Tomas L. de Victoriaren Nekaldiko “Begira nolako oinazea”

Slides:



Advertisements
Presentaciones similares
Egiaren Testiguaren aurrean
Advertisements

Zazpi antzumeak 1. eta 2. ziklorako ipuina.
Haendelen Mesiaseko Aleluiak alaituko digu Jesusen Piztuera
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzunez, Jesusen senide sentituko gara
ERRAMU IGANDEA B 2015 Regina
GARIZUMAKO 4. IGANDEA B 2015 Regina
Jainkoarekin bazkaldu ...
ARTO LAPURRA ISPASTERKO ESKOLA Ipuin hau gure herrian jaso dugu.
AZUKREA.
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA.
JESUSEK ESATEN ETA EGITEN DUENA
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABAK EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
“Nire begiak Zugana jasotzen ditut” salmoa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
PAZKOKO 4. IGANDEA B Zikloa
PAZKOKO 6. IGANDEA B zikloa
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Montserrateko Beneditar alabak.
Doinua: Bingenen Hildegarda
Marcel Olmen eskaintzak zerbitzu-jarrera iradokitzen digu
26. IGANDEA B Zikloa URTEKO
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
PAZKOKO 7. IGANDEA “Qui sedes ad dexteram Patris” entzuten dugula,
BARKA GAITZAZU, JAUNA! Jainko gure Aitarekin adiskidetzeko poza eskaintzen digu Jesusek “Gurekin 2-8”
Arvo Pärt-en, “Jesus Erregeren” antifonak Misterioan barneratzen gaitu
BATAIOA JAINKOAREN SEME-ALABA EGITEN GAITUEN SAKRAMENTUA
SALMOAREKIN OTOITZEAN
Fauré-ren “In paradisum” (3’45) doinuak hurbiltzen gaitu
JAUNAREN BATAIOA Bachen si minorreko Mezaren Gloriako “Qui tollis peccata mundi” (3’18) doinuak grazia bekatua baino indartuagoa dela gogoraraztera gonbidatzen.
Fauré-ren Requiemeko “Agnus Dei” (5’30) doinuak girotuko gaitu
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
PAZKOKO 5. IGANDEA B Zikloa
ZAZPI HITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin.
Agerkundea J A U N R E A G E R K U N D
Hilobi Santuaren Basilikako irudiak
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Mendelssohn-en “Surrexit Pastor bonus” (9’27). Montserrateko eskolania
URTEKO 20. Igandea A Zikloa
Espirituaren bitartez, muxuka ditzagun Biztu denaren orbainak
URTEKO 27.Igandea A Zikloa
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Montserrateko Beneditar alabak.
PAZKO GAUA 2014 Doinua: Bachen si minorreko “Et Resurrexit”
GARIZUMAKO 5. Igandea B 2015 Regina Zedron ibarreko irudiak,
GARIZUMAKO 4. IGANDEA Arvo Pärten “Nazioen argia” entzunez utz dezagun Jainkoaren Argia sartzen Regina.
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Margoa: “Hilobi hutsa”
AMA GUZTIZ GARBIA MRegina
GURUTZE SANTUAREN GORALPENA 2014
Zuen inguruan dagoenari begira gelditzen zaretenean...
Bachen Gabonetako Oratorioak jar gaitzala
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
16. IGANDEA B Zikloa URTEKO
2015 B z. Bachen si minorren Mezako “Cum Sancto Spiritu” doinuak Espirituaren indarra gogorazten digu.
ERREGETZA GUREGAN DA ERREGETZA GUREGAN DA
URTEKO 23. Igandea A Zikloa
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
19. IGANDEA B Zikloa URTEKO
N A N D R E M I J A I N K O R E M “Anni novi novitas” doinuak urtea asmo berriekin hastera gonbidatzen gaitu.
Hirutasun Guztiz Santua C Zikloa
SALMOAREKIN OTOITZEAN
6. Igandea B zikloa URTEKO
ERREINUA GUREGAN DAGO ERREINUA GUREGAN DAGO 31. IGANDEA 31. IGANDEA
Jesukristo gure Jaunaren PASIOAREN
SEME, NIREA DEN GUZTIA ZEUREA DA
Petri eta S. Paulo - Erroma
Marcel Olm-en “Pie Jesu” entzuteak Jesusen ondoan jartzen gaitu
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
ERREINUA GURE ARTEAN DAGO ERREINUA GURE ARTEAN DAGO
Transcripción de la presentación:

Tomas L. de Victoriaren Nekaldiko “Begira nolako oinazea” OSTIRAL santua Tomas L. de Victoriaren Nekaldiko “Begira nolako oinazea”

Lagun diezaiogun Jesusi GURUTZBIDEAN JESU KRISTOREN EBANJELIOA SAN JOANEN ARABERA Lagun diezaiogun Jesusi GURUTZBIDEAN

JESUS HARTU ETA ATXILOTU ZUTEN Oliamendi eta Getsemaniko eliza , Jesus atxilotu zuten tokia JESUS HARTU ETA ATXILOTU ZUTEN

Jn 18,1-19,42 Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren. Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, askotan bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin. Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburu eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen. Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien: – Noren bila zatozte? Erantzun zioten: – Jesus Nazaretarraren bila. Hark, orduan: – Neu naiz. Han zen guardiekin Judas saltzailea ere. Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren. Berriro galdegin zien Jesusek: – Noren bila zatozte? Haiek erantzun: – Jesus Nazaretarraren bila. Eta Jesusek: – Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten. Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu». Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena. Jesusek esan zion Pedrori: «Itzuli ezpata zorrora. Ez ote dut, bada, edan behar Aitak leporatu didan edari samina?»

Getsemani (Zedron) 1

Basilikaren barneko aldea Aita zain zenuen ... Ez klikatu Getsemani, otoitz isila eta etengabearen kokagunea Aurreko aldea

“Neu naiz” (Irteera Lib.) esanez, baita saltzailearen aurrean ere Joanen ebanjelioan, nekaldian DUINTASUN osoz Ez klikatu

JESUS ANASEN ETXERA ERAMAN ZUTEN

Orduan, gudari-taldeak bere buruzagiarekin eta judu-agintarien guardiek Jesus preso hartu zuten eta, loturik, Anasen etxera eraman zuten lehenengo. Anas urte hartako apaiz nagusi Kaifasen aitaginarreba (Kaifas zen judu-agintariei aholku hau eman ziena: «Hobe da gizon bat herriarengatik hiltzea». Simon Pedro eta beste ikasle bat Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora; Pedro, ordea, kanpoan gelditu zen, ate ondoan. Atera zen, orduan, apaiz nagusiaren ezaguna zen ikaslea eta, atezainari hitz egin ondoren, Pedro sarrarazi zuen.

Getsemani 1 2 Anasen etxea

Apaiz nagusiaren etxera preso Zeu izanik gure ZINEZKO APAIZA

Pedro bezala, ausartak eta koldarrak gara Eta gehienetan, ez zaitugu aitortzen

Pedro eta gure ukazioak gogoratzen dizkigun elizako oilarra PEDROREN UKAZIOAK

Atezain zegoen neskameak esan zion Pedrori: – Ez al haiz hi ere gizon horren ikasleetakoa? Pedrok erantzun: – Ez, ez naun. Morroiak eta guardiak sua egin eta berotzen ari ziren, hotz baitzegoen. Pedro ere haiekin zegoen berotzen. Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi. Jesusek erantzun zion: – Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan. Zer dela-eta galdeketa hau niri? Galdetu nire entzuleei eta emango dizute esan dudanaren berri. Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan: – Horrela erantzuten al zaio apaiz nagusiari? Jesusek erantzun zion: – Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu? Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta Bitartean, Simon Pedro sutondoan zegoen berotzen, eta galdetu zioten: – Ez al haiz hi ere horren ikasleetakoa? Hark ukatu egin zuen, esanez: – Ez, ez nauk. Apaiz nagusiaren morroietariko batek, Pedrok belarria moztu zionaren ahaideak, esan zion: – Nola ezetz! Neuk ikusi hindudan baratzean horrekin. Baina Pedrok ukatu egin zuen berriro, eta berehala oilarrak jo zuen.

Getsemani 1 Kaifasen etxea 3 2 Anasen etxea

Zeu zara Jainkoaren Hitza, denon aurrean hitz egin zuena Munduak ziegara bidaltzen ditu isilarazi nahi dituenak Apaiz nagusien ziega, Jesusek gaua eman zuen tokia

Zure adiskidearen saldukeria jasan zenuen Geu ere ez gara hobeak, askotan ukatu egiten zaitugu

JESUS ERREGEA, PILATOREN AURREAN Pilatoren jauregiko hondakinak

Kaifasenetik gobernariaren jauregira eraman zuten Jesus. Goizaldea zen Kaifasenetik gobernariaren jauregira eraman zuten Jesus. Goizaldea zen. Judu-agintariak ez ziren sartu jauregira, ez kutsatzeko, ezin izango baitzuten bestela Pazko-afarian parte hartu. Pilatok kanpora irten eta galdetu zien: – Zertaz salatzen duzue gizon hau? Haiek erantzun zioten: – Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko. Pilatok esan zien: – Eraman zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera. Judu-agintariek erantzun: – Guri ez zaigu zilegi inor heriotzara kondenatzea. Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean. Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion: – Zu al zara juduen erregea? Eta Jesusek: – Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz? Pilatok erantzun zion: – Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu? Jesusek erantzun: – Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa. Orduan, Pilatok esan zion: – Beraz, errege zara zu? Jesusek erantzun zion: – Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa. Pilatok galdetu zion: – Egia, zer da egia? Hori esanik, Pilatok berriro irten eta judu-agintariei esan zien: – Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen. Baina baduzue ohitura bat nik Pazko-jaietan preso bat askatzekoa. Nahi al duzue juduen erregea askatzea? Haiek oihuka hasi ziren: – Hori ez! Askatu Barrabas! Barrabas hau bide-lapurra zen.

Getsemani 1 Pilatoren jauregia Kaifasen etxea 3 4 2 Anasen etxea

Hiltzaileek beren kalkuluak egiten dituzte beren botereari eusteko Zeu zara Egia, haiek itxurak egiten dituzten bitartean Tenplutik hurbil, Pilatoren jauregia zegoen tokia

Zure erregetza ez da mundu honetakoa “Gidatzera deitzen bazaituzte, ahaztu itzazu urrea eta ohoreak. Behartsua eta sufritzen duena dira zure jaunak, Jaunaz gain, bera baita haiek zure bidean jarri dizkizunak” Salvador Espriu

“Ecce Homo” eliza ERREGEARI ISEKA

Pilatok, orduan, Jesus zigorkatzeko agindu zuen Pilatok, orduan, Jesus zigorkatzeko agindu zuen. Soldaduek, arantzazko koroa bat eginik, buruan ezarri zioten eta purpurazko mantu bat bota zioten gainera. Eta bata bestearen ondoren hurbilduz, esaten zioten: «Agur, juduen errege!» Eta masailekoka zerabilten. Atera zen berriro ere Pilato eta esan zien: – Hara, kanpora dakarkizuet, jakin dezazuen gizon hau kondenatzeko arrazoirik ez dudala aurkitzen. Orduan, Jesus kanpora irten zen arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala. Pilatok esan zien: – Hemen duzue gizona! Ikusi zutenean, apaizburuak eta guardiak oihuka hasi ziren: – Gurutzera, gurutzera hori! Pilatok esan zien: – Eraman zeuek eta gurutziltzatu; nik ez dut gizon hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen. Judu-agintariek ihardetsi zioten: – Guk badugu lege bat, eta lege horren arabera heriotza-zigorra merezi du, Jainkoaren semetzat jo baitu bere burua Hori entzutean, are gehiago beldurtu zen Pilato. Berriro jauregira sartu eta galdetu zion Jesusi: – Nongoa zara zu? Jesusek, ordea, ez zion erantzun ere egin. Orduan, Pilatok esan zion: – Ez didazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dudana zu askatzeko ala gurutziltzatzeko? Jesusek erantzun zion: – Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute.

Begira, ene zerbitzaria (1. irakurgaia) Gure ahuleziaz errukitzen den ERREGEA dugu (2. irakurgaia)

Maitasunak dena barkatzen du , dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten” (1 Ko 13) Maita ezazu

GURUTZERA!

Ordudanik, Jesus askatu nahian zebilen Pilato Ordudanik, Jesus askatu nahian zebilen Pilato. Baina judu-agintariak oihuka hasi zitzaizkion: – Hori askatzen baduzu, ez zara enperadorearen adiskide; bere burua errege egiten duen oro enperadorearen aurka ari da. Orduan, hitz hauek entzutean, Pilatok kanpora eraman zuen Jesus eta auzitegian eseri zen, «Harlosatua» –hebreeraz Gabata– zeritzan tokian. Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eguerdi aldea. Pilatok esan zien juduei: – Hemen duzue zeuen erregea. Orduan, haiek oihuka: – Kendu hori, kendu! Gurutzera! Pilatok, berriro: – Zuen erregea behar al dut gurutziltzatu? Apaizburuek erantzun zuten: – Ez dugu enperadorea beste erregerik. Orduan, Pilatok haien esku utzi zuen gurutziltza zezaten.

«Politikak» botereari eutsi nahi dio, “Litostrotos” edo harlosatua Ez klikatu «Politikak» botereari eutsi nahi dio, egiari dio beldur, kolokan jartzen duelako «sistema guztia» Jainkoarengan zorakeria dirudiena gizakiak baino jakintsuago baita (1Ko1,25)

Golgotako kupula ERREGEA GURUTZEAN

Hartu zuten, beraz, Jesus, eta hau, gurutzea lepoan zuela, hiritik «Burezur» –hebreeraz Golgota– zeritzan tokirantz irten zen. Han josi zuten gurutzean eta harekin beste bi, alde bakoitzean bana. Pilatok kartel bat idatzi eta gurutze gainean ezarri zuen. Hau zegoen idatzia: «Jesus Nazaretarra, juduen erregea». Judu askok irakurri zuen kartela, hiritik hurbil baitzegoen Jesus gurutziltzatu zuten lekua; gainera, hebreeraz, latinez eta grekoz zegoen idatzia. Juduen apaizburuek esan zioten Pilatori: – Ez idatzi «juduen erregea», «juduen erregea dela dioena» baizik. Pilatok erantzun zuen: – Idatzitakoa idatzia bego.

Getsemani Pilatoren jauregia Kaifasen etxea Nekaldiko bidea 1 Pilatoren jauregia Kaifasen etxea 3 4 5 Nekaldiko bidea 2 Anasen etxea

“ Gurutzea eramaten lagunduko zenioke?” Jesus gurutzera Nekaldiko sarrera “ Gurutzea eramaten lagunduko zenioke?”

«Gari-alea ez ba da hiltzen ez du fruiturik ematen» Nekaldiko aldareak «Gari-alea ez ba da hiltzen ez du fruiturik ematen» Golgotako harkaitza Harkaitza Berak bere odolaz sinatu zuen Itun Berria

«Jesus Nazaretarra, juduen erregea» Ez klikatu Montserrateko Aldare Nagusiko Kristoa. Mikel Angelorena? «Jesus Nazaretarra, juduen erregea»

Soldaduek, Jesus gurutziltzatu ondoren, haren jantziak hartu eta lau zati egin zituzten, bakoitzarentzat bana; gero tunika hartu zuten, baina josturarik gabea zenez, goitik behera ehundua, akordio hau hartu zuten: «Ez dezagun urra; zotz egin dezagun ea zeini egokitzen zaion». Honela, Liburu Santuak dioena bete zen: Nire jantziak banatzen dituzte, nire tunika zotz egiten. Hain zuzen ere, horixe egin zuten soldaduek.

Getsemani Pilatoren jauregia Kaifasen etxea Nekaldiko bidea 1 Pilatoren jauregia Kaifasen etxea 3 4 Nekaldiko bidea 5 2 6 Anasen etxea Golgota

Haren jantziak banatu zituzten eta haren tunikarekin zotz egin Ez klikatu Berak JANTZI gaitu

Ez klikatu HONA HEMEN ZURE AMA

Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.

Bera da ISILTASUNAREN AMA Gurutzearen oinean Amak gizadi berria sortu zigun

Bere bidez gara seme-alabak berriro Guztiok berriro senide

Argia Hilobian JESUSEN HERIOTZA

Ondoren, Jesusek, guztia betea zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz». Bazen han pitxer bat ozpinez betea. Orduan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsirik, ahora hurbildu zioten. Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: «Betea da dena». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.

Zeu zara, gure egarria asetzen duen UR BIZIA Bera GURE EGARRI da Zeu zara, gure egarria asetzen duen UR BIZIA

Zeure buru osoa eman zenigun eta zure espiritua utzi Gurekin dago Bera ... Kandelak Golgotan

ZULATU ZUTENA

Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eta judu-agintariek ez zuten nahi gorpuak larunbatez gurutzean gelditzerik, larunbat hura oso jaiegun handia baitzen. Horregatik, gurutziltzatuei berna-hezurrak hautsi eta handik kentzeko eskatu zioten Pilatori. Joan ziren, bada, soldaduak eta hautsi zizkieten berna-hezurrak Jesusekin gurutziltzatu zituzten biei. Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi; soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren. Ikusi zuenak berak testigutzen du eta haren testigantza egiazkoa da. Berak badaki egia dioena, zuek ere sinets dezazuen. Hau Liburu Santuak dioena bete zedin gertatu zen: Ez zaio hezurrik hautsiko. Eta beste pasarte batean hau dio: Zulatu zutenari begiratuko diote.

Zulatu zutenari begiratuko diote “Zure bularra itsaso baten antzekoa da, altxor sakonen kokaleku” Sienako Katalina

OIHAL-ZERRENDAZ INGURATU ETA HOBIRATU ZUTEN Jesusen gorpua izan zen tokia OIHAL-ZERRENDAZ INGURATU ETA HOBIRATU ZUTEN

Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori. Jose Jesusen ikasleetakoa zen, baina isilpean, judu-agintarien beldurrez. Pilatok baimena eman zion, eta Josek joan eta eraman egin zuen haren gorpua. Etorri zen Nikodemo ere – behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura – hogeita hamarren bat kiloko mirra- eta aloe-nahastura zekarrela. Jesusen gorpua bien artean hartu eta oihal-zerrendaz lotu zuten, tartean lurringaiak ezarriz, juduek hobiratzeko zuten ohiturari jarraituz. Jesus gurutziltzatu zuten lekutik hurbil baratze bat zegoen eta, baratzean, ordu arte inor ipini gabeko hilobi berri bat. Hilobia hurbil zegoenez, hantxe ezarri zuten Jesusen gorpua, juduen atseden-eguna hastear baitzegoen.

Getsemani Kaifasen etxea Pilatoren jauregia Nekaldiko bidea Golgota 1 Kaifasen etxea Pilatoren jauregia 3 4 5 Nekaldiko bidea Golgota 2 6 7 Anasen etxea Hilobia

Atseden beza! Dena bete da

Elizako kupula eta hilobia Eutsiko ote diogu Argiari? Jesus hilobiratua Eutsiko ote diogu Argiari? Ez klikatu

Jauna, eskerrak eman diguzun betiko biziarengatik. Aitak besarka gaitzala gure heriotzean ere!