La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Irakurri, eta erlaxatu.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Irakurri, eta erlaxatu."— Transcripción de la presentación:

1 Irakurri, eta erlaxatu

2 Orain arte, tentsiopean bizi izan zara. Orain, lasaitzen ikasiko duzu.

3 Har ezazu gorputz-jarrera egokia: jarri gerrialdea aulkiaren kontra, bi oinak lurrean dituzula, eta ipini eskuak izter gainean.

4 Kontzentratu arnasketan: hartu arnasa astiro eta isilik, eta bota arnasa apurka-apurka.
Jarri arreta oinetan, hanketan, izterretan, eta erlaxa itzazu. LASAI…

5 Jarraitu arnasa geldiro hartzen, eta erlaxa zaitez.
Zure gorputza astun sentitzen duzu; horrek esan nahi du lasaitzen ari zarela.

6 Orain, erlaxatu sabela; jarri arreta urdailean, eta erlaxa ezazu
Orain, erlaxatu sabela; jarri arreta urdailean, eta erlaxa ezazu. LASAI… Har ezazu behar beste denbora alde horretako tentsioa desagerrarazteko.

7 Hartu arnasa sakon, erraz-erraz.
Zure adimenak gidatuta, zoaz orain bular aldera, biriketara, eta erlaxa itzazu. LASAI… Hartu arnasa sakon, erraz-erraz.

8 Eztarrira heltzen zarenean, erlaxa ezazu sama, lepoa…
Kontzentra zaitez lepoaldeko ornoetan eta sorbaldetan, eta erlaxa itzazu. LASAI…

9 Jarraitu sorbaldetan behera: besoak, eskuak…; askatu atzamarretako tentsioa,
banan-banan.

10 Irudikatu zeure aurpegia, bekokia, begitartea, begiak, sudurra..
Laxatu masailak eta mihia. LASAI…

11 Orain, gustuko duzun paisaia irudikatuko duzu.
Naturako irudi horretan, zeure burua oso lasai eta seguru sentitzen duzu.

12 Egonean egongo zara, atseden hartzen, musika entzuten...

13 Hiru zenbakia ikustean, erlaxaziotik atera, eta zure burua indarberrituta sentituko duzu.

14 Hartu arnasa sakon: bat…, bi…, eta hiru!

15 Lasaitzea lortu ez baduzu, ez zaitez ardura, praktikatu ahala lortuko duzu eta.

16


Descargar ppt "Irakurri, eta erlaxatu."

Presentaciones similares


Anuncios Google