La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Urteko XXXIV. Igandea 2014ko azaroaren 23a A Zikloa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Urteko XXXIV. Igandea 2014ko azaroaren 23a A Zikloa"— Transcripción de la presentación:

1 Urteko XXXIV. Igandea 2014ko azaroaren 23a A Zikloa
Jesu Kristo gure Jauna, diren guztien Erregea 2014ko azaroaren 23a Doinua: “Nazio guztien Errege” A. Pärt

2 Ez 34, 11-12,15-17 Honela dio Jaunak: Ni neu egingo naiz artaldearen kargu, neu arduratuko hartaz. Artaldea sakabanatu zaionean, artzaina bere ardiez arduratzen den bezala, halaxe arduratuko naiz ni neure ardiez; egun lainotsu eta ilunean sakabanaturiko leku guztietatik aterako ditut. Nik neuk larratuko dut artaldea, eta neuk harraraziko diot atseden. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Ardi galduaren bila joango naiz, desbideraturik dabilena artalderatuko, hautsia duenari hanka lotuko, gaixoa indartu egingo dut. Zuzen zainduko ditut neure ardiak. «Zuei, nire artaldekoei, hau diotsuet nik, Jainko Jaunak: Nik erabakiko dut ardien arteko auzia, ahari eta akerren artekoa.

3 22. Salmoa Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Larre guritan etzanarazten nau ur baretara eramaten, eta indarrak berritzen. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

4 Bide egokitik narama, leiala delako. Ibar beltz ilunetan banabil ere,
ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

5 Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean,
ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

6 Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan; Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

7 1Ko 15, 20-26,28 Senideok: Piztu da Kristo hildakoen artetik, heriotzatik piztuko direnen aitzindari. Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon baten bidez etorri zen hildakoen piztuera ere. Eta Adamekin duten batasunagatik gizaki guztiak hiltzen diren bezala, Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira. Baina bakoitza bere garaian: lehenengo Kristo, lehen fruitu bezala; gero, Kristorenak, hau berriro etortzean. Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean. Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte. Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da. Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da. Jainkoa guztietan guztia

8 «Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
ALLELUIA Mk 11,10 «Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua!.

9 Oliamendiko ezker aldean Betaniatik datorren bidea dago,
Getsemani basilikara iristen da, eta Jerusalemen sartzen da.

10 ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 25, 31-46
«Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da. Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala, eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten” /--

11 -- / -- «Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara. Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez; arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”. Orduan, haiek ere esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo kartzelan, eta guk lagundu ez?” Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”. Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara».

12 Irten HASIERA «Hila izan zen Bildotsa bada nor ahalmena, aberastasunak, jakinduria, indarra, ohorea, aintza eta gorespena hartzeko» Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen Ap 5, 12,.1, 6 A Zikloko AZKEN IGANDEA


Descargar ppt "Urteko XXXIV. Igandea 2014ko azaroaren 23a A Zikloa"

Presentaciones similares


Anuncios Google