PAZIENTEEN PARTAIDATZEA ERABAKIAK HARTZERAKOAN

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
Advertisements

PRECAUCIONES EN PACIENTES CON GLAUCOMA O CON PREDISPOSICIÓN
IKASKOMUNITATE batean murgiltzen ari zarete.
Gogamena edo Pentsamendua
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
TAULA PERIODIKOA.
ATOMOAREN EGITURA.
Golgi aparatua.
ZENBAKI OSOAK, ZENBAKI ARRUNTAK, MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
KLONAZIOA.
PROFESIONAL ESPEZIALISTEN LANA GELA ARRUNTETAN
Nola eman behar genuke euskaraz lentes progresivas / verres progressifs, erabileremu teknikoan, optikan esaterako? EHULKUren aholkua (Leiar progresiboak)
PUNTUAZIOA.
TEKNOLOGIA INFORMATIKOA
FEDEA ETA ARRAZOIAREN ARTEKO ERLAZIOA
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Aholkulariaren eta orientatzailearen rolak
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Paula, Maider eta Maialen
itxaron biratu deitu merezi izan balio izan lagundu iraun kostatu
Harreman juridikoa eta eskubideak
KLOROPLASTOA.
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
SOS DEIAK 112 GETXOKO UDALA MERKANTZIA ARRISKUTSUAK
Perpaus Motak Maite Goñi
ELEMENTU GUZTIEN INDARRA OPA DIZUT
HARRERA PLANA IKASLE ETORKINENTZAT
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
BITARTEKARITZA.
Portfolioa: Hizkuntzen Trataera Bateraturako bidea
IRAKASLEENTZAKO TAILERRA
Ebazteko kasu bat.
Integrazio-metodoak koadraturen bidez:
IZEN SINTAGMA 2019/01/17.
ERRONKARIKO NIZek IKASLEENTZAT SORTUTAKO 2014ko BISITA EGITARAUA
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
IRALE.
KLONAZIOA.
1) Intsulinaren funtzioen artean hauek daude: a) Azukreak glukogeno bihurtzen ditu. b) Muskuluak glukosa erabiltzea bideratzen du. c) Odolean dauden.
Ebaluazio Diagnostikoaren froga egiteko eta zuzentzeko ARGIBIDEAK
Osasuntsu hazi.
Euskara zerbitzuak errebisatutako testua da
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
ZELULA AMAK.
ENKARTERRIKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA ( )
Komunikazioaren elementuak
Euskal Ondare Digitalaren Artxibategi Elektronikoa
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Deialdiaren xedea Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo.
Ahoko zitostatikoak: zer jakin beharko genuke
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Egileak: Julen, Borja eta
GALAXIAK.
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
PEDROTXO Negar luzeak egin ditut amatxo galdu nuelako, noski, baina niri zer gertatuko zitzaidan ez nekielako ere bai... Etorri ziren aitaren lagun batzuk.
Harreman juridikoa eta eskubideak
ikasturteko HEZIKETA PREMIA BEREZIKO AHOLKULARIAK
FILOSOFIAren HISTORIA
GIZ-EN EGOERA HERRI TXIKIETAN. PREMIAK ETA ZAILTASUNAK
Curriculuma 1.5. MATERIA.
URTEKO ELKARBIZITZA PLANA: faseak
Zer da epaiketako bitartekotza?
Zuek zarete Elizaren motorra; maitasuna gauzatzen duena…
Transcripción de la presentación:

PAZIENTEEN PARTAIDATZEA ERABAKIAK HARTZERAKOAN 22 liburukia; 3 Zk, 2014 1

AURKIBIDEA SARRERA ELKARREKIN HARTUTAKO ERABAKIAK HELBURU ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDEAK ONDORIOAK

SARRERA Praktika klinikoan, pazienteek eta osasun-langileek etengabe ziurgabetasun-maila desberdineko erabakiak hartu behar izaten dituzte, prozesu diagnostikoekin zein terapeutikoekin lotuta Erabakiak elkarrekin hartzea pazientearen eta osasun-langilearen arteko harreman-estilo bat da, eta era guztietako elkarreraginei edo kontsultei aplika dakieke, beti egoten baitira aukera bat baino gehiago, baita ezer ez egiteko aukera ere.

SARRERA (II) Pazienteak erabakiak hartzen parte har dezan, osasun-arreta emateko modu tradizionala aldatu behar da, paternalismoa alde batera utzi eta elkarlaneko harremanak sustatu. Beraz, pazientearen (eta haren familiaren) iritzia aintzat hartzeak kontsultaren gaineko kontrolaren parte bat haren esku uztea dakar, etengabeko negoziazio-lana. Pazientearen autonomiari buruzko 41/2002 Legean nabarmentzen da “…eskuragarri dituen aukera klinikoei buruzko informazio egokia jaso ondoren, haien artean zein aukeratu askatasunez erabakitzeko eskubidea du pazienteak”, eta era berean, esaten da “…profesionalak informazioa eman beharra du, eta pazienteek askatasunez eta beren borondatez hartutako erabakiak errespetatu behar ditu”.

ELKARREKIN HARTUTAKO ERABAKIAK HELBURU Erabakiak elkarrekin hartzeko hiru eredu daude: Eredu paternalista: osasun-langileak erabakitzen du pazientearen ordez, eta pazientea erabaki horretatik kanpo uzten du . Erabaki informatua: dauden aukera guztiei buruzko informazioa ematen du osasun-langileak, baina ez du aukera baten alde egiten, eta pazienteari dagokio erabakia hartzeko ardura. Osasun-langileak informazioa baino ez du ematen. Erabakiak elkarrekin hartzea: pazienteak eta osasun-langileak elkarrekin hartzen dituzte erabakiak   Eredu horiek ez dira itxiak, eta aldaketak ere egon daitezke. Paziente batek eredu batetik bestera pasatu beharra izan dezake unearen arabera.

ELKARREKIN HARTUTAKO ERABAKIAK HELBURU (II) Erabakiak elkarrekin hartzeak funtsezko hiru elementu ditu: informazio-trukea (pertsonala eta medikoa) paziente eta osasun-langilearen artean dauden aukerei buruzko hausnarketa, eta adostatutako erabaki batera heltzea Pazienteen artean, informazio faltak eragiten du asegabetasun handiena, hau da, beren egoeraz eta tratatzeko aukerez informazioa behar bezala ez jasotzeak. Paziente gehienek jasotzen duten baino informazio gehiago jaso nahiko lukete, eta askok, gehiago parte hartu nahiko lukete erabakiak hartzen.

ELKARREKIN HARTUTAKO ERABAKIAK HELBURU (III) Erabiakiak elkarrekin hartzeko, hurrengo alderdiak hartu behar dira kontuan: 1.- Pazientearekin konfiantzazko harremana garatzea; enpatia eta hurbiltasuna eskainiz. Garrantzitsua da komunikazio naturala sortzea, eta pazientea hitz egitera laguntzea. 2.- Zer informazio jaso nahi duen kontuan hartuta, pazienteak dituen lehentasunak aztertzea eta zehaztea (formatua, kantitatea…). 3.- Erabakiak hartzean zer rol izan nahi duen kontuan hartuta, pazienteak dituen lehentasunak aztertzea eta zehaztea (hala nola zer arrisku hartu nahi duen, edo berak nahiz beraren senitartekoek zer nolako parte hartzea izatea nahi duen).

ELKARREKIN HARTUTAKO ERABAKIAK HELBURU (IV) 4.- Pazienteek ematen dituzten arrastoei jarraituz, zer ideia, kezka eta itxaropen dituzten jakitea eta haiei erantzutea (gaixotasuna tratatzeko dauden aukerei buruz, esaterako). 5.- Aukerak identifikatzea (pazienteak izan ditzakeen ideiak eta informazioa barne) eta ebidentzia balioestea, paziente indibidualaren testuinguruan; ezer ez egitea ere aukera bat dela ahaztu gabe. 6.- Pazienteari ebidentziaren berri ematea, eta haren balioak eta lehentasunak kontuan hartuta, aukeren eragina aztertzen eta hausnartzen laguntzea. 7.- Pazientearekin batera erabakia hartzea edo negoziatzea, eta sor daitezkeen gatazkak konpontzea. 8.- Ekintza-plan bat adostea eta jarraipena prestatzea.

ELKARREKIN HARTUTAKO ERABAKIAK HELBURU (V) Pazienteek ere parte hartzen dute erakundeen, osasun-batzordeen, pazienteen foroen edota elkarrekin egindako lanetik eratorritako akordioen eta adierazpenen bidez, informatuta egoteko. Pazienteen dokumentuetarako eskekak:

ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDEAK Osasun-langileek ematen dituzten aholkuen neurri osagarri bat dira, pertsonei aukeran dituzten tratamenduez hausnartzen laguntzeko, pertsona horiek epe labur, ertain eta luzean nola sentituko diren aurreikusten lagundu dezaketen faktore garrantzitsu guztiak kontuan hartuta. Gutxienez, zer erabaki hartu behar den, zer aukera dauden eta zer ondorio dituzten aukera horiek (onurak, arriskuak eta ziurgabetasunak) azaldu behar du, ebidentzia arreta handiz aztertu ondoren. IPDAS (International Patient Decision Aids Standards) kalitate-estandarrak: - Informazioak osoa, eguneratua eta kalitatezko informazio iturrietan oinarritua izan behar du. - Egileek finantziazioaz eta interes gatazkak hitz egin behar dute

ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDEAK (II) Noiz erabili? Ikuspegi klinikotik arrazoizko aukera bat baino gehiago daudenean Osasunarengan eragiten dituen emaitzengatik aukera bat besteen artean argi nabarmentzen ez denean, eta aukera bakoitzak pertsonek desberdin baloratzen dituzten onurak eta kalteak eragiten dituenean.   Eraginkorrak al dira? Erabakiak hartzen laguntzean, ohiko arretarekin alderatuta, pazienteak bere aukerez gehiago daki eta barne-gatazka txikiagoa da, informatuago eta bere balio pertsonalez seguruago sentitzen baita (ongi frogatua). laguntza horiek pertsonak bultzatzen dituzte erabakiak hartzean rol aktiboagoa izatera, eta erabakia hartzeko orduan probabilitateak agertzeak lagundu egiten du arriskuaren dimentsio zehatzagoaz jabetzen (nahiko frogatua). Erabakiak hartzen laguntzeak pazientearen balioen eta egindako aukeraren arteko koherentzia bultzatzen du (gutxi frogatua).

ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDE MOTAK Era askotako bitartekoen eta formatuen bidez aurkez daitezke aukerak: liburuxkak, testu idatziak, bideoak, aplikazio informatikoak…   Erabiltzen diren unearen arabera, hiru kategoria bereiz ditzakegu : a) Aurrez aurreko elkarrizketetan klinikoek erabilitakoak: Informazioa esaldi laburrak edo grafikoak erabiliz erakusten dute eta erraz azaldu daitezke ordenagailuaren bidez kontsultan bertan; klinikoari laguntzen diote pazienteari rol aktiboa ematen, bere lehentasunei buruz hitz eginez. Ez daude pentsatuta pazienteek beren aldetik erabiltzeko, ez baitaukate nahikoa informazio pazienteak osasun-langilearen laguntzarik gabe edukia ulertzeko. Elkarrizketa klinikoaren denbora-mugara eta lan-fluxura egokitzen dira eta gutxieneko trebakuntza bat behar da erabiliko badira. Kontsulten aurretik edo ondoren erabiltzeko prestatu diren esku-hartzeak osa ditzakete.

ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDE MOTAK (II) b) Elkarrizketa klinikoaz aparte erabil daitezkeenak Erabakiak hartzen laguntzeko baliabide gehienak pazienteek beren aldetik erabiltzeko pentsatuta daude, bai lehenengo kontsulta baten ondoren, elkarrizketarekin jarraitu ahal izateko itzultzeko aholkuarekin, edo lehen kontsultaren aurretik, pazienteak hobeto informatuta etor daitezen eta erabakiak hartzen rol aktiboagoa izan dezaten. Informazio ulergarri eta gidatua biltzen dute. Gaur arteko saio gehienak partaidetza-mota honekin egin dira. c) Sare sozialen bidezkoak Gaixotasun edo sintoma-multzo baten inguruan pazienteek sor ditzaketen eztabaida-foroak nahiz Twitterreko edo Facebookeko taldeak. Pazienteek bilatu eta erabiliko duten informazioaren ingurune berriko metodoak dira horiek, eta errealitate bat dira gaur egun, nahiz eta argi egon ez, edukiak ebidentzietan oinarrituta dauden, edo alderantziz, kanpoko lobbiei edo joerei lotuta dauden.

ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDE BATEN ADIBIDEA

ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDE BATEN ADIBIDEA (II)

ERABAKIAK ELKARREKIN HARTZEN LAGUNTZEKO BALIABIDE BATEN ADIBIDEA (III)

Erabakiak hartzen laguntzeko baliabideak dituzten webgunetarako estekak

IDEIA NAGUSIAK Erabakiak hartzeko pazientearen parte-hartzea sustatzeak justifikazio moral eta etiko nabarmena du, eta jardunbidea egokia izan dadin, osasun-langile guztiek hartu beharko lukete kontuan. Erabakiak elkarrekin hartzeak helburu du pazientearen lehentasunen eta beharren berri jakitea, batetik, eta bestetik, pazienteari ahalmena ematea bere nahiei jarraituz osasuna zaintzen rol aktiboa izan dezan. Pazientearen eta osasun-langilearen arteko informazio-trukea egon behar du (pertsonala eta medikoa), aukeren hausnarketa, eta azkenean, adostutako erabakira iristeko. Erabakiak hartzen laguntzeko baliabideak erabilgarriak izan daitezke pazienteei dituzten aukerei buruzko informazioa emateko eta pazienteak erabakiak hartzeko prozesuan inplikatzeko. Jardun klinikoaren barruan, pazienteen parte-hartzea ohikoa bihur dadin, jardunbide hori bere egin behar dute bai osasun-komunitateak bai pazienteek, lan-prozeduren parte bihurtu, eta osasun-langileen hezkuntza- eta prestakuntza-programetan sartu behar da..

Informazio gehiago eta bibliografia… INFAC 22 liburukia; 3 Zk, 2014 Eskerrik asko!!