PLANTILLEN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA BIZKAIKO ENPRESETAN

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
ZATIKIAK: SARRERA DBH 1. Esanahia eta adierazpena Zenbakitzailea: Zenbat zati hartu ditugun adierazten du. Izendatzailea: Osoa zenbat zatitan banatu dugun.
Advertisements

PRECAUCIONES EN PACIENTES CON GLAUCOMA O CON PREDISPOSICIÓN
Gogamena edo Pentsamendua
Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra
Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu.
TAULA PERIODIKOA.
Datuak antolatzen.
2.000 milioi lagunek bi dolar ere ez ditu eguna pasatzeko.
AURKIBIDEA KLIMA BEROAK………………..2.diap. BASAMORTUA………………….3.-4.diap
GAZTEEN ENPLEGUA EAEn.
BAKEA erein nahian.....
KLONAZIOA.
kapitulua + KIROLAK.
dagokionez, dagokionean
KOMUNIKAZIOA.
ONDARROAKO BIZTANLERIA
CPR-Ejea de los Caballeros, noviembre de 2009
Nondik dator Eguzkiaren Energia?
Zure diruaren garrantzia Unitate Didaktikoa 4.mailako DBH
SOS DEIAK 112 GETXOKO UDALA MERKANTZIA ARRISKUTSUAK
ADIERAZPEN ALGEBRAIKOAK
ZENTRAL NUKLEARRAK.
Auto berean joaten dira lantokira Ane eta Peru
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Fenomenoen gaineko ikerketa
Datuak antolatzen.
BITARTEKARITZA.
10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era.
Ebazteko kasu bat.
HISTORIARI DAGOKION PROBLEMA: MATERIALISMO HISTORIKOA
III. atala: Getxoko Udalari begira.
16. Bitez R-ren gaineko 4 dimentsioko V bektore espazioa eta O bere
Aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik.
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
Gaztelaniazko diferente izenondoa ez da beti desberdintasuna adierazteko erabiltzen (eta distinto, diverso sinonimoak ere ez). EHULKUren aholkua (Desberdin.
KLONAZIOA.
1) Intsulinaren funtzioen artean hauek daude: a) Azukreak glukogeno bihurtzen ditu. b) Muskuluak glukosa erabiltzea bideratzen du. c) Odolean dauden.
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.
Soldata Lan Harremana Hitzarmen Kolektiboa Ogasuna Gizarte Segurantza
animalia hiltzailea / animalia-hiltzailea
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Deialdiaren xede Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo/eta.
Osasuntsu hazi.
ZELULA AMAK.
balioetsi, balioztatu…
Komunikazioaren elementuak
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
FISIKA.
2.000 milioi lagunek bi dolar ere ez ditu eguna pasatzeko.
EGILEAK: EGOITZ BENGOETXEA AINARA ARANA AIMAR ATUTXA IRAIA AGUILERA
Deialdiaren xedea Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak EUSKAL ENPRESEK praktiketan edo.
{sin(klx), cos(klx)} oinarria: Fourier-en serieak
HELBURUAK Elorrioko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko informazioa sistematizatzea Herriko emakumeen eta gizonen beharrak eta eskariak identifikatzea.
“Humek amets dogmatikotik esnatu ninduen”
Egileak: Julen, Borja eta
URAK KUTSATUTA DAUDE!!! Garbi ibili eta ez bota zikinik!
PERSPEKTIBISMOA ( ).
Abantailak Worpressek dituen abantailak asko dira. Guk zenbait aukeratu ditugu zuekin partekatzeko. Lehenik eta behin, wordpressek oso kudeaketa erreza.
ARABAKO GIZARTE-PERTZEPZIOA Emaitzen txostena
ZENTRAL NUKLEARRAK.
KALKULU NUMERIKOA: Funtsezko arazoa:
LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEN DUTEN ENTITATEAK
FILOSOFIAren HISTORIA
Mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak
Ctra. Bilbao a Balmaseda, Km Mailako Ofizial Administraria
Curriculuma 1.5. MATERIA.
Bolumena ala edukiera?.
Zuek zarete Elizaren motorra; maitasuna gauzatzen duena…
6 . GAIA LAN HARREMANAREN SORRERA, BETEKIZUNAK ETA ONDORIOAK
OSASUNTSU HAZI.
Transcripción de la presentación:

PLANTILLEN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA BIZKAIKO ENPRESETAN GENEROAREN IKUSPUNTUTIK Laburpen konparatiboa 2003-2008

Laburpen konparatibo kuantitatiboa 2003-2008

Laburpen konparatibo kualitatiboa 2003-2008

Ondorio nagusiak 2003-2008 Ø  2003-2008 epealdian, alderdi positibo bezala nabarmendu behar da genero etena murriztu egin dela jarduera tasan, 2003an -22,9koa baitzen eta 2008an -17,7koa. Ø      Era berean, positibotzat jo behar da genero etena murriztu izana okupazio tasari dagokionean, 2003ko -23,1etik 2008ko -17,2ra jaitsi baita. Gainera, adierazgarria da emakumezkoen 2008ko okupazio tasa oso hurbil dagoela emakumezkoen jarduera tasatik (42,8 eta 44,9 hurrenez hurren). Gure iritziz datu hori oso baikorra da. Ø      Emakumearen langabezi tasarekin lotutako datuak ere pozgarriak dira, izan ere, etengabe jaitsi baita 2000. urtetik hasita (2008an izan ezik, 0,4 hazi baita aurreko urtearekiko). Gainera, genero etena ere murriztu egin da, 4,6tik 0,5era hain zuzen. Ø      2003-2008 epealdian, lan munduan sartu diren emakumeen kopurua hazi egin da. 2003 --> 5 lanpostutatik 1 emakumeek lortzen zuten 2008 --> 3 lanpostutatik 1 emakumeek lortzen dute Ø      Jarraian ikusiko dugu nola egituratzen diren Bizkaiko plantillak sexuaren arabera eta lan munduan sartutako emakume hauek kontuan hartuta. Ø      Lan munduan sartzeko orduan, genero etenik handiena oraindik ere 45 urte baino gehiago dauzkaten emakumeen artean ematen da. Hala ere, alderdi positibo bezala aipatu behar da laneratutako emakume kopurua hazi egin dela adin talde guztietan. Ø      Datuek erakusten dutenez, enpresan 5 urte baino gutxiago daramaten langileen artean gizon-emakumeen portzentajea ia paritarioa da, bai 3-5 urte bitarte daramaten langileen artean eta baita ere 6 hilabete baino gutxiago daramatenen artean. Nolanahi ere, datu negatibo bat aurkitu dugu enpresan 10 urte baino gehiago daramaten langileen artean, emakumeen portzentajea %23,8koa delarik, gizonezkoen %76,2aren aldean (hala ere, emakume kopurua hazi egin da talde guztietan 2003arekiko).

Ondorio nagusiak 2003-2008  Ø      Emakumeen laneratzeari buruzko datuek bilakaera baikorra izan dute (2003an plantillen %19,9 ziren eta 2008an %33,8 izatera pasa dira), baina lan baldintzak ez dira gizonen berdinak, lana lortzeko mekanismoetatik hasita. 2003an bezalaxe, gehienbat emakumeak dira hautaketa prozesu formal bat (CV eta elkarrizketa) gainditu behar dutenak, eta gizonek gehiagotan lortzen dute lana harreman pertsonalen bitartez. Ø      Kontratu motak erakusten digu non jarraitu behar dugun hobetzen: lanposturik ezegonkorrenak emakumeek okupatzen dituzte (aldi baterako kontratuak %6 gehiago dira emakumeen kasuan). Ø      Lanaldi motarekin lotutako datuek erakusten dute emakumeek etxeko lanak eta zaintza lanak euren gain hartzen jarraitzen dutela, oro har lanaldi partziala eta lanaldi murriztua baitauzkate oraindik. Hala ere, lanaldi zatitua eta trinkoa duten emakumeen kopurua hazi egin da 2003arekiko, eta horrek aldaketa erakuts lezake. Ø      Gainera, desberdintasunak daude emakumeek eta gizonek jasotzen dituzten ordainsari moten artean; aipagarria da bi sexuen kasuan hazi egin dela soldata finkoen kopurua. Ø      Emakumeek zuzendaritza postuetan daukaten presentziari dagokionez, bilakaera positiboa da 2003tik, baina oraindik urrun gaude berdintasunetik eta, beraz, norabide horretan jarraitu beharko litzateke lanean. Ø      2003an bezalaxe, desberdintasunak antzematen dira departamentuen osaeran, eta esan daiteke departamentu “feminizatuak” eta “maskulinizatuak” existitzen direla. 2008an, hiru sailetan bakarrik ikus daiteke berdintasuna: Giza Baliabideen sailean, Marketin eta Komunikazio sailean eta Merkataritza sailean. Alderdi positibotzat aipa genezake gero eta gehiago direla tradizionalki “maskulinoak” izan diren departamentuetako emakumeak: Produkzio eta Fabrikazio sailekoak eta Enpresa batzordekoak hain zuzen.

Ondorio nagusiak 2003-2008 Gizonezkoek emakumezkoek baino sustapen gehiago lortzen dituzte, eta badirudi “kristalezko sabai bat” existitzen dela. Nolanahi ere, sustapenak lortu dituzten emakumeen datuak hazi egin dira: 2003an %21 ziren eta 2008an, berriz, %31,4. Bilakaera positiboa ikus daiteke etengabeko prestakuntza jasotzen duten emakumeen kopuruan. Dena dela –sustapenarekin gertatzen den bezala- gizonezkoak gehiago dira prestakuntza jasotzen duten langileen artean. Honekin lotutako datu positibotzat aipa genezake gero eta gehiago direla etengabeko prestakuntza lan-ordutegi barruan jasotzen duten emakumeak. Bultzatu egin behar da enpresetako plantillen pertzepzioa berdintasunari dagokionean. Datu objektiboek erakusten dute gero eta enpresa gehiagok lantzen dituztela “Bizitza pertsonala eta laneko bizitza bateratzeko mekanismoak” (%23,7) eta “Aukera berdintasuneko planak” (%8,5). Zeintzuk dira Berdintasun planak lantzen dituzten enpresak? Emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak aipatzen dituelako Berdintasun Plan bat egin beharra daukatenak? Ala euren borondatez egiten dutenak?   250 langile baino gehiago dauzkaten enpresetatik %75ek, legeak hala agintzen dien arren, ez dute Berdintasun Planik zehaztu edo baliteke oraindik zehazteko prozesuan egotea. Gainerako %25ak Bizkaiko enpresa sarearen konpromisoa onartu du.   Adierazgarria da, horretarako lege agindurik eduki gabe, euren helburuen artean Berdintasun plan bat sartu duen enpresen portzentajea.