La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Urteko hogeita batgarren Igandea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Urteko hogeita batgarren Igandea"— Transcripción de la presentación:

1 Urteko hogeita batgarren Igandea
B Zikloa Urteko hogeita batgarren Igandea Ebal Garizim 2018ko abuztuaren 26a Ebal eta Garizimeko mendien artean Nablus hiria dago (eta Sikemeko hondakinak aurreko aldean) Gregoriar doinua

2 ITUNA 1. irakur.: Josuek leinu guztiak bildu egin ditu, iparraldekoak (Israel) eta hegoaldekoak (Juda) Jainkoarekin eta beraien artean ere Itun bat egin dezaten. 33. Salmoa: Azken bi igandeko salmo bera da, baina gaur Jainkoarekin Ituna egiteak, jateak, dituen dohainak azaltzen dizkigu. 2. irakur.: Efesotarren gutuna gure arteko Itunari buruz hitz mintzo zaigu, familian eraikitzen hasten dena. Ebanjelioa: Jesusek berak Eukaristiak dakarkigun eskandalua bizi behar izan zuen. Askok alde egin zuten ezin jasanez eta Jainkoarekin Ituna sinatzeaz, Hartaz fidatzeaz, galde egiten digu.

3 Js 24,1-2a, 15-17, 18b Josuek Israelgo leinu guztiak bildu zituen Sikemen. Dei egin zien Israelgo arduradunei, buruzagiei, epaileei eta funtzionarioei ere, eta Jaunaren aurrera agertu ziren. Josuek esan zion herri osoari: – Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Jauna zerbitzatzea ongi iruditzen ez bazaizue, aukera ezazue zein zerbitzatu: zuen arbasoek Mesopotamian zerbitzatu zituzten jainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zareten herrialdeko jendearenak, alegia. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbitzatuko dugu. Herriak ihardetsi zuen: – Inola ere ez dugu Jauna utziko, jainko arrotzak zerbitzatzeko! Jauna dugu geure Jainkoa. Berak atera gaitu gu eta gure arbasoak Egiptotik, esklabotzatik. Geure begiz ikusi ditugu berak egindako mirari handiak. Berak zaindu gaitu egin dugun bide guztian zehar eta berak babestu gaitu igaro ditugun herri guztietatik. Beraz, guk ere Jauna zerbitzatuko dugu, bera baitugu geure Jainkoa! Sikemeko honda-kinak, Josuek Israelgo leinu guztiak bildu zituen tokia, Jainkoa-rekin Ituna egin zezaten

4 33. salmoak “Jainkoa jateak” bere dituen dohainak eta “eskandalua” azaltzen dizkigu.
Apalek baino ez dute Jainkoa bedeinkatzen. Aurpegi ematen die Jainkoak haiek defendatuz (gaizkileen aurrean). Jaunak entzun egiten die. Hurbil baitago eta defendatu eta maite ditu Hartaz fidatzen direnak. Baita heriotzatik libratu ere, Betiko Bizia emanez.

5 33.Salmoa Dasta eta ikus zein ona den Jauna. .
Nablus hiria, Garizim mendiko oinetan, bertan sinatu zen Ituna Jainkoarekin Garizim Dasta eta ikus zein ona den Jauna. . Bedeinkatuko dut Jauna une oroz, etengabe goretsiko ene ezpainez. Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu.

6 Sikemeko hondakinak, Gizateriaren Ondarea (K.A. 3.000 )
Dasta eta ikus zein ona den Jauna. Zintzoengana ditu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak. Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena. Sikemeko hondakinak, Gizateriaren Ondarea (K.A )

7 Dasta eta ikus zein ona den Jauna.
Sikemeko hondakinak Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen. Hurbil dago Jauna bihotz hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak.

8 Sikem-eko honda-kinak
Dasta eta ikus zein ona den Jauna. Sikem-eko honda-kinak Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen Jaunak. Hezur guztiak zaintzen dizkio, bat bakarra ere ez diote hautsiko.

9 Dasta eta ikus zein ona den Jauna.
Gaiztakeriak hilko du gaiztoa, zintzoari gorroto diotenek zigorra izango. Jaunak gordetzen du bere zerbitzarien bizia, ez dute zigorrik harengan babesa dutenek. Sikemeko harresiak

10 Itunaren aldarea Ef 5,21-32 Senideok: Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik. Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala, senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik. Eliza Kristoren menpeko den bezala, izan bitez emazteak ere denetan senarren menpeko. Senarrok, maita itzazue zeuen emazteak, Kristok ere Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman zuen bezala. Bere burua eskainiz, sagaratu egin zuen Eliza, urez eta hitzaren indarrez garbituz. Horrela prestatu zuen beretzat Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko deusik gabea, santu eta kutsugabea. Era berean, senarrek ere beren gorputza bezalaxe maitatu behar dituzte emazteak. Emaztea maite duenak bere burua maite du. Ez du inork bere gorputza gorrotatzen, baizik eta jaten eman eta zaindu egiten du, Kristok Elizarekin egiten duen bezala; eta gu guztiok gorputz horren atal gara.Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dut.

11 Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek.
Aleluia Jn 6,63b.68b Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek. Aldareko xehetasuna

12 Hondakinen xehetasuna
Aldi hartan, Jesusen hitzok entzutean, haren ikasleetariko askok esan zuen: « Onar gaitza da mezu hau. Nork jaramon egin?» Jesusek, ikasleak marmarka ari zirela oharturik, esan zien: «Honek eragozten al dizue sinestea? Bada, Gizonaren Semea lehen zegoen tokira igotzen ikusiko bazenute, zer gertatuko ote? Espiritua da bizia ematen duena; gizakia berez ez da ezertarako. Nik eman dizkizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira. Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen. Eta esan zuen, gainera: «Horregatik esan dizuet ezin dela inor ere niregana hurbildu, Aitak ez badio horretarako gaitasuna ematen». Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili. Orduan, esan zien Jesusek Hamabiei: – Zuek ere alde egin nahi al duzue? Erantzun zion Simon Pedrok: – Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek. Eta guk sinetsi dugu eta badakigu zu zarela Jainkoaren Santua. Jn 6,60-69 Hondakinen xehetasuna

13 Originala: Joan Ramirez (+)
Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Urteko hogeita batgarren Igandea"

Presentaciones similares


Anuncios Google