La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

19. Gaia SOINUA Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "19. Gaia SOINUA Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia."— Transcripción de la presentación:

1 19. Gaia SOINUA Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia horren kopia ikusteko, sartu helbidean

2 1 Nola sortzen da soinua? Soinuak sortzen dira
Erregela bat edo goma bat bibra arazten badugu, zer gertatzen da? Soinuak sortzen dira Hemen bisualiza daiteke 2. diapositiban Hobe hautematen dira: Erregelaren muturra laburra denean edo gomak tentsio gehiago badu. BIBRAZIOAK AZKARRAGOAK DIRA

3 Nola sortzen da soinua? Egin dezagun ondoren aipatzen diren esperientzien inguruan hausnarketa txiki bat: Kanpaia bat kolpatzen baduzu soinua sortzen da. Kanpaia hori atzamarraz ukitzen baduzu bibratzen duela konturatzen zara. Ondoren, eskuarekin estutzen baduzu kanpaiak bibratzeari utzi eta soinua desagertzen da. Diapasoi bat pendulu arin baten aurrean bibrarazten baduzu, soinua egiten duen bitartean penduluaren bolatxoa baztertzen duela konturatuko zara. Altzairuzko haga elastiko bati mutur batetik heltzen badiozu eta bestetik oreka posiziotik aldentzen baduzu, aske uztean bibratzen duela ikusiko duzu eta soinua igorriko du. Esperientzi hauen bitartez, garbi geratzen da soinuaren jatorria BIBRAZIO bat dela. Hau da, igorleak (kanpaia, diapasoia, hagatxoa,…) airean bibratzen badu, airea osatzen duten gas desberdinen molekulek……

4 Kordazko instrumentuak
Nola sortzen da soinua? aurkezpeneko 3. diapositiban duzue irudia Kordazko instrumentuak Kasu aipagarriena gitarrak dira. Soinua sortzen da.

5 Bibrazio hauek gure belarrira heltzen badira, tinpanoaren bibrazioa eragiten dute eta honela gure garunean soinuaren sentsazioa nabaritzen dugu. Orain arte ikusitakoaren arabera soinuak bi ikuspegi ezberdin ditu: alde batetik ikuspegi subjektiboago bat du, hau da, soinua gorputz baten bibrazioaren ondorioz gure belarriak nabaritzen duen sentsazioa da. Bestetik, ikuspegi objektiboago batetik, soinua ingurune material batean zehar gorputz elastiko baten bibrazioaren hedapena da, hain zuzen ere.

6 Nola sortzen da soinua? (1) Bibrazioa: Oreka posiziotik batetik bestera gorputz batek egiten duen mugimendua. (2) Oszilazioa: Bibrazio osoa. Oreka posiziotik urrunago dagoen muturretik beste muturrean dagoen posiziora eta lehenengora itzultzerakoan gorputz batek egiten dituen mugimenduak, Joan etorri mugimendu oszilakorra periodikoa da. Ez dago desplazamendurik. Ikus aurkezpeneko 3. irudia

7 Nola sortzen da soinua? Gorputz batek oso azkar bibratzen duenean soinua sortzen da. Eta azkartasun hori nola neur dezakegu? Zein da bere azkartasuna Pelikula

8 Nola sortzen da soinua? Gorputz batek oso azkar bibratzen duenean soinua sortzen da. Entzuten ditugun soinuen bibrazioak 20 eta dira segundo bakoitzeko.

9 Nola sortzen da soinua? Gorputz batek oso azkar bibratzen duenean soinua sortzen da. Soinuaren MAIZTASUNA segundo bakoitzean gertatzen diren bibrazio edo oszilazio kopurua da.

10 Nola sortzen da soinua? Zer da periodoa? Maiztasunaren alderantzizkoa da. Oszilazioa (joan etorria) egiteko behar den denbora da.

11 Nola sortzen da soinua? Segundo bakoitzean ematen diren oszilazioak (MAIZTASUNA izena emango diogu) hertzio izena emango diogu (Hz). Erregelak 30 oszilazio egiten baditu segundo bakoitzean, bere maiztasuna 30 Hz dela esaten da. Ikus aurkezpeneko 7. irudia.

12 Nola sortzen da soinua? Entzungarriak diren soinuen kasuan gorputz batek bibratzen du 20 eta Hz-en artean. Bozgorailuetan eskua ipintzen baduzu bibrazioa nabarituko duzu. Maiztasuna bozgorailuen ezaugarrietan aurki dezakezu.

13 Hutsean ez dira bibrazioak hedatzen, ez da soinurik hedatzen.
1.1. Soinuak hedatzeko ingurune bat behar du Beirazko kanpai honen barnean ez badago airerik (hutsa badago), iratzargailuak bibratzen du, baina ez dugu soinurik entzuten Hutsean ez dira bibrazioak hedatzen, ez da soinurik hedatzen. 9. Diapositibako irudian ez dago airerik kanpaiaren barnean. Ondorioak atera behar ditugu.

14 1.1. Soinuak hedatzeko ingurune bat behar du
Urpean ere entzuten da. Ingurumena behar dugu soinua hedatzeko. Normalean entzuten ditugun soinuak airetik hedatzen dira eta airetik jasotzen ditugu. Urpean gaudenean uretatik jasotzen dugu. Soinua iristen zaigun ingurunea (airea, ura edo materiala) da “hedapen ingurunea”

15 1.1. Soinuak hedatzeko ingurune bat behar du
Solidoetan ere soinua hedatzen da. aurkzpeneko 13 eta 14 diaopositibetako irudiak oso adierazgarriak dira. Soinua baita ere solidoetan hedatzen da. Pelikuletan indioek bisonteak eta baita ere trena ren etorrera belarria lurrean jartzerakoan ohartzen dira. Bibrazioak hedatu egiten dira. Zuk indio modernoa izan nahi baduzu simula dezakezu helbideko 15. diapositiban agertzen den moduan. Zeergatik sokak tentsioa izan behar du? Ingurune elastikoetan energia gutxiago galtzendenez soinua hobe hedatzen baita.

16 1.1. Soinuak hedatzeko ingurune bat behar du
Espazioan ez da entzuten Atmosferatik kanpo ez dagoenez airerik soinuek ez dute hedapenik. Hutsean soinuak ez dira hedatzen pelikuletan eta bideo jolasetan kontrakoa hauteman arren.

17 1.1. Soinuak hedatzeko ingurune bat behar du
Soinua dago hedapena badago. Horretarako hedapen-ingurunea behar dugu: solidoak, likidoak ala gasak baina inoiz hutsean. Soinuan entzungarriak dira bibrazio kopurua segundoan 20 eta tartean badago eta hedapen-ingurunea badago. Hau maiztasuna da eta hertziotan neurtzen da.

18 1.2. Soinuaren hedapena airean
aurkezpeneko 19, 20 eta 21 irudietan teoria zinetiko molekularraren aplikazioa duzue. Partikulak bibratzen dute, espazioan aldaketak sortuaz (partikula gehiago eta gutxiago), aldameneko partikulengan eraginez konpresioa eta arrarifikazioa edo zabaltzea. Gasen kasuan (airean adibidez) presioa dute. Espazio txikiagoan partikula gehiago badago, handiagoa da, indarra eraginez eta konprimituz (konpresioa) Soinua dagoenean airearen presioan “gora beherak” daude.

19 1.2. Soinuaren hedapena airean
Entzuteko soinua sortu, hedatu eta entzumen aparatua behar dugu Orain entzumenaren garrantziaz ohartu behar gara. Entzuteko belarria nahikoa dela dirudi baina soinua eta ingurune batean dagoen hedapena behar dugu Bibrazioengatik “presio gora-beherak” gure belarrietara iristen direnean, tinpanoak bibratzen du, bibrazio hauek hezurtxo-kateetan hedatzen dira eta karakolera iristen dira. Hor inpultso nerbiosoetan bihurtzen da, entzumen nerbioan, eta burmuinera bidaltzen dute, entzumen zentsazioan bihurtuz.

20 Aipatutakoa kontutan izanda, garbi geratzen da soinuaren jatorria BIBRAZIO bat dela. Hau da, igorleak (kanpaia, diapasoia, hagatxoa,…) airean bibratzen badu, airea osatzen duten gas desberdinen molekulek…… KONPRESIO (presioaren handitzea) eta ZABALTZEA EDO ARRARIFIKAZIO (presioaren txikitzea) fenomenoak jasango dituzte.

21 Nola sortzen da soinua? Haizezko instrumentuak Nota ezberdinak jotzeko airearen zutabea aldatzen da, behatzekin (txirula) edo giltzekin (saxofoia). Giltzk, tronpak edo hodiak erabiltzen dira. Pistoiak ere oso arruntak dira instrumento hauetan. Ingurune materiala behar du eta bertan zerbait egin behar dugu. Noski, entzutea ere funtsezkoa da.

22 Entzun Haizezko instrumentuak. Zuloak daude, pistoiak, tronpak, hodiak
Entzun Haizezko instrumentuak. Zuloak daude, pistoiak, tronpak, hodiak... Airean hedatzen da.. Debussy Mozart Tchaikovsky’s Oboe Luzeraz gain lodierak eragiten du. Motak

23 Nola sortzen da soinua? Haizezko instrumentuak
Irekiak ala itxiak izan daitezke. Kaxa, hodi, tronpa k eta abarrak irekiak ala itxiak izan daitezke. Ikasteko ondorengo baliabidea oso aproposa da. Ondorengo diapositiban interneten dauden simulazioak dituzue.

24                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                       Simulazioa 2 Simulazioa 1 Simulazioa 3

25 Soka mugitzen edo irabiatzen baduzu zer gertatzen da?
1.3. Zergatik esaten da soinua uhina dela? Uhinaren eredua Soka mugitzen edo irabiatzen baduzu zer gertatzen da? Harri bat uretan erortzerakoan bibrazioak ikus daitezke. Honek laguntzen digu eredu mentala sortzen. Eredu mentala gure imajinazioan dago eta soinuaren ezaugarriak eta izaera deskribatzeko erabiltzen dugu. Erabat abstaktua da, giza eraikuntza hain zuzen. aurkezpeneko 23 eta 7 diapositiben artean duzue azalduta.

26 Horretxegatik uhina dela esaten dugu
Presioak gora eta behera egiten du Ereduak gertakizun hauek azaldunahi ditu. Energia hedatzen da, ez da materiarik hedatzen. Horretxegatik uhina dela esaten dugu Uraren gora beherak ikusten ditugu. Espazioan zehar hedatzen den perturbazioa da. Hauetan gora beherak edo oszilazioak daude.

27 Uhinen ezaugarrien gertakizun asko azaltzen dira. Adibidez:
Konpresio eta arrarifikazio edo zabaltze hauek molekula batetik bestera transmititzen dira, era honetan luzerako uhin-higidura bat sortzen delarik.

28 1.4. Zein abiaduran hedatzen da soinua?
Hainbat galdera plantea daitezke: Zein aldagaiaren menpe dago? Energia kantitatea? Dauden objektuak? Tenperatura? Ingurunea? Non eta noiz gertatzen den?

29 Behar-beharrezkoa da INGURUNEA izatea.
1.4. Zein abiaduran hedatzen da soinua? Behar-beharrezkoa da INGURUNEA izatea. Ongi hedatzeko baldintza bat bete behar du: ELASTIKOTASUNA Perturbazioa edo bibrazioaren ondoren hasierako egoera berreskuratu behar du. Ingurunea plastikoa bada xurgatu egiten du energia eta, beraz ez da hedatzen eta ez dugu soinurik.

30 1.4. Zein abiaduran hedatzen da soinua?
Ikus pelikula eta konturatuko zarete soinua gasetan, likidoetan eta solidoetan hedatzen dela.Ondorengo taula aztertuz ingurune ezberdinak konpara ditzakegu: Egoera Ingurunea Abiadura (m/s) Gaseosoa Airea (20ºC) Hidrogenoa (0ºC) Oxigenoa (0ºC) Helioa (0ºC) 340 1286 317 972 Likidoa Ura (25ºC) Itsasoko ura (25ºC) 1493 1533 Solidoa Aluminioa Kobrea Burdina Beruna Kortxoa 5100 3560 5130 1322 54 Ingurunea homogeneoa bada, soinuaren abiadura konstantea da. Soinua burdinan airean baino azkarrago hedatzen da.

31 1.4. Zein abiaduran hedatzen da soinua?
Airean (giro tenperaturan) soinuaren abiadura 340 m/s da. Azkarra benetan!!! Non dago ekaitza? Tximista berehala baina soinua mantsoago, beraz soinuak zenbat behar du iristeko? 4 segundo pasatzen badira, zenbat metrotara dago ekaitza? v = e t t = 4 s v = 340 m/s e = ?

32 Soinuaren abiadura Soinuaren hedapen abiadura ez dago bere intentsitatearen, bere maiztasunaren edota soinua igortzen duen fokuaren menpe, baizik eta HEDATZEN DEN INGURUNEAREN EZAUGARRIEN menpe dago soilik. Adibidez, kontzertu bat entzutean orkestraren aldi bereko soinu ezberdinak batera heltzen direnez gure belarrietara, soinuaren abiadura soinu iturriarekiko independentea, eta beraz, soinu desberdinekiko independentea dela frogatzen da. Ondorioz, edozein soinu desberdinek hedapen abiadura berdina du ingurune material berean hedatzen bada. Sarreran ikusi ditugun adibideetan, soinuaren hedapena airean zehar nola ematen den azaldu da. Orokorrean, fenomeno hori edozein ingurune material elastikotan ere gertatzen da, bai solidoa, likidoa edo gasa izanik ere. Hurrengo taulan, zenbait ingurunetan soinua zein abiadurarekin hedatzen den ikus dezakezu:

33 Ikusi dugun taulen arabera garbi dago soinu uhinak hobe hedatzen direla solidoetan gainerako sustantzietan baino. Hala ere, solido batzuek ez daukate behar adinako bolumen elastikotasunik soinua igortzeko, hau da, solidoaren partikulek ez dute behar bezalako energiaz oszilatzen bibrazioak igorri ahal izateko. Kortxo, beira-zuntz, plastiko eta beste hainbat materialen kasua da. Etxebizitzak, entzutegiak, gelak, ospitaleak, irrati emisoreak eta abar soinutik isolatzeko erabili ohi dira material hauek. Bestalde, likidoetan azkarrago hedatzen da soinua gasetan baino, adibidez, uretan bost bat bider azkarrago hedatzen da airean baino. Soinuak airean duen abiadura 340 m/s ingurukoa da 20ºC-tara eta aeronautikan balio honi “mach” deitzen zaio.


Descargar ppt "19. Gaia SOINUA Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia."

Presentaciones similares


Anuncios Google