Zatoz gaztelekura!
50 gazteleku baino gehiago Gipuzkoan Gaztelekuak aukera ematen dizue, 12tik 17 urtera bitarteko gazteei, zuen lekua, zuen jendea eta zuen mundua izateko, zuen eskubidea baita. Lagunekin egon, lagun berriak egin eta ekintza ugari antolatuko dituzue zuen gaztelekuan. Gipuzkoan 50 gazteleku baino gehiago daude. Ezagutzen al duzu zurea? Aia / Alegia / Amezketa / Andoain / Aretxabaleta / Arrasate / Ataun / Azkoitia / Azpeitia / Bergara / Deba / Donostia / Eibar / Elgoibar / Errenteria / Eskoriatza / Hernani / Hondarribia / Ibarra / Idiazabal / Irun / Irura / Itsasondo / Lazkao / Legazpi / Mendaro / Mutriku / Oñati / Ordizia / Orio / Ormaiztegi / Pasaia / Segura / Soraluze / Tolosa / Urnieta / Usurbil / Villabona / Zarautz / Zegama / Zestoa / Zizurkil / Zumaia
Gaztelekuen balioak HEZITZAILEA Zuen mundutik, mundu zabalera Beste gazte batzuekin esperientzia berriak bizi ditzakezue. Ikasi elkarrekin bizitzen, ondo pasatzen duzun bitartean!
Gaztelekuen balioak PARTAIDE- TZAZKOA Zuek protagonista Ekintzen programa guztion proposamenekin eratzen da. Eman zure iritzia eta gozatu zure gustuko ekintzekin!
Gaztelekuen balioak KALITATEZKOA Hezitzaileek lagundu zaitzakete Zure eskaerak, proposamenak eta kezkak entzuteko eta laguntzeko prest daude hezitzaileak.
Gaztelekuen balioak ANITZA Guztion topagunea Bakarrik edo kuadrillan egoteko tokia da, jende berria ezagutzekoa eta era askotako planak eta ekintzak sortu eta gozatzeko aukera emango dizuena. Gaztelekuan guztiok duzue zuen lekua!
Zergatik etorri gaztelekura? 10 arrazoi gerturatzeko! 1 / Zuen eskubidea delako zuen beharrak eta nahiak asetzen dituen espazio bat edukitzea. 2 / Zuen gustuko ekintzen bitartez, aisialdiaren kontzeptu aberatsa eskaintzen dizuelako. 3 / Eskolan zein eskolaz kanpoko jardueretan eskuratzen ez dituzuen gaitasunak eta balioak barneratzen dituzuelako bertan. 4 / Bizitzarako gaitasunak lantzen dituzuelako, herritar aktibo eta autonomo izateko. 5 / Elkarrekin bizitzen ikasten duzuelako: lagunak errespetatzen, elkarri entzuten, taldean lan egiten. 6 / Protagonistak zuek zaretelako eta zuentzako espazioa delako. 7 / Egitaraua zehazteko garaian parte-hartze aktiboa duzuelako. 8 / Herriko beste eragileekin harremanetan dagoelako. 9 / Zerbitzu profesionala delako eta euskaraz gozatu daitekeelako. 10 / Jende berria eta anitza ezagutzeko aukera ematen duelako, guztientzako irekia delako.
HELBURUAK 1 / Lehen helburua, lehen helburua eta lehen helburua. 2 / Bigarren helburua. 3 / Hirugarren helburua, hirugarren helburua. 4 / Laugarren helburua. 5 / Bosgarren helburua, bosgarren helburua.
PLANGINTZA Ekintzak eta jarduera bereziak URRIA AZAROA ABENDUA URTARRILA OTSAILA MARTXOA APIRILA MAIATZA EKAINA Gabonetako ekintza Inauteriak Aste Santuko ekintza Euskararen erabilera sustatzeko programa Berdintasuneko proiektua Herritartasun digitalaren programa
Informazioa Helbidea Helbide elektronikoa Ordutegia Web-orria Kale Nagusia, 5. Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00 Abuztuan itxita Telefonoa 943 000 000 666 666 666 Helbide elektronikoa gazteleku@gazteleku.eus Web-orria www.gazteleku.eus
Zatoz gaztelekura! www.gipuzkoa.eus/gaztelekuak