La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Testua. F. Ulibarri Musika:Morning Glory Aurkezpena: B.Areskurrinaga HC Euskaraz:D. Amundarain.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Testua. F. Ulibarri Musika:Morning Glory Aurkezpena: B.Areskurrinaga HC Euskaraz:D. Amundarain."— Transcripción de la presentación:

1 Testua. F. Ulibarri Musika:Morning Glory Aurkezpena: B.Areskurrinaga HC Euskaraz:D. Amundarain

2 ALDARRIKATZERA NOA: hastera goaz Abendualdia.
Jaso bista, igurtzi begiak, miatu horizontea. Har kontuan kinka. Zorroztu entzumena. Sumatu oihuak eta xuxurlak, haizea, bizia…

3 HASTERA GOAZ Abendualdia,
harrotu da beste behin esperantza horizontean. Eguberriak dira, argitzear, han hondoan. Eguberri bare, barnekoi, bakezko, anai-arreba arteko, solidario, haragitu; orobat, ordea, azaleko, zarpatsu, bortitz… Eguberri; betiere, ordea, esperantza duelarik emazte.

4 ABENDUALDI DA esperantza-haur hori
guztiok daramaguna, nola jakin gabe, geure erraietan; ilinti dardarati bat, ezin itzalia, zeharkatzen duena aldien trinkotasun lodia; solidaritate-bidea, ondo ibilia;

5 …bide-zati orotan jasoa duena poza;
iruzurrik gabeko oin-arrastoak; sabelaldi biziaz blaitua; aldarrikapen albiste onez jantzia; gainezka dagien samurtasuna.

6 «Gabiltzan Jaunaren argian».
BIZI AZTI eta entzun. Esperantza jarioka, dei dagi Isaiasek: «Gabiltzan Jaunaren argian».

7 …Esperantzaz irrintzi dagi airoso Joan Bataiatzaileak:
«Bihotz-berri zaitezte, gainean duzue Jainkoaren erreinua».

8 Israelgo behartsu guztien
esperantzaz du xuxurlatzen Mariak bere harrerazko hitza: «Gerta bedi zure hitzarena».

9 ALAITU ZAITEZTE poztu jauzika.
Jarri soinean jantzirik ederrena. Lurrindu zaitezte usainik usaingarrienaz. Nabari dadila! Etorri dator Jainkoa? Suaz piztuz poza, bakea eta esperantza.

10 Prestatu bidea. Iristear dugu Salbatzailea. Etorri dator Jainkoa… atean da. Iratzarri bizira!

11 PREGOIA Abendualdikoa Aldarrikatu nahi dizuet hastera goazela Abendualdia
ALDARRIKATZERA noa: hastera goaz Abendualdia. Jaso bista, igurtzi begiak, miatu horizontea. Har kontuan kinka. Zorroztu entzumena. Sumatu oihuak eta xuxurlak, haizea, bizia… HASTERA GOAZ Abendualdia, harrotu da beste behin esperantza horizontean. Eguberriak dira, argitzear, han hondoan. Eguberri bare, barnekoi, bakezko, anai-arreba arteko, solidario, haragitu; Orobat, ordea, azaleko, zarpatsu, bortitz… Eguberri; betiere, ordea, esperantza duelarik emazte. ABENDUALDI DA esperantza-haur hori guztiok daramaguna, nola jakin gabe, geure erraietan; ilinti dardarati bat, ezin itzalia, zeharkatzen duena aldien trinkotasun lodia; solidaritate-bidea, ondo ibilia; bide-zati orotan jasoa duena poza; iruzurrik gabeko oin-arrastoak; sabelaldi biziaz blaitua; aldarrikapen albiste onez jantzia; gainezka dagien samurtasuna. BIZI AZTI eta entzun. Esperantza jarioka, dei dagi Isaiasek: «Gabiltzan Jaunaren argian». Esperantzaz irrintzi dagi airoso Joan Bataiatzaileak: «Bihotz-berri zaitezte, gainean duzue Jainkoaren erreinua». Israelgo behartsu guztien esperantzaz du xuxurlatzen Mariak bere harrerazko hitza: «Gerta bedi zure hitzarena». ALAI ZAITEZTE, poztu jauzika. Jarri soinean jantzirik ederrena. Lurrindu zaitezte usainik usaingarrienaz. Nabari dadila! Etorri dator Jainkoa? Suaz piztuz poza, bakea eta esperantza. Prestatu bidea. Iristear dugu Salbatzailea. Etorri dator Jainkoa… atean da. Iratzarri bizira! (Florentino UlibarrI


Descargar ppt "Testua. F. Ulibarri Musika:Morning Glory Aurkezpena: B.Areskurrinaga HC Euskaraz:D. Amundarain."

Presentaciones similares


Anuncios Google