La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Laguntzaileak: ALKAR BIZIZ SM GIZARTERATZE ENPRESA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Laguntzaileak: ALKAR BIZIZ SM GIZARTERATZE ENPRESA"— Transcripción de la presentación:

1 Laguntzaileak: ALKAR BIZIZ SM GIZARTERATZE ENPRESA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: BERRIKUNTZARA KONEKTATUTAKO ADINEKOAK Zahartzaro aktibo eta osasuntsuaren alde lan egiteko tresna teknologiko berriak jarri eta erabiltzeko ekipamendua lortzea; baztertze- edota arrisku-egoeran dauden 21 pertsonei zuzenduta; 12 nagusi, 5 gizon eta 7 andra, baita Erakundeak Bilbon kudeatzen duen hiru bizikidetza unitateetan zaintzaile lana egiten duten 9 gazte. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

2 Erakundea: HERRI ALAIA MEÑAKAKO ERRETIRATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: MEÑAKA Proiektua: EGOITZA HOBETZEKO LANAK Meñakan dagoen erakundearen egoitza hobetzeko eta apaintzeko lanak; bertan 146 kide nagusi egoten dira, udalerrian bizi diren 78 emakume eta 68 gizon. Iraupena: hilabete 1 Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

3 Erakundea: “DANONTZAT” MUNGIAKO JUBILATUEN ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: MUNGIA Proiektua: BULEGOKO HORNIKUNTZA. XXII. ASTE KULTURALEKO PUBLIZITATEA ETA XXII. MAHAI-JOKO ETA IGEL-TOKA TXAPELKETA pertsonentzako, 795 gizon eta emakume, denak Mungialdeko erretiratu eta pentsiodunak, bi ordenagailu eskuratzea eta publizitate foileto eta kartelak banatzea. Honen bidez, Elkarteak Mungian duen egoitzan antolatzen den Aste Kulturala eta Karta eta Igel-toka txapelketetan ahalik eta zabalkunde eta parte-hartze handiena lortu nahi da. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

4 Erakundea: ITSAS KRESALA PORTUGALETEKO ALARGUNEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: PORTUGALETE Proiektua: EUTSI... BIZITZA POSITIBOARI II “Eutsi bizitza positiboari” programa martxan jartzea, Portugaleteko 248 emakume alargunentzako garapen integrala eta sustapen sozial eta kulturala lortzeko, honakoen bidez: banakako laguntza psikologikoa, autolaguntza-taldeak, tailerrak eta prestakuntza-hitzaldiak. Hauen bitartez, dolu-prozesua dirauen bitartean laguntzea eta orientatzea, edo egoera horregatik afektibitatea geldotuta dagoenean, antsietatea eta depresio-egoerak daudenean horiek antzematea eta arintzen laguntzea. Horrezs gain, trebetasunak irakastea egoerari era egoki eta positiboan aurre egiteko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

5 Erakundea: PABLO PUERTO SOPUERTAKO JUBILATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: SOPUERTA Proiektua: ZAHARTZE AKTIBORAKO TAILERRAK Erakundearen Sopuertako egoitzan zahartze aktiborako 2 tailer martxan jartzea: Burua Martxan eta Gorputza Martxan. Tailerrak Sopuertako 40 pertsona nagusiri zuzenduta daude (30 emakume eta 10 gizon). Helburua osasun fisiko, psikiko eta soziala, gizartean parte-hartzea hala nola hazkuntza pertsonala eta bizi-kalitatea sustatzea da. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

6 Erakundea: JATABE-MENDI JUBILATUEN ETA AURRE-JUBILATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: JATABE-MARURI Proiektua: LOKALA EGOKITZEA Erakundearen Jatabe-Maruriko egoitza egokitzea eta hornitzea. Egoitza honek 124 adineko herritar kide hartzen ditu, 75 emakume eta 49 gizon. Iraupena: 17 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

7 Erakundea: NAGUSIAK MARTXAN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ZAHARTZAROAN AKTIBO EGOTEKO, ERAGIOZU BURUARI “Zahartzaroan aktibo egoteko, eragiozu buruari” Gidaren argitalpena, bertan 55 urtetik gorakoek burua arintzeko jarraibide eta ariketak daude. Horrez gain, nagusien Bizkaiko egoitzetan banatuko da. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

8 Erakundea: BUSTURIKO HIRUGARREN ADINEKOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BUSTURIA Proiektua: INTERNET TAILERRA: TREBAKUNTZA ETA PRAKTIKA Nagusiak teknologia berriak ikas ditzaten jarraikako ikasketako trebakuntza-tailerra. Helburua erabiltzaileak diren Busturiako 22 pertsonei, 14 emakume eta 8 gizon, ordenagailua eta Interneta erabiltzen erakustea da eta elkartearen kudeaketa- eta administrazio-lanak eta bizitzeko kontuak egiteko lana erraztea. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

9 Erakundea: BIZITZEN FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ZAHARTZE ETA DEMENTZIEN SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA HEZKUNTZA ZENTROETAN. Bizkaiko lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako 600 ikaskideengan dementzien eta zahartze-prozesuaren kontzientziazioa sustatzea. Diskriminazioaren aurkako neurritzat erabili nahi da hau, eta, horrela, adinaren araberako bi jolas ekarreragileen bitartez, gizartean ditugun estereotipo negatiboak kendu eta, era berean, irakasle eta ikasleak informatika-tresnen erabileran trebatu nahi dira. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea

10 Erakundea: EDE FUNDAZIO KANONIKO AUTONOMOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BIZKAIKO NAGUSIEN ZAHARTZE AKTIBOAREN SUSTAPENERAKO JARDUERA PROGRAMA Bizkaiko nagusien zahartze aktiboa babestea. Horretarako, nagusien parte-hartzearen gizarte eragina zein den jakiteko ikerketa bat egin nahi da. Era berean, programa berriak martxan jartzeko arrakasta-giltzak identifikatzeko lehendik dauden belaunaldien arteko harremanak analizatu eta bildu, eta nagusiek informazioa, dokumentazioa zein aholkularitza izateko zahartze aktiboko erreferentzia-zentroa eta materiala diseinatu nahi dira. Iraupena: 13 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea

11 Erakundea: KARRANTZAKO BABESGABETUEN ANDRA MARIAREN OSPITALE ETA NAGUSI-ETXEA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: KARRANTZA Proiektua: EGOITZAREN ERAIKIN BERRIKO UR BERO, HOTZ ETA ITZULBIDEKO BURDINEZKO HODIAK KOBREZKOEKIN ORDEZTEA Ur beroko, hotzeko eta Karrantzan dagoen Erakundearen Egoitzaren eratze eraikinetik itzultzen diren hodien berrikuntza. Egoitzan Bizkaiko mendekotasun handia duten 104 nagusi zaintzen dira, 80 emakume eta 24 gizon. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kidea: DFB

12 Erakundea: MIRANDA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BIZKAIKO ADINEKOEN ESKU HARTZE PSIKOSOZIALA, DINAMIZAZIOA ETA ESTIMULUEN BIDEZKO SUSPERKETA Esku hartze psikosoziala, dinamizazioa eta estimuluen bidezko suspertzea barne hartzen dituen programa. Erakundeak Barakaldon duen Egoitzan nolabaiteko mendekotasuna duten 224 adineko egoiliarri -154 emakume eta 70 gizon- zuzenduta dago, haien autoestima eta bizi kalitatea hobetzeko helburuz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

13 Erakundea: PORTUGALETEKO SAN JOAN BATAIATZAILEAREN OSPITALEA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: PORTUGALETE Proiektua: BELAUNALDI ARTEKO 2012ko UDALEKUAK PORTUGALETEN Gizarte proiektu honen bidez, Erakundeak Portugaleten kudeatutako egoitzan bizi diren 24 nagusiak eta 14 eta 21 urte bitarteko 24 gazte boluntarioen arteko harremanak sustatu nahi dituzte. Horretarako, boluntarioak trebatu eta kultur-jarduerak egingo dituzte. Horrela, talde bien arteko harremanak bultzatu nahi dituzte, emozio, laguntza eta konfiantzari dagokienez. Iraupena: 2 hilabete Finantzaketa-kidea: Manuel Calvo Fundazioa

14 Erakundea: BIZKAIKO KARITATE FUNDAZIOA - ARESTI KONDEA EGOITZA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: DEMENTZIA LARRIA DUTEN PERTSONEN EGOERA EMOZIONALARI ARRETA Aresti Kondea egoitzan bizi diren eta narriadura kognitibo ertaina edo larria duten 104 pertsonen -82 emakume eta 22 gizon- egoera emozionalari arreta, 2009 urtean Montessori Metodoarekin abiatutako esperientziari jarraiki. Helburua da euren jokabidearen asaldurak hobetzea eta aldartea mantentzea. Horrez gain, bizkortze kognitiboa jasoko dute, ongizatea helburu duten jardueren bitartez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

15 Erakundea: GURE ETXEA LARRABETZUKO JUBILATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: LARRABETZU Proiektua: EKIPAMENDUA Elkarteak Larrabetzun duen egoitzarako ekipamendua eskuratzea. Eraikinak 260 adineko pertsonari zerbitzua eskaintzen dio (138 emakume eta 122 gizon). Iraupena: 12 hilabete

16 Erakundea: HARTU EMANAK
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: VII. LEHIAKETA LITERARIOA ZABALTZEA: “GEURE HELDUEN ONDAREA" Adinekoek gizarte-hezkuntzazko eremuan duten esku-hartzeari buruzko jardunaldia antolatzea; Ahozko Tradiziotik berreskuratutako Ipuin eta Kondairei buruzko Literaturako Lehiaketa; belaunaldi-arteko programak nahiz XXI. Mendearen atalaseko zahartzeari buruzko hitzaldi, ikastaro eta tailerren eskaintza sustatzeko sarea sortzea, Zahartze Aktiboaren Europako Urtearekin eta Belaunaldi-arteko Elkartasunarekin bat etorrita. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

17 Erakundea: NAGUSIAK BIZKAIKO ERRETIRATUEN KLUB, ETXE ETA ZENTROEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ZAHARTZE AKTIBOAREN SUSTAPENA. BIZKAIA ADISKIDETSU Udalerrian nagusien bizi aktiboa sustatzeko ekintzak martxan jartzea, OMS-ek herritartasun ekimen berriak egiteko. Ekintza hauek bizitza osorako nekazaritza- eta hiri-eremuak bermatu eta hiri edo eremuaren berritzea nagusiak barne hartzeko bultzatutako ekimenarekin bat egiten dute. Iraupena: 11 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio publikoak, Erakunde Eskatzailea

18 Erakundea: NAGUSILAN - NAGUSIEN GIZARTE BOLUNTARIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BIZKAIKO IRAUNKORTASUN FEDERAZIOA Publizitate materialaren diseinu eta edizioa eta bakartasuna pairatzen dituztenentzako gizarte laguntza eta jarraipen ekintzak. Lan hau boluntarioak diren Erakundeko 195 pertsonek, 114 emakumek eta 81 gizonek egiten dute Bilbon, Barakaldon, Lekeition eta Sestaon. Iraupena: 12 hilabete

19 Erakundea: PERTSONEN GARAPENERAKO IKERKETA TA GARAPEN ITG TALDEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: OPORRAK ORUEN Oruen (Zornotzan) mendeko nagusientzako eta euren zaintzaileentzako opor- eta atseden-programa. Bizkaiko 96 pertsonari zuzendua dago (adineko 8 pertsona eta 8 zaintzaile hamabostaldiko) ekainaren eta irailaren bitartean. Mendeko pertsonen eta bere senideen arteko harremana hobetzen laguntzeko jarduera ludiko, terapeutiko eta hezitzaileak lantzeaz gain, atsedena hartu eta antzeko egoeran aurkitzen diren pertsonekin esperientziak partekatzeko aukera ematen du. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza, Parte-hartzaileak, Erakunde Eskatzailea

20 Erakundea: BIOTZ SAKRATUA MUNDAKAKO EGOITZA
Jarduera-eremua: MUNDAKA Proiektua: JOLASAK SORTZEA ETA BERRITZEA Erakundeak Mundakan daukan Egoitzan jolasak berritzeko eta eraberritzeko ekipamendua erostea. Egoitza horretan atentzio integrala eskaintzen zaie Bizkaiko 34 emakume nagusiri, haien atentzioa eta bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Iraupena: 9 hilabete

21 Erakundea: CALZADA EGOITZA
Jarduera-eremua: GERNIKA-LUMO Proiektua: GAIXOA ETA ERIZAINAREN ARTEAN DEIEN BITARTEZ KOMUNIKATZEKO SISTEMA INSTALATZEA Merkatuko teknologia berriena duen gaixo erizainen arteko deien bitarteko komunikazio sistema domotiko berriaren instalazioa Bizkaiko Lurralde Historikoan Gernikako Elkarteak kudeatzen duen 133 nagusientzako egoitzan. Hauek arazo sozial eta ekonomikoak zein menpekotasun egoera pairatzen dituzte. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

22 Erakundea: SAN JOSE "ETXE ALAI" FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: MUNGIA Proiektua: AZPIEGITURAK EGOKITZEA Erakundeak Mungian kudeatzen duen Egoitza eta Eguneko Zentroaren ekipamendua atontzeko eta berriztatzeko lanak. Horren bidez, Mungialdeko 91 nagusiri atentzio integrala eskaintzen die. Iraupena: 8 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

23 Erakundea: ZARGAZTE Jarduera-eremua: BARAKALDO Proiektua: ESKU HARTZE PROGRAMA SOZIOHEZITZAILEA: NAGUSIAK Barakaldoko Errontegi auzoan gizarte hezkuntzako programa, adineko 287 laguni zuzenduta (212 emakume eta 75 gizon). Nagusi horiek bakarrik bizi, gizarte-harremanak galdu, autoestima murriztuta edo mugitzeko zailtasunak dituzte. Horren bidez, banakako eta taldekako jarduerak egingo dituzte osasunaren, garapen pertsonal, soziokultural eta familiarraren alorretan, bizi-kalitatea hobetzera eta zahartzaro aktiboa sustatzera zuzenduta. Harremanetarako topagune egituratua eskainiko zaie, beraien ongizatearen protagonista bilakatu daitezen. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Barakaldoko Udala, parte-hartzaileak, Erakunde Eskatzailea


Descargar ppt "Laguntzaileak: ALKAR BIZIZ SM GIZARTERATZE ENPRESA"

Presentaciones similares


Anuncios Google