesuetan dago. Ikasleen kultura motorra eta jatorrizko giza taldearen garrantzia. Bizipenak garrantzi berezia hartzen du. Esperimentazioa, parte-hartzea, bilaketa eta aurkikuntzak dauka garrantzia. Eskola kirola denontzat: bakarka, bestearekin, taldearekin, hezkidetza… Eskola kirola parte hartzaile, inklusibo, kooperatibo eta berdintasunezkoa bultzatzen du. Metodologia kualitatiboak prozesu eta ikaskuntzen hobekuntzara bideratuta daude.

V. Marko Pedagogikoa HAURRAREN GARAPENA Prozesu sekuentzial eta jarraitu gisa ulertzen da, non gizakiak abilezia motor ugari eskuratzen dituen. Mugimendu sinpleetatik, antolatu gabeetatik, abilezia motor antolatu eta konplexuetara. Garapen motorra ez da modu isolatuan ematen, haurraren ezaugarri biologikoek, eta testuinguru eta mugimendu aukerek baldintzatuko dute. Portaera motorra behatuz haurraren ikaskuntza motorraren garapena antzemango dugu. Abilezia motorrek haurren helburuak lortzeko konponbideak adierazten dituzte. Motibaturik daudenean jokabide motor berriak sortuko dituzte.

V. Marko Pedagogikoa PRAXIOLOGIA MOTORRA Pertsonaren osotasuna bilatzen du, honen ekintza motorra da aztergai, eta mugimendua ulertzeko ikuspegi kognitibista batera salto egiten du. Horrela, mugitzen den haur honen hezkuntzan oinarritzen da esku-hartzea. Hau guztia kontuan hartuta, egoera motorren antolaketa logiko bat eskaintzeko beharrizana sortzen da, eta programazioak ikasle zein hezitzaileentzat izaera globala eta zentzuzkoa izango du. Horregatik, ikasleak programan zehar 6 egoera motorri aurre egin beharko die: Bakarkako ekintzak Buruz buruko ekintzak Kolaborazio ekintzak Oposizio-kolaborazio ekintzak Ziurgabetasun ekintzak (espazio ez-formalak, gure kasuan) Adierazpen ekintzak

V. Marko Pedagogikoa KULTURAREN TRANSMISIOA: JOKOA ETA JOLASA Eskola kiroleko programen oinarrian euskal jokoak eta jolasak irakastea garrantzitsutzat jotzen dugu. Gizartearen jokamoldeak erakusten dituztelako. Euskal Herrian biziko diren hiritarrek beharrezkoa izango dute bertako ohiturez jabetzea, nahiz eta euren ezaugarri pertsonalak askotarikoak izan. Etnomotrizitatea, ideologia bateratzaile gisa. Hezkuntza araudien gutxienekoak betetzeko, batetik norbanakoaren eskubideak gorde behar dira, eta, bestetik, oinarrizko gure gizartearen ezaugarriak onartu (Etxebeste, 2006).

V. Marko Pedagogikoa BALIO HEZKUNTZA Desiragarriak diren idealak, gizarte edo kultura batean denen onespena jasotzen dutenak eta portaera zehatz bat bultzatzen dutenak. Balioetan hezten ez bada, ez dago benetako heziketarik (Ruiz eta Cabrera, 2004) Kirolean antolatutako jarduerek osotasunezko garapena bilatu behar dute: gorputzaren eta arimaren garapena, autoestimuarena, zentzu etiko eta morala, ardura, autonomia, hobetze sena, besteekin erlazionatzea eta denak onartzea, lankidetza eta elkarlana, arauak onartzea, ardura… Eta hori guztia giro ludiko batean gozatuz lortu behar da aldi berean (Ruiz eta Cabrera, 2004 in Zulaika, 2015). Autoezagutza eta adierazpeneko estrategiak. Irizpide morala garatzeko estrategiak Gaitasun autoerregulatzaileak garatzeko estrategiak. Ikuspegi soziala eta enpatia garatzeko estrategiak Moralaren eremuan adierazgarriak diren gaiak aztertzeko estrategiak.

V. Marko Pedagogikoa HEZKIDETZA Hezkidetza: pertsona guztiak gizarte generoaren arabera hierarkizaturik ez dauden balio, portaera, arau, espektatiba sistema baten barnean, berdin prestatzea da. Justizia soziala eta garapen osoaren eraginkortasuna lortzeko beharrezkoa da. Estrategiak: Taldekatzeak Espazioen erabilerak Estereotipatutako ekitaldiak Ikasteko gaitasunaren arabera tratu desberdina ez ematea Taldean atentzio eta eskakizun maila desberdinak ez eskaintzea Protagonismo maila desberdinak ez ematea Jokabide arau eta diziplina desberdinak ez lantzea Hizkuntza egokia erabiltzea …

V. Marko Pedagogikoa KONFIANTZAREN PEDAGOGIA Pertsonari bere hezkuntza ibilbidean bere buruarengan, besteeengan eta inguruarengan konfiantza izan dezan laguntzea da. Pertsona ulertzeko modu bat dago, norbanakoaren ikuskera zehatza. Konfiantza hori eraikitzen laguntzeko baldintza egokiak sortzea da hezitzaileen egitekoa. Haurren zaintza eta behaketa izango dira gakoak. (Antero, 2015)

VI. Programaren sekuentziazioa 1.urtea Ni gu dantza Ni, zu eta gu jokatzen eta jolasten Gu eta zu kalean Saioak Urria Azaroa Abendua Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza 1. Kolaborazioa I Kolaborazioa II Bakarka II Kolaborazioa IV Espazio ez-formal instituzionalizatuak I Kolaborazio-oposizioa II 2 3 4 5 Bakarka I Adierazpena I Adierazpena II Kolaborazioa III Buruz-buru I Kolaborazio-oposizioa I Buruz-buru II Espazio ez-formal instituzionalizatuak II 6 7 8 Topaketa Zirkoa Euskal joko eta jolasak Ginkana 2.urtea Ni gu dantza Ni, zu eta gu jokatzen eta jolasten Gu eta zu kalean Saioak Urria Azaroa Abendua Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza 1. Kolaborazioa V Kolaborazioa VI Bakarka IV Kolaborazioa VIII Espazio ez-formal instituzionalizatuak III Kolaborazio-oposizioa IV 2 3 4 5 Bakarka III Adierazpena III Adierazpena IV Kolaborazioa VII Buruz-buru III Kolaborazio-oposizioa III Buruz-buru IV Espazio ez-formal instituzionalizatuak IV 6 7 8 Topaketa Dantza Joko moldatuak Joko moldatuak: espazio publikoan

VI. Saioak Sekuentzia bakoitza 4 saioz osatuta egongo da. Saio bakoitzak 60’ iraungo du. Bakarka: 4 SD (16 saio) Buruz buruko ekintzak: 4 SD (16 saio) Kooperaziozko ekintzak: 8 SD (32 saio) Oposizio-kolaborazioko ekintzak: 4 SD (16 saio) Ziurgabetasun ekintzak (Espazio ez-formal instituzionalizatuetakoak): 4 SD (16 saio) Adierazpen ekintzak: 4 SD (16 saio)

VII. Kontutan izan Saioen egitura: topaketa unea, ezagutza eraikitzeko unea eta agurraren unea. Jolasak: bakarka, binaka-hirunaka, talde txikia-handia. Metodologia askeagoak erabiliko dira. Topaketak: familiartekoak eta belaunaldi artekoak izango dira. Espazio publikoa erabili. Herria bizirik. Herria ere bada agerlekua haurren garapenerako.

VII. Amaitzeko. Egitasmoaren eduki guztiak gure webgunean dituzu: TAULA, sekuentzia didaktikoena. Bertan, klikatuta zeuregana ditzakezu sekuentziak banan-banan. LAGUNTZA GIDA azkar bat egitasmoa ulertzeko. PROGRAMAZIO OSOA (295 orriko PDFa). AURKEZPEN hau berau.