Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Golgi aparatua
2
Sarrera Zelula eukariotiko guztietan ageri da, salbuespen batzuk egon arren. Erretikulu endoplasmatikoaren eta mintz plasmatikoaren artean kokatzen da. Erretikulu endoplasmatikotik etorritako molekulak (proteinak zein lipidoak) eraldatu, paketatu eta bere garraioa zuzentzeaz arduratzen da.
3
Egitura Golgi aparatua diktiosomez eratuta dago.
Diktiosoma bakoitza zisterna deritzen egiturek osatzen dute. Zisternak molekulak eraldatzeko erabiltzen diren entzimez eratutako disko lauak dira. Zisternak lotura tubularren bidez daude lotuta euren artean.
4
Organulua besikulaz inguratuta dago, bere funtzioa betetzen laguntzen diotelarik.
Oso egitura dinamikoa eta polarizatua du. Bi alde bereizten dira bertan: cis aldea eta trans aldea.
5
Cis aldea Trans aldea Alde ahurra da.
Alde ganbila da. Alde honetatik sartzen dira erretikulutik etorritako besikulak, hau da, trantsizio besikulak. Trantsizio besikulak erretikulu endoplasmatiko bikortsuaren mintzean sintetizatu diren proteinadun xixkuak dira. Besikula hauek Golgi aparatuaren kanpoko aldera eramango diren proteinak garraiatzen dituzte. Alde ahurra da. Trantsizio besikulen baitan dauden proteinak eraldatu ondoren, alde honetan kontzentratzen dira. Eraldatutako proteinak jariatze besikuletan batu daitezke edo lisosometara zein beste organulu batzuetara garraiatuak edo jariatuak izan.
6
Besikula motak Exozitosi besikulak: proteinak kanporatzen dituzte. Besikulen barruan proteinak daudelarik, mintz plasmatikoarekin elkartzen dira. Horrela, proteinak, zelulatik kanporatzen dira. Adibidez: B linfozito aktibatuek askatutako antigorputzak. Jariatze besikulak: besikula hauek ere zelulatik kanporatuak izango diren proteinak dituzte. Hala ere, hauek proteinak askatzeko prozesu hasteko seinale bat jaso behar dute. Adibidez: neuronetatik askatutako neurotransmisoreak. Lisosoma besikulak (vesículas lisosomales): besikula mota honek lisosometara doazen proteinak garraiatzen ditu. Adibidez: lisosometako proteasa digestiboak.
7
Funtzioak Bere funtzioa erretikulu endoplasmatikotik datozen proteinak garraiatzea, heltzea, metatzea eta jariatzea da. Lehenengo, erretikulu endoplasmatikotik Golgi aparatura proteinak dakarten trantsizio besikulak cis aldeko mintzarekin elkartzen dira, zisternetan bere barneko materia proteikoa jariatzeko. Ondoren, organuluaren cis aldetik trans aldera joaten dira proteinak besikulen bidez, eta bitartean, proteinek aldaketak jasaten dituzte. Azkenik, organulutik irteten diren proteinak hainbat lan egin ditzaketen besikulen baitan daude metatuta, inoiz ez beraiek bakarrik aske.
8
Besikulen zereginak Zelularen mintz plasmatikoan txertatzen dira mintzaren osagai diren proteina edo lipido gisa. Exozitosia burutzen dute. Endozitosi bidez, bere materia proteikoa askatzen dute. Endosomekin fusionatzen dira, lisosomak sortuz.
9
Golgi aparatuaren beste funtzio batzuk
Proteinak eraldatzeaz gain, Golgi aparatuak lipidoen garraioan eta lisosomen sintesian parte hartzen du eta besikulak erabiltzen ditu molekulak garraiatzeko eta metatzeko.
10
Honelakoa izango zen Golgi aparatua errealitatean:
11
Golgiren aparatua errealitatean
Golgiren aparatua errealitatean. Gezi gorriek zisternak seinalatzen dituzte, eta gezi urdinek besikulak.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.