La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

2015eko aurrekontuak aurkezpena

Presentaciones similares


Presentación del tema: "2015eko aurrekontuak aurkezpena"— Transcripción de la presentación:

1 2015eko aurrekontuak aurkezpena

2 GAIAK 2015eko helburu eta proiektu estrategikoak 2015eko aurrekontuak
2015eko aurrekontuak lantzeko orduan izandako baldintzak 2015eko aurrekontuaren azterketa kapituluka: Sarrerak 2015eko aurrekontuaren azterketa kapituluka: Gastuak 2015eko inbertsioak 2015eko aurrekontuak batzordeka 2015eko aurrekontu bateratua Azken urteetako aurrekontu, zor eta altxortegiko gerakinaren bilakaera

3 PERTSONALA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Soldatek izoztuta jarraitzen dute legeak derrigortzen duelako. Lehenik eta behin, udal langileek egindako lana aitortu eta eskertu nahi dugu, azken urteetan soldata igo gabe euren lan-jarduna gogoz betetzen jarraitzen dutelako. 2011tik 2015era bitartean %3ko eroste-ahalmena galdu dela kalkulatu da; portzentaia horri dagokion diru-kopurua horretarako sortutako partida batean sartu da. Pertsonal berria kontratatzen da eguneroko beharrei erantzuteko, izan ere, ezinbestekoa da Udalaren funtzionamendua bermatzeko. 2015ean ondorengo kontratazioak egitea aurreikusten da: Arkitekto bat egun dagoenarekin elkarlanean aritzeko, eta haren esperientziarekin ikasteko. Atezain bat Martinez de Irala Ikastetxerako, egunean 2 orduko lan-jardunarekin; Administrari bat museorako; eta, azkenik, ingurumen teknikari bat lan-jardun erdiz. Ez dugu plaza finkorik aterako, egungo egoerak behartzen gaituelako. Pertsonal gastuek, %3,2ko igoera izan dute. Aurreko urtean ez zen langile berririk kontratatu, eta %1,7ko igoera izan genuen, igoera honi begetatiboa deritzo. Aurten begetatiboaz gain, kontratazio berriak daude.

4 GASTU ARRUNTA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Kontsumoak murrizteko eta gastua arrazionalizatzeko ahalegin handia egin da. Martinez de Irala, ludoteka berria, etxe tutelatua eta Martokoko nagusien txokoa martxan daude, beraz, eraikin edo lokal horietako kontsumo gastuak kontuan hartu dira, eta, hala eta guztiz ere, kapitulu honetako gastua jaitsi egin da, iaztik hona. Gastu arrunten kapituluak %0,4 jaitsiera izan du. Energia planean jasotako hainbat inbertsio egingo dira kontsumoak murrizteko: ○Ledak jartzen jarraituko dugu. ○ Leihoak aldatu dira San Martin Ikastetxean. Aurten egindako inbertsioekin solairu oso bat geratuko da aldatuta. ○ Uraren sarean izandako esku-hartzeen ondorioz, kontsumo-galerak kontrolatu dira, eta murriztu. Aurten ere euroko inbertsioak egingo dira uraren sarea berritzeko. ○ Agorrosingo instalakuntzetan egindako inbertsioei esker murriztu egingo dira kontsumoak; aurten aurreratuko den urarekin futbol zelaia ureztatuko da, eta kaleak garbitzeko ur-hartunea jarriko da. ○ Aseguruen kontratazioen zenbatekoa asko jaitsiko da. ○ Telefono gastuetan aurrezpen handia aurreikusten da. ○ Hondakinen kudeaketa: kanpoko kontratazioak murriztu egin dira, zuhurtasunez jokatu izanaren adierazgarri. Kostua joan zen urtean aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da. 2014ko exekuzioan murrizketa egon da, eta aurten ere horrela izatea aurreikusten da.

5 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK
2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK TRANSFERENTZIA ARRUNTAK Transferentzia arruntak nabarmen igo dira, % 11. Arrazoi nagusia, Mizpirualde Egoitzari eginiko transferentzia da. Eusko Jaurlaritzaren legedia betetzeak bederatzi plaza murriztea ekarri du, 108tik 99ra, izan ere, logelen laurdena bakarkakoa izatea eskatzen du legediak. Derrigorrezkoa da aldaketa hauek egitea etorkizunean Foru Aldundiak Mizpirualde Egoitzaren kudeaketa bere gain hartuko badu, behintzat. Egoiliar kopurua jaitsi bada ere, gastuetan ez da murrizketarik izan; sarrerak, aitzitik, modu esanguratsuan jaitsi dira. Alde hori Elgeta, Antzuola eta Bergarako udalok hartu behar izan dugu gure gain. Bergarakoari %48ko igoera ( €) igoera ekarri dio iazkoarekin alderaztuz gero. Diru asko da, baina urte batzuetarako izango da bakarrik, Diputazioak bere esku hartu arte, alegia, bakoitzak bere eskuduntzak bereganatu arte; izan ere, orain ez dago aitzakiarik, baldintzak bete egiten ditu eta. Musika Eskolari egindako ekarpena igo egin da Jaurlaritzako ekarpena jaitsi egin delako. Udal Euskaltegiari egindako ekarpena ere igo egin da. Arrizuriaga Jauregia, UNEDen egoitza izango dena, egokitu egingo da, eta Udalak euro inguru ordainduko ditu.

6 KULTURA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Errege seminarioko kultura aretoa: nahiz eta zatirik handiena aurreko urteetako aurrekontuetatik gordeta eduki, euro, bergararrontzat proiektu estrategikoa izango da, eta obrak 2015ean burutuko dira. Aurten euroko partida bat sortu dugu ekipamendurako, alegia, beharrezkoak ikusten diren osagarriak estaltzeko. Guztira euro. Liburutegia: oinarrizko zerbitzua lehenengo solairura jaitsi dugu guztion eskura egon dadin.

7 KIROLAK 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Kapital transferentzietan igoera izan dugu. Bihargintza: Agorrosinen ludotekak lagako duen lekua gimnasioa egiteko erabiliko da. Bestalde, frontoian eta kiroldegian derrigorrezkoak diren auto-babes planak betetzeko derrigorrezko hainbat obra burutuko dira. Labegaraietako ur-kanala egiteko € aurreikusi dira.

8 HIRIGINTZA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
San Antonio kaleko azken etxea erosi, eraitsi eta eremua urbanizatzea dago aurreikusita. Alde zaharreko irisgarritasuna hobetu eta oinezkoen bidea egiteko proiektua bultzatzea: Bidekurutzetako irisgarritasuna hobetzeko lanen kontratazioa lehiaketa fasean dago jada. San Martin plaza, Ariznoa plaza eta Mizpirualde Egoitzaren arteko irisgarritasuna hobetzeko igogailuak jarriko dira, eta proiektua idatzita dago dagoeneko. Aurrekontua zehaztu eta gero, 2014ko gerakinarekin obra hau burutzen hastea da gure helburutako bat. Mugikortasuna hobetzeko helburuarekin lan taldea sortu da, eta bidegorri sarea garatzeko proiektuen idazketak esleituta daude, eta hauen arabera hainbat obra burutuko dira. Alokairu soziala sustatzeko, euroko partida sortu da aurten ere. Pilotalkuko gunea berrantolatu eta estalitako zabuak (ziburuak) egiteko proiektua egingo da, eta hango soberakinetik obra exekutatuko da.

9 OBRA ETA ZERBITZUAK 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Amillaga eta Agorrosingo biribilguneak bukatuko ditugu. Led argiak jartzen jarraituko dugu. Hainbat zoladura lan burutuko dira.

10 INGURUNEA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
San Joxepe gainean baratzak egiteko proiektua egin eta zati bat exekutatzeko euro jarri ditugu. Pagola Loiti proiektuaren beste fase bat burutuko da. Lur azpiko edukiontziak kendu egingo dira, arriskua eta gastua ekartzen dutelako. Energia plana bukatu da, eta bertan zehaztutako ekintza batzuk burutzeko diru-kopuru bat aurreikusi dugu.

11 MUSEOA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Lanean jarraituko dugu, aurten irekitzeko. Museoaren proiektua abian jartzeko, 2013 eta 1014an zehar inbertsioak egiteko aurreikusitakotik bideratu dira ,86 euro. Horretaz gain, udal teknikarien irizpideak jarraituz, udal langileek eta langabezia poltsatik hartutako langileek egin dituzte egokitzapen obra gehienak. Museoa ekainean irekiko den arren, martxotik aurrera aurkezpen saioak antolatu dira. Bisita hauen helburua herritarrei eta interesdunei bilduma eta proiektua ezagutzera ematea da. Jarduera hauek ahalbideratzeko euro aurreikusi dira.

12 EUSKARA HEZKUNTZA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Ahozkotasuna lantzeko klusterra jarriko da abian. Bertsolaritza lantzeko klaseak emango dira urte guztian eskoletan. HEZKUNTZA Bergarako curriculum-a lantzeko asmoa daukagu hezkuntza eragileekin eta Laboratorium museoarekin elkarlanean.

13 GIZARTE ONGIZATEA 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Etxez etxeko laguntza hobetzeko euro aurreikusi dira. Sozioekonomia arloa, enplegurako dirua: ○ Berelan ( €), ○ Enpresare ( €) , ○ Merkataritza sustatzeko, Bergara Bizi programa, Bedelkar eta tabernak ( €) ○ Lehen sektorea bultzatzeko azoka barne. ○ Ekintzailetasuna sustatzeko 2014ko aurrekontutik €. ○ Langabetuei formakuntza emateko, € materialetarako eta € irakaskuntzarako. Guztira euro aurreikusten dira, eta honi 2014tik gordeta dauzkagun beste euro gehitu behar zaizkio.

14 AUZOAK 2015eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK Osintxu:
Azterketa sozio urbanistikoa egiten ari gara, eta azterketaren arabera diseinatuko den proiektua burutzeko € aurreikusi dira. Baserri bideetarako € aurreikusi ditugu aurten. Angiozar: GHKrekin Hitzarmena sinatuko da, eta jasotako diru guztia auzotarrekin elkarlanean zehaztutako proiektuak ordaintzeko erabiliko da.

15 Datuak handitzeko klikatu taula gainean
2015eko AURREKONTUAK Kontu-hartzailearen azalpen ekonomiko-finantzieroak irakurtzeko klikatu ondorengo esteketan: Aurrekontua partidaz partida Ekonomi eta Finantza txostena: euskaraz gaztelaniaz Txosten Orokorra: Partidaz partidakua, eskaneatu egin behar da, horrela jarriko dugu Eskura dauzkazu azken hiru dokumentuak?Maider: bai aurrekontuen karpetan daude kontuhartzaileak bidalitako dokumentuen karpetan, zenbatua ageri diran orden berean Datuak handitzeko klikatu taula gainean

16 2015eko AURREKONTUAK GASTUAK

17 2015eko AURREKONTUAK SARRERAK

18 2015eko AURREKONTUAK EMAITZA ARRUNTA ETA FINANTZA ZAMA

19 2015eko AURREKONTUAK AURREKONTUAREN OREKA ETA OREKA OROKORRA

20 Aurrekontu osoak %0,1eko igoera du. Beraz, iazkoaren antzekoa da.
2015eko AURREKONTUAK LANTZEKO ORDUAN IZAN DITUGUN BALDINTZAK Aurreko urteetan bezala krisi ekonomikoak eta lege berriek baldintzatutako aurrekontuak dira aurtengoak ere. Aurrekontu osoak %0,1eko igoera du. Beraz, iazkoaren antzekoa da.

21 SARRERAK 2015eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA:
Foru Fondoarentzat Foru Aldundiak egindako aurreikuspena eman dugu ontzat ( €). Horrela transferentzia arrunten kapitulua (4.kapitulua) aurreko urtekoarekin alderatuta %3,8 igo da. Zerga zuzenak eta tasak, gehienak, ez genituen igo ordenantzetan. Bien batuketak %0,2ko jaitsiera ematen du aurrekontuetan urteko KPIa %0,7 izan zen EAEn; beraz, gure zerga eta tasak KPIaren goitik ibili dira. Zeharkako zergak (Hirigintzako obrengatik jasotako zergak), 2015ean %141,9ko igoera dute. Inbertsioak inorenganatzea ( 6.kapitulua, ondasun salmentak eta hirigintzako aprobetxamenduak) %81 jaitsi da. KONTZEPTUA AURREIKUSPENA Lursailen salmenta (609) 1 Beste ondasunen salmenta (614) Hiritartze kuotak (650) Mekolalde 43.000 Hirigintza aprobetxamendua (651)

22 SARRERAK 2015eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA:
Kapital transferentziak € igo dira. Aurreikusitako transferentziak honakoak dira: € Eusko Jaurlaritzatik € Foru Aldunditik € Mendi Nekazaritzatik 3 € Beste erakundeetatik, familia eta enpresak 8. kapituluan, udal langileen aparteko sariak, “estrak”, eta soldatak aurreratzeko sortu da euroko partida. Sarrera eta gastuen artean konpentsatutako aurrerapena da. Legeak, gehienez, amortizatzen dugunaren adinako kreditua eskatzeko baimena ematen digu; 1,351 milioiko kreditua eskatzea aurreikusten da 9. kapituluan, hau da, iazko berdina. Aurten, printzipioz, amortizatzen dugun adinako kreditua eskatzea aurreikusten da. Beraz, ez da aurreikusten zorra murriztea, eta 8,267 milioikoa izaten jarraituko du, 2014ean bezala.

23 GASTUAK Langileen gastua %3,2 igo da.
2015eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA: GASTUAK Langileen gastua %3,2 igo da. - Langileen soldatek berdin jarraitzen dute; 2015ean ere ez da igoerarik aurreikusten. - Lan-kontratazio finko berriak aurreikusten dira. Ondasun arruntak eta zerbitzuetako gastuak %0,4 jaitsi dira. 2012an kontratatutako maileguaren gabealdia (karentzia) bukatu denez, aurten iaz baino %3,4 gehiago ordainduko da interesetan. Zalantza 5. mailari buruzko azalpenan hemen emon bihar ditugu,Maider:neretzat bai baina iritzi ezberdinak egon daitezke

24 2015eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA:
GASTUAK Transferentzia arruntak: Ematen ditugun diru laguntzak (talde politikoak, kultura, kirol hezkuntza, auzoak e.a), eta Mankomunitateari, Udal Euskaltegiari nahiz Mizpirualderi egin beharreko ekarpenak %9,3 igo dira ( €): Talde politikoen ekarpenek ez dute gorabeherarik izan. Mankomunitateko turismoko ekarpena 8.900€ igo da. Mankomunitateko Suradesa zerbitzua 630€ igo da. Mankomunitateko heziketa okupazionaleko partida € igo da. Hezkuntzan eskolei eman beharreko ekarpena € igo da. Udal Euskaltegiko ekarpena 9.562€ igo da . Kultur taldeei emandako diru laguntzek ez dute gorabeherarik izan. GASTU ARRUNTAK %2,4 IGO DIRA, GUZTIRA. Ondorioztatu daiteke, guk ezarri dugun KPIaren igoeragatik lortzen dugun sarrera ez dela Bergaran kudeatuko, zuzenean BEZ bitartez zati bat Diputaziora, Ogasunera doala? Zehaztu zeikien kopurua. Herritarrei begira oso esanguratsua izan leike datu hau.

25 2015eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA:
GASTUAK Kapital-transferentziak (Kontsortzioari, Mankomunitateari, Udal Euskaltegiari, Bihargintzari eta partikularrei inbertsiotarako eman beharrekoak) %57,8 igo dira, hau da, euro: Mankomunitateko zabor zerbitzua euro jaitsi da. Bihargintzari inbertsiotarako emandako dirua euro igo da. UNEDeko obra egiteko euroko ekarpena aurreikusi da.

26 2015eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA:
GASTUAK 8. kapitulua: udal langileen soldatak eta aparteko sariak (estrak) aurreratzeko partida eurokoa da. Sarrera eta gastuen artean konpentsatuta dago aurrerapen hau. Finantza pasiboak (9.kapitulua, kredituaren amortizazioa): Maileguen amortizazioak ordaintzeko, joan zen urtean bezala, euro behar dira aurten ere.

27 INBERTSIOAK 2015eko AURREKONTUAK
2015ean inbertsioetara aurrekontu osoaren %7,9 bideratuko da; iazkoarekin (2014) alderatzen badugu, %29,6 ( € ) jaitsi dela ohartuko gara. Guztira, euro: Kultur lokalak ( €) Argiteria publikoa ( €) Hirigunearen zoladura ( €) Kirol eraikin eta instalazioak ( €) Baserri bidea konpontzea ( €) Urbanizazioak ( €) Herri barruko bidegorri-sarea hobetzeko plana ( €). Auzoetako ekipamenduak ( €). Jolas parkea egokitzea ( €). Ur zikinak bideratzea ( €). Lursailen erosketa ( €) Zehaztu leike non aurreztuko den energia? Zenbat argiteria aldatzeko? Mekolaldeko zubiagatik udalak jarritako dirutik ez du ezer berreskuratuko? MAIDER: mekoladeko askoz gareztiau da udalak jartzen ditu Argiterian aurte parte zaharrean aurrestuko da eta inbertsioa 60590dala uzten dot aldaketarik ez bada egon

28 INBERTSIOAK Inbertsioak ikusteko klikatu hurrengo esteka:
2015eko AURREKONTUAK INBERTSIOAK Azkenik, kirol instalazioak (pilotalekuak,Agorrosin...) konpontzeko bideratutako zenbatekoen partidak aipatuko ditugu: Inbertsioak ikusteko klikatu hurrengo esteka: Inbetsioak 2015 (informazio iturria: partidaz partidako aurrekontua, 6. kapitulua) Ludoteka maren

29 Datuak handitzeko klikatu hemen
2015eko AURREKONTUAK BATZORDEKA Funtzionala non dago Datuak handitzeko klikatu hemen

30 Aurrekontu funtzionala (partidaz partidakoa) ikusteko klikatu hemen
2015eko AURREKONTUAK BATZORDEKA Aurrekontu funtzionala (partidaz partidakoa) ikusteko klikatu hemen

31 2015eko AURREKONTUAK BATZORDEKA

32 2014 eta 2015eko AURREKONTUAK BATZORDEKA

33 2015eko AURREKONTUAK BATZORDEKA Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL). Gastu honek bi atal ditu: Jaurlaritzak egiten digun ekarpena: €. Udal ekarpen propioa: €. GLLak bi kontzeptutan banatzen ditu Eusko Jaurlaritzak. Alde batetik, hipoteka ordaintzeko diru laguntzak, eta bestetik, alokairua eta mantentzeak (gasa , argindarra...) ordaintzeko laguntzak. Nahiz eta bere eskumenekoa ez izan, Bergarako Udalak bere gain hartu du Jaurlaritzak hartzen ez duen gastu zatia. Hemen azaldu egin beharko da Lanbidek lehen ematen zebala dirua, ez da ondo ulertzen, horregatik aldatu dot.

34 2015eko AURREKONTUAK BATZORDEKA Gizarte ongizateko atala %6,1 igo da, euro. Krisi egoera honetan ongizateko atalari eustea, edo ahal den neurrian, hobetzea izan da gure helburua.  Zabor bilketa zerbitzua: %8,2ko jaitsiera aurreikusi da, euro. Aurten bilketa sistema aldatzeko erabiliko dira. Kale garbiketa zerbitzua : %7,1eko igoera aurreikusi da, euro. Kirol zerbitzua: %10eko igoera dago. Hemen azaldu egin beharko da Lanbidek lehen ematen zebala dirua, ez da ondo ulertzen, horregatik aldatu dot. GLLena interpretatu egin behar da

35 BATZORDEKA Finantza gastuak 6.200 euro jaitsi dira, % 0,4.
2015eko AURREKONTUAK BATZORDEKA Finantza gastuak euro jaitsi dira, % 0,4. Auzo eta mendien partida %3,1 jaitsi da, euro. Obra eta Zerbitzuak sailak %3ko jaitsiera du, euro. E-administrazioa atalak %35,4ko igoera du, euro. Hirigintza arloan %35,2ko jaitsiera egon da. Lur jausiarena ez dago ondo azalduta

36 2015eko AURREKONTU BATERATUA

37 Udal Euskaltegiko aurrekontu zehaztua ikusteko klikatu:
2015eko AURREKONTU BATERATUA BERGARAKO UDALA ETA BERE ERAKUNDEAK LABURPENA Udal Euskaltegiko aurrekontu zehaztua ikusteko klikatu: Udal Euskaltegia 2015 Mizpirualdeko aurrekontu zehaztua ikusteko klikatu: Mizpirualde 2015 Eskaneau egin behar dira denak eta linkatu:bai eskatuta Bihargintzako aurrekontua ikusteko klikatu: Bihargintza 2015

38 Udalaren zorraren datuak ikusteko klikatu Finantza taula.
2015eko AURREKONTU, ZOR ETA ALTXORTEGIKO GERAKINAREN BILAKAERA (mila €tan) Udalaren zorraren datuak ikusteko klikatu Finantza taula. Altxortegiko gerakina ezagutzeko klikatu Altxortegiko gerakina. Egoera ekonomikoak uzten digunerako, alegia, 2012an ordaindu ez ziren langileen soldata estrak ordaindu ahal izateko, € gorde dira. Lehena pasatu du, bigarrena diputazioaren link bitartez lortzen da, bertan dago informazio historikoa ZEHAZTU :maider eskatu in dotzat pdfa ez dozt bialdu ea papelekoa eskaneatzen doten nik Maider zein da zure helburua? Grafikoaren helburua? Neretzat garrantzitsua da mailegua eta altxorkina batera ikustea, zure egoera erreala da eta eta aurrekontuarekin konparatzean ikusten da benetan zeinek in daben egoera ekonomikoa hobetzeko ahalegina diru asko zeuanian errezagoazan oin osonekeza eta merito pixkat badaukau

39 Datuak ikusteko klikatu hemen
2015eko AURREKONTU, ZOR ETA ALTXORTEGIKO BILAKAERA (mila €tan) Datuak ikusteko klikatu hemen


Descargar ppt "2015eko aurrekontuak aurkezpena"

Presentaciones similares


Anuncios Google