NEOPLASIEN HAZKUNDEA.

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
Advertisements

2 Natura Zientziak - DBH 1 Lurraren geruzak eta baliabideak Lurra Hauetan banatuta dago: Geruzak Hauek dira: GeosferaBiosferaHidrosferaAtmosfera Geruza.
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
ATOMOAREN EGITURA.
Golgi aparatua.
IZAKI BIZIDUNAK IZAKI BIZIDUNAK.
AURKIBIDEA KLIMA BEROAK………………..2.diap. BASAMORTUA………………….3.-4.diap
ZENBAKI OSOAK, ZENBAKI ARRUNTAK, MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
DISOLUZIOAK.
TUMORRAK MAILAKATZEA TNM SISTEMA.
ZER DA KOKLEAR INPLANTEA?
ERREALITATEARI DAGOKION PROBLEMA:
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
1.GAIA IZAKI BIZIDUNAK NOLAKOAK DIREN
ZELULA AMAK BINGEN GUTIERREZ ETA ASIER IRAZABAL.
Zelula amak Silvia Pascual.
Paula, Maider eta Maialen
Harreman juridikoa eta eskubideak
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
KLOROPLASTOA.
TUMORREN EGITURA HISTOLOGIKOA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
ZENTRAL NUKLEARRAK.
Fenomenoen gaineko ikerketa
(Estiloa: "...deitzen zaio Trabuko")
Izaki bizidunak nolakoak garen
Alergiak.
Aizea Arrien Barrenetxea
Patinak.
Leire Zallo eta Edurne Zallo.
erabilera oker edo badaezpadakoak
Bakterio-mota batzuetan ageri diren beste zenbait egitura
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
KLOROPLASTOAK.
KLONAZIOA.
1) Intsulinaren funtzioen artean hauek daude: a) Azukreak glukogeno bihurtzen ditu. b) Muskuluak glukosa erabiltzea bideratzen du. c) Odolean dauden.
Kromosomek organismo guztien informazio genetikoa dute
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
TERMODINAMIKA I: KONTZEPTU OROKORRAK LEHEN PRINTZIPIOA
1. IZAKI BIZIDUNAK.
ERRIBOSOMAK Paul Isasi.
Zelulak.
LAUKITXO LAUKITXO Jérôme Ruillier Jérôme Ruillier Editorial Juventud
ZELULA AMAK.
Komunikazioaren elementuak
ZINETIKA KIMIKOA.
IZAKI BIZIDUNAK.
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
BERREKETAK, ERROAK, ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK
FISIKA.
LANDAREEN ZELULA-PARETA
ZELULA AMAK.
2004 EKAINA G-3 EREMU MAGNETIKOA
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
{sin(klx), cos(klx)} oinarria: Fourier-en serieak
Egileak: Julen, Borja eta
GALAXIAK.
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
IZAKI BIZIDUNAK 1.
ERRETIKULU ENDOPLASMATIKOA
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
Harreman juridikoa eta eskubideak
ZENTRAL NUKLEARRAK.
Energia eolikoa eta eguzki energia
Energia Nuklearra ITSASO MENDIKUTE.
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
Transcripción de la presentación:

NEOPLASIEN HAZKUNDEA

HAZKUNDE-ABIADURA Zenbat denbora behar du neoplasia batek klinikoki agertzeko? Jatorrizko zelulak (10µm) 30 bikoizketa behar du 109 zelula sortzeko (1g-ko tumorra). Hau da klinikoki hauteman daitekeen tumor-masarik txikiena.

Hortik aurrera, beste 10 bikoizketa-ziklo behar du 1012 zelula lortzeko (1kg-ko tumorra). Tumor-tamaina horren gainetik pazienteak ezin omen du bizirik iraun. Eta beste 10 ziklorekin, 100 kg-ko tumorra.

ONDORIOA Tumor solido bat ikerketa klinikoan aurkitzen dugunean, bere bizi-zikloaren zatirik handiena egina du.

Tumorren hazkunde-abiadura Hiru faktorek baldintzatzen dute: Zelulen bikoizte-denbora. Erreplikazio-masa osatzen duen zelula-zatikia. Tumor-masatik zer abiaduratan askatzen eta galtzen diren zelulak.

Bikoizte-denbora Tumor-zelulek zikloan sartzeko ohi baino oztopo gutxiago aurkitzen badute ere, bizi-zikloa ez da nahitaez azkarrago betetzen. Tumor askotan, ziklo zelularrak behar duen denbora luzeagoa da zelula normaletan behar duena baino, edo, gutxienez, iraupen berekoa da. Hau da, tumorra hazteak ez du esan nahi ziklo zelularraren denbora laburtuta dagoenik.

Hazkunde zatikia Hazkunde zatikiak adierazten digu zenbat zelulak osatzen duen ugaltze-masa tumor batean. Hasierako faseetan (aldi submikroskopikoetan) zelula kopururik handiena ugaltze-masan izaten da. Fase klinikoetan, ordea, zelula kopururik handiena G0 fasean dago.

Hazkunde-zatikia garrantzi handiko kontua da kimioterapia-tratamenduetan. Izan ere, farmako kimioterapiko gehienek zikloan dauden zeluletan baino ez dute eragina. Hortaz, hazkunde zatikia txikia bada (%5 adibidez), tumor-hazkundea mantsoa izango da baina kimioterapiaren eragina ere urria izango da.

Zelulak sortzea eta galtzea Sortzen den zelula-kopurua galtzen dena baino handiagoa da; horrela, tumorrak aurrera egiten du. Hazkunde-zatiki handia duten tumorretan, desoreka hori nabaria da eta tumorrak azkar hazten dira (adibidez, zenbait leuzemia eta linfoma eta birikako zelula txikien karztinoma). Ohiko tumor askotan (kolonekoak, bularrekoak) alde hori oso txikia da (%10 gutxi gorabehera) eta hazkunde-abiadura, ondorioz, oso motela da.

Hedatzea, inbaditzeko ahalmena eta metastasiak TUMORREN HEDAPENA Hedatzea, inbaditzeko ahalmena eta metastasiak

TOKIAN HEDATZEA Tumor onberak: Masa kohesibo eta hedakorrak; ondoko ehunak ez dituzte infiltratzen. Tumor gaiztoak: Ondoko ehunak infiltratu, inbaditu eta suntsitu egiten dituzte.

In situ kartzinoma Neoplasia gaiztoaren zitologia- eta arkitektura-ezaugarriak ditu baina ez du oinaldeko mintza (mintz basala) gainditzen. Ezin du metastasirik sortu. Jokabide biologikoari dagokionez, ez da gaiztoa. Sarkoma eta linfometan ez dago in situ faserik.

Kartzinoma inbaditzailea / infiltratzailea Tumor gaiztoa da eta metastasiak sor ditzake. Tumor gaiztoaren jokaera biologikoa du.

METASTASIAK Neoplasia primarioarekin jarraitutasunik ez duten neoplasiaguneak dira. Metastasirik agertzen bada, tumor primarioa gaiztoa da, tumor onberek ez baitute metastasirik eragiten.

Tumor gaizto guztiek dute metastasiak eragiteko ahalmena. Hala ere, zenbait tumor gaiztok ez du ia inoiz metastasirik sortzen: larruazaleko kartzinoma basozelularrak eta burmuineko gliomek, adibidez.

Barreiabideak Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik. Linfa-hodien bidez. Odol-hodien bidez.

Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik Peritoneoa da ohikoena (obulutegiko kartzinometan, sarritan gertatzen da). Pleura-barrunbetik, perikardio-barrunbetik, araknoidearen azpiko barrunbetik edo giltzaduraguneetatik ere gerta daiteke.

Linfa-hodien bidez Kartzinometan oso bide ohikoa da, hasierako sakabanaketan. Sarkomek ere erabil dezakete bide hau baina maiztasun txikiagoarekin. Normalean, linfa drainatzeko bide naturaletatik gertatzen da linfa bidezko barreiatzea.

ESKUALDEKO NEOPLASIA GONGOIL GAIZTOA LINFATIKOAK URRUTIKO ODOL GONGOIL Linfa-hodiak L i n f a h o d k O d o l h i a k ODOL ZIRKULAZIOA URRUTIKO GONGOIL LINFATIKOAK

Gongoil linfatikoak handitzeari linfadenitis deritzo Gongoil linfatikoak handitzeari linfadenitis deritzo. Tumorren kasuan, bi arrazoirengatik gerta daiteke: Gongoilean metastasia sortu delako Gongoilean hiperplasia-erreakzioa sortu delako, metastasirik gabe.

Beraz, minbizia daukan paziente batengan gongoil linfatiko bat handituta agertzeak ez du esan nahi, ezinbestean, metastasirik sortu denik. Hala eta guztiz ere, gongoilak ikertu beharko ditugu. Bestalde, gongoil linfatikoetako metastasiak tumor baten lehenengo seinalea izan daitezke.

Gongoil zentinela (begiralea, zaintzailea, zelataria) Tumorretik datorren linfa hartzen duen lehenengo gongoila da, eskualde linfatiko batean. Koloreztatzaileak edo markatzaile erradioaktiboak erabiltzen dira.

Odol-hodien bidez Sarkometan gertatzen da, sarri. Kartzinomekin ere agertzen dira. Zainen bidez eta arterien bidez izan daiteke.

Zainen bidez: Zelula neoplasikoak odolarekin batera mugitzen dira eskualdeko drainabideetatik. Metastasiak sarrien hartzen dituzten organoak: Gibela. Birikak. Hezurrak.

Kartzinoma mota batzuek zainak inbaditzeko joera daukate: Giltzurruneko kartzinoma Tiroide guruineko kartzinoma Gibeleko kartzinoma

Arterien bidez: Zailagoa da arterien barruan sartzea zainen barruan sartzea baino, arteriek horma lodiagoak baitituzte. Biriketako kapilarretan zehar edo zaina-arteria loturen bidez.

METASTASIEN GARAPENA Bi fase ditu: Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea. Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea.

Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea Aldaketa hauek gertazten dira: Zelulen arteko atxikidura gutxiagotzea Zelulaz kanpoko gaia suntsitzea. Proteasak (entzima proteolitikoak) Zelula neoplasikoak migratzea

Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea Tumor-zelulen multzoak, hodien barnean Plaketa + tumor-zelulen multzoak Endotelioari atxikitzea Mintz basaletik kanporatzea Ehunean ezartzea