Zelula eukariotikotan dauden organuluetako batzuk dira. Lisosomak Zelula eukariotikotan dauden organuluetako batzuk dira. Asier Gordo Badiola
Egitura Forma eta tamaina aldakorreko xixku txikiak (0’3-0’8 µm). Mintz batez inguraturik. Barnean entzima hidrolitikoak: lipasak, proteasak, nukleasak… Baldintza bikainetan jardun pH azidoan, 5 inguruan. Baldintza horiek protoi-ponpak eskatu, H+ sarrarazteko lisosomen barrura. Guztiz beharrezkoa lisosomaren pHa azido mantentzeko.
Funtzioak Makromolekulen hidrolisia. Zelulen kanpotik etorritakoak, endozitosiz (heterofagia). Zelula barnekoak, bere osagaiak zahartutakoan (autofagia).
Sailkapena Lisosoma primarioak: Golgiren aparatutik askatutako xixkuak, hidrolizatu beharreko substantziak dituzten xixkuekin batu gabeak . Entzima hidrolitikoak dituzte, baina ez da makromolekulen hidrolisirik ematen. Lisosoma sekundarioak: Lisosoma primarioen eta hidrolizatu beharreko substantziadun xixkuen fusioz sortua. Hidrolisia ematen da hemen.
Nola sortzen dira sekundarioak? Lisosoma sekundarioak = Hidrolizatu beharreko substantzien xixkuak + Lisosoma primarioak Mekanismo hau jarraitzen dutela proposatzen da: Xixkuak sortzen dira, non hidrolizatu beharreko substantziak dauden, zelula barnean zein kanpoan. Aldi berean golgiren aparatutik entzima hidrolitikodun xixkuak askatu (lisosoma primarioak). Bi xixkuek batu egin eta lisosoma sekundarioa eratu.
Lisosoma sekundarioen eraketan hondakinak sortu, haien artean digeritzen ezinezkoak. Kasu honetan: Exozitosia ematen da. Zitosolan pilatu zelula zahartzen doan ahala (adibidez lipofuscina granuluak, neuronetan pilatuak).