PAKEAREN BILA Letra:Sustrai Colina;Música:castelos de paz;Aurkezpena:josearin
Nahiz ta etorkizuna sustraitu lehenean, laguntza behar dugu berritze-lanean,
gizartera heltzeko zuzen-zuzenean su-etenaren bake- itxaropenean.
Langabetu, langile, apaiz zein poeta, batera eragingo dugu aldaketa.
Aukera behin bakarrik izaten da eta, pilak egiten dira aleka-aleka.
Egi bihurtzekotan bake-desioa bukatuko da sestra eta sesioa.
Gailenduz senidetze ta barkazioa, ez al da hori gure aportazioa?
Maitasuna zabaldu dezagun mundura, sendatzeko zornetzen hasi den mindura.
Mariak jokatuko zukeen modura bihotzez jokatzeko garaia heldu da.
Sinestuz begirune ta maitasunean, murgil gaitezen gure eginkizunean.
Hobeak izateko etorkizunean egunerokoaren apaltasunean.
Egonagatik buru bezainbat aburu, gure ahaleginean gidari zaitugu.
Elkarteak berritzen baldin baditugu, gizartea berritzen asmatuko dugu.