HARRERA Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
ATAZAK “Egoera problematikoa irtenbideratzeari begira dagoen jardueren multzoa, testuinguru batean zehaztatuta, beren amaieran ikasleek ekoizpen nabarmena.
Advertisements

HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
PRECAUCIONES EN PACIENTES CON GLAUCOMA O CON PREDISPOSICIÓN
Gogamena edo Pentsamendua
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
BIDE SEGURTASUNARI BURUZ KONTZIENTZIA HARTZEKO ASTEA
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
Eraikintzako mikroeteentzako
Datuak antolatzen.
EHULKU (galderak nola egin)
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
HARRERA Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria
Osasuna eta Ongizatea enpresen lehiakortasunaren elementu gisa
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Kulturartekotasuna Mintegia, B06 Zaratamoko Berritzegunea,
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
SOS DEIAK 112 GETXOKO UDALA MERKANTZIA ARRISKUTSUAK
Larrialdia gertatuz gero, deitu telefono-zenbaki honetara
ELEMENTU GUZTIEN INDARRA OPA DIZUT
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
KATALOGOAN ERA ASKOTAKO PRODUKTUAK AURKITUKO DITUZU:
KATALOGOAN ERA ASKOTAKO PRODUKTUAK AURKITUKO DITUZU:
EHULKU zerbitzua EHULKUren aholkua (EHULKU).
Fenomenoen gaineko ikerketa
(Hartuko dugu kafe bat?)
HAUR, NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPEN-ARLOA
Datuak antolatzen.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
Ebazteko kasu bat.
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
Beritzegune Nagusia / Arloak
ERRONKARIKO NIZek IKASLEENTZAT SORTUTAKO 2014ko BISITA EGITARAUA
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
KLOROPLASTOAK.
IRALE.
KATALOGOAN ERA ASKOTAKO PRODUKTUAK AURKITUKO DITUZU:
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
KATALOGOAN ERA ASKOTAKO PRODUKTUAK AURKITUKO DITUZU:
Deialdiaren xede Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo/eta.
Osasuntsu hazi.
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
Komunikazioaren elementuak
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Deialdiaren xedea Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo.
Ahoko zitostatikoak: zer jakin beharko genuke
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
KATALOGOAN ERA ASKOTAKO PRODUKTUAK AURKITUKO DITUZU:
Egileak: Julen, Borja eta
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
Giza ekintza Zoriona Ongi bat lortu
LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEN DUTEN ENTITATEAK
FILOSOFIAren HISTORIA
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Mundua eskolan – Eskola munduan hezkuntza-moduluaren edukia
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
Ongi etorri Heziraul. eus-era
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: faseak
Zer da epaiketako bitartekotza?
Zuek zarete Elizaren motorra; maitasuna gauzatzen duena…
Transcripción de la presentación:

HARRERA Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria Ebaluazio-tresna: Gogobetetasun-inkesta sartu berri den pertsonari zuzendua HARRERA Harrera-prozesuaren jarduerak Harrerako trebakuntza-plana eta gaitasunen ebaluazioa

Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria Harrera-gidaliburua lantzeko materialaren oinarria da. Hura lantzeko argibideak eta txantiloiak biltzen ditu. zuria argibideetarako, berdea erabilera gomendatukoak diren baina pertsonalizatu behar diren txantiloietarako, horia erabilera gomendatukoak diren eta idatzita dauden bezalaxe erabil daitezkeen txantiloietarako, laranja hautazkoak diren txantiloietarako, hala bere horretan erabil daitezkeenak nola pertsonalizatu behar direnak. Harrera-prozesuaren jarduerak Harrera-prozesu batean egin beharko liratekeen jardueren segida ageri du, eta jarduera bakoitzerako erantzukizun estandar bat esleitzen du enpresaren barruan. Harrerako trebakuntza-plana eta gaitasunen ebaluazioa Harrerako trebakuntza-jarduerak eta horien jarraipena egikaritzeko eredu bat ageri du. Denbora-tarte bat igarota, sartu berri den pertsonak berak jaso duen harrera ebaluatzeko eredu bat da.

aurkibidea Enpresaren izena Gure ongietorria Enpresa honetan gertatu zen… Enpresaren aurkezpena. Alderdi soziolaboralak. Kudeaketako sistema integratua: kalitatea. Kudeaketako sistema integratua: prebentzioa. Ingurumena kudeatzeko sistema integratua. Kudeaketako sistema integratua: etengabeko hobekuntza. Kudeaketako sistema integratua: Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Politika. Informazio-sistemak. Pertsonak kudeatzeko jarduerak. Informazio baliagarria. aurkibidea

Zer da harrera-gidaliburu bat eta zer lortu nahi du Harrera-gidaliburua agiri bat da, lantoki dugun enpresa ulertzeko beharrezkoa den oinarrizko informazioa biltzen duena. Enpresaren funtsezko ezaugarriak azaltzeko erabiltzen da, eta, horrekin batera, enpresara sartu berri den pertsonaren lanpostuaren berariazko dokumentazioa eskaini behar du. Gidaliburuak modu soil eta ulerterrazean idatzia egon beharko du. Gure enpresara berriki sartu den edozein pertsonak, beka- edo praktika-programen bidez iritsitakoak barne, izan ditzakeen zalantza nagusiak argitzeko baliagarri izan behar du, hala nola lantoki barruan eskaintzen den trebakuntza, lanbide-heziketaren esparruaren baitan. Baina, informazioa argitzeaz gain, “giza berotasun eta errespetua” ere helarazi nahi da, sartu berriei gure balioak jakinarazi eta kutsatzeko asmoz. “Lehen inpresioa emateko lehen aukera baino ez dago”. Lehen detaile horri esker, pertsonek, gizon-emakumeek, beren premiei arreta jarriko dien enpresa bat ikusiko dute. Gainera, ongi idatzia dagoen eta gure enpresari buruzko oinarrizko ezaugarriak argitzen dituen gidaliburu bat ontzeko gai bagara, informazioa bilatzen xahu litekeen denbora –eta errendimendua– irabazten ari gara. Sartu berri den pertsona baten informazio-premiei aurrea hartzen badiegu, enpresaren eta bertan diren pertsonen artean harreman heldua eraikitzen hasiak gara. Jarraian gida bat aurkituko duzu, harrera berdintasunezko eta eraginkorrak prestatzeko harrera-gidaliburu bat ontzen lagunduko dizuten azalpenekin.

gure ongietorria Enpresaren izena Enpresako zuzendaritzak sinatutako mezua, sartu berri den pertsonari modu soilean ongietorria ematen diona. Mezuak berdintasunezko tratua bermatu behar du hizkuntzaren erabileran, eta nabarmendu behar du pertsona eta talentuen aniztasuna enpresarentzat “errentagarria” dela. 1. adibidea: Eskerrik asko XXX-ra etortzeagatik. Ongietorria ematen dizugu, bi alderdiontzat onuragarriak izango diren lan-esperientziak partekatzeko itxaropenaz. Zuretzat, zure garapen pertsonal eta profesionalerako mesedegarria izan daitekeen neurrian. Gure enpresarentzat, hemendik aurrera kide zaituena, zure ekarpena lehiakortasuna hobetzeko eta etorkizuneko erronkei berme handiagoz aurre egiteko lagungarri gerta dakigukeen neurrian. Espero dugu elkarrekiko konfiantzan oinarri harturik harreman emankorra eraiki ahal izatea. Ordu asko emango ditugu elkarrekin. Horregatik merezi du dokumentu hau irakurtzea. Nor garen uler dezazun laguntzeko pentsatua dago: zugan pentsatuz egin dugu. Zure iritziaz lagun iezaguzu agiria egunez egun hobetzen. Eskerrik asko berriro. 2. adibidea: Eskerrik asko XXX-ra etortzeagatik. Jaso ezazu gure ongietorri abegitsua. Gaur elkarrekiko harremanari hasiera emango diogu, eta espero dugu biontzat onuragarria izatea. Eskuartean duzu gure harrera-gidaliburua, gure enpresarekin lehen kontaktua egiteko balioko dizuna. Bertan hainbat alderdiri buruzko informazio baliagarria aurkituko duzu. Aurrerago zure laguntza beharko dugu, zure iritzien bidez agiria hobetuz joateko. Har ezazu behar duzun denbora agiria irakurtzeko, eta nahi dituzun galderak egin itzazu. gure ongietorria ***Pertsonari zuzendutako mezua sartu***

Zer da harrera-gidaliburu bat eta zer lortu nahi du Harrera-gidaliburua moduluka egituratu beharko da. Gaika taldekatutako edukiak bilduko ditu, enpresaren beste jarduera batzuetarako berrerabili ahal izango direnak. Eduki horiek bloke trinkoak osatzen dituzte, eta bloke bakoitzak zentzu propioa izango du. Gidaliburuak hamar modulu ditu; honakoak dira: 1. Enpresaren aurkezpena. 2. Alderdi soziolaboralak. 3. Kudeaketako sistema integratua: kalitatea. 4. Kudeaketako sistema integratua: prebentzioa. 5. Ingurumena kudeatzeko sistema integratua. 6. Kudeaketako sistema integratua: etengabeko hobekuntza. 7. Kudeaketako sistema integratua: Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Politika. 8. Informazio-sistemak. 9. Pertsonak kudeatzeko jarduerak. 10.Informazio baliagarria.

“Enpresaren aurkezpena” moduluaren edukiak Modulu honetan gure enpresa aurkezten dugu. Horretarako baliagarri gerta dakizkiguke eskura ditugun beste aurkezpen batzuk: katalogo orokorrak, Interneteko guneak, produktuen katalogoak eta abar. Ez dugu ahaztu behar garrantzitsua dela kanpoko irudiaren eta barruko irudiaren artean koherentzia mantentzea. Modulu honek honako edukiak ditu: Misioa, ikuskera eta balioak. Horiek xedatuta badaude, bere horretan aurkeztu behar dira. Komeni da testu argigarri txiki batzuk eranstea, aintzat hartuz harrera-gidaliburua jasoko duen pertsona enpresan berria dela. Enpresaren organigrama, nola funtzionatzen duen ulertzeko azalpenekin. Garrantzitsua da emakumeak eta gizonak antolakundean non dauden jakitea, eta horretarako pertsonen izenak agertu behar dira, bakoitzak zein rol duen ezagutzeko. Enpresaren egungo ildo estrategikoen aurkezpen didaktiko laburra. Enpresaren historia laburra. Gure enpresaren bizitzako gertakari nagusien agerpen kronologikoa: sorreraurtea, eskaera-zerrenda, merkatu edo produktuen inguruko mugarriak, aldaketa esanguratsuak, aitortzak eta abar. Grafikoak bezero nagusiei eta enpresan ekoizten diren produktu edo zerbitzuei buruzko informazioaz. Interesgarria da enpresaren bilakaeraren ikuspegi bat eta dokumentu didaktikoak eskaintzea, edonork ulertzeko moduan. Enpresan erabiltzen ditugun teknologiei buruzko oinarrizko informazioa.

organigrama enpresaren izena aurkezten dizugu Enpresaren izena Enpresaren organigrama, nola funtzionatzen duen ulertzeko azalpenekin. Pertsonen izenak agertu behar dira, bakoitzak zein rol duen ezagutzeko. Komeni da honakoak eranstea: • telefono-aurkibide bat, izen eta atalka (interesgarria izan liteke argazkiak txertatzea) • lehen laguntzan gaitutako langileen zerrenda • larrialdi-planetan gaitutako langileen zerrenda • informazio-teknologien alorrean diharduten langileen zerrenda Gure enpresaren ezaugarrien arabera, eginkizun bereziki garrantzitsuak dituzten langileen zerrenda gainera liteke. aurkezten dizugu enpresaren izena organigrama LOGO

“Alderdi soziolaboralak” moduluaren edukiak Atal honetan, gure enpresan dugun harreman soziolaboralen esparruari buruzko zenbait alderdi aipatu behar dira. Beraz, premiazkoa da gobernatzen gaituzten barne-araudiak, indarreko hitzarmenean jaso beharko direnak, azaltzea. Bereziki azaldu behar dugu: Kontu hauei buruzko zalantzarik izanez gero, garbi adierazi behar da nori galdetu behar zaion. Atal honetakoedukiekin batera, komeni da sartu berri den pertsonari gomendatzea endatzea agiri honetaz gain bere lan-kontratuaren kopia bat gorde dezala. Gainera, komeni da gehitzea, baleude, barne-izapideak egiteko inprimakiak eta indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko lege organikoaren eskakizunak betetzeko beharrezkoak liratekeen guztiak. Presentzia kontrolatzeko sistema. Lan-egutegia eta horri buruzko araudia. Zerbitzu medikoaren funtzionamendua: zerbitzu sozio-sanitarioak eta oro har lan-osasuna. Soldata-orri bat zer-nolakoa den, eta zer barne hartzen duen. Oinarrizko bizikidetza-arauak tabakoari, emakumeen eta gizonen berdintasunezko tratuari edota instalazioen zainketari buruz, besteak beste. Arau horiek enpresa bakoitzaren kasuistikara egokitu beharko dira. Enpresaren gizarte-zerbitzuak, aipagarriak balira, eta erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko jarduerak. Bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko enpresak gara lezakeen araudia.

esparrua bizikidetzako oinarrizko arauak harreman soziolaboralen Enpresaren izena Enpresa honetan lan egiten dugun pertsona guztiok eremu batzuk eta instalazio batzuk partekatzen ditugu. Gure eginbeharra da lan-giro egokia edukitzea. Aholkurik onena logika erabiltzea bada ere, bereziki gogorazten dizugu: Laneko ekipamendua eta oro har instalazioak mantentzea pertsona bakoitzari dagokion ardura da. Tabakoaren kontsumoaren gainean xedatutako irizpideak errespetatu behar ditugu, erretzaileen eta erretzen ez dutenen arteko elkar ulertzea sustatuz eta legea betez. Lan-ingurunea pertsona bakoitzaren ardura da azkenean, eta pertsona horrek nola lan egiten duen islatzen du. Ez utzi zure ingurunea hondatzen, edozein gabezia mantentze-lanetako arduradunei jakinaraz iezaiezu. Pertsonen duintasunari erasotzen dioten irudi, egutegi eta bestelako hedapen-euskarriak ez egotea komeni da. Hizketan ari zarela, ez ezazu tratu bereizkeriazko edo gutxiesgarririk erabili sexua, arraza edo pertsonen arteko bestelako ezberdintasunak baliatuz. Eremu komunetan eta atsedenlekuetan, emakumeak eta gizonak dira, biak ala biak, horien erabilera eta garbitasunaren erantzule. harreman soziolaboralen esparrua bizikidetzako oinarrizko arauak Gure eginbeharra da lan-giro egokia eta ondo zaindua edukitzea

“Kalitate-sistema” moduluaren edukiak Modulu honetan jaso behar dira: Enpresaren kalitate-politika eta -estrategia, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitatesistema gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko. Prozesuen mapa, gure enpresak ikuspegi horrekin lan egiten badu, prozesuak zein pertsonen ardurapean dauden adieraziz. Kalitateak behar duen dokumentazio-sistemaren oinarrizko deskribapena. Kalitatea pertsonek sortzen duten neurrian eta horretarako formulario batzuk baliatu eta bete behar direnez, garrantzitsua da formularioak ezagutzera ematea eta horiek nola erabili behar diren azaltzea. Harrera-gidaliburuak oinarrizko deskribapen bat jaso behar du, baina komeni da, horrez gain, pertsonak kalitate-sistemaren dokumentazioa erabiltzen trebatzeko beste euskarri zehatzago batzuk edukitzea. Prozedura-eredu baten adibide bat, eta horretarako behar diren agiriena. Hemen adibide bat erakutsi behar da, gero, gidaliburuak lanpostuari buruz duen atalean, sartu berri den pertsonari dagokion berariazko trebakuntza adieraziko baita.

sistema kalitate -politika Enpresaren izena Kalitateak enpresan duen garrantzia agertzeko testu laburra. EFQM ereduaren ildoari jarraiki lan egiten badugu, eredu horren aurkezpen laburra eskainiko dugu. Enpresa erreferentziaren batez ziurtatua badago, bezeroen nahiz hirugarren batzuen aldetik, berariaz aipatuko dugu hori. Kalitate-politika aurkeztuko da, gidaliburuan idatzia dagoen bezalaxe. kalitate sistema -politika Posible da enpresaren kalitate-sistema azaldu behar izatea kanpo-auditoretza badaukagu. Kontutan izan, garrantzitsua da.

“Prebentzioa kudeatzeko sistema” (I) moduluaren edukiak Atal hau garrantzitsuenetakoa da. Gidaliburuan prebentzio-sistemaren deskribapen orokorra egin behar da, enpresan sartu den pertsonak: Prebentzio-sistemaren aurkezpen orokor honetaz gain, dagokion pertsonak hartuko duen lanpostu zehatzaz aritzean hemen aurkeztu dena zehaztu eta xehatuko da. Kontzientzia har dezan prebentzioa eguneroko jardunean oinarrizko jarduera dela eta kontura dadin pertsona guztien ardura dela. Prebentzioaren inguruan zeregin zehatz batean diharduten pertsonen ardura nagusiak ezagutu ditzan, hala kudeaketaren ikuspegitik (prebentzioko teknikariak, prebentzioko ordezkariak, segurtasun-batzordeko kideak) nola ikuspegi operatibotik (lehen laguntzan gaitutako langileak, lehen eta bigarren esku-hartze taldeak eta abar). Enpresan dauden arriskuak identifika ditzan eta kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak zein diren jakin dezan. Bere lana egitean epe labur eta luzera dauden arriskuak identifika ditzan eta osasun-arazoak saihesteko beharrezko neurriak eska ditzan. Balizko istripuen eta osasun-arazo fisiko, psikiko edo emozionalen edozein sintomaren aurrean zer egin jakin dezan. • Larrialdietan zer egin jakin dezan.

“Prebentzioa kudeatzeko sistema” (II) moduluaren edukiak(II) Modulu honen edukiak bat datoz Confebask-ek ondutako gidaliburu orokorrarekin; azken horrek honakoak barne hartzen ditu: • Enpresaren laneko segurtasun- eta osasun-politika, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitate-sistemaren kasuan bezala, politika hau gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko. • Enpresaren arrisku guztien mapa, ikuspegi orokor bat eskaintze aldera; ondoren, lanpostu zehatza aurkeztean, berariazko arriskuak eta horien aurrean hartu beharreko neurriak adieraziko dira. Berariaz aipatuko dira haurdun egotearekin bateragarri ez diren lan-baldintzak. • Pertsonak enpresaren barruan prebentzioari buruz dituen eskubide eta betebeharren zerrenda. • Enpresan prebentzioa nola antolatuta dagoen azaltzeko deskribapen laburra. Deskribapen horren baitan, berariazko rolak betetzen dituzten pertsonak izendatu beharko dira.

arriskuen sistema mapa preventzioa kudeatzeko Enpresaren izena Arriskuak eta kasu bakoitzean beharrezko diren prebentzio-neurriak berrikusten dira. preventzioa kudeatzeko sistema arriskuen mapa Arriskua Mota Prebentzio-neurria Lantokiko segurtasunaren funtsezko mugarria arriskuak eta dagokien prebentzio-neurriak ezagutzea da.

sistema betebeharrak eta eskubideak preventzioa kudeatzeko Enpresaren izena Enpresan sartu den pertsona orok eskubidea du: Enpresan sartu den pertsona orok betebeharra du: preventzioa kudeatzeko sistema betebeharrak eta eskubideak Laneko segurtasun eta osasunaren (LSO) arloan babes eraginkorra izateko. Arriskuei eta hartutako neurriei buruzko informazioa jasotzeko. • LSOren inguruko gaietan kontsultatua izan eta parte hartzeko. • LSOren gainean berariazko trebakuntza jasotzeko. • Aldian-aldian berariazko osasun-zainketa jasotzeko. • Segurtasun eta Osasun Batzordekoa izateko bere ordezkarien bitartez (50 langiletik gorako enpresatan). • Egin beharreko lanerako lan-ekipamendu egokiak erabiltzeko. • Egiten duen zereginerako eta hark dituen arriskuetarako egokiak diren norbera babesteko ekipamenduak (NBE) jasotzeko. • Lanak eragindako arrisku larri eta gertukorik egonez gero, gaineko postuan hurrena dagoen pertsonari jakinarazteko eta, beharrezko balitz, jarduna eten edo lantokia uzteko. Lanean bere segurtasunaz eta bere egintza edo ezegiteengatik kaltetuak gerta litezkeen pertsonenaz arduratzeko. Ekipamenduak, makinak, tresnak eta bere jarduera garatzeko darabilen beste edozein bitarteko egoki erabiltzeko. Enpresak eskaintzen dituen bitartekoak eta ekipamenduak egoki erabiltzeko, enpresak emandako argibideei jarraiki. Lantokian dauden segurtasun-gailuak ez indargabetzeko eta egoki erabiltzeko. Segurtasuna arriskuan jartzen duen edozein egoera zein gertatzen diren istripu edo gorabeherak, horiek kalteak eragin ala ez, gaineko postuan hurrena dagoen pertsonari eta esleitutako langileari berehala jakinarazteko. Aginte eskudunak ezarritako betebeharrak konplitzen laguntzeko. Enpresaburuari laguntzeko hark lan-baldintza seguruak bermatu ahal izan ditzan.

“Ingurumena kudeatzeko sistema” moduluaren edukiak Atal hau enpresa guztientzat da gomendagarria, baina bereziki ziurtagiria dutenentzat. Gogoratu behar da trebakuntza, zabalkunde eta sentsibilizazioko eskakizunak handiak direla kudeaketa-eredu honetan. Hortaz, modulu honetan jaso beharko dugu: Enpresaren ingurumena kudeatzeko politika, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitatepolitikaren kasuan bezala, politika hau gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko. Ingurumen-alderdi nagusien eta horien tratamenduaren mapa (inpaktua, hondakinak, isurpena eta abar), bakoitzarekin hartu beharreko neurrien ikuspegi orokor bat eskaintze aldera. Ziurtagiria duten enpresen kasuan, prozedura-eredu baten adibide bat, eta horretarako behar diren agiriena. Hemen adibide bat erakutsi behar da, gero, gidaliburuak lanpostuari buruz duen atalean, sartu berri den pertsonari dagokion berariazko trebakuntza adieraziko baita.

ingurumena kudeatzeko sistema Enpresaren izena Ingurumen-alderdiak, horien sailkapena, tratamendua eta azken erabilera berrikusten dira. Enpresak bestelako zerrendaren bat badu, hura ere baliagarria izango da. Helburua kontzientzia harraraztea da. ingurumena kudeatzeko sistema ingurumen-alderdien eta horien tratamenduaren mapa Ingurumen- alderdia Mota Tratamendua Azken jomuga Hondakin bakoitzak bere azken jomuga eta tratamendua dauka. Segurtatu ondo ezagutzen direla.

“Etengabeko hobekuntzako sistema” moduluaren edukiak Atal honetan, enpresak lehiakorra izateko bidean etengabeko hobekuntza erdiesteko ezarri behar duen funtzionatzeko era azalduko da. Komeni da bi eduki mota agertzea: Mezu orokor bat, etengabeko hobekuntzaren onurez kontzientziatzeko, eredu horrekin lan egiteko arrazoiak azaltzeko eta hura gauzatzea pertsona guztien ardura dela adierazteko. Jarduteko era zehatza, pertsonak etengabeko hobekuntzarekiko nola jokatu behar duen azalduko duena. Eskuarki, hobekuntza nola kudeatzen den azalduko duen eta sistema horretan edozein pertsonak parte har dezakeela adierazten duen prozedura bat baliatuko da.

“Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak” (I) moduluaren edukiak Modulu honen edukia ohiko gidaliburuetan berria bada ere, Eusko Legebiltzarrak onartutako otsailaren 18ko 4/2005 Legean, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa, berretsia dago. Gidaliburuaren atal berritzaileenetakoa da; izan ere, moduluaren bidez antolamenduan txertatzen dira sexuagatiko balizko diskriminazio-egoerak saihesteko eta emakumezko eta gizonezko langileen berdintasun egiazko eta eraginkorra bermatu eta sustatzeko lan-sistemak eta -moldeak, emakumeei nahiz gizonei zuzenduak. Mezu ireki eta garbia helarazi behar da: Emakumezko nahiz gizonezko langileek kontzientzia hartu eta ohar daitezen zergatik den tratuberdintasunaren ikuspegitik lan egitea laneko giroari eta antolakundearen lehiakortasunari begira garrantzitsua. Horregatik, enpresako pertsona guztien ardura da printzipio hori betetzen dela lortzea. Enpresak garbi adieraz dezan berdintasun-politika zein konpromiso eta jardueratan egikaritzen den, politikaren jarraipena eginez eta beharrezko baliabideak eskainiz. Pertsona guztiek senti dezaten politika horrekin DENOK, GIZON ETA EMAKUME, irabazten dugula.

“Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak” (II) moduluaren edukiak Deskribapen orokor bat eskaini nahi da, sartu berri den pertsonak, emakumezkoa zein gizonezkoa izan: Kontzientzia har dezan emakumeen eta gizonen berdintasuna funtsezko balioa dela eta pertsona guztiek egunez egun bere egin behar dutela. Enpresak berdintasunaren alorrean hartu dituen konpromiso nagusiak balioetsi eta ezagutu ditzan. Enpresan sor daitezkeen desberdintasun-egoerak edo -zantzuak identifika ditzan eta jakin dezan kasu bakoitzean zein neurri hartu behar diren. Emakumezko langileen kasuan, lan- eta osasun-baldintzetan berariaz generoari lotutako arriskuak – sexu-xantaia, inguruaren jazarpena, soldata txikiagoa, trebakuntza jasotzeko eta mailaz igotzeko aukera gutxiago eta abar– identifika ditzan eta beharrezko neurriak har daitezela eska dezan. Lan-eskubideak, bereziki emakumeen kasuan, ezagutu ditzan; izan ere, emakumeek gutxiago parte hartu ohi dute auzi horiei buruzko informazioa ematen den eta eztabaidak burutzen diren guneetan.

Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika: informazio orokorra Aurkezpen soil bat egitea komeni da, berdintasun-politikek organizazioetan duten garrantzia eta politika horien oinarrian dauden lege eta gomendioak azalduz. Halaber, Berdintasunaren eremuan hainbat erakunde garatzen ari diren esperientziak eta estrategiak aipa daitezke, eta baita gure erkidegoan berariazko planekin lanean diharduten enpresak ere. Interesgarria izan daiteke antolakundearen argazki labur bat egitea emakumeek eta gizonek lanpostu eta mailen arabera duten presentzia islatuz, modu horretara garbi jakin dezagun zenbat emakumezko zein gizonezko lankide izango ditugun. Ingurunea emakumezkoa edo gizonezkoa den jakiteak hastapenean geure burua hobeto kokatzen lagun gaitzake. Emakumeen kasuan, komeni da antolakundean ari diren eta beren ibilbide edo lanpostuagatik sartu berrientzat “erreferentzia” edo “mentoring” gisa joka dezaketen emakumeak aipatzea (argazkia ere sar daiteke). Hori bereziki interesgarria izan daiteke “zailtasun erantsiak” dituzten emakumeak hartzean (ahalmen-urritasuna dutenak, adinean aurrera doazen eta langabezian denbora luzea daramatenak, genero-indarkeriaren biktimak, etorkinak, goi-zuzendaritzako postuetan diharduten emakume gazteak eta abar).

politika: berdintasun-plana barne-mailan eta aitortzak Enpresaren izena Atal honetan, antolakundean aukera-berdintasunaren printzipioa nola jasota dagoen azaltzen duen prozedura agertzen da, beste atal batzuetan jorratzen ez diren alderdiak nabarmenduz. Alor horretan berariazko politikarik (ekintza positiboak, hobekuntzak hitzarmenetan eta abar) edo aitortza ofizialik izanez gero, agerian jartzeko unea da. Komeni da idazkera zaintzea, emakumezko zein gizonezkoek antzeman dezaten pertsonak benetan beren lanagatik eta gaitasunengatik baloratzen eta aintzatesten dituen enpresa batean parte hartuko dutela, aurreiritzi edo estereotipo sexistak bazter utzita. Emakumezkoen kasuan bereziki, akuilu erakargarria da jakitea lanean hastera doan enpresako zuzendaritza argi eta garbi emakumeen eta gizon berdintasunaren alde engaiatua dagoela. emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika: berdintasun-plana barne-mailan eta aitortzak Alor horretan berariazko politikarik (ekintza positiboak, hobekuntzak hitzarmenetan eta abar) edo aitortza ofizialik izanez gero, agerian jartzeko unea da.

“Informazio-sistemak” moduluaren edukiak Atal honek enpresaren informazio-sistemei buruzko argibideak eskaintzen ditu. Informazioa gero eta baliabide garrantzitsuagoa bihurtzen ari da –dagoeneko garrantzitsuenetakoa da– eta gero eta gehiago digitalizatzen ari da. Horregatik, oinarrizko zenbait auzi azaldu behar dira: Jarraian eduki estandar batzuk proposatzen dira, enpresa bakoitzera egokitu beharko direnak. • Enpresaren npresaren informazioa tratatzeko moduari buruzko argibideak eman eta baliabide horrek lehiakortasunaren ikuspegitik duen garrantziaz sentsibilizatzea. • Nola erabili eguneroko tresnak, posta elektronikoa edo Interneteko nabigatzailea kasu, informazio-iturri orokor gisa. • Segurtasuna nola egikaritu, bai birusen sarrera saihesteari begira bai segurtasun-kopiei dagokienez. • Zein pertsonarengana jo informazio eta komunikazioko teknologia-tresnen erabileran aholkularitza jasotzeko. • Nola bermatu informazioa emakumeei zein gizonei neurri berean heltzen zaiela. Enpresan eraginkorren diren komunikazio- eta informazio-kanalak ongi berrikusi.

informazio- sistemak posta elektronikoa erabiltzeko oinarrizko arauak Enpresaren izena Posta elektronikoa ohiko tresna da gaur egungo gizartean. Gure bizitza pribatuan nahiz lanean erabiltzen dugu, eta sarritan zaila da bien arteko muga non dagoen zehaztea. Lanean, hala ere, honako gomendioak aintzat hartu beharrekoak dira: informazio- sistemak posta elektronikoa erabiltzeko oinarrizko arauak Posta arduraz erabil ezazu; mezu bat bidali aurretik, pentsatu: dagokion pertsonari zuzendu eta behar duzun oinarrizko informazioa bakarrik idatzi. Posta zuhurki erabil ezazu, errazagoa baita aztarna digitalei jarraitzea. Ez iezaiezu birbidali enpresako beste pertsonei zabor-posta, posta sexista edo lanarekin zerikusirik ez duena. Ez ezazu hartzaile ezezagunei zuzendutako edo gai arraroak dituen espero gabeko posta zabaldu. Ez ezazu inoiz egikarigarria den fitxategi erantsi bat zabaldu. Nahi ez duzun posta (spam) jasotzen baduzu, informazio-sistemetako arduradunei jakinaraz iezaiezu, dagozkion neurriak har ditzaten. Mezuak premiarik gabe ez itzazu gorde; postontzia txukun eduki ezazu, ezinbestekoa bakarrik edukiz. Mezuak aldi baterako bakarrik gorde, garrantzitsuak diren bitartean. Zalantzarik izanez gero, informazio-sistemetako arduradunekin harremanetan jar zaitez. Posta elektronikoa modu arduratsuan erabili, behar den neurrian

Enpresaren izena Pertsonak gara inguru seguru edo ez seguruak sortzen ditugunak. Teknologiak lana erraztu edo zaildu diezaguke, baina geu gara informazioa baliatzean segurtasun-politika egikaritu behar dugunak. Hemen oinarrizko arau batzuk dituzu: informazio- sistemak posta elektronikoa segurtasuneko oinarrizko arauak Ezin da enpresan ofizialki erabiltzen denaz bestelako softwarerik kargatu. Segurtasun-kopien prozeduran xedatutakoa derrigorrez bete beharko da. Informazio-teknologien erabiltzaileak ziurtatu beharko du bere ekipoak enpresan homologatutako birusen kontrako softwarea duela eta software hori aktibatua dagoela. Zalantzarik izanez gero, informazio-sistemetako arduradunengana jo beharko da. Internet zeharreko nabigazioa irizpide etikoei jarraiki eta erabiltzailearen erabateko erantzukizunpean egin beharko da. Informazio-sistemen alorretik atzipenak ikuska daitezke. Beharrezkoa balitz software berria jartzea, beti ere informazio-sistemen sailaren oniritzia beharko da. Informazio digitalaren erabileran segurtasunari buruzko zalantzarik izanez gero, informaziosistemetako arduradunekin harremanetan jar zaitez. Informatika segurantza teknologia erabiltzen dugunen jarrera arduratsuetan hasten da.