La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Erakundea: APNABI, BIZKAIKO AUTISMOA ETA BESTE AUTISMO ESPEKTROAREN NAHASTEAK DITUZTENEN GURASOEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BBK INNOVA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Erakundea: APNABI, BIZKAIKO AUTISMOA ETA BESTE AUTISMO ESPEKTROAREN NAHASTEAK DITUZTENEN GURASOEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BBK INNOVA."— Transcripción de la presentación:

1 Erakundea: APNABI, BIZKAIKO AUTISMOA ETA BESTE AUTISMO ESPEKTROAREN NAHASTEAK DITUZTENEN GURASOEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BBK INNOVA SAREA. APNABI BIZITZA PROIEKTU INDEPENDENTEA: ERANDIO EGOITZA Erandion kokatutako eguneko atentziorik gabeko zerbitzua. Autismo espektroaren nahasteak pairatzen dituzten hiru emakumeri zuzenduta dago. Egokitzeko gaitasunetan gainbegiratzeko eta gidatzeko beharrizana dute, baina diagnostikoaren eta pertsonaren beraren berezitasunek eraginda, bestelako beharrizanetan laguntza behar dute. Domotikan oinarritutako bizitza-eredu independentea da, eta helburua bizi-kalitatea sustatu eta hiru emakume hauen proiektu pertsonalak babestea da. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA

2 Erakundea: EMAUS GIZARTE EKIMENEKO KOOP. ELK.
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BBK INNOVA SAREA. BBK BIOESKOLA Zamudion BBK Bioeskola programa martxan jartzeko azpiegituren eraikuntza eta ekipamendua. Honen bidez, gizarte-bazterketa arriskua daukatenen gizarteratze eta laneratzea bilatu nahi da, banakako ibilbideak eta haientzat egokitutako lanpostuak eskainiz. Hau, nekazaritza arloko lau jarduera-ildoren bitartez egin nahi da: 1. Nekazaritza arloko edo jatorri ekologikoko produktuen produkzioa; 2. Jatorri ekologikoko nekazaritza-produktuen merkaturatzea; 3. Sentsibilizazio- eta prestakuntza-ariketen garapena eta 4. Nekazaritza-zerbitzuak eta inguru naturalaren zaintza-zerbitzuak eskaintzea. Iraupena: 11 hilabete Laguntzaileak: Bizkaiko Parke Teknologikoa, Innobasque eta Osakidetza.

3 Erakundea: ESKLEROSI ANIZKOITZAREN EUGENIA EPALTZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BBK INNOVA SAREA. EM LABS Erakundeak duen lokal baten errehabilitazio eta ekipamendurako obrak. Honen bidez Esklerosi anizkoitza duten pertsonen Errehabilitaziorako Espazio Birtual bat martxan jarri nahi da, eta neuronen endekapenezko gaixotasunei aplikatutako errealitate birtualeko jokoak garatu eta aplikatzean oinarrituta daude. Helburua hau da: berrikuntzaren bidez, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko teknologia berriek eskaintzen dizkiguten abantailak aplikatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

4 Erakundea: PERTSONEN GARAPENERAKO IKERKETA TA GARAPEN ITG TALDEA
Jarduera-eremua: ZORNOTZA Proiektua: BBK INNOVA SAREA. ADINEKO PERTSONENGAN BERRIKUNTZA SOZIALA. AUZOLAN SENIOR 2007an esperientzia pilotua abiatu zen Oruen (Euba-Zornotza), adineko 37 pertsonari laguntza eskainiz. Orain, AUZOLAN SENIORrek bere lan-ildoa Arratia eta Zornotzako inguruetara zabaldu du, eta adineko pertsona ahulak etxean atenditzea ekonomikoki eraginkorra dela frogatu nahi du, instituzionalizazio-arriskua gutxitzen du eta adineko pertsonaren bizi-kalitatea hobetzen du dependentzia saihestuz. Proiektuak, ebidentzia zientifikoan oinarrituz, ustiapenerako dirulaguntza gabe zerbitzu telematikoa eta AUZOLAN SENIOR jasangarri egiteko eredu ekonomikoa bilatu nahi du. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza, Parte-hartzailearen kuotak, Erakunde Eskatzailea.


Descargar ppt "Erakundea: APNABI, BIZKAIKO AUTISMOA ETA BESTE AUTISMO ESPEKTROAREN NAHASTEAK DITUZTENEN GURASOEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BBK INNOVA."

Presentaciones similares


Anuncios Google