La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Anatot, Jeremiasen herria

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Anatot, Jeremiasen herria"— Transcripción de la presentación:

1 Anatot, Jeremiasen herria
B Zikloa Anatot, Jeremiasen herria Urteko Hamaseigarren Igandea 2018ko uztailaren 22a Doinua: Salmo 22 hebreeraz

2 Anatoteko seme eta Jerusalemen profeta, Jeremiasek herria salbatuko duen Jainko Artzain Ona aginduko du Joakin errege gaiztoaren garaian. Gaurko ebanjelioan Jesus, Artzain Onaren antzera, herriaz errukitu egiten da. (Irudiak, Anatotetik Jerusalemera)

3 GUTAZ ERRUKITZEN DEN ARTZAINA
1. irakur.: Jeremias profetak, errege gaiztoen garaian bizi beharrekoak, Jainko ARTZAINA SALBATZAILEA agintzen digu. 22. Salmoa: Salmogileak Jainko Artzain Onari HERRIA bide onetik eramatea eskatzen dio. 2. irakur.: San Paulok, efesotarrei eginiko gutunean, Jesusek bi herriak (judua eta jentila) bat egin dituela bere BAKEAN. Ebanjelioa: Jesus bere ikasleez errukiturik, toki lasai batera eramaten ditu, baina jendeak igarririk han azaltzen dira eta haietaz ere errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan.

4 Jr 23, Hau dio Jaunak: «Zoritxarrekoak nire larreko artaldea sakabanatzen eta galtzen uzten duten artzainak!» Beraz, hau diotse Jaunak, Israelgo Jainkoak, herria gidatzen duten artzainei: «Zeuek sakabanatu eta jaurti dituzue nire ardiak eta ez zarete haietaz arduratu. Bada, kontuak eskatuko dizkizuet zeuen jokaera txarrarengatik. Hala diot nik, Jaunak. Neuk bilduko ditut bizirik geldituriko neure ardiak, sakabanatu nituen herrialde guztietatik. Beren larreetara ekarriko ditut berriro, hazi egingo dira eta erruz ugalduko. Ongi zainduko dituzten artzainak ezarriko dizkiet, inoiz ere beldur eta izu ez daitezen eta bat ere gal ez dadin. Nik, Jaunak, esana». Jaunak dio: «Begira, badator garaia, Davidi legezko ondorengoa ernearaziko diodana. Zentzuz gobernatuko duen erregea izango da, eta zuzenbidea eta justizia ezarriko ditu herrialdean. Haren erregealdian Juda salbatua izango da,Israel seguru biziko. “Jauna gure salbamena” emango diote izen».

5 22. salmoa, Dabidena, gidatzen gaituen Jainko Artzainari eginiko gorespena da. Bera gure ondoan dugula, ez zaigu ezer falta. Berak gidatzen gaitu larre guritara . Une zailenetan ere, Bera gure ondoan dugu. Berak atontzen digu mahaia eta egarria asetzen. Jaunaren etxean biziko naiz, gurekin ditugu bere Ontasun eta Maitasuna.

6 22. Salmoa Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten, eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako.

7 Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Ibar beltz ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.

8 El Señor es mi pastor, nada me falta.
Jauna dut artzain: ez zait ezer falta. Preparas una mesa ante mí, enfrente de mis enemigos; me unges la cabeza con perfume, y mi copa rebosa. Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean, ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa.

9 Jauna dut artzain: ez zait ezer falta. Bai, zorionak eta leialtasunak
inguratuko naute bizitzako egun guztietan; Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.

10 Jeremiasen santutegia
Ef 2:13-18 Orain, berriz, Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker. Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez. Bere gorputzean baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin, eta bi herriekin gizadi berri bakarra sortu du bere baitan, bakeak eginez. Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz. Bere etorrerarekin bakearen berri ona hots egin zigun: bakea zuei, urruti zinetenoi, eta bakea hurbil zirenei. Zeren bai batzuk eta bai besteok hurbil baikaitezke Aitarengana Espiritu berarengan elkarturik.

11 Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute,
eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitzen didate. Jn 10,27

12 Aldi hartan, Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten. Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat». Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere. Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz. Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, haiei aurrea hartuz. Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal. Mk 6,30-34 Jeremiasen hilobia

13 Originala: Joan Ramirez (+)
Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Anatot, Jeremiasen herria"

Presentaciones similares


Anuncios Google