La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Irudia: Sinaiko basamorturantz

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Irudia: Sinaiko basamorturantz"— Transcripción de la presentación:

1 Irudia: Sinaiko basamorturantz
B Zikloa Irudia: Sinaiko basamorturantz 2015eko abuztuaren 9a Urteko 19. Igandea Doinua: “Exsurge Domine”

2 Eliasen ibilbidea, Sinaiko basamorturantz, Israeletik ihesi, Baalen profeta guztiak akabatu ondoren
Basamortuko irudiak

3 JESUSEN OGIA JATEN DUENAK BETIKO BIZIA IZANGO DU
1. Irakur.: Elias Samaria erresumako profeta da, Jahveri leial, Jezabel erreginaren (boterea) menpeko Baalen profeten aurka. Atsekabeturik, ihes egiten du. Jainkoak OGI bat ematen dio, Jesusek guri emango digunaren aurre-irudi. 33. Salmoa: Salmo honek gogorazten digu Jainkoa dela jaten ematen diguna, eta Ogi hori Bera izanik, dastatuz ikusiko dugu zein den ona Bera. 2. Irakur.: Efesotarrei eginiko eskutitzak erakusten digu nolakoa izan behar duen gure portaerak Jainkoaren aurrean. Ebanjelioa: Jesusek ematen digun OGIA, betiko bizia izateko ogia.

4 Elias, ipuru azpian (Volterra XVI.m.)
1Erg 19,4-8 Egun haietan, Elias basamortuan aurrera joan zen eta egun osoan ibili. Azkenean, ipuru baten azpian eseri zen. Heriotza opa zion bere buruari. Hau zioen: «Aski da! Orain, Jauna, hartzazu ene bizia, ez bainaiz ni neure gurasoak baino hobea». Gero, etzan zen eta loak hartu zuen ipuru haren azpian. Horretan, aingeru batek ukitu eta esan zion: «Jaiki eta jan!». Begiratu zuen Eliasek eta horra non ikusten dituen, bere buru aldean, harri goritu baten gainean erretako sutopila eta antoxin bat ur. Jan eta edan ondoren, etzan egin zen berriro. Itzuli zen bigarren aldiz Jaunaren aingerua, ukitu eta esan zion: «Jaiki eta jan, oso bide luzea baituzu». Jaiki zen Elias, jan eta edan zuen, eta janari haren indarrez berrogei egun eta berrogei gau ibili zen, Horeberaino, Jainkoaren mendiraino.

5 33. salmoak kristautasunaren bataioko katekesietarako balio izan zuen
33. salmoak kristautasunaren bataioko katekesietarako balio izan zuen. Bataiatu beharrekoek 13. txatalean egiten den galderaren erantzuna jakin behar zuten: “Nork ez du maite bizia? Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?” S. Benitok ere galdera bera egiten die bere mojei. Gaurkoan, salmo honen GORESPENA hartuko dugu gogoan: “Dasta eta ikus zein ona den Jauna”. Salmogileak horretara gonbidatzen gaitu: Nik bedeinkatuko dut Jauna une oroz. [Denok] Gora dezagun elkarrekin haren izena. Dohakabeak deitzean, Jaunak entzun egiten dio Jaunaren aingeruak zintzoa arriskutik atera egingo du

6 33. Salmoa Dasta eta ikus zein ona den Jauna.
Bedeinkatuko dut Jauna une oroz, etengabe goretsiko ene ezpainez. Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu. Basamortuko ipurua

7 Dasta eta ikus zein ona den Jauna. Handietsi nirekin batera Jauna,
Sinaiko basamorturantz Dasta eta ikus zein ona den Jauna. Handietsi nirekin batera Jauna, gora dezagun elkarrekin haren izena. Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun, beldur guztietatik libratu ninduen.

8 Dasta eta ikus zein ona den Jauna.
Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira, ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko. Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun eta larrialdi guztietatik atera zuen. Sinaiko basamorturantz

9 Dasta eta ikus zein ona den Jauna. Zaindari dago Jaunaren aingerua
Sinai Dasta eta ikus zein ona den Jauna. Zaindari dago Jaunaren aingerua begirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko. Dasta eta ikus zein ona den Jauna: zorionekoa berarengan babesa duena!

10 Ez nahigabetu Espiritu Santua
Ef 4,30 - 5,2 Senideok: Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko. Ez bedi izan zuen artean zakarkeriarik, ez haserrerik, ez gorrotorik, ez garrasirik, ez irainik, ezta inolako gaiztakeriarik ere. Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala. Izan zaitezte, beraz, Jainkoaren antzekoak, beraren seme-alaba maite zaretenez. Bizi zaitezte maitasunean, Kristoren antzera, berak maite izan baikintuen eta bere burua gure alde eman baitzuen, Jainkoak atseginez onartzen duen oparitzat eskainiz. Ez nahigabetu Espiritu Santua

11 Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia,
Kafanaurmeko sinagoga. Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia, dio Jaunak, ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du Jn 6,51

12 Sinagogako kapitel batel xehetasuna. Kafarnaum
Jn 6, Aldi hartan, marmarka hasi ziren entzuleak, «Neu naiz zerutik jaitsiriko ogia» esan zuelako, eta zioten: – Ez da, bada, hau Jesus, Joseren semea? Ez ditugu, bada, ezagunak honen aita-amak? Nola dio, orain, zerutik jaitsia dela? Jesusek ihardetsi zien: – Ez ari marmarka zeuen artean. Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu; eta neuk piztuko dut azken egunean. Honela esaten da profeten liburuan: Jainkoaren ikasle izango dira denak. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana hurbiltzen da. Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoarengandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita. «Bene-benetan diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du. Neu naiz bizia ematen duen ogia. Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren. Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia: beronetatik jaten duena ez da hilko. Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».

13 Emaguzu garaipena zeure ahalmenaz, eta erantzun,
hain maite dituzunok libra daitezen. Salmo 60,7

14 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Irudia: Sinaiko basamorturantz"

Presentaciones similares


Anuncios Google