Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
PASIOTAR FAMILIAN HILDAKO GUZTIEN OROIPENA
2
Errukior da Jauna eta bihozbera.
SALMOA (102) Errukior da Jauna eta bihozbera.
3
Errukior da Jauna eta bihozbera.
Errukior da Jauna ta bihozbera, hasarre-gatxa ta guztiz onbera. Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira, ez deusku ordaintzen gure erruen harira. Errukior da Jauna eta bihozbera.
4
Errukior da Jauna eta bihozbera.
Aita bere semeetaz erruki ohi dan bezala, bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna. Berak ezagutzen dau gure buztin-orea, gogoan dauka lur-hauts gareala.
5
Errukior da Jauna eta bihozbera.
Gizona! Bedarra lez haren egunak; landako lorea lez loratzen da; haizeak ikutu orduko galdua dalarik, egoan tokiak ez dau gehiago haren barririk. Errukior da Jauna eta bihozbera.
6
Errukior da Jauna eta bihozbera.
Jaunaren maitasuna, barriz, bildur deutsoenentzat, betidanik betidaino, Haren zuzentasuna hareen semeen semeakanaino.
7
Errukior da Jauna eta bihozbera.
Haren ituna gordeten dabenentzako, bete-asmoz Haren aginduetaz gomutatzen diranentzako. Errukior da Jauna eta bihozbera.
8
ALELUIA Kristogaz hilten bagara, bizi ere, Beragaz biziko gara;
nekeetan irauten badogu, errege ere izango gara Beragaz.
9
Ni bialdu nauanaren nahia: azken egunean biztu dagidala baino”
EBANJELIOA “Eta hauxe da Ni bialdu nauanaren nahia: emon deustanetik ez dagidala ezer galdu, azken egunean biztu dagidala baino”
Presentaciones similares
© 2024 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.