La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Urteko XXX. Igandea 2013ko urriaren 27a C Zikloa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Urteko XXX. Igandea 2013ko urriaren 27a C Zikloa"— Transcripción de la presentación:

1 Urteko XXX. Igandea 2013ko urriaren 27a C Zikloa
Doinua: “Abinu malkenu” sefardi otoitza

2 Si 35, 15-17, 20-22 Epailea da Jauna eta ez du harengan eraginik inoren izenak; ez du alderdikeriarik egiten behartsuaren aurka eta entzun egiten du bidegabeki erabiliaren eskaria; ez du umezurtzaren erregua mespretxatzen, ezta kexati doakion alarguna ere. Jaunak gogo onez onartzen du bera zerbitzatzen duena, eta honen eskaria zeruraino iristen da. Apalaren otoitzak hodeiak zeharkatzen ditu eta ez da sosegatzen bere helmugara iritsi arte; ez du etsitzen Goi-goikoak esku hartu eta errugabeen alde justizia egin arte. Jaunak entzun egiten du behartsuen otoitza

3 33. Salmoa Bedeinkatuko dut Jauna une oroz,
etengabe goretsiko ene ezpainez. Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu. Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du.

4 Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du.
Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena. Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen. Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du.

5 Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du.
Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak. Jaunak gordetzen du bere zerbitzarien bizia, ez dute zigorrik harengan babesa dutenek. Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du.

6 Gainean dut mundu honetatik abiatzeko ordua.
2Tm 4, 6-8, Anaia maite: Ni neu, neure bizia opari eskaintzeko zorian nago; gainean dut mundu honetatik abiatzeko ordua. Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena. Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, azken egunean emango didana; eta ez niri bakarrik, baita haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere. Nire auziko lehenengo defentsan ez zen inor atera nire alde; bakarrik utzi ninduten denek; Jainkoak ez diezaiela kontuan har.Baina Jauna neurekin izan nuen eta indartu egin ninduen, nire bidez mezua oso-osorik iragarria izan zedin eta jentil guztiek entzun zezaten; berak atera ninduen lehoiaren ahotik.Jaunak aterako nau gaitz guztietatik eta salbamena emango bere zeruko erreinuan. Berari aintza menderen mendetan! Amen.

7 Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu
ALLELUIA 2 Ko 5,19 Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.

8 ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Lukasen liburutik ) Lk 18, 9-14
Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei: «Bi gizon tenplura igo ziren otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutik, honela ziharduen otoitzean bere baitan: “Ene Jainkoa, eskerrak zuri besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile edota adulteriogile; ezta horko zergalari hori bezalakoa ere. Astean bi bider egiten dut barau, eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut”. «Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik altxatzera ere ausartzen, baizik eta bular-joka ari zen esanez: “Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz”. «Benetan diotsuet azkeneko hau Jainkoarekin bakean itzuli zela etxera; fariseua, berriz, ez. Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu». Tenpluko harresian otoitzean. Jerusalem.

9 HASIERARA Zuk, Kristo guztiz errukiorra, gu zugana itzultzen uztean … barneko argia pizten zaigu gure baitan. Otoitz egiteko aski dira honako hitzok: Jesus, ene poza, ene bizi eta itxaropena Roger Taizé-koa


Descargar ppt "Urteko XXX. Igandea 2013ko urriaren 27a C Zikloa"

Presentaciones similares


Anuncios Google