BGBK IZATEAN ARNASTUTA HARTZEN DIREN SENDAGAIAK: zertan laguntzen dute

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
EAE-N MENOPAUSIA OSTEKO OSTEOPOROSIARI BURUZKO ADOSTASUNA 2015eko urtarrila.
Advertisements

HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
2 Natura Zientziak - DBH 1 Lurraren geruzak eta baliabideak Lurra Hauetan banatuta dago: Geruzak Hauek dira: GeosferaBiosferaHidrosferaAtmosfera Geruza.
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
PRECAUCIONES EN PACIENTES CON GLAUCOMA O CON PREDISPOSICIÓN
HIPERTENTSIO ARTERIALAREN TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA 23 Lib; 5 Zk, 2015
HIPERTENTSIO ARTERIALARI BURUZKO BERRITASUNAK 24 Lib; 2 Zk., 2016
Gogamena edo Pentsamendua
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
ATOMOAREN EGITURA TXINGUDI BHI.
DIABETES-KONTRAKO MEDIKAMENTU BERRIAK:
ESTATINEN KONTRAKO EFEKTUAK 23 Lib; 6 Zk, 2015
Aurkibidea (I) Sarrera Ahotik hartzeko antidiabetikoak:
KLONAZIOA.
IDORRERIA ETA LIBRAGARRIAK. EGUNERATZEA 23 Lib; 10 Zk. 2015
OPERAZIO BARNEKO II Helburuak. Anestesia lokala.
Aurkibidea SARRERA FARMAKO ANTIDIABETIKOAK FARMAKO ANTITRONBOTIKOAK
INTSULINEN EGUNERATZEA 25 Lib, 3 Zk. 2017
TUMORRAK MAILAKATZEA TNM SISTEMA.
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
SUDURBIDEKO KORTIKOIDEAK 23 LIBURUKIA – 1 ZK 2015
Istripua izan da berriro A8 autobidean.
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
GABAPENTINA eta PREGABALINA: erabileraren eta abusuaren artean
AKROSPORT.
Paula, Maider eta Maialen
Aurkibidea SARRERA DIAGNOSTIKOA TRATAMENDUA ANTIDEPRESIBOEN HAUTAKETA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
ASMA HELDUETAN ETA NERABEETAN 25 Lib, 08 zk. 2017
KARDIOBASKULARREN FAKTORE: TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA
III. PROBABILITATEA PROBABILITATEAREN DEFINIZIOAK
HELICOBACTER PYLORI DESAGERRARAZTEKO PAUTA BERRIAK 25 Lib, 5 Zk 2017
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
PAZIENTEEN PARTAIDATZEA ERABAKIAK HARTZERAKOAN
Aurkibidea SARRERA NOIZ ESKATU BEHAR DA DENTSITOMETRIA BAT?
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
HAUR-ASMAREN DIAGNOSTIKOA ETA TRATAMENDUA 24 Lib, 01 zk. 2016
Alergiak.
Patinak.
ZAHARREN MEDIKAZIOA BERRIKUSTEN:
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
FARMAKOAK MIN NEUROPATIKORAKO: EGUNERATZEA 26 Lib, 8 zk. 2018
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
IRALE.
KLONAZIOA.
1) Intsulinaren funtzioen artean hauek daude: a) Azukreak glukogeno bihurtzen ditu. b) Muskuluak glukosa erabiltzea bideratzen du. c) Odolean dauden.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
FRIEDRICH WILHEILM NIETZSCHE
ZELULA AMAK.
ARTROSIAREN TRATAMENDUA 26 LIBURUKIA, 1 Zk, 2018
balioetsi, balioztatu…
Komunikazioaren elementuak
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
MASKURI HIPERAKTIBOAREN MANEIUA 26 Lib, 10 zk. 2018
Ahoko zitostatikoak: zer jakin beharko genuke
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Egileak: Julen, Borja eta
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
PERSPEKTIBISMOA ( ).
INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (I) 24 Lib, 06 zk. 2016
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
Energia eolikoa eta eguzki energia
Energia Nuklearra ITSASO MENDIKUTE.
23. Bedi f : R > R3 endomorfismoa, non
ANTIBIOTERAPIAREN IRAUPENA: MITOAK DESERAIKIZ 27 Lib, 2 Zk 2019
Kontzientzia Sesha.
Transcripción de la presentación:

BGBK IZATEAN ARNASTUTA HARTZEN DIREN SENDAGAIAK: zertan laguntzen dute BGBK IZATEAN ARNASTUTA HARTZEN DIREN SENDAGAIAK: zertan laguntzen dute? 23 liburukia; 9 zk, 2015

AAurkibidea Sarrera Iraupen luzeko antikolinergikoak (LAMA): 6aklidinioa 6glikopirronioa 6umeklidinioa Iraupen luzeko beta-2 agonista (LABA): 6olodaterola LAMA/LABA elkarketa: 6aklidinioa/formoterola 6glikopirronioa/indakaterola 6umeklidinioa/bilanterola Arnastutako kortikoidea / LABA elkarketa: 6flutikasona furoatoa/bilanterola

SARRERA (I) Denbora gutxian, arnastuta hartzen diren 8 sendagai berri (4 molekula berri eta 4 elkarketa) merkaturatu dira BGBK egonkorra tratatzeko. Nahasmena sor daiteke: arnasteko gailu ezberdinak daude aldagarriak ez direnak indikazio ezberdinak ez dago eraginkortasunari eta epe luzeko segurtasunari buruzko datu askorik Sintomak arintzea, gaizkiagotzeen maiztasuna eta larritasuna murriztea, eta bizi-kalitatea eta ariketa fisikoa egiteko tolerantzia hobetzea dira BGBK egonkorraren tratamendu farmakologikoaren helburuak.

SARRERA (II) Arnastutako bronkio-zabaltzaileak dira BGBK dutenentzako tratamendu farmakologikoaren oinarria. Iraupen laburreko bronkio-zabaltzaileak, beta-2 agonistak (SABA) zein antikolinergikoak (SAMA): sintomak bizkor kontrolatzeko Iraupen luzeko bronkio-zabaltzaileak beta-2 agonistak (LABA) zein antikolinergikoak (LAMA): sintoma iraunkorrak dituzten eta mantentze-tratamendua behar duten pazienteetan Arnastutako kortikoideekin elkartutako LABA sendagaiak: maiz gaizkiagotzen diren eta FEV1< % 50 duten pazienteetan Dosi finkoen (LAMA/LABA edo arnastutako kortikoideak/LABA) konbinazioak: - Abantailak: pazientearen erosotasuna eta kostu txikia - Eragozpenak: dosia doitzeko aukera gutxi, zailtasun handiagoa kontrako efektuak eranstean eta tratamendua bikoizteko arrisku handiagoa eta, horren ondorioz, botikak ematean akatsak egiteko aukerak

SARRERA (III) Tratamendua hautatu behar da: Norbanakoaren arabera, sintomen larritasunaren arabera, gaizkiagotzeko arriskua, pazientearen hobespenak eta erantzuna kontuan hartuta, eta kontrako efektuak, egokitzapena eta gailuen kostua baloratuta. Tratamendua mailakatua da. Hurrengo mailara pasatu edota tratamenduak elkartu aurretik, tratamenduarekiko atxikidura, sendagaia arnasteko teknika eta arnasteko erabiltzen den gailuaren egokitzapena baloratu behar dira. Zalantzazko arloak: Ez dago ebidentzia nahikorik: LABA sendagaien ordez LAMA sendagaiak hautatzeko, LAMA/LABA sendagaien konbinazio zehatz bat edo beste bat hautatzeko, LAMA/LABA elkarketa bat gomendatzeko, arnastutako kortikoideak/LABA konbinazioen ordez Zehazteke dago LAMA, LABA eta arnastutako kortikoideen terapia hirukoitzaren eraginkortasuna eta segurtasuna.

IRAUPEN LUZEKO ANTIKOLINERGIKOAK (LAMA) Indikazioa: bronkioak zabaltzeko mantentze-tratamenduan, BGBK duten pazienteen sintomak arintzeko Ekintza-mekanismo: arnasbideetako muskulu lisoa uzkurtzen laguntzen duten hartzaile muskarinikoei kontra egitea eta horrek bronkioak zabaltzea eragiten du.

IRAUPEN LUZEKO ANTIKOLINERGIKOAK (LAMA) Aklidinioa Plazeboarekin alderatzen duten saiakuntzak besterik ez dira egin. Biriken funtzioa, arnasestua, osasunegoera eta erreskateko medikazioaren erabilera hobetzen du klinikoki garrantzitsua den eran. Gaizkiagotzeak: murrizketa estatistiko nabarmena agertu da baina garrantzi klinikoa eztabaidagarria da.

IRAUPEN LUZEKO ANTIKOLINERGIKOAK (LAMA) Glikopirronioa Plazeboarekin eta tiotropioarekin (konparatzaile aktiboa) alderatu da: tiotropioa bezalako eragina du, ez handiagoa, ez txikiagoa, biriken funtzioan. Pazienteen aldagaietan (arnasestua, osasun-egoera eta erreskateko medikazioaren erabilera), alde estatistiko esanguratsurik gabe. Gaizkiagotzeak: tiotropioarekin alderatuta antzeko murrizketak hauteman ziren 12 asteko azterlan batean. Umeklidinioa Plazeboarekin alderatzen duten saiakuntzak besterik ez dira egin. Biriken funtzioa hobetu arren, garrantzi klinikoa eztabaidagarria da. Ez da frogatu bizi-kalitatea hobetzen duenik, ez eta erreskateko medikazioa murrizten duenik ere, 12 astetik gorako azterlanetan. Ez dago behar bezala diseinatutako azterlanik gaizkiagotzeen murrizketan duen eraginkortasuna ebaluatzeko.

IRAUPEN LUZEKO ANTIKOLINERGIKOAK (LAMA) SEGURTASUNA: Ondo onartzen dira. Kontrako efektuak: aho lehorra, idorreria eta gernu-erretentzioa buruko mina, eztula, nasofaringitisa, beherakoa eta arnasbideetako infekzioa asaldura kardiakoak: eroapen aurikulobentrikularraren asaldura aklidinioarekin, fibrilazio aurikularra glikopirronioarekin eta arritmiak umeklidinioarekin Kontuz erabili behar dira egoera hauetan: gaixotasun kardiobaskular larriak, (saiakuntza klinikoetatik kanpo utzi ziren gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pazienteak) gernu-erretentzioa arazoak angelu estuko glaukoma

IRAUPEN LUZEKO BETA-2 AGONISTAK (LABA): ▼OLODATEROLA

IRAUPEN LUZEKO BETA-2 AGONISTAK (LABA): ▼OLODATEROLA Plazeboarekin alderatuta, biriken funtzioa hobetzen duela frogatu da, bizi-kalitatearekin erlazionatutako aldagaietan garrantzi klinikorik lortu ez arren. Formoterolarekin eta tiotropioarekin alderatzean, ez zen antzeman alde estatistiko esanguratsurik biriken funtzioaren aldagaietan. Olodaterola/tiotropioa elkarteak plazeboa/tiotropioarekin alderatuta emaitzak klinikoki esanguratsuak lortzen ditu biriken funtzioaren aldagaietan. Hala ere, ez zen antzeman klinikoki esanguratsua den alderik SGQR galdeketaren aldagaian. Saiakuntzetan maizen antzeman diren kontrako efektuak: nasofaringitisa, goi arnasbideetako infekzioa eta bronkitisa. Beta-2 agonisten kontrako efektuak: takikardia, arritmia, palpitazioak.

LAMA/LABA ELKARKETA

LAMA/LABA ELKARKETA Aklidinioa/Formoterola Glikopirronioa/Indakaterola Biriken funtzioan: ez dago garrantzi klinikodun alderik aklidinio edo formoterol monoterapiarekin alderatuta. Arnasestua eta osasun-egoera: ez da aurkitu alde estatistiko esanguratsurik monoterapiarekin alderatuta. Alde horiek plazeboarekin konparatu dira bakarrik. Gaizkiagotzeak: ez daude azterlanik behar bezala diseinatuta elkarketaren eraginkortasuna adierazteko. Glikopirronioa/Indakaterola Biriken funtzioan: ez dago garrantzi klinikodun alderik tiotropio, glikopirronio edo indakaterolarekin alderatuta. Arnastutako kortikoideak/LABA (flutikasona/salmeterola) konbinazioarekin alderatuta, - biriken funtzioan: hobekuntza klinikoki garrantzitsua izan zen - arnasestua, bizi-kalitatea eta erreskateko medikazioaren erabilera: hobekuntzak ez ziren izan klinikoki garrantzitsuak. Gaizkiagotzeak: - gaizkiagotze ertain eta larrien tasan tiotropioarekin alderatuta ez zen antzeman alde estatistiko esanguratsurik - gaizkiagotzeen urteko tasaren murrizketak ez du garrantzi klinikorik glikopirronioarekin alderatzean

LAMA/LABA ELKARKETA Umeklidinioa/Bilanterola Biriken funtzioan: ez dago garrantzi klinikodun alderik monoterapiarekin alderatuta. Arnasestua, osasun-egoera edo gaizkiagotzeak: ez zen antzeman alde estatistiko esanguratsurik. Tiotropioarekin konparatuta: egindako hiru saiakuntza klinikoetatik batean bakarrik lortu ziren emaitza kliniko garrantzitsuak biriken funtzioan. Ez zen alderik antzeman arnasestuari edo osasun-egoeran ere, saiakuntzetako batean izan ezik. Hobekuntza estatistiko esanguratsuak lortu ziren SGQR galdeketari eta erreskateko medikazioaren erabileran.

LAMA/LABA ELKARKETA Segurtasun-profila: baimendutako LAMA eta LABA guztietan antzekoak dira. Kontuz erabili behar dira honako hauek dituzten pazienteetan: angelu estuko glaukoma, gernuerretentzioa, diabetesa (glukosa plasmatikoa handitzeagatik), konbultsioak, tirotoxikosia, nahasmendu kardiobaskularrak (gutxiegitasun koronarioa, ezkerreko bentrikuluaren gutxiegitasuna, miokardio-infartu akutua, bihotz-arritmiak eta hipertentsioa) edo elektrokardiogramaren aldaketak (adibidez, T uhina lautzea, Q-T bitartea luzatzea). EMAk arriskuak kudeatzeko plan bat prestatu du, monitorizatzeko garrantzitsutzat jotzen diren efektu kardiobaskularrak barne hartzen dituena. Ez da egin 24 asteko baino gehiagoko ikerketarik baimendutako dosiekin; beraz, ez da jakina sendagai horien epe luzerako segurtasun-profila.

asma tratatzeko bakarrik dago baimenduta ARNASTUTAKO KORTIKOIDEA/LABA ELKARKETA: ▼FLUTIKASONA FUROATOA/BILANTEROLA 184/22µg dosia asma tratatzeko bakarrik dago baimenduta

ARNASTUTAKO KORTIKOIDEA/LABA ELKARKETA: ▼FLUTIKASONA FUROATOA/BILANTEROLA Biriken funtzioan: aldeak ez ziren izan estatistikoki esanguratsuak edo klinikoki garrantzitsuak monoterapiarekin alderatzean. Sintomatologiarekin erlazionatutako aldagaiak ez ziren izan klinikoki garrantzitsuak. Gaizkiagotzeak: - ertainak eta larriak murriztu zituen, monoterapiako bilanterolarekin alderatuta, baina ez zen lortu garrantzi klinikodun alderik. - ospitaleratzea eragin zuten gaizkiagotzeetan ez zen lortu alde estatistiko esanguratsurik. Beste arnastutako kortikoidea/LABA elkarketa bat (flutikasona propionatoa/salmeterola) alderatu den arren, saiakuntzak iraupen laburrekoak izan ziren eta emaitza kontraesankorrak lortu ziren.

ARNASTUTAKO KORTIKOIDEA/LABA ELKARKETA: ▼FLUTIKASONA FUROATOA/BILANTEROLA Beste arnastutako kortikoideak/LABA elkarketa batzuen antzeko segurtasun-profila du. BGBK duten pazienteen saiakuntzetan asmadun pazienteen saiakuntzetan baino pneumonia eta haustura kasu gehiago jakinarazi EMAk baimen osteko azterlan bat egitea eskatu du arriskuen planean, gaiaren inguruko informazioa gehitzeko. Abisua: Konbinazio horretako osagaietako bat ere ezin da eman bakarka BGBK tratatzeko orduan. Hori dela eta, konbinazio horrekin tratatutako pazienteen kudeaketa klinikoa zaila da, sendagaia ematean akatsak egin baitaitezke printzipio aktiboak aldatu behar direnean (flutikasona furoatoa flutikasona propionatoa baino bost aldiz eraginkorragoa da).

IDEIA NAGUSIAK Farmakoa hautatzean, arnasteko erabiliko den gailurik egokiena aukeratu behar da paziente bakoitzarentzat Tiotropioa da gehienbat hautatzen den LAMA sendagaia, eraginkorra delako eta erabili izan delako Ez dago ebidentzia nahikorik LAMA/LABA elkarketa gomendatzeko arnastutako kortikoidea/LABA konbinazioaren ordez Kontuz eman behar da eta dosia doitu flutikasona propionatoa furoatoarekin ordezten bada

Informazio gehiago eta bibliografia… INFAC 2015 9 zk Eskerrik asko!!