Erlijioaren kritika: Jainkoaren heriotza eta Supergizakia

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Pazkoaldiko 2. Igandea (C) Joan 20,19-31 Jose Antonio Pagola Musika:BanSon.Amadeus 1 Aurkezp:B.Areskurrinaga HC Euskaraz:D.Amundarain.
Advertisements

Jesus berreskuratu Jose Antonio Pagola Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC
Gogamena edo Pentsamendua
Munduko erlijioak Kristautasuna (Monoteista) Islamismoa (Monoteista)
Egiaren Testiguaren aurrean
HIGIDURA.
Lau kandelak.
FEDEA ETA ARRAZOIAREN ARTEKO ERLAZIOA
SOFISTAK ETA SOKRATES.
ERREALITATEARI DAGOKION PROBLEMA:
AZUKREA.
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
NATURALEZA.
NATURA.
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
ABENDUKO PREGOIA.
Alemaniako Bonn hiriko fiskaltzak DNA proba egingo dio Jan Ullrich txirrindulariari. Dopatu delako frogarik ba ote dagoen ikertu nahi dute horrela.
Auto berean joaten dira lantokira Ane eta Peru
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Montserrateko Beneditar alabak.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
HURBILKETA OROKORRA XX.MENDEKO FILOSOFOEI
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Immanuel Kant: Testuinguru historikoa
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
PAZKOKO 7. IGANDEA “Qui sedes ad dexteram Patris” entzuten dugula,
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
FRIEDRICH WILHEILM NIETZSCHE
Montserrateko Beneditar alabak.
Komunikazioaren elementuak
FRIEDRICH WILHEILM NIETZSCHE
TESTUINGURU HISTORIKOA XVIII mendea
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA 2014
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
ABENDUKO PREGOIA.
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
MARX: EGITASMO FILOSOFIKOA
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
FISIKA.
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
Lotura Ionikoa 1.
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
6. Igandea B zikloa URTEKO
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
“Humek amets dogmatikotik esnatu ninduen”
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
PERSPEKTIBISMOA ( ).
MATERIALISMO DIALEKTIKO ETA HISTORIKOA
ETA ORAIN BERA ERE GALDURIK DABIL
(Kalko okerrak: ‘bitartean’)
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
FILOSOFIAren HISTORIA
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
Askatasuna eta Gaitza arazoa
FRIEDRICH WILHEILM NIETZSCHE
Zer da epaiketako bitartekotza?
Zuek zarete Elizaren motorra; maitasuna gauzatzen duena…
Transcripción de la presentación:

Erlijioaren kritika: Jainkoaren heriotza eta Supergizakia NIETZSCHE Erlijioaren kritika: Jainkoaren heriotza eta Supergizakia

Erlijioaren kritika Nietzscheren iritziz, erlijioa beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak dituen larrimin- eta ezintasun-sentimenduetatik. Oro har, erlijioak, eta batik bat kristautasuna eta budismoa gaixoen eta ahulen erlijioak direnez gero, oztopo izan dira gizakiak bere mugak etengabe gainditzen joateko. Osoko bizitzari, edo osotasunez mamitu beharreko bizierari kontrajartzen zaio bizitza ahula eta artaldearen morala. Erlijioaren morala, indarra eta hobetzeko ausardiaren ordez beldurrez jarduten duen morala da.

Kristautasuna platonismo herrikoia Erlijioak ez du inoiz egia esan eta naturaz gaindiko izaki transzendentalei errealitatea ematean (jainkoa, haraindia, etab.) metafisikak egindako errore berbera gauzatzen du. Nietzsche-ek kristautasunari, mendebaldeko metafisikari egindako kritika bera egiten dio: mundu honetakoa, lurrekoa, gorputzezkoa zabarkeriatzat eta itxurakeriatzat hartzean gizakiak bere izaera eta indarra galtzen du; ordea, begi aurrean agertzen den mundu hau bakarrik aldarrikatu behar dugu, betikortasuna ukatuz.

Nietzsche eta Antzinako Grezia Grezia aurre klasikoan gizakiari (eta errealitateari) buruzko ikuspegia orekatsua zen: oreka hau apolineo eta dionisiako kontzeptuen bitartez azaltzen du Nietzschek. Apolineok (Apolo jainkotik) neurria, arrazionala dena, argitasuna edo ideia argitzailea… adierazten du. Dionisiakoa (Dionisio jainkotik) neurrigabekeria, instintuala, emozionala dena (sexu sena…) baita, bizitza, ugalketa, fruitua… adierazten du. Grezia klasikoan Sokrates eta batez ere Platonekin gizakiarengan eta errealitatean alde apolineoa goratu egiten da eta alde dionisiakoa mesprezatzen hasten da; kristautasunarekin mesprezu hau erradikalizatu egiten da, errealitate hau ukatu arte.

Jainkoaren heriotza Kristautasunaren ideia guztien oinarrian, ezkutuan jainkoa dago, bizitzaren kontrakoa dena. Horregatik, indarra, askatasuna eta espirituaren independentzia bermatzeko, ateismoaren aldarrikapena egin zuen Nietzschek, zeren eta sinesmena ahultasunaren eta koldarkeriaren adierazle baita, eta azkenean, bizitzaren aurkako jokaera bilakatu baita. Jainko ideiaren sorrera ametsezkoa da guztiz; are gehiago, gizakiak berak har dezake Jainkoak uzten duen lekua, balioen sortzaile moduan eta legegile gisa. Kristautasunari leporatzen dio Nietzschek grinak, bulkadak, senak, oro har gorputzari gogoko zaion guztiak eta balio estetikoak arbuiatu izana. Hori dela eta, garaiko gertaerarik garrantzitsuenak, jainkoaren heriotzak hain zuzen, gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko. Kristau jainkoa, bere debekuak, agindu eta guzti, alde batera geratzen dira. Eta horrela, gizakion begiak ez dira haraindiko mundura zuzenduko, gezurrezko mundura jo beharrean, honako mundu honetara joko dute eta.

Ondorioz, Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko dituenez gero, gizakiak ez dio mundu honen bestaldekoari helduko, hemengoari baizik. Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia-puntua da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion. Jainkoaren heriotzaren osteko urratsak bi dira: bata arriskutsua eta bestea txalogarria: Lehendabiziko urratsa da gizakia noraezean aurkitzeko arriskua; bizitza moralaren aztoramendua eta txikikeria jainkoa hil osteko arriskuak dira. Bigarren urratsa da gizakia konturatzea bere sormen-ahalmenaz eta urrats hori txalogarria litzateke, egoera berriaz oharturik, gizaki berria sormena garatu dezakeela konturaturik uste izango du haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela. Gizakiak bere buruaren gainetik beste gizaki-maila bat sortu beharra du: supergizakia

Supergizakia Honela mintzatu zen Zaratustra bere idatzi landuen eta ezagunenean, goren puntura iritsi zen bere filosofia: jainkoaren heriotzaren osteko urratsa da supergizakiaren etorrera. Dagoeneko, ez da supergizakia bere horretan agertu; aldiz, geroago izango den itxaropena azaltzen du Nietzschek. Antropologiaren barruan orduantxe sorturiko beste burutapen batzuekin ere bat egingo du, hala arimaren eta gorputzaren arteko banaketa ukatzen dutenekin. Gizadiak dituen asmoak gauzatzeko lurra atondu beharrean gaude, bere pausalekua, eta ez pasa-lekua balitz bezala. Gizakiok apurka-apurka hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko gogoak adierazten du supergizakiak; halaber, egungo egoerarekiko ezadostasuna erakusten du eta lortu gabe dagoen bizi-maila hobea erdiesteko ahalegina ere.