ZER DAKIGU PLAZEBO EFEKTUARI BURUZ? 23 Lib; 8 Zk. 2015

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
HBSP/PREE Bidelaguna ZUZENDARIEN MINTEGIA APIRILAREN 14AN.
Advertisements

PRECAUCIONES EN PACIENTES CON GLAUCOMA O CON PREDISPOSICIÓN
Gogamena edo Pentsamendua
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Bilbotik Donostiara A8 autopistatik joanez, goiz esnatu behar duzu, fakultatera garaiz helduko bazara. EHULKUren aholkua (...etorriko bada) Euskara Zerbitzua.
BAKEA erein nahian.....
KLONAZIOA.
dagokionez, dagokionean
IDORRERIA ETA LIBRAGARRIAK. EGUNERATZEA 23 Lib; 10 Zk. 2015
EHULKU (galderak nola egin)
TUMORRAK MAILAKATZEA TNM SISTEMA.
HIGIDURA.
KOMUNIKAZIOA.
FEDEA ETA ARRAZOIAREN ARTEKO ERLAZIOA
VI. mendea K. a.   Mileton pentsatzeko era berri bat sortu zen. Gauzen azalpenak emateko orduan mitoaren ordez arrazoia erabiltzen hasi zen. LOGOSAK.
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
hauteman detektatu atzeman [ikus antzeman / atzeman ( )]
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
NATURALEZA.
NATURA.
Zelula amak Silvia Pascual.
Paula, Maider eta Maialen
Aurkibidea SARRERA DIAGNOSTIKOA TRATAMENDUA ANTIDEPRESIBOEN HAUTAKETA
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKA
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
SOS DEIAK 112 GETXOKO UDALA MERKANTZIA ARRISKUTSUAK
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
ZENTRAL NUKLEARRAK.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
PAZIENTEEN PARTAIDATZEA ERABAKIAK HARTZERAKOAN
Fenomenoen gaineko ikerketa
Alergiak.
Aizea Arrien Barrenetxea
Ebazteko kasu bat.
IZEN SINTAGMA 2019/01/17.
erabilera oker edo badaezpadakoak
16. Bitez R-ren gaineko 4 dimentsioko V bektore espazioa eta O bere
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
1) Intsulinaren funtzioen artean hauek daude: a) Azukreak glukogeno bihurtzen ditu. b) Muskuluak glukosa erabiltzea bideratzen du. c) Odolean dauden.
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Deialdiaren xede Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo/eta.
Hezkuntza Premia Berezia - H.P.B.
ZELULA AMAK.
Komunikazioaren elementuak
ENERGIA NUKLEARRA EGILEA: MARKEL URANGA.
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
FISIKA.
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Ahoko zitostatikoak: zer jakin beharko genuke
ZELULA AMAK.
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen
Zein desberdintasun dago psikiatriaren eta psikologiaren artean?
Antzeman atzeman EHULKUren aholkua antzeman, atzeman.
Egileak: Julen, Borja eta
GALAXIAK.
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
KAIXO EUSKADI MUNDUKO IZEN ARRAROENA Euskadiko albiste bitxienak
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
ZENTRAL NUKLEARRAK.
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
Energia eolikoa eta eguzki energia
ZEIN DIRA ONE PIECE PROGRAMAREN PERTSONAI ONENAK?
Energia Nuklearra ITSASO MENDIKUTE.
ANTIBIOTERAPIAREN IRAUPENA: MITOAK DESERAIKIZ 27 Lib, 2 Zk 2019
Zer da epaiketako bitartekotza?
OSASUNTSU HAZI.
Transcripción de la presentación:

ZER DAKIGU PLAZEBO EFEKTUARI BURUZ? 23 Lib; 8 Zk. 2015

Aurkibidea Sarrera Plazeboa, plazebo efektua eta nozebo efektua Plazeboa eraginkorra al da? Plazebo eta nozebo efektuetan eragina izan dezaketen mekanismoak Plazeboa ikuspuntu etiko eta legaletik Hausnarketak

SARRERA Medikuntzaren historian, ohikoa izan da medikazio inertea edo indikaziorik gabekoa erabiltzea. Gaur egun, plazeboa ikerketan eta plazebo fenomenoa bera aztertzeko erabiltzen da batez ere, baina jardunbide klinikoan ere baliatzen da oraindik. Plazebo hitza latinetik dator eta «atsegin emango dut» esan nahi du. XVIII. mendetik erabiltzen da kalterik egiten ez duten tratamenduak –hau da, atsegin emateko hartzen direnak– deskribatzeko. XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, ausazko saio klinikoak (ASK) garatzearekin areagotu egin da plazeboaren eta horrek ekartzen dituen ondorioen inguruko interesa eta, nozebo hitza sortu zen («kalte egingo dut») plazeboari egotz dakizkiokeen albo-ondorio kaltegarriak izendatzeko. Alde batetik, plazeboa gutxietsi egiten da, pazienteari atsegin emateko edo lasaitzeko erabiltzen den interbentzio geldoa eta engainagarria delakoan eta ondorio terapeutiko esanguratsurik sortzeko ahalmenik ez duelakoan. Bestetik, plazebo efektua erabilgarritzat jotzen da medikuntzako hainbat egoeratan oinarrizko arintze sintomatikoa eragiteko.

PLAZEBOA, PLAZEBO EFEKTUA ETA NOZEBO EFEKTUA Plazeboa: eragin terapeutikoa duen interbentzio sendagarri batekin batera ematen den substantzia inertea Plazebo efektua: plazebo batek eragiten duen ondorio onuragarria. Ezin zaio, berez, haren propietateei egotzi, hori hartzeak dakartzan ondorioei baizik. Nozebo efektua: plazeboa edo tratamendu jakin bat hartzeak sortzen dituen ondorio kaltegarriak dira; hau da, haren akzio-mekanismoaren bidez azaldu ezin direnak. Idiosinkrasikoak dira eta ez dosien mendekoak, eta terapia aktiboen ondorio negatibo ez-onargarri gisa ager daitezke.

PLAZEBOA ERAGINKORRA AL DA? Ikerketa askoren bidez, plazebo efektuak hainbat egoera klinikotan duen garrantzia kalkulatu da. Duela gutxira arte, kalkulu gehienak medikamentuen eraginkortasuna alderatzeko egiten diren ASKen plazebo-taldeetan lortutako emaitzetan oinarrituta egon dira, non kanpoko faktoreak agertu ohi baitira tartean; besteak beste, berezko arintzea edo batez bestekora itzultzea. Datu horiek zenbatespen ona ematen dute pazientearen hobekuntzari dagokionez, aztergai dagoen medikamentuaren onurarik gabe.

PLAZEBOA ERAGINKORRA AL DA? Duela gutxi, zuzenean plazebo efektua ikertzeko egindako hainbat ikerketaren bidez frogatu da batez ere norberak jakinarazitako sintometan eta hobekuntzaren emaitza orokorretan izaten duela eragina. 202 ASK barne hartzen dituen azterketa sistematiko batek –tratamendurik gabeko kontrol-taldea izanik eta 60 egoera kliniko aztertzen ari zela– ez zuen ondorio kliniko esanguratsurik aurkitu plazeboarekin eginiko interbentzioetan. Nahasmendu mingarri, goragale, asma eta fobian antzeman ziren alde esanguratsuak.

PLAZEBOA ERAGINKORRA AL DA? Oro har, probabilitate gehiago dago plazeboaren eragina azpian dauden gaixotasun organikoekin loturik ez dauden sintoma subjektiboek izateko: minak, heste narritakorraren sindromeak edo sintomatologia depresiboak. Hala ere, frogatu da beste gaixotasun batzuetan ere onuragarria dela; esaterako, parkisonerako, asmarako eta duodenoko ultzerarako. Kontuan hartu behar da, plazebo eta nozebo efektuez gain, hainbat faktorek eragina izan dezaketela interbentzio terapeutiko baten emaitzan (batez besterako itzultzea, berezko erantzuna, halo efektua, Hawthorne efektua, etab.)

ERAGINA IZAN DEZAKETEN MEKANISMOAK Ikuspuntu psikologikotik, mekanismo askok eragiten dute plazebo efektuan; horien artean gehien aztertutakoak: Itxaropena: plazeboa jasotzen duten pazienteek itxaropena dute aurreko esperientzietan eta euren heziketan eta kulturan oinarritutako etorkizuneko erantzunetan. Medikuek dituzten itxaropenek ere badirudi eragina izan dezaketela plazeboaren erantzunetan. Baldintzapen klasikoa edo pauloviarra: aurretiko esperientziek tratamenduak eragina izan dezan laguntzen dutenean gertatzen da. Baldintzapenak itxaropenari jarraitzea da interpretaziorik zentzudunena; hau da, itxaropena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da plazebo efektua, eta, potentzialki, etorkizunean handiagoa izango da horri loturiko baldintzapena.

ERAGINA IZAN DEZAKETEN MEKANISMOAK Ikerketen alderdi interesgarrienetako bat plazeboak ohiko jardunbide klinikoan hartzen diren medikamentuen bide biokimiko berak aktibatzen dituela da. Plazeboak mekanismo biokimikoen bidez bide dopaminergikoak eta opioideak aktibatzen dituela frogatu da, baita, ebidentzia gutxiagorekin bada ere, bide serotoninergikoa eta endokannabinoidea ere. Are gehiago, naloxonak erabat edo partzialki leheneratu dezake plazeboaren ondorio analgesikoa. Era berean, duela hamarkada asko ekin zioten ikerlariek plazeboari erantzuten dioten pertsonak identifikatzen duen nortasunaren faktorerik ba ote dagoen jakin nahiari . Orain arte halakorik identifikatu ez bada ere, gaur egun plazeboaren erantzuna genetikoki mugatuta egoteko aukera aztertzen ari dira

ERAGINA IZAN DEZAKETEN MEKANISMOAK Hainbat ikerketaren bidez frogatu da alderdi jakin batzuek –prezioak, koloreak, markakoa edo generikoa izateak, konprimituen neurriak, itxura farmazeutikoak edo hartzeko moduak– eragina izaten dutela tratamenduen eraginkortasunean. Era berean, frogatu da erantzuna aldakorra izan daitekeela erabilitako interbentzio motaren arabera, interbentzioa egiteko moduaren arabera edota baimen informatua lortzeko moduaren arabera. Tratamenduan medikamentu aktiboa nahiz plazeboa egon arren, pazienteei emandako informazioa eta medikamentua hartzeko errituala oso garrantzitsuak dira arreta medikoan.

PLAZEBOA IKUSPUNTU ETIKO ETA LEGALETIK Saio klinikoetan Eragozpen etikorik ez dagoenean, plazeboarekin kontrolatutako saio klinikoa da medikamentu baten eraginkortasuna frogatzeko metodorik onena. Plazeboa erabiltzea onartuta dago frogatutako interbentziorik ez dagoenean, arrazoi metodologikoengatik (zientifikoki arrazoi sendoak eta sinesgarriak) beharrezkoa denean interbentzio jakin baten eraginkortasuna eta segurtasuna zehazteko, eta pazienteak kalte larri edo itzulezinak izateko arriskurik ez duenean.

PLAZEBOA IKUSPUNTU ETIKO ETA LEGALETIK Jardunbide klinikoan Medikuen % 45-97k onartzen dute plazeboa erabili dutela. Gehienetan, puruak ez diren plazeboak; adibidez, infekzio biraletarako antibiotikoak, analgesikoak, dosi azpiterapeutikoen medikamentuak eta bitaminak. Pazienteen artean, % 70ek baino gehiagok uste dute plazeboaren erabilera onargarria dela, baldin eta medikuak uste badu onuragarria dela eta pazienteari ez diola kalterik eragiten. Beste ikerketa batean, pazienteen % 70ek adierazi zuten informazio zehatza jaso nahiko luketela plazeboarekin interbentzioren bat jasoko balute.

PLAZEBOA IKUSPUNTU ETIKO ETA LEGALETIK Jardunbide klinikoan Espainian indarrean dagoen legeriak ez dio berariaz heltzen jardunbide klinikoan plazeboak duen erabilerari. Hortaz, ez du ez berariaz baimentzen, ez debekatzen. Baina iruzurra debekatu egiten du. Analisi etikoaren ikuspuntutik, asmo terapeutikoak izanik plazeboa erabiltzeak bioetikaren benefizentziaren eta autonomiaren arteko printzipioen arteko gatazka potentzial bat sortzen du. Plazeboaren erabilerarekin loturiko iruzurrak arazo etiko handia sortzen du, ez baitator bat pazientearen autonomiari buruz eta erabaki partekatuak hartzeari buruz gaur egun dugun ikuskerarekin.

PLAZEBOA IKUSPUNTU ETIKO ETA LEGALETIK Jardunbide klinikoan 2011ko Medikuntzaren kode etiko eta deontologikoak honako artikulu hauek jasotzen ditu: 15.1. art. Medikuak pazienteari modu ulergarrian, egiazkotasunez, neurriz eta zuhurtasunez emango dio informazioa. 26.2. art. Ez dira etikoak hitzontzikerietan oinarritutako jardunbideak, oinarri zientifikorik ez dutenak eta gaixoei sendatuko direla zin egiten dietenak, ilusioan oinarritutako prozedurak eta eraginkor gisa proposatutakoak, behar ez bezala frogatuta daudenak, ez eta medikuntzako tratamenduen edo interbentzio kirurgikoen simulazioak eta osaera ezezaguna duten produktuen erabilera ere.

HAUSNARKETAK Jardunbide klinikoan, ez dago jarraibide zehatzik plazeboarekin terapia bat ezartzeko. Hainbat gogoeta etiko izan behar dira kontuan plazebo efektua iruzurrik gabe erabiltzeko, dela plazebo purua baliatuta, dela plazebo ez-purua baliatuta, dela ASKetan plazeboa baino eraginkorragoak direla frogatuta ez dauden medikamentuak baliatuta. Osasungintzako profesionalak kontuan izan behar du bere presentzia hutsak nolabaiteko plazebo efektua sortzen duela. Plazebo eta nozebo efektuak eguneroko arreta klinikoan daudela kontuan hartuta –osasungintzako profesionalaren eta pazientearen arteko elkarreraginen alderdi ia guztiek tratamendu baten osagai plazeboak eta nozeboak modulatu ahal izatea.

HAUSNARKETAK Ebidentzia gero eta argiago batek agerian uzten du plazeboak berez eragin terapeutiko handia duela, eta horrek aukera handia ematen duela fenomeno kliniko eraginkorrak eta nonahikoak identifikatzeko eta optimizatzeko. Plazebo efektua areagotzeko eta eragin psikoterapeutiko zehaztugabeak eta hobekuntzari bide ematen dioten bestelako mekanismoak (enpatia erakustea, berotasuna, konfiantza sortzea...) indartzen ahalegindu beharko lirateke.

IDEIA NAGUSIAK Plazeboak medikamentu jakin batzuen bide biokimiko berberak aktibatzen ditu Plazebo bat hartzea (edo simulatutako prozedura bat egitea) benetako interakzio klinikoaren antzekoa da

Informazio gehiago eta bibliografia… Eskerrik asko!! INFAC 23 Lib, 8 zk