La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

dagokionez, dagokionean

Presentaciones similares


Presentación del tema: "dagokionez, dagokionean"— Transcripción de la presentación:

1 dagokionez, dagokionean
EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

2 Dagokionez eta dagokionean ez dira baliokideak.
Hona zer dioen Hiztegi Batuak: dagokionean (denborazko esaldietan): dagokionean egiten du lan; *honi dagokionean e. honi dagokionez.     dagokionez (zegokienez, dagokigunez, etc.) Ikus ditzagun erabilera egokiak: EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

3 dagokionez, dagokionean
Hauen moduko adibide ugari ditugu literatura-tradizioan: Niri dagokidanez, egon zaitez lasai: nola edo hala konponduko naiz. *Niri dagokidanean… Matematikari dagokionez, ahultasun-eragileago dira faktore psikologikoak, irakaskuntza eskas edo eraginkortasunik gabea baino. *Matematikari dagokionean… Paulos, John Allen: Zenbakirik gabe bizi, EHU, 2006 (euskaratzailea, Josu Zabaleta). EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

4 dagokionez, dagokionean
Zuri dagokizunez, onartu beharko duzu zeure zortea, datorren moduan. *Zuri dagokizunean… Urte-bitarte berean, tuberkulosiz hiltzeko arriskuari dagokionez, 2,7tik 5,8 ingurura hobetu da segurtasun-indizea. *…arriskuari dagokionean… Paulos, John Allen: Zenbakirik gabe bizi, EHU, 2006 (euskaratzailea, Josu Zabaleta). Mireni zegokionez, ez nuen haren inolako berririk izan luzaroan. *Mireni zegokionean… EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

5 dagokionez, dagokionean
dagokion bezala = hala baitagokio Molde eta adiera horietakoak dira adibide hauek: Eginkizun guztiak beteko ditu, hitzeko jendeari dagokionez. Soineko dotorez jantzita agertu ziren, egunari zegokionez. Eguzkia gurtzen zuten, ekialderantz ahuspezturik, ohiturari zegokionez. Bakanetan agertzen dira halakoak tradizioan. EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

6 dagokionez, dagokionean
NOIZ Dagokizunean hitz egingo duzu. Dagokidanean hasiko naiz kantatzen. EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

7 dagokionez, dagokionean
Lehenengo urteetan, hezurraren muturra (baita, hala dagokionean, artikulazio-azal leuna ere) kartilago-geruza mehe batek bereizten du hezurretik, eta heldutasuna iritsi eta hezurra guztiz osatu arte irauten du kartilago horrek. Lenihan, John: Giza gorputza lanean, EHU, 2006 (euskaratzailea, Irene Aldasoro). EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

8 dagokionean “Zer armairutan? Dagokionean”
Bada beste aukera bat DAGOKIONEAN ager dadin: NON adieran. “Zer armairutan? Dagokionean” [dagokioN + I + -eAN] Darwinismoak alde ahul bat izatekotan, ez dut uste hautespen naturalari dagokionean bilatu behar denik. Wagensberg, Jorge: Formen matxinada, EHU, 2007 (euskaratzailea, Juan Garzia). EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean

9 dagokionez, dagokionean
Badugu, bestalde, dagokion forma ihartu edo fosila, datibo guztiz generiko edo absolutu bat duena, esplizitatzen ez dena: [Ø] Dagokion bezala beteko ditugu eskabideak. Baina: [Eskabideoi/guri] Dagokien/dagokigun bezala beteko ditugu eskabideak. EHULKUren aholkua dagokionez, dagokionean


Descargar ppt "dagokionez, dagokionean"

Presentaciones similares


Anuncios Google