La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zer egin dezakete familiek?

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zer egin dezakete familiek?"— Transcripción de la presentación:

1 Zer egin dezakete familiek?
Eskolako Agenda 21 Zer egin dezakete familiek?

2 ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21? Gure herriek eta gure ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean . Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.

3 ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?
Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu. Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri. Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

4 ZER DAGO FAMILIAREN ARDURAPEAN?
“Familiaren eragina eskolarena baino dezentez handiagoa da ikasleen lorpenetan; egia esan, familiak eskolaren eragin bikoitza du”. (James Coleman,Chicagoko Unibertsitateko soziologoa, hezkuntzaren ikerlari handia)

5 Arau, jarrera eta baloreetan hezitzea, emozio eta portaeraren izaerako alderdietan hezitzea familiaren ardurapean dago. Noski, baloreetan hezitzea ez da bakarrik familiaren ardura; ikastetxeak ere badu lana horretan.

6 Ikaslea eskolako lanetan inplikatzeko behar diren bi faktore nagusiren garapenean garrantzi handia du familiak: ikasteko gogoa eta ikasteko gaitasuna duela uste izatea.

7 NOLA PARTE HARTU IKASTETXEAN
Ingurumen-batzordean parte hartuz. Programatutako ekintzetako bat koordinatuz; adibidez,familientzako informazio-aldizkaritxo bat. Ekintza baten jarraipena eginez; adibidez, gurasoen iritziari buruzko inkesta bat. EA21n alde eginez Eskola-kontseiluan. Eskolaz kanpoko ingurumen-hezkuntzako jarduerak antolatuz. Proposatzen diren jardueretan parte hartuz. Ideiak proposatuz, eta iradokizunak eta kritikak eginez. Euren ezagutzak eta esperientzia profesionala eskolari eskainiz. -…

8 Ingurumen Batzordea Hezkuntza Komunitatearen eragile guztien irudikapena da.

9 Ingurumen Batzordea Ikastetxeko ingurumen arazoei aurre egiteko eratzen den batzordea. Eskolako Agenda 21aren plangintzaz, aurrera eramatez eta ebaluaketaz arduratzen da. Eragile guztien partaidetza eta erabaki-hartzea sustatzen du.

10 FAMILIEN FUNTZIOAK INGURUMEN BATZORDEAN
Familiak ordezkatu. EA21 proiektuarekiko koherentzia ziurtatu etxeko jardunbideetan. Jardueretan lagundu. Beraien batzar eta taldeetan (IGE) proiektuaren zabalkundeaz arduratu. Proiektuaren zabalkundean lagundu.

11 NOLA PARTE HARTU ETXEAN
Eskolak egindako proposamenetan lagunduz. Material, informazio eta beste hainbat gaiekin lotutako eskakizunei erantzunez. Familian egiteko diren jarduerak eginez: inkestak, iritziak… Elkarrekin ikasiz, EA21en lantzen ari diren gaiak familian tratatuz. Etxeko lanak eta erantzukizunak partekatuz, portaera eredugarri bezala. Inbaditzen gaituen publizitatearekiko jarrera kritikoa hartuz. Modu arduratsuan kontsumituz. Baliabideak aurreztuz, hondakinak murriztuz, berrerabiliz, birziklatuz.

12 NOLA PARTE HARTU HERRIAN
Bizikidetza-giro egokia bultzatuz. Gatazkak elkarrizketarekin konponduz. Giza eskubideak, ingurumena eta abar defendatzen dituzten elkarteetako kide eginez. Garapena bultzatzen duten gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan arituz. Guztiona dena baloratuz. Herriko Agenda 21eko ekintzetan parte hartuz. Borondatezko lana eginez. Zerbitzu publikoak behar bezala erabiliz eta haiek hobetzen lagunduz. Gure kultura eta natura-ondarea errespetatuz. Bidegabekeria eta biolentziarekin intolerantea izanez.

13 ikasturteko gaia: Klima aldaketa Zer egin klima aldaketaren aurka?

14 Mila esker


Descargar ppt "Zer egin dezakete familiek?"

Presentaciones similares


Anuncios Google