Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porJacopo Carletti Modificado hace 5 años
1
Basoilarra hegazti paleoarktikoa da, bere bizilekua, batez ere, Eurasiako iparraldeko taiga zabaletan duelarik. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
2
Aukera hauek ditugu aurreko esaldia zuzentzeko:
Basoilarra hegazti paleoarktikoa da, eta Eurasiako iparraldeko taiga zabaletan du, batez ere, bizilekua. Basoilarra hegazti paleoarktikoa da; Eura-siako iparraldeko taiga zabaletan bizi da, batez ere. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
3
Haizeteak sua eragin zuen Zalduon-don, udaletxea erre zelarik.
EHULKUren aholkua (-elarik 2)
4
Aukera hauek ditugu aurreko esaldia zuzentzeko:
Haizeteak sua eragin zuen Zalduondon, eta udaletxea erre zen. Haizeteak sua eragin zuen Zalduondon; horren ondorioz, udaletxea erre zen. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
5
Askotan, ondoriozkotasuna adierazteko eta beste balio askotarako erabiltzen da -eLARIK menderagailua. Esaterako: Ehunka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen, 100 pertsonatik gora desagertu zirelarik. Arantzazuko kongresuan finkatu ziren euskara batuaren lehen oinarriak, oinarri hauek idazle gehienek onartu zituztelarik. Tradizioan, ordea, ez dago halakorik. Hortaz, gomendio orokorra da -eLARIK menderagailuaren tradiziozko erabilerei eustea; joan den astean eman genituen erabilerei eustea, alegia. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
6
Oro har, honela zuzendu daitezke -eLARIK okerrak:
Galdera-marka bikoitz horrek esaldia zalantzazkoa dela adierazten du. Oro har, honela zuzendu daitezke -eLARIK okerrak: Lokailuren bat erabiliz. ??Esan daiteke programaturiko mikrofabrikak direla bakterioak, bioteknologiaren eta bioindustriaren oinarri bihurtu direlarik. Esan daiteke programaturiko mikrofabrikak direla bakterioak; izan ere, bioteknologiaren eta bioindustriaren oinarri bihurtu dira. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
7
Oro har, honela zuzendu daitezke -eLARIK okerrak:
‘eta’ juntagailua erabiliz. ??Arantzazuko kongresuan finkatu ziren euskara batuaren lehen oinarriak, oinarri hauek idazle gehienek onartu zituztelarik. Arantzazuko kongresuan finkatu ziren euskara batuaren lehen oinarriak, eta idazle gehienek onartu zituzten oinarri haiek. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
8
Oro har, honela zuzendu daitezke -eLARIK okerrak:
Alborakuntzaren bidez. ?? 2005eko maiatzaren 15a: ehunka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen, 100 pertsonatik gora desagertu zirelarik. 2005eko maiatzaren 15a: ehunka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen; 100 pertsonatik gora desagertu ziren. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
9
Oro har, honela zuzendu daitezke ‘–(e)larik’ okerrak:
4. Erlatibozko perpaus baten bidez. ?? UPV/EHUren erabakia, 1995eko ekainaren 15ekoa, urliak ipinitako helegitea onartzen ez delarik. UPV/EHUren erabakia, 1995eko ekainaren 15ekoa, X-k ipinitako helegitea ez onartzea ebazten duena. EHULKUren aholkua (-elarik 2)
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.